Vous êtes sur la page 1sur 10

JEAN BAPTISTE ELIZANBURU

Jean Baptiste Elizanburu 1828ko abuztuaren 14an jaio zen Lapurdiko Sarako herrian,
Istilarko auzoan, “Piarresenean”. Michel Elizanburu eta Juana Irazabalen semea zen.
Txikitan Sarako eskolan ikasi ondoren, Larresoroko seminarioan sartuko da; han,
Gratien Adema “Zaldubi” poeta ezagutu eta betiko lagun izango du. 21 urte zituela,
apaiz izateko bokaziorik ez zuenez, seminarioa utzi eta Frantziako armadan sartuko da.
1855ean Urruñeko Lore Jokoetan lehen saria lortuko du bere Emazte edalea izeneko
poesiagatik.
32 urterekin armadako ofizial kargua lortzen du eta beranduago karguz igotzen joan zen
1866an teniente izatea lortu zuen arte; Italiako gudan, ordea, Napoleon IIIaren
agindupean, kapitain izendatu zuten. 1871ean, prusiatarrek Napoleon III.a zapaldu
zutenean, Sara jaioterrira itzuli zen Elizanburu eta Urruñako Prantxa Eiherabururekin
ezkondu zen.
Bizitzako azken urteetan Wentworth Webster ingles euskaltzale argiarekin sendotu
zituen harremanak, eta Saran bertan hil zen bere lagun Gratien Adema olerkariaren
laguntzaz 1891eko urtarrilaren 2an.

Ez zuen askorik idatzi, hogei bat olerki eder salbu, Abbadiak antolaturiko Lore
Jokoetako koblakarien lehiaketatara beti ezizenez bidaltzen zituenak.
Ondorengoak dira,
erabili zituenak: «Saratar bat», «Piarres Adema», «Harluxe», «Berjes (?)»,
«Doiarzabal», «Sallaberri», «Darrupe-Harluz», «Lewy d'Abartiague»,
«Ziburuko Xantrea». Lotsatia zen gizona, antza

1) «Emazte edalea», Urruñan, 1855, lehen saria irabazi zuena.


2) «Tan, tan, tan», Saran, 1858, lehenengo saria jaso zuena.
3) «Gazte hiltzera dohana», Sarako batzaldian, 1860, lehen saria irabazi
zuena.
4) «Nere etxea», Urruñan, 1862, aipua.
5) «Apexa eta Lorea», Urruñan, 1862 lehen saria jaso zuena.
6) «Solferino'ko itsua», Saran, 1864, bigarren saria.
7) «Maria», Saran,1866, lehen saria.
8) «Eskalduna», Saran, 1867, saritu gabea.
9) «Xori berriketari», Sara'n, 1871, lehen saria eraman zuena.
10) «Aingeru bati»
11) «Maite zaitut»;
12) «Agur Herriari»
13) «Arbasoak»
14) «Biba Frantzia»
15) «Iragan besta biharamunean»
16) «Amets»
17) «Zapataina edo gizon zuhurra»
18) «Eritegian»
19) «Lehen eta orai»
20) «Kriolinak»
21)«Artzaingoa», Saran 1865, lehenengo saria irabazia.
22)«Laboraria», Saran, 1866, aipatua.
23)«Oraiko Neskatxa batzu», Saran, 1867, sariztatua.
24) «Xori kaiolatik ihesi goan dena».

Poesien azterketa egin ondoren, Bukolikotzat joko dugu Elizanburu harrigarria


bada ere; bizitzan armada-gizon izanik deigarri egiten da nekazari, artzain eta
baserritarren mundu baketsua hautatu izana kontagaitzat. Dirudienez, gudaldirik
zaratatsuenetan herri minak ez zion barkatzen. Edozelan ere, bere olerkiak aski
ezagunak egin dira gure artean, batez ere, “Nire Etxea”, “Iragan besta”,
“Solferinoko itsua”, “Maria”, besteak beste

Lehenengoa, hots, «Ikusten duzu goizean» hasten dena, euskal jaialdi


guztietan abesten dugu. Gozo goraipatzen du baserriko bizitza, hiriko zarata eta
handikeriaz bestelakoa oso. «Maria» deritzonak euskaldun neskatxaren dohainak
azaltzen dizkigu neurri herrikoian; «xarmanta, xaloa, laisterra, zaulia, benetan ago-
xurigarri». «Urrundik» hasten denak, berriz, Elizanbururi sarri gertatua gogoratzen
digu: urrundik dator gudaria, herri-minak ukitua, bihotza lehertu beharrean eta
herrirantz hurbiltzean, elizako kanpaiaren hotsa entzuten du. «Apexa ta
lorea» poesian ere maitasun kanta bipila duzu. «Xori berriketaria» guztiz
mazala da, prestutasun handiz moldatua. Ez du alferrikako hitzik. Eta denak oso
garbiak, arinak, hitz-jarioka eginak. Orixeri Elizanbururen olerkiak gustatzen
zitzaizkion, honen lan guztiak agertzen diguten araztasunagatik batez ere.

Maisu dugu hizkeran, aditza batez ere ederki ta jori darabilelako. Trebetasun
handia adierazten du bertsogintzan; gai ugaria, nahiz hau nahiz bestea eragozpenik
gabe dantzatzen duena. Grazian Adema, Iturriaga, Bilintx eta baita Justin Larrebat
gaskoia ere inoiz jarri dituzte kideko bezala; baina Elizanburuk bere nortasun
berezia erakusten digu osotu zizkigun lan guztietan. Neurtiz eta doiñuz herrikoia da,
asmo ta jakitez nagusi; euskera, sendia, nekazaritza, maitasuna, aberria abesten
digu, bertso ondo asmatu, josi eta neurtuetan, inoiz arrotz kutsu pixka bat izanik
ere; baiña ez da harrigarria, frantses kultura hartu baitzuen gazterik.

«PIARRES ADAME» NOBELA.— Elizanburuk hitz lauz ere idatzi zuen zeozer, hau
da, irakurgaitxo txanbelin bat: «Piarres Adame». Ona beronen gaia:

«Piarres Adame burutsua da. Eta idazleak dioskunez, hamabost bat urte
zeuzkalarik, Saratik Olhetara, hemengo jaietara zihoala, bidean aurkitu zuen dalako
Piarres, Sarako zapatari ospetsua, hirurogei bat urteko gizasemea, umore onekoa
eta setatia: Olhetara zihoan hau ere. Piarresek mila gertakizun, gaztetakoak
gehienak, kontatzen dizkio gazteari. Bidean inor aurkitzen baldin badu, naitaez
jazoko da gauza barregarriren bat: zer gazi-gozoak, piper mina, ziri-bertsoak,
danetarik. Piarres hitzontzia da, lagun gazteari bere gertakizun, istorio-eta
kontatzeaz gozatzen: Sara, bere herria, goraipatzen du batez ene. Elkarrizketa erara
egina dago irakurgaia, idazkera erraz, atsegingarri eta jario handiko. «Irri eztitsu
batean irakurtzen dira, bai bideko gertakizunak, bai Piarresek kontatzen dizkion
istorioak», diosku J. Etxaide'k.

«Euskal literatura II»


Santi Onaindia
Etor, 1973 Armiarmatik hartuta, (moldatua)
MARIA Baluke nahi balu aise konsola.

Igandetan Maria
Bertzek erran baitute Zinez panpina,
Nik baino lehen Zapata xabalekin soinmotx urdina,
Hainitz adituz dela hainitz ikhasten, Berak egina,
Uzte dut on den Elizako bidean arin-arina;
Nik dakidan bezala guziek arren Mila sorgina!
Jakin dezaten... Errege baldin banitz zer erregina!
Beraz aipha dezagun Maria nor den.

Aztal biribil eta


Zangar ertsia,
Eskuaren beteko zango bihia
Ttiki ttikia,
Golkoz aberats eta lerden gerria,
Erne begia...
Nolako panpina den horra Maria!

Erle bat da Maria


Etxe-barnean
Eta landan oro bat hari lanean
Behar denean.
Aphaintzeko pulliki behin astean.
—Noiz?... Igandean.
Uztai beharrik ez du soinaren pean.

Solas alegera bat


Erranagatik,
Irri freskorik baizik ez dut izan nik
Maria ganik.
Adiskidekin ez du handitasunik,
Bainan hargatik,
Ez erran Mariari solas arinik.

Mariak baratzetik
Badu berea,
Udan eta neguan lorez bethea
Errekartea.
Bere loren artean erdi gordea
Gaxo maitea!
Bera da pullitena hango lorea.

Mariak baldin badu


Moltsa joria:
Merkatura goateko badu saskia,
Xuri-xuria.
Arroltze lau dotzena, oilasko bia,
Salduz guzia,
Zertako den aberats horra Maria!

Jendek erranik ere


Hala eta hola...
Maria batzuetan, ez jakin nola,
Goibel dagola...
Bertzetan nigartto bat jausten zaiola...
Zer zaio axola?
HOGOIGARREN URTHERA HARI
NAIZ
(Gazte hiltzera dohanaren
kantua)

Hogoigarren urthera hari naiz hurbiltzen,


Eta nere oinetan tonba dut ikhusten.
Ni zertako mundura ethorria nintzen?
Ondikotz! ez sortzea neretzat hobe zen.

Sekulan zoriona zer den jakin gabe,


Hainitz dut nik lurrean izan atsekabe.
Lore sortu orduko histu baten pare,
Biziaren uztera guti naiz herabe.

Ez-ez enau izitzen ez ni herioak,


Laster khen dezadala bizia Jainkoak!
Sehaskan galdu ditut nere burhasoak;
Zer diren eztut jakin etxeko gozoak.

«Aita ama maiteak, zertako mundutik


Zerura goan zineten ni hemen utzirik?
Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,
Ez baitut ezagutu amaren musurik».

Hamazazpi urthetan, zorigaitz dorphea!


Izar bat maitatu dut parerik gabea;
Aingeru bat zaiteken, zeruko umea;
Nere bihotz eritik juan darot bakea.

«Nahiz aingeru ona, ez duzun sekulan


Munduan jakin zenbat nik maite zintudan,
Urus zarenaz geroz Jaunaren oinetan,
Ez nezazula ahantz zure othoitzetan».

Anaia bat banuen haurra nintzelarik,


Soldado juan zen eta nik ez dut berririk:
Aita amekin dela ez daite dudarik,
Niri begira daude hirurak zerutik.

Ahituz banarama nere oinhazeak,


Burhasoen aldera deitzen nau zortheak,
Nork ditu arthatuko, ait'ama maiteak,
Zuen tonba gainean nik eman loreak?

Nere gorphutz flakoa lurrerat orduko.


Nor othe da munduan nitaz orhoituko?
Nere ehortz lekhura nor da hurbilduko?
Lore berririk ez da neretzat sortuko!

Mendian ur xirripa, harrien artean,


Auhen eta nigarrez jausten da bidean,
Izan nahi bailuke zelhai ederrean...
Hala nere egunak badohaz lurrean.
IKHUSTEN DUZU GOIZEAN
Goizean hasiz lanean.
Arratsa heldu denean,
Ikhusten duzu goizean, Nagusi naiz mahainean;
Argia hasten denean, Giristino bat ona dut hartu:
Menditto baten gainean, Nik emaztea hartzean;
Etxe ttipitto aintzin xuri bat, Ez du mehe egunean
Lau haitz ondoren erdian, Sarthuko uste gabean
Xakur xuri bat athean, Xingar hezurrik eltzean.
Ithurriño bat aldean:
Han bizi naiz ni bakean. Piarres ene semea,
Nahiz oraino gaztea,
Nahiz ez den gaztelua, Da muthiko bat ernea;
Maite dut nik sor-lekhua, Goizean goizik bazken erdira
Aiten aitek hautatua. Badarama arthaldea;
Etxetik kanpo zait iduritzen Segituz ene bidea,
Nonbeit naizela galdua, Nola baitu egitea,
Nola han bainaiz sorthua, Ez du galduko etxea.
Han utziko dut mundua,
Galtzen ez badut zentzua. Ene alaba Kattalin,
Bere hameka urthekin,
Etxean ditut nereak, Ongi doha amarekin:
Akilo, haitzur, goldeak; Begiak ditu, amak bezala,
Uztarri eta hedeak; Zeru zola bezin urdin;
Jazko bihiez, ditut oraino Uste dut denborarekin,
Zoko guziak betheak: Oraiko itxurarekin,
Nola iragan urtheak Andre on bat dion egin.
Emaiten badu bertzeak
Ez gaitu hilen goseak. Ez dugu behar lurrean.
Ongi bizirik etxean,
Landako hirur behiak, Utzi laguna gosean;
Esnez hanpatu ditiak, Ez du beharrak sekulan jotzen
Ahatxe eta ergiak, Gure etxeko athean,
Bi idi handi, kopeta zuri, Non ez duen mahainean,
Bizkar beltz, adar handiak. Otruntza ordu denean.
Zikiro, bildots guriak, Lekhu bat gure aldean.
Ahuntzak eta ardiak,
Nereak dire guziak. Ene andrea Maria,
Ez da andre bat handia
Ez da munduan gizonik, Bainan emazte garbia;
Erregerik ez printzerik, Irri batentzat badut etxean
Ni bezein urusa denik; Nik behar dudan guzia:
Badut andrea, badut semea, Gald'egiten dut grazia,
Badut alaba ere nik; Dudan bezala hasia,
Osasun ona batetik, Akhabatzeko bizia.
Ontasun aski bertzetik;
Zer behar dut gehiago nik?
IRAGAN BESTA Lauarekin hiruaren keinua!
BIHARAMUNIAN
Ago, Maria, othoi, ixilik,
Iragan besta biharamunian, Ez dun ikhusi nere keinurik.
Berek dakiten xoko batian, Xorta bat edanez geroz begiak ñirñir, zer ez dun
Lau andre hirur mutxurdin, bat alarguna, jarriak ahalkerik?
itzalian, Edan nezaken azkarren hortarik,
Harri xabal bat belhaunen gainian, Gatilua, gatilua betherik.
Hari ziren, hari ziren trukian.
Bazakinagu, tresna makurra,
Zer othe duten nik jakin nahi Ezdunala hik hatsa laburra.
Pitxarrarekin bertze jaun hori; Ez dun, ez, dionan bezala huna xurgatuz
Zorroa du biribila, moko mehea, tente xutik biribildu muthurra,
egoiki, Ez eta ere gorritu sudurra.
Xahako bat othe den nago ni, Milikatuz, milikatuz elhurra.
Hanpatua, hanpatua ederki.
Apho mutxurdin moko biphila,
Jes! nik oraino zer dut ikhusten? Zeren ondoan othe habila?
Zer hegalpean dute gordetzen? Hatz badun gibel aldean, ikhusiko dun zenbat
Egoitza goxo hortarik, burua alto, xahakoaz naizen abila;
trufatzen, Xuhur badun, ago, neska xirtxila,
Bihotzez azkarrago zeren den, Ixil, ixil, ixil, ixil, ixila.
Kuiattoa, kuiattoa ari zen.
Kanak utzirik, eta tantoak,
Handik, ximiko, hemendik irri, Han zituzten han gero saltoak.
Haurrak bezala jostetan ari; Bakharrik himen kontra, zer eginen du Man-
Gogotik ematen dute begi kolpe bat hegal pean Martin gaizoak?
denari; Nahiz izan azkar zango besoak,
Hitz bat erran gogo diote sarri Hartu ditu, hartu ditu paloak.
Beharrirat, beharrirat kuiari.
Herriko besta arrats aphalian
Seira truk dira zazpietarik, Lau gatu zahar anjelusian,
Tantoz orobat bi aldetarik. Bat maingu, hirur saltoka, sorginak pujes!
Xahakoa eroria da, mokoz iphurdi, naski odol zohatzila bidian,
husturik; Nik ikhusi ditut amets batian,
Kuiattoa han dago etzanik, Akhelarre, akhelarre gainian.
Azken hatsa, azken hatsa emanik.

Gezurrik gabe goazen, Maria;


Eman jokoan ezti eztia;
Hurbil zan untzi beltz hori, dezagun edan trago
bat edo bia,
Bihotza dinat epheltzen hasia;
Harek zuen, harek zuen grazia.

Zahagiaren seme joria,


Nun duk axtiko zorro lodia?
Gaizoa, lehen birundan zurgatu dautek odolaren
erdia!
Orai hor ago zimurrik arpegia.
Kokoriko, kokoriko jarria.

Nahiz zeraukan azken eskua,


Mariak zuen hasi gudua:
Truk. —Jo zan. —Mariak xango, Katixak
xaldun, Marixumek hirua.
Mari-Martin, xoratu zain burua,
APEXA ETA LOREA

Neguaz primadera zenean jabetu,


Sasi baten hegian apexa zen sortu;
Lekhu berean baitzen lorea gerthatu,
Gaixoek elgar zuten bihotzez maithatu!

Iguzkiak ihintza pizten duenean,


Apexa doha bethi hegalez airean;
Nahi luke loreak segitu bidean,
Girthoinak zertako du gelditzen lurrean?

L.— «Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,


Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!
Zertako haiz hi bethi nitarik urruntzen?
Hi guan eta badakik, nigarrez nauk hurtzen».

A.— «Zertako nigar egin, o lili maitea?


Egunaz iguzkia dun nere jabea;
Goizetik lorez lore dinat nik bidea;
Iguzkia sartzean bethi naun hirea...».

L.— «Goiz guziez adio, arratsean agur,


Egunak luze dituk, gauak aldiz labur;
Nere nigarrez, othoi, ez hadila samur,
Zeren hire galtzeaz bethi nauk ni beldur...».

Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,


Lorearen besoak zituen urratu;
Bi maitek zutenean elgar besarkatu.
Apexak haizeari hegalak hedatu.

«Haize bihotz gabea zertako herritik


Ereman duk apexa mendien gainetik?
Zertako duk urrundu maitearen ganik?
Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik».

«Apex hegal flakoa, geldi hadi, geldi;


Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:
Zertako haiz fidatu haize gaixtoari?
Lorearen gainera lurra duk itzuli!...

A.— «Maitia, kausitzen hut lurrez eztalia!


Jainkoak bere ganat deithu hau, lilia!
Hi lurreko hindudan sosegu guzia;
Hil haiz!... Orai neretzat deus ez dun bizia».

Oraino iguzkia zohan inguruan


Apexa zenean hil bere sor lekhuan...
Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,
Agian Lorea du kausitu zeruan!...
Hala du mendi bizkarretan
Eskualdunak Etxea,
Biek handizki autelakotz

MILA BAT ZORTZI EHUN


ETA...
(«ARBASOAK», «ESKUARA ETA Maite libertatea!
ESKALDUNAK»)
Zer da liburu zaharrenek
Mila bat zortzi ehun eta Irakhasten dutena?
Lau etan hogoiean, «Hurrunegitik heldu dela
Bertsu berri hauk eman dire Eskualdunen omena;
Aire zahar batean; Ez dakitela noiztik duen
Gure aitaso Kantabreak, Euskuarak hastapena...».
Lo baitaude lurpean. Zeren Eskuara baita naski
Ez othe dire atzarriko, Mintzoetan lehena.
Aire hau aditzean?
Jakintsun batek, aditu dut,
Mendi gainetik hasten banaiz Nonbait erran duela:
Khanta hunen khantatzen, «Euskaldun izan baino lehen
Oihan zokhotik, oiharzuna, Gu herdaldun ginela».
Zer dautak ihardesten? Ixilik ago ahal baduk!
Hobietarik aitasoak To! Jakintsun ergela,
Othe dire mintzatzen? Ez erran guri arranoa
Zer haiteke, hi, oiharzuna. Beletik heldu dela!
Hekien oihua baizen?
«Hire amaren besoetan
Gure aitaso kantabreak, Lo hagoen, haurtxoa,
Mende zaharrenetan, Aingeruekin ametsetan.
Gu orai gisa hedatuak Irriz hago, gaxoa;
Alhor hautan beretan, Erregerentzat on badire
Anaiak ziren: «Guziak bat», Phordoin eta khoroa,
Mendien bi aldetan: Hobeago duk hiretako
Jainkoa xoilki zen errege, Amattoren altzoa!...».
Eskualdun etxoletan.
Nola birundan arbolari
Nork ez dituzke gure aiten Da segitzen itzala,
Balentriak aditu? Bakhotxak hala sor-lekhua
Zelhaietako zonbat etsai Bethi maitha dezala!
Hek ez zuten suntsitu Anaiak gaituk Eskualdunak,
Semeak aita dik iduri, Orai ere, oxala,
Zeren nehork ez baitu Jartzen bagine «Guziak bat»
Bere herrian, egundaino, Lehenago bezala!
Eskualduna garhaitu.

Larrun, Mundarrain, Altabizkar,


Zuen hegi muthurrak,
Mihise batek hila gisa;
Gorde ditik elhurrak;
Larru baletza orai ere
Azaletik haitzurrak,
Ikhus gintzazkek agerian
Aita beren hezurrak.

Erreka zepho zilhoetan


Bizi bada belea,
Toki goretan arranoak
Eiten du ohatzea;
Pausa zak tinba gainean.

Yainkoaren ontasunak
Ez au ahantzi xoria
Non nai kausitzen duk
Aise ire janaria.
XORI BERRIKETARIA Zer behar duk? Ur xortatto bat
Bihitto bat edo bia,
Sorlekua utziz geroz Ordainez duk alegeratzen
Ondikotz, hala bearrez, Kantaz hik oihan guzia.
Yanko ona urrikalduz
Betiko nere nigarrez Xorittoa yoan denean
Primadera hasi orduko Hostoen eror denboran
Arbolak estaltzen lorez, Berriz ethor ez dadien
Xoritto bat heldu da beti Nago beldurrez ikharan.
Nere erritik egalez. Ihiztaria, hartzen baiduk
Ene xoria segadan,
Neregana hain urrundik Utzak, othoi, gaxoa libro
Etortzean unatua, Berriak ekhar detzadan.
Arbolarik urbillena
Du bere pausa lekua.
Aldazka goren-gorenan
Orra non den lokhartua:
Lumapean zango bat eta
Hegalpean du burua.

Pausa adi! lo egizak,


xori maitea bakean;
Atzarriak hi hire zain
Hemen nauk hire aldean.
Ur-xortakin huna hemen
Papurrak leio-gainean;
Bainan gero hango berriez
Oroit adi atzartzean.

Orhoit adi, bai, xoria,


Herri maiteko berriez.
Nere aita, nere ama,
Nigarretan nik utziez.
Mintza akit ahaidez eta,
Mintza lagun on ekiez:
Mintza nehor antzi gabe
Maite ninduten guziez.

Atzar adi, atzar bada,


berriketari habila;
Nere beldur izan gabe
Yauts adi urbil-urbila.
Erran, lehiora izan haizen,
Erradak isil-isila,
Izan ere hunatekoan
Solas-ordainaren bila.

Xoria, lo agolarik,
Ikaran nagok aidean;
Ez al da zorigaitzarik
Maite nautenen artean.
Hala balitz, othoi xori,
Berriz herrirat heltzean,
Loretto bat nigar batekin

Vous aimerez peut-être aussi