Vous êtes sur la page 1sur 10

Errezeta liburua Sagar edo sagardoarekin egindako errezetak

Aurkibidea
Baserriko oilaskoa sagardo erara Entsalada Sagar eta intxaur apur (streusel) tarta Sagar erreak sagardo ukituarekin Aza Sagar karamelatuarekin eta odolkia eta sagar salmorejoa
Sagarrak fruitu lehorrez beteta

3
4 5 6 7 8 9 10

Errege-Sagarrezko Zopa hotza, kanela izotzarekin Sagar piperrak

Baserriko oilaskoa sagardo erara

Osagaiak 6 pertsonentzat: 1.500 grtako bi baserriko oilasko 6 tipula handi sagardo botila bat 2 dl okel salda 2 errege-sagar kg 1/2 patata 200 gr kardu-ziza

Oilaskoa zatitu zati handi xamarretan eta gatza bota. Oilasko zatiak olioarekin lapiko batean sueztitu. Tipula juliana erara moztua gehitu. Tipulak kolorea hartzen duenean sagardoa gehitu eta urritzen utzi. Okel salda gehitu eta sutan mantentzen dugu. Bitartean patatak oliotan frijituko ditugu. Beste zartagin batean dadoetan moztutako sagarrak gurinetan egingo ditugu. Kardu-zizak beste zartagin batean ipiniko ditugu olioarekin. Patatei eta kardu-zizei eginak daudenean gatza botako diegu eta olioa erabat kendu. Azkenik, patatak, sagarrak eta kardu-zizak oilasko lapikora bota eta sutan bost minutu izan ondoren, jateko moduan.

25 gr gurin olioa, gatza.

Entsalada

Azpian letxua moderno horietakoak, haritz hosto, berro pare bat, eskarola apur bat,... eta gainean horrelako nahasketa: txerri muturra edo kareta 2-3 zentimetroko zatitan, bigun-bigun egin arte zartagian. Gero aurrez eginiko onttoak gehitu, apur batez nahastu eta azken ikutua, sagarra. Bertakoa noski, errezil edo antzekoa, bixibixia, xerratan egina zartaginera bota, minutu batez eduki eta belar gainera. A! Letxuek olio-gaztuta behar dute ordurako. Azkena, modena erredukzio tanta batzuk, gatz lodi aleak nahasketari, eta gustoko duenak piper-beltz ehotua

Sagar eta intxaur apur (streusel) tarta

Osagaiak: 125 gr intxaur ehotu 50 gr azukre beltz kanela ehotu koilarakada bat

Lehendabizi nahasi ondo intxaur ehotua, azukre beltza, kanela, 100 gr irin eta 60 gr gurin eta gorde gerorako. Bestalde, nahasi masa irabiagailu batekin lehentasun honetan 225gr irin, 300 azukre, krema, legamia, arrautzak eta irina.Nahasi ondo paretak garbituz eta gero ipini tartera batean. Orain, berriz, zuritu sagarra eta kendu erdiko hazi eta enborrak, moztu erditik eta gero ilargi erditan 1/2zm.tan. Ipini sagarrak poliki eta era polit batean tartarako masaren gainean. Gero zabaldu intxaur ehotu masa eta sartu labean 170tan 45 minutu inguru. Hotza edo epel bero jan liteke.

475gr irin 385 gr gurin 3-4 errege sagar 300 azukre zuri 450 gr krema legamia pittin bat 4 arrautza.

Sagar erreak sagardo ukituarekin

4 lagunentzako osagaiak: 4 sagar (Ezkioko sagarrak edo errezil motatakoak) Baso erdi ur Sagardo basokada Azukrea

Lehenengo sagarrak ondo garbitu. Bigarren, buztana aldetik sagarrak irekin, enbutu forma emanez (haundiegia izan gabe irekiera) Hirugarrenik, sagarrak ontzi batean jarri (ontzia sakona bada, hobe, likidoa ez galtzeko) Laugarren: baso erdi ur bota. Bosgarren: Sagardoa sagar gainetik botako dugu, zuloak ondo betez. Seigarren: azukre pixkat botako dugu sagarren gainetik. Azkenik labean sartu. Eta egiten doazen heinean, lehortzen joango balira, sagardo gehio bota. Jakiteko noiz dauden eginda, aizto batekin zulatu eta xamurrak badaude, listo! Jateko prest daude. On egin! Hala ez bada, segi labean berotzen. Labea 200 gradutan goitik eta behetik berotzen (labearen arabera)

Aza Sagar karamelatuarekin eta odolkia eta sagar salmorejoa

4 lagunentzat osagaiak: Sagarra (3-4) aza egosia (200gr) barazki odolkia (2) tomatea (500gr)

Lehenengo eta behin 2 sagar , aza eta azukrea oliotan egosi behar dira, gatz pixka batekin, karamelatu arte. Ondoren, odolkia ur berotan jarri, 10 minutuz (urak ez du irakin behar). Salmorejoa egiteko tomatea , ogia, sagar bat , baratxuria, gatza , 100 ml olio eta sagar ozpin txorrotada bat irabiatu ontzi batean.

aurreko eguneko ogia (200gr) arrautzak (2) urdai azpikoa baratxuria (ale bat) Olioa sagar ozpina

Platerera ateratzeko orduan kontuan hartu beharrekoak: Molde borobiletan lehenik karamelatutako aza sagarrarekin jarri. Gainean odolki haragia eta odolkiaren gainean salmorejoa. Bukatzeko arrautza egosia eta urdai-azpiko zatitxoekin apaintzen da plater osoa. Ez ahaztu moldeak kentzen.

Gatza azukrea (koilarakada bat)

Sagarrak fruitu lehorrez beteta

Osagaiak: 3 sagar 500 ml sagar zuku naturala fruitu lehorrak: 4 intxaur, 4 mahaspasa, 3 gaztaina.

Lehenik, hiru sagarrei bihotza kendu behar zaie eta 15 minutuz labean sartu. Gero intxaurrak, mahaspasak, eta gaztainak txikitu ontzi batean, eta sagar zuku naturalarekin nahastuko dira masa bat eginez. Masa hori irabiatu eta azkenik egindako berri masa, sagar bakoitzaren barruan bota behar da. Postre bat balitzan zerbitu.

Errege-Sagarrezko Zopa hotza, kanela izotzarekin

Osagaiak: 500 gr. Errege-sagar 200 gr ur 50 gr azukre

Zopa egiteko prozesua: Zuritu, bihotza kendu eta errege-sagarrak zortzirenetan moztu. Ipini plaka batean eta bota horien gainean bainilla irekia, ura eta sagardoa. Plaka estali, eta guztia 180 C-an egosi 50 minutuz. Labetik atera plaka, epeltzen utzi, eta dena sukaldeko robotean pasatu, hortik ateratzen den zukua iragazi txinatar iragazi fin-fin batekin; hoztu eta gorde. Izotza egiteko: Irakin esnea, esne-gain likidoa eta kanela zotzak; lurrindu dadin. Nahastu gorringoak eta azukrea, aurretik gorde den esne pixka batekin. Iragazi iragazki txinaterrik eta bota irakindako nahasturara. Egosi dena 85 C-an 3 minutuz, loditu arte. Hoztu, kendu kanela zotzak, bota kanela-hautsa, eta mantekatu izozki makinan Platera muntatzeko: Jarri plater batean bizkotxo-disko bat. Jarri bizkotxo-diskoaren gainean kanela izozkiaren quenelle bat. Isuri zopa eta apaintzeko zoparen gainetik sagar-kubo egosi batzuk bota.

150 gr sagardo Bainilla Kanela izotzarentzat: 300 gr. Azukre 3 kanela zotz 200 gr esne-gain 1000 gr esne 200 gr gorringo (10 gorringo)

Sagar piperrak

Lau pertsonentzat osagaiak: 12 piper oso betetzeko prest tipula bat 200 gr ganba

Lehenengo eta behin, tipula eta sagarrrak garbitu, zuritu eta juliana erara zatitu. Zartagin batean, tipula karamelizatu ordubetez eta gero sagarrak gehitu. Beste zartagin batean, gulak eta ganbak frijitu bi minutuz. Piperrak osagai guztiekin bete. Saltsa prestatzeko osagai guztiak txikitu behar dira eta lapiko batean hogei minutuz sueztitu eta dena irabiatu oondoren txano batekin berrriro lapikora botako dugu saltsa. Prestatu dugun saltsa horretan piperrak egosi behar ditugu hogei minutuz. Bukatzeko, Modena kremarekin apaindu.

2 errege-sagar 300 gr gula Saltsa egiteko: porru bat, tipula erdi bat, ora bat, tomate bat, sagar bat, olio pixka bat eta gatza. Modena krema

10

Vous aimerez peut-être aussi