Vous êtes sur la page 1sur 11

Arte eta Natura Zikloa

Natur eta kultur ondarearekiko sentsibilizazio-proiektua

Familientzako tailerrak: 3-12 urteko bitarteko haurrak + gurasoak


Mundua miniaturan Euskal Herria euripean

Gazteentzako tailerrak: 12tik 18ra


Ondarea agertokira animazio esperimentaleko sortze-tailerra Begia begiaren barruan kamera iluna eta paisaia

Mundua miniaturan tailerrean partehartzaileek, ume zein gurasoek, Isabel Herguera eta Jose Belmonteren azalpenak entzun ondoren, 6 taldeetan banatuak paisai eta hiri animatuak sortu zituzten, Igartubeiti inguruan bildutako natur elementuekin, material berziklatuekin, buztinarekin, margoekin... Ondoren, sei sorkuntzak bildu eta mundu bat osatu zuten.

Euskal Herria Euripean tailerrean, umeek urarekin egin daitezkeen soinu desberdinak sortu dituzte.Uraren soinuak sortzeko joku desberdinak egin dituzte: edalontzi ezberdinak urez bete eta abestiak jo, plastikoarekin naturaren ahotsak imitatu (ekaitza, trumoia, euri tantak) eta abar. Azkenik eskulan bat egin dute partaideek. Kristalezko ontzi bat musika notez apaindu, urez bete eta putz eginez musika instrumentu bat sortu dute, etxera eramateko.

Urretxuko Garaialde Lizeoko 12-18 urte bitarteko dozena bat gaztek Ondarea agertokira animazio sorkuntza tailerrean, Isabel Herguera eta Jose Belmonte animatzaile eta artisten azalpenak entzun ondoren, paperezko tira batzuetan beraien marrazkiak egin zituzten, ondoren, zinema aurreko zootropoan eta praxinoscopioan efektu ezberdinak frogatzeko. Bestalde, Igartubeiti inguruneko zenbait materialekin, harriekin, hostoekin eta makilekin, animazio bat ere sortu zuten stop motion programaren bitartez.

Begia begiaren barruan kamera iluna eta paisaia tailerrean baserriko 3 logelak kamara ilun erraldoietan bihurtu zituen Asier Gogortzak. Logela bakoitzeko lehiatilak estali ondoren, zulotxo bat utziz. Logelak ilunpean, bertako paretetan ikusten zen kanpoko paisaia, zuhaitzak, baserriak eta abar. Paisaia hauei argazkiak atera eta ondoren, modu tradizionalean errelebatu zituzten partaideek.

Ekimenaren promozioa
Prentsaurrekoa Prentsa oharra komunikabideetara Interneteko blogak Informazioaren banaketa inguruko ikastetxeetan

Presentzia komunikabideetan
KOMUNIKABIDEA RADIO SAN SEBASTIN GOIERRIKO HITZA EL DIARIO VASCO NOTICIAS DE GIPUZKOA EUSKADI IRRATIA EL DIARIO VASCO RADIO EUSKADI EL DIARIO VASCO EL DIARIO VASCO GOIERRIKO HITZA EL DIARIO VASCO GOIERRIKO HITZA COPE XOXORRIN IRRATIA UROLA TELEBISTA SAILA CULTURA DATA 2013-02-01 2013-02-01 2013-02-02 2013-02-02 2013-02-02 2013-02-02 2013-02-02 2013-02-06 2013-02-16 2013-02-27 2013-02-28 2013-03-05 2013-02-22 2013-02-28 Martxoa

ALTO UROLA ALTO UROLA ALTO UROLA AISIA ALTO UROLA

Presentzia Interneten
HEDABIDEA GIPUZKOA KULTURA GIPUZKOAKO MUSEOAK GIPUZKOA KULTURA GIPUZKOAKO MUSEOAK GIPUZKOA KULTURA MUSIKOPORRAK GIPUZKOAKO MUSEOAK HELBIDEA
http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-actividades/2101-igartubeitiacoge-este-sabado-un-taller-de-animacion-experimental.html http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/noticias/noticia.php?id=eu&Nmuseo=1259065053&Nnotic ia=1359464426&desde= http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-jarduerak/2104-el-caseriomuseo-igartubeiti-acogio-el-sabado-un-taller-de-animacion-experimental.html http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/noticias/noticia.php?id=eu&Nmuseo=1259065053&Nnotic ia=1360069805&desde= http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/eu/museoak-eta-ondareak/105-jarduerak/2106-taller-el-ojodentro-del-ojo-camara-oscura-y-paisaje-en-igartubeiti.html http://www.musikoporrak.com/ http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/noticias/noticia.php?id=eu&Nmuseo=1259065053&Nnotic ia=1361526301&desde=

Kolaboratzaileak
Isabel Herguera Jose Belmonte Asier Gogortza Musikoporretan

www.igartubeitibaserria.net