Vous êtes sur la page 1sur 16

AINTZINAROA

Iberiarrak, zeltak eta kolonizatzaileak

K.a, lehen milurtekoan, bi herri handi bizi ziren penintsulan iberiarrak eta zeltak. Geroago feniziarrak, greziarrak eta kartagotarrak.

IBERIARRAK

Hegoaldean eta ekialdian bizi ziren. Muinoetan eraikitako herrixka hesituetan. Etxeak angeluzuzenak ziren eta kaleka antolatuta zeuden. Iberiartarak tributan antolatuta zeuden. Tribu askok errege bat zuten. Biztanle gehienak nekazariak edo abeltzainak ziren. Bestalde, artisau bikainak. Burdinazko ezpatak, zeramikazko ontziak eta artilezko nahiz linozko ehunak egiten zituzten. Iberiartarrak txanpona erabiltzen zuten salerosketa horietan.

ZELTAK

Iberiar goi-lautadako eta kostalde atlantikoko lurretan bizi ziren beste herri batzuekin batera, baskoiekin.

Kastro izenenko herrixka hesituetan bizi ziren, muinoetan.


Etxeak zirkulu formakoak ziren, eta nahaspilatuta egiten zituzten. Zeltak tributan antolatuta zeuden. Beraiek ekoitzitako produktuez elikatzen ziren. Pertsona gehienak abeltzaintzak ziren. Oso trebeak ziren metalezko objektuak egiten.

HERRI KOLONIZATZAILEAK

K.a. VII. mendean, feniziarrak etorri ziren penintsulara, bertako mineralek erakarrita. Asiatik etorri ziren, eta itsas gizon trebeak eta merkatari bikainak ziren. Andaluziako kostaldean kokatu ziren. Hainbat kolonia sortu zituzten bertan. K.a. VI. mendearen inguruan, greziarrak kostalde mediterraneora iritsi ziren, Greziatik etorrita. Penintsulako metalekin, gatzarekin eta espartzuarekin salerosketan jarduten zuten. Greziarrek ere zenbait kolonia sortu zituzten. K.a. III. mendean, kartagotarrak etorri ziren Afrikatik, eta Balear uharteetan eta Iberiar penintsulako ekialdean kokatu ziren.

ERROMATAR HISPANIA

Duela 2.000 urte baino gehiago, erromatarrek kartagotarrak menderatu zituzten, eta Iberiar penintsula hartu zuten. Hispania deitu zioten, eta Erromatar Inperioko probintzia bihurtu zuten.

ERROMATARREN KONKISTA

Erromatarrek mediterraneo itsaso guztia kontrolatu nahi zuten, baina bertan kartagoarrak zeuden eta oztopo bat ziren. Erromatarrek eta kartagotarrak elkarren kontra borrokatu ziren. Borroka haiei Gerra Punikoak esaten zaie.

Erromatar konkista

K.a 218 urtean Erromatarrak kartago armada eta bere buruzagi Anibal gainditu zuten. Penintsulan sartu ziren bere natura-baliabideak eskuratzeko; metalak batez ere.

Erromatar Konkista bukaera

K.a 19.urtean Augusto enperadoreak iparraldeko herriak garaitu zituen, honela bukatu zen Hispaniaren konkista.

HISPANIAREN KONKISTA

Hispania konkistatutakoan, erromatarrek Erromatar Inperioko zati bihurtu zuten, eta antolatu egin zuten.

Lehenik, probintziatan banatu zuten, eta probintzia bakoitzerako gobernadore bat izendatu (Betika, Lusitania, Tarraconensis, Gallaecia eta Carthaginensis). Erromatar zuzenbidea da gaur egungo lege askoren oinarria

ERROMATAR HISPANIAKO GIZARTEA

Erromatarren garaian, pertsona askeek eta esklaboek osatzen zuten gizartea. Pertsona askeen artean, (merkatari handiak, lur-eremu zabalen jabeak, Erromatik etorritako familiak, artisauak, merkatari txikiak, lurraren jabe ziren nekazariak...). Esklaboak beste pertsona baten jabetzakoak ziren, eta soroan, etxean, meategietan egiten zuten lan.

ERROMANIZAZIOA

Hispaniarrek erromatarren ohiturak bereganatu zituzten,pixkanaka. Prozesu horri erromanizazio deritzo.

Erromanizazioa legionarioen bidez (erromatar soldaduak) hasi zen. Legionarioak, herrixka zeltetan eta iberiar herrixketan kokatu ziren, eta erromatar hiri bihurtu zituzten. Horrez gain, bertako biztanleek latina ikasi zuten. Hizkuntza horrek erromatarren konkistaren aurretik Iberiar penintsulan erabiltzen ziren hizkuntzen tokia hartu zuen. Erromatarren aurreko hizkuntza bakarrak iraun zuen: euskarak.
Erlijioa kristautasuna ofiziala bihurtu zen

ERROMATAR ARTEA

Erromatarrak eraikitzaile bikainak ziren. Bi material berri erabiltzen zituzten: zementua eta hormigoia (harriz, zementuz eta hareaz egindako nahaste bat). Zoruak eta hormak apaintzeko, erromatarrek pinturak eta harri txikiz edo koloretako kristal txikiz osatutako mosaikoak egiten zituzten.

EUSKAL LURRALDEA AINTZINAROAN


ERROMATARRAK ETORRI AURREKO HERRIAK

K.a I.mendearen inguruan, hainbat herri bizi ziren euskaldunen lurraldean. Autrigoiak Karistiarrak Barduliarrak Akitaniarrak Beroiak Baskoiak

ERROMATARREN KONKISTA

K.a I mendean iritsi ziren Euskal lurraldetara. Sartu ziren Ebro haranetik zehar eta hedatu ziren itsasoertzeraino. Bertako biztanleak onartu zituzten erromatarrak eta batez ere Araban eta Nafarroan kokatu ziren

ERROMATAR GALTZADAK ETA ZUBIAK

Galtzada sare handia sortu zuten herriak komunikatzeko. Ibaiak zeharkatzeko erromatarrek zubiak eraiki zituzten.

Vous aimerez peut-être aussi