Vous êtes sur la page 1sur 2

Lankidetza ikaskuntza Zer da lankidetza ikaskuntza?

Talde batean (2 pertsona baino gehiagok osatzen dute) taldekideen artean rol banaketa emango da eta bakoitzak funtzio zehatz bat izango du taldearen funtzionamenduan. Taldearen xedea, helburu komun batera iristea da, horretarako taldekide bakoitzak bere iritzia garatua izan behar du eta hau arrazoituz besteei ideia hau ulertarazten laguntzeko. Beraz, taldearen barruan interakzioa oso garrantzitsua da, partaide bakoitzak besteen ideien inguruko kritika eraikitzaileak egiteko eta ideia horietaz ere ikasteko. Aipatutako interakzio horretan garrantzi handia du elkarrenganako izan behar den errespetuak, honek ekartzen baitu komunikazio egoki bat.

Nola bilatu, antolatu eta konpartitu dezakegu modu eraginkorrean informazioa eta materiala?
Informazio bilatzeko momentuan bakoitzak bilaketa indibiduala egin beharko luke eta topatutakoa besteekin alderatuz, informazio egokia hautatuko lukete. Materiala antolatzeko momentuan, bakoitzak ikertutakoa kontrastatuko lukete eta bakoitzak ateratako ondorio eta iritziak elkarjarriko lituzkete, ondorio orokor batera iritsiz. Horretarako jarduera egokia taldeko bilerak egitea izango litzateke. Behin informazioa taldean bilatu eta antolatu ondoren konpartitzeko hainbat modu daude, batetik, dokumentu batean bilduz gero eta etiketa egokiak jarriz gero, eskuragarriagoa egongo da jendearentzat. Bestetik, aipatutako talde bilerak edota eztabaidetan ere konpartitu daiteke informazioa.

Zer tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasten?


Hainbat tresna teknologiko erabil ditzakegu lankidetza munduan informazioa bilatu, antolatu eta konpartitzeko: Google (google academico): munduko bilatzaile garrantzitsuenetarikoa da eta hainbat aukera ematen ditu informazioa bilatzeko momentuan. Gmail: google-en korreo elektronikoa kudeatzeko tresna da eta honen bidez, informazioa konpartitu daiteke email-en bidez. Gmail kontu batek gainera

hainbat aukera eskaintzen dizkigu; blog bat irekitzea, dokumentua lainoan konpartitzea, youtubeko kontu bat administratzea etab. Google drive: tresna honen bidez taldekideek dokumentu bat sor dezakete lainoan eta bakoitzak aldaketak egin ditzake besteek ikusiko dituztenak. Tresna oso erabilgarria da talde bilerak egin ezin direnean. Blog: taldeak ateratako ondorio nagusiak gizartearekin konpartitzeko tresna oso egokia da, honetan, sarrera ezberdinen bidez, informazioa plataforma honetan eseki daiteke. Skype: taldekoek erabil dezakete bideo-konferentziak egiteko eta talde bileren alternatiba gisa fisikoki urruti bizi direnek duten baliabide bat da. Ez du kosturik, baina interneta beharrezkoa da honen funtzionamendurako. Sare sozialak (twitter, facebook..): tresna hauen bidez gure informazioa konpartitu dezakegu gure lagun eta ezagunen artean eta horrela gure lana jende gehiagok ezagutu dezake eta gustatuz gero baita konpartitu ere.

Vous aimerez peut-être aussi