Vous êtes sur la page 1sur 4

Hiriak eta Miseria Herriak Afrikan

(Kibera-ko txabola-auzoa. Nairobi, Kenia. Hau da hiriburuan dauden 200 txabola kokalekuetatik populatuena: 800 mila pertsona)

Pobrezia. Hitz hori hainbestetan entzun ohi dugu, baina, ba ahal dakigu benetan zer inplikazio ditun? Zenbat egoera dauden hitz horri atxikituta? RAE-n pobretasun hitza bilatzen baduzu pobrea izatearen bertutea definizio proposatzen du. Ondorioz, pobrea bilatzerakoan, honako hau esaten du: Beharduna, bizitzeko beharrezkoa ez duena. Baina, hain hitz gutxitan harrapatu daiteke pobre izatearen esentzia? Ni ez nengoen konbentzituta definizio horrekin, eta beste bat bilatu dut. Honako hau aproposagoa iruditu zait pobretasuna definitzeko: Errekurtsoen, ahalmenen, aukeren, segurtasunaren, eta bizi-maila egokiaz eta eskubide zibilez, kulturalez, ekonomikoez, politikoez eta sozialez gozatzeko boterearen gabetasun jarraitua edo kronikoa. Pobrezia ez da soilik gabetasunaren sinonimoa, baizik eta hainbat eskubide eta zuzenbideekiko harresi erraldoi bat. Pobrezia bere kokalekuetatik Afrikan du nagusienetako bat. Bai landa eremuan eta bai hirigunean pobrezia existitzen da maila altuan. Landa eremuan bizi diren familia osoak hirietara emigratzen dute beraien lur-sailak nahikoak ez baitira familia mantentzeko. Beraz, aukera hobeagoen esperantzarekin hirietara mugitzen dira, gehienbat kostaldeetara, ibai handien ibarretara eta hego eta mendebaldeko Afrikako goi lurretara. Horrela, milaka eta milaka pertsona hiritartzen dira eta horren ondorio megalopolien aglomerazioa da. Hiri-populazioaren handitze hau munduko bizkorrenenetakoa izan da 2000 urtetik aurrera. Kalkulatzen da 2010-ean Afrikak jada zituela 33 hiri milioi bat hiritar baina gehiagorekin. 2020-rako proiekzioak diote bere aglomerazioa 25 milioi jendeko

herri-elkargo batean elkartu zitekeela, gehien populaturiko munduko herri-elkargo bat izanik. ONG-etako laguntzak Afrikako landa-eremuetara bideratzen dira gehienbat. Baina hirietan gertatzen diren egoerak gogorragoak eta urriagoak dira.

Aurreko grafikoan ikusten da nola kasu askotan txabola-herrietan bizi den jende kopurua gehiengoa den giza-baldintza duinetan bizi direnen aurrean. Joera hau ikusgarriagoa da Afrika Subsahariana eremua osatzen duten estatuetan. Egia esan, hiripopulazioaren %60-a slum edo txabola-herrietan bizi dira. Herri hauetan jende pilo bat bizi da txaboletan, eta hauek ez dira beti txapaz eginda; badaude asko makil baten inguruan sostengatzen diren hainbat plastiko pilatuz eginda daudenak. Herri hauetan bizi den jende asko ez du ez lanik, ez dirurik, ez osasunik. Ez dute oinarrizko beharrak asetzeko aukerarik: ez dute ez urik, ez sanitaterik, ez osasunik eta ez hezkuntzarik. Egoera horrek sorrarazten duen desesperazioak delinkuentzia, prostituzioa eta alkoholizazioa

sustatzen ditu. Gainera, txaboletan bizi direnen artean soilik %19-ak du urarekiko pribilegioa, %7-ak estolda sistemaz etekina ateratzen du eta %20-ak konexio elektrikoaz gozatzen du. Beste guztiak higienea eta osasunarekiko baldintza oso urriak dituzte. Ni Nigeriako hiriburuan, Nairobin, kokatzen den Kibera txabola-herrian zentratuko naiz jende pobre hauen egoera azaltzeko. Hala ere, Kibera ehunkada txabola-herrien erreflexua da, eta hemen gertatzen dena ez da egoera indibidualizatu bat. Hemen gertatzen dena beste hainbat pertsonak sufritzen dute. Esan bezala, Kibera Kenian kokatzen da eta Kenia Afrika Subsahariana zonaldea osatzen duen estatu bat da. Eta Afrika Subsaharianean diru-sarreren desberdintasuna oso handia da. Horrela, Kibera da Afrikako herri-txabola handienetako bat eta bertan 800 milioi pertsona inguru bizi dira. Kiberak ez du ez elektrizitaterik eta ez urik. Dagoen ura zikina da; udaltzaingoak ur pixka bat ematen die, baina ur hau karkaba irekietatik pasatzen diren hodietatik etortzen da, eta ondorioz, gaixotasun asko ekartzen ditu. Kiberan urarekin erlazionaturiko gaixotasunak dira arruntenak, malaria eta sukar tifoidea bezalakoak. Higienea oso kaxkarra da; jendea paperen gainean sabela husten du eta ondoren paper horiek kalera botatzen dituzte, beste horrelako hainbatekin batera metatuz. Kiberian badaude askok Nabiriaren zentrora ibiltzen direnak egunero, aukera eskasien eta beharrarengatik bultzaturik. Ez dago dirua garraio publikorako eta ibiltzea da beraien eguneroko eginkizun bat. Bertan, askok hoteletan harreragileak dira, edota zerbitzariak, tabernariak edo zaintzaileak. Lan horiek 12 orduz betetzen dituzte egunero, eta beraien hilabeteko soldata 15 eta 30 euro bitartean dago. Badaude zeintzuk lan horiek egin beharrean delinkuentziara edo prostituziora jotzen dutenak. Dirudi hezkuntza dela beraien salbamendurako errekurtsorik onena, miseria horretatik ihes egiteko tresnarik baliagarriena, baina Kiberaren inguruan dauden eskolak ez dira nahikoak ezta 20.000 gazteentzako. Eta guztira 100.000 gazte daude auzoan. Gainera, beraien kontra osasuna ere dago; kalkulatzen da %30-ak VIH-ren eramailea dela. Baina zentro-medikoak ez daude beraien etxebizitzetatik gertu. Hemen bizi behar den jendeak etsai asko ditu, eta laguntza gutxi. Gobernuak ez du bere begirada beraiengan jarria eta kanporatze politika zorrotz bati ekiten dio. Beraiek ez dute babesik honen aurre, gehienetan ez dute jasotzen aurretiko abisurik ere eta ondorioz, ezin izaten dute beraien ondasun eskasiak salbatu eta honezkero pobretasunean are gehiago murgiltzen dira. Eginkizun hauek askotan polizia-basakeriaz bermatzen dira, eta gainera biktimei ez diete konpentsaziorik edo bizileku alternatiborik eskaintzen. Intolerantzia tribala ere aurkari dute. Honen adibide da Kiberan gertatu zena luo eta kikuyu etnia ezberdinen artean. Arrazoia kontu politikoak izan ziren, Kiberako elekzioen inguruan: luo etniak Raila Odinga hautagaia berretsi zuen; kikuyu tribuak bere aurkaria zen Mwai Kibaki. Desadostasun honek biolentzia ekarri zuen eta honen ondorioz Kiberako txabola asko erre egin ziren, baita emakume asko bortxatuak izan ziren eta ume, heldu eta agure pilo bat matxeteaz hil eta zuhaitzetatik zintzilikatuak izan ziren. 2007-ko Biolentzia postelektoral honek mila heriotza baino gehiago sustatu zituen, baita miloi erdi

desplazamendu. Asko ezer gabe geratu ziren eta emigratu behar izan zuten hasiera berri baten bila. Afrikan hiri askoetan gertatzen da aurretik azaldutako egoera. Baina ez da ematen Afrikan soilik; Asian eta Latinoamerikan ere asko hedatu da bizimodu urri, eskasi eta triste hau.

Munduko populazio osotik bilioi bat pertsona kalitate gutxiko kokaleku informal batean bizi da, etxebizitza aproposa eta oinarrizko zerbitzurik izan gabe. 2020-an estimatzen da hirietan bizi direnen artean 889 milioik etxezuloz jositako auzoetan biziko direla. Dudarik gabe, begirada jarri behar da hirigunean eta bertan etengabe hazten ari diren egoera latzetan. Pobrezia handiagotzen hari da pasu erraldoiez eta orain etsai boteretsua bezala antzematen baldin badugu egongo da egun bat noiz garaiezina bihurtuko den.

Lara Goikoetxea

BIBLIOGRAFIA: -COHRE, AAAS, COSUDE y UN-HABITAT, Manual sobre el Derecho al Agua y al Saneamiento (2007). Disponible en Internet:: http://www.onuhabitat.org/index.php? option=com_docman&Itemid=68. ISBN: 978-92-95004-42-9 -COHRE. Link de Internet: http://www.cohre.org/regions/africa -ZIN, Hernan, Villas Miseria (2009). Disponible en Internet: http://youtu.be/ho-gMmI5R0A -Ciudades y 'villas miseria': una bomba de relojera. El atlas geopoltico 2010. Ed. Cybermonde, 2009. ISBN: 9788495798145.

Vous aimerez peut-être aussi