Vous êtes sur la page 1sur 2

Aztertu beharreko eskultura, Musua izena du eta Brancusi-k egina da.

Eskultura figuratibitatearen mugan dago, baina detaile batzuk direla eta (figurei gizatasuna ematen dioten detaileak) ez da abstrakzioan sartzen. Mukuilu biribilekoa dugu, eta talde eskultorikoa da, pertsonai bat baina gehiago irudikatu baitira. Arkitekturari lotuta ez dago, beraz, eskultura publikoa da. Eskultura harrian irudikatu da zizelaren bidez. Hala ere, forma oso planoak ere egin dira, adibidez pertsonaien ilea eta begiak marrazteko, grabaketa teknikaren bidez. Azalera deskribatzeko, lehenengo aipatu behar dugu eskultura honetan bi elementu ditugula. Bikotea, bloke bat osatzen dutena, eta oinarria. Bakoitza era desberdinean tratatuak izan dira, eta elkar eragiten dira. Oinarria izugarri kontrastatzen du bikotearekin. Karratua da, ertz zorrotzak ditu eta bere azalera irregularra eta ia landu gabekoa da, goian eta behean geratzen diren aurpegiak ezik. Horiek era aproposean leunduak izan dira bikotea sostengatzeko eta solairuan firme mantentzeko. Pertsonaiak,

beste aldetik, azalera leuna dute, ilea irudikatu den zonaldean ezik. Lehen esan bezala, oinarria kubikoa da. Figura bera ere nahiko kubikoa da, baina ertzak oso borobilduak ditu eta aurretik ikusita opalo forma ere hartzen du. Besoak irudikatzeko borobiltasun horretan destakatzen duen zuzentasuna ikusten dugu. Besoak elkarren gainean dauden laukizuzenak dira. Figurak jarraitzen duen ardatza guztiz zuzena da eta bolumena barnekoa da. Esan bezala, bloke baten karakteristikak hartzen ditu. Kolorearen aldetik, monokromatikoa da. Materiala beraren tonua errespetatu da. Bestetik, jasaten duen argi-efektua eskulturaren formak nabarmentzeko edo apaltzeko izango dira. Eskultura simetrikoa da, eta osatzen duten elementuak geometrikoak dira edota geometrizaziora asko jotzen dute. Dinamismoaren aldetik, figura oso estatikoa da, ez baitago mugimendua deskribatzen duen kurbarik. Osagaiak oso trinkoak dira, bere baitan bildurik. Badirudi besarkada sendo eta ezin bananduzkoa baten aurrean gaudela.

Lara Goikoetxea

Vous aimerez peut-être aussi