Vous êtes sur la page 1sur 1

Deialdia

2013/11/06

Zientzia Astearen inaugurazioa, UPV/EHUren zientzia, teknologia eta berrikuntzaren XIII. astea
BIHAR OSTEGUNA, azaroak 7, 11.30etan, Donostian, Artzain Onaren katedralaren atzealdean, Koldo Mitxelena Kulturunearen ondoan, jarri den karpa handian, UPV/EHUren hamahirugarren Zientzia Astea, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea inauguratuko da. Ekimen hau azaroaren 7tik 9era bitartean burutuko da Gipuzkoako hiriburuan. Ana Arrieta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Agustin Erkizia Gipuzkoako Zientzia Astearen koordinatzaileak eta Carlos Garca Llorente Eusko Jaurlaritzako Berritzegune Nagusiko Zientzia eta Teknologia arloko aholkulariak standak ikusiko dituzte 11.30etan. Ostean, medioei erantzungo diete. Zientzia Astea topagune kilikagarria da, ezustekoz betea, eta zientziaz eta teknologiaz gozatzeko aukera emango duena. Bisitariak partaide biziak izango dira eta beraien jakin-mina asetzeko era izango dute, zientzialarien tresnak erabili ahal izango dituzte, elementuekin saiakerak egin, eguneroko fenomenoak nola gertatzen diren ikasi, zientzialariekin hitz egin eta nahi duten guztia galdetu. Donostian ekimen ludiko eta dibulgatzaileak Koldo Mitxelena Kulturunearen ondoan jarri den karpa handian burutuko dira. Hiru egunetan zehar askotariko standak, tailerrak, lehiaketak, ikuskizunak eta txangoak burutuko dira gizarte osoari zuzenduak.

gipuzkoakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza Arriola pasealekua, 2 20018 Donostia T: 943 01 71 08 / Faxa: 943 01 82 28

Vous aimerez peut-être aussi