Vous êtes sur la page 1sur 8

2.

Aristoteles
Bizitza
Estagirako semea, familia Mazedoniako errege-korteen ingurukoa zen, baina Atenasen ikasi eta bizi izan
zen. Alexandro Handiaren tutorea, Hiri estatuaren instituzioaren gainbeheraren hasiera ezagutuko du: Atenas
Mazedoniako satelite bat bihurtuko da eta, ikaslearen eskuetan.
Platonen ikaslea, eta jarratzailea ere, maisuaren filosofiaren akatsak zuzendu asmoz beste filosofia bat asma-
tu zuen: mundu hau beste mundu baten bitartez azaltzea “eskapismo” hutsa iruditzen zaio: mundu honen
arazoak mundu honetatik arrazionalki ulertu behar da: ideiak nubdu honetan daude, gauzetako formak edo
esentziak dira.
Naturaren ikerketa zientifiko eta enpirikoari ohi ez bezalako balioa eman zion eta honela historian zintifiko
apartekoa izanen da. Giza-historian genio nagusi bat: psikologia, biologia, logika, metafisika eta beste hain-
beste disziplinen sortzailea eta maisua. Zientzia enpirikoari garrantzia . Baina oso pertsona normala, haren
abiapuntua beti “zentsu arrunta” izan da.
Mundu hau ulertzeko arazo nagusia aniztasun eta aldaketaren ulermen arrazionala zen: kontraesanak sortzen
ziren berehala, ezagutza zientifiko edo arrazionalaren objektua aldezina eta objetiboa den bitartean, mundu
hontako gauzak agertu eta desagertzen dira, beste gauza bat bihurtuz.
Hauxe izanen da, beraz, Aristotelesen abiapuntua: aldaketaren azalpen arrazionala asmatzea, errealitatea eta
ezagutza zientifiko gordetzeko nahian.

1.Metafisika, Ontologia edo errealitatearen teoria

a.Metafisika, ontologia: izatearen zientzia


Unibertsalaz baino ez dago zientziarik: zientziaren objetua unibertsala da, ez nire katuaz, katuaren espezie da
zientziaren ardura, eta metafisika existitzen den objekturik unibertsalenaz arduratzen da: Izatea izatea aldetik
eta bere atributu nagusiak. Gainuntzeko zientziak izateaz arduratzen dira ikuspuntu jakin baten aldetik: bizia
den aldetik, inorganikoa den aldetik etab.,
Metafisika edo Filosofia nagusia izateaz bere osotasunean arduratzen denez ontologia (izatearen zientzia) da.
Beste tokian horrela dio: zientzia nagusia objeto nagusiaz arduratu behar da, eta izate nagusia Jainkoa da, eta
zentzu honetan Teologia da.
Izatea (tó on)
Izatearen edo errealitatearen adierazpen nagusia sustantzia da: gauzak sustantziak dira.
Platonen kontraesanak gainditzeko asmoz Aristotelesek beste ontologia edo errealitatearen teoria proposat-
zen du: funtsezko errealitateak, errealitate sustantzialak ez dira ideiak, munduko gauzak, gauza konkretuak
baizik: sagarrak, pertsonak, kotxeak... hots, enteak, izakiak edo sustantziak, filosofia hiztegiaren araberaz
sinonimoak.
Izakia edo enteak bi ikuspuntuetatik aztertzen ditu:
b. Entea Ikuspuntu estatikotik: sustantzia eta akzidentea.
Sustantzia: gauza konkretua da, entea: sagarra, txirrindula, David...
Akzidenteak: sustantziaren azalezko koalitateak: kolorea, egoera (eserita..) txirrindula margotu baina txi-
rrindula bera izaten jarraitzen du: kolorea akzidente edo kanpoko koalitatea izango litzateke, besterik ez.
Pertsona berak, Davidek, urtetan zehar aldaketa izanik ere baina pertsona bera izaten jarraitzen du. Aldatzen
diren koalitate hoiek akzidenteak dira, aldatzen ez den hori dugu sub-stantia (azpian dagoena), substantzia
da, entea.
Mail honetan gauzak ez dira beste gauza edo substantziak bihurtzen, akzidenteak besterik ez dira aldatzen.

24
c.Ikuspuntu dinamikoa: teoria hilemorfikoa

Baina askotan gauzak edo sustantziak bera aldatu egiten dira: etxeak eta kotxeak, pertsonak eta inguruko
gauza asko desagertzen dira. Pertsonak hil eta kotxeak latak edo beste zera bat bihurtzen dira.
Aldaketa mota hau sakonagoa da, sustantziala. Akzidenteak ezezik sustantzia bera ere aldatu egiten da. Eta
hauxe da auzi arrazionala planteatzen duena, alegia.
Eta aldaketa sustantzial hau nola ulertu arrazionalki? Nola da posiblea gauza bat izatea eta gero ez izatea edo
beste bat bihurtzea? Nolakoa da sustantzia holako aldaketak posible ahal izateko?

c.1.Teoria hilemorfikoa
Gauzak sortzen eta desagertzen dira: baina aldaketa guztietan zerbait mantentzen da eta beste bat aldatzen
da. Biziduna hil eta gorputza gelditzen da, eta gero gorputzaren aztarnak. Gauzak ez dira magia indarrez
sortzen, ezerezatik, marrazki bizidunetan bezala. Gauzak bihurtu egiten dira. Aldaketa mota hau ulertzeko
teoria hilemorfikoa proposatzen du.

Gauza edo sustantzia bi printzipioz osaturik daude: materiaz (hilé) eta formaz (morfé).
Aldaketa sustantzialean, forma desagertu eta beste forma bat agertzen da: aurreko gauza desagertu eta beste
berri bat agertzen da: mahaia ebaki eta egurrarekin apalategi bat egin dugu, edo erre eta hautsa bihurtuko da.
Materiak (egurra) forma bat uzten du (mahairen forma, gure adibidean) beste bat hartzeko eta forma berri
horrekin beste izaki, gauza edo sustantzia sortuko da. Materiak forma desberdinak hartzeko gaitasuna du, eta
horregatik materia gaitasun, potenzialtasunarekin edo potentziarekin identifikatzen da. Materia, beraz, betie-
rekoa da: aldaketa guztietan zerbait berdin izaten jarraitzen da, bestela aldaketa zerbait magikoa izanen lit-
zateke: gauza bat halako batean desagertu eta beste bat magikoki sortu.
Forma, beraz, ez da itxura bereziki, forma da materia antolatzen edo egituratzen duen printzipoa: egurra
zenbait moduan egitaraturik eta mahaia edo apalategia izanen dugu. Horregatik formak mahaia mahaia egi-
ten du, eta gizakia gizonezkoa: gauza bat gauza hori eta ez beste bat izatea erazten du, hots, gauzaren esent-
zia edo izaera. Formak sustantziari bere batasuna eta egitura eta konplexutasuna. Mahaia mahaiaren forma
edo egitura galduta eta beste gauza bat izanen da. Forma beti perfekzio bat da, ordenadoreak duen konplexu-
tasuna potinarekin konparatuta askoz aberatzagoa da: ordenadorea potina baino perfektoagoa da. Formak,
materian sartzerakoan, gaitasun hori zehazten edo aktualizatzen du, horregatik forma aktuarekin identifikat-
zen da.
Forma beti unibertsala da, kotxeare modeloa errepikatzen da milaka, materia berriz, konkretua: toki konkretu
bat betetzen du.
Aldaketan forma da desagertzen dena. Aladaketan aldatzen ez den printzipioa materia da: Aldaketaren adibi-
de bat heriotza dugu: bizidunaren forma arima da, gorputzaren motorra, eta arima banatuz gero biziduna
gorputza bihurtzen da, geroago uzteltzeko, elementu guztiak batasuna galduta banatzen dira. Aldaketa po-
tentziatik aktura pausoa da, materiaren gaitasun bat gorpuzten da.

2.Lau kausen teoria


Aldaketan, beraz, bi osagaiek parte hartzen dute: baina forma ez da berez desagertzen, eta forma berria ez da
berez materian sartzen, aldaketa hori gertatzeko kausa bat beharrezkoa da: gauzak ez dira berez aldatzen, beti
aldaketa kausa baten ondorioa da.
Materian forma berria sartzen duen printzipioa kausa eragilea da, plastilinan ontziaren forma sartzen duena,
adibidez.
Baina normalean ere gertatzen diren aldaketa guztiek helburu bat dute: honela beste printzipio edo kausa
mota bat dugu hemen: helburuzko kausa, edo kausaren kausa, kausa eragilea martxan jartzen duelako.

Teoria hilemorfikoa eta lau kasen teoria hobeto ulertzeko bustinariaren adibide famatua dugu:
Potinaren materia edo kausa materiala lurra edo bustina izanen litzateke, materia berez printzipo zehaztu ga-
be edo formagabea. Kausa hau konkretua da, potin bakoitzak bustin puska bat, konkretua dauka.
Potinaren forma edo kausa formala: potinaren eredua da, eredu horri eskerrak potin hori potina da eta ez
katilu edo marmita. Baina forma unibertsala da, eredu hori, eredu bera potin askotan errepikatzen da: taile-
rrean sartu eta konturatuko gara potin forma berdinez apalak beteta daudela.

25
Potinaren kausa eragilea, artisaua da, bustinariak buruan duen potinaren forma bustinan sartzen du. Forma ez
da berez agertzen bustinan, bustinak ere ez du sorterazten.
Helburuzko kausa: artisauaren helburua edo motibazioa, beharra, artea, dirua... bustinaria lanean jartzen du.

Kausa materiala. Aldaketaren sorburu den hori.


Kausa formala. Materiaren barruko egitura edo konplexutasuna.
kausa erazlea. Aldaketa prozesua hasten duena, materian forma sartzen duena.
Helburuzko kausa. Zerbait aldatzea eragiten duen helburua.

Potentzia eta aktoa


Honela Aristotelesek sustantzian bi egoera bereizten ditu higiduraren arazo filosofikoari begira:
Potentzia: sustantziak aldaketa edo forma berri bat jasotzeko duen gaitasuna. Baina gaitasuna edo posibilita-
tea ez da zerbait efektiboa, erreala, baina irrela ez da. Potentzia materiarekin loturik dago, sustantzia zenbait
aldaketak jasotzeko prest dago eta ez besteak: sagarrak sagarrondo izateko gaitasuna du, baina ez da orain-
goz. Potentzia izate eta ez izateko tartean dago.
Aktoa: gaitasun hori gorpuzten denean, forma sarturik edo bereganaturik dagoenean. Bi mota bereizten du:
Entelekia: forma berria hartu ta higidura gelditu egiten da. Bustinak potinaren forma hartu ta, bustinaria gel-
ditzen da.
Energeia: ekintza bera aktoa da, egitea da: ikusmena ahalmen bat da baina begia ikusten dagoen bitartean
aktora pasatzen da, aktoan dago eta ekintza ez da gelditzen. Ikusmena aktoan dago.
Teoria hilemorfikoarekin, aurreko kontraesan metafisikoek -aldaketa, denbora eta aniztasuna- erantzun uler-
garria eta arrazionala aurkitzen dute.
Mugimendua
Izaki natural guztiak mugimenduan daude, begibistakoa da. Baina lehen ikusi dugun bezala, bi mugimendu
edo aldaketa mota dago:
Sustantziala: sustantziaren sorrera (genesis) eta usteldura
Akzidentala:
Aldaketa kuantitatiboa: gehipena eta urripena kantitatearen aldetik.
Aldaketa kualitatiboa: kualitateen aldetik aldaketa: jakintsuagoa adbz.,
Lekuzkoa: tokiz aldaketa.
Baina aldaketa guztiak patentziatik aktura pasatzea da: eta hau ez da berez gertatzen, aktuan dagoen batek
soilik mugierazi ahal du. Ezin diot nire buruari eman ez dudana: ingelera ikasteko (eta gaitasuna dugu) da-
kien batek (aktuan dauka ingelera) soilik lagundu ahal gaitu
Motore nagusia, motore ibilgea
Lehenbiziko motore bat ezinbestekoa da, Aristotelesen aburuz: mugimendua potenziatik aktora igarotzea
izanez gero, mugikorrak potentzian duena, aktoan duen lehenbiziko motore bat beharrezkoa da, bere indar
edo erakarpenaz mugikorra potentziatik aktora pasaerazten duena.
Oinarria garbia da: mugitzen den guztia beste batez mugitua da, eta beste honek beste batez eta horrela kate
bat dugu eta kate-hasierera etorri behar dugu, lehenbiziko motore ibilgea, honek katea mugierazi du baina
beste batek mugitua izan gabe.

2.Etika

Aristotelesk bi tratatu nagusi landu zituen, Eudemo-rentzako etika eta gero eta nagusiago Nikomakorentzako
etika helduaroan. Aristotelesen etika eudaimonista eta materiala da, hau da, ongi morala zorionarekin identi-
fikatzen du. Beste aldetik, aintzinako etika guztiak bezala, Aristoteles ongia, zoriona konkretatzen saiatzen
da bizimodu bat proposatuz, hots, etika materialaren aurrean aurkitzen gara. Azken finean, zoriona giza-izae-
raren garapenean datza: gizakia arrazionala den aldetik, soziala den aldetik burutzean.

Ongia eta Zoriona


Aristotelesen etika teleologikoa (xedea, helburua) da: etika aztertzen eta oinarritzen du helburuarengatik:
gizakia etikoki jokatzean (eginbeharraren arabera) zoriona (“eudaimonia”) bilatzen du, zoriontsua izateko

26
joera naturala du. Aristotelek berez ez du hitzeginen eginbehar etiko edo moralez, Aristotelen etika zorionari
heltzen zaio batez ere: zer da zoriona? zertan datza bizimodu zoriontsua? zer bizimodu dagokio gizakiari?
Ongi etiko eta morala berez zorionarekin identifikatzen da. Zoriona ongi nagusia da: bizitzan bilatzen
ditugun gauza guztiak zorionari begira jarraitzen ditugu: dirua, fama, prestigioa, plazerrak... gauza hauek ez
ditugu bilatzen berez zoriontsuagoak izateko asmoz baizik.
Orduan, filosofiaren lehenbiziko lana zera da: zoriona zertan datzan konkretatzea da. Honen aldetik adoz-
tasunik ez dagoela ikusten du. Gutako norberak gauza diferentetan kokatzen dugu.
Baina posiblea litzateke zorionaren zehaztapen bat egitea eta denontzat balioduna?
Zoriona aritzean datza eta ez edukitzean: musikoarentzat jotzean datza zoriona, baina ongi edo bikain
jotzean. Gizakiarentzat zertan datza, kontutan hartuz arrazionala dela?
Iraunkorra izan behar da eta ez bat-batekoa: “una golodrina no hace verano”, momentu zoriontsu bat ez
da zoriona.
Iraunkorra bada ez da ondasun edo edukitze bat: dirua, kotxeak... galtzen baitira. Zoriona garen zeozere-
tan datza.
Izan behar dugu, hots, lortu behar dugun zeozer, bestela ezinbestez izango ginateke zoriontsuak...
Zorionaren ezaugarri diferente hauek lotzeko, alde batetik aritzea eta bestaldetik izatea, Aristotelesek
bertutearen nozioa landuko du, bere etikaren giltzarria giza.
Bertuteak gaitasuna, ahalmena eta bikaintasuna esanahi du, adibidez, “bibolinaren birtuosoa” esaten du-
gunean, trebetasun eta bikaintasuna esaten dugu. Zergatik?
Zerbait egiten dugunuean zeozer lortuz gain gu trebeagoak bihurtzen gara: janaria prestatuz, sukaldariak
bihurtzen gara, eto era zuzenean eginez gero sukaldari bikainak. Honela lortu dugu gaitasun berri bat, arituz,
eta gainera gaitasun hori gure baitan, gure izaeran gelditzen da. Baina gaizki arituz gero bizioa lortuko ge-
nuke, hots, gauzak gaizki egiteko joera.
Ingelesa gramatika errespetatuz hitzegin ondoren anglofonoak bihurtzen gara, ahalmen berri bat. Hauxe
izango litzateke Aristotelesen eredu etikoa, bizitza etiko eta zoriontsuaren bidea.

Bertutean ondoko bost alderdi diferente hauek bereizten dira:

1.Jarduera da, aritzea, baina ez edonola aritzea, ongi aritzea baino.

2.Ohituera, errepikatuz lortzen dugu. gureganatzen dugu, automatizatu dugu: hizkuntza bat egitea, atzerriko
hizkuntza bat arituz... gero trebeagoak gara.

3.Joera: ohiturak jarduera mota batez (trebez) egiteko joera dakar, zintzoa, egizalea, arduratsua izatera joera
dugu... edo alferra bizioaren kasoan, honek hezkuntzarako ondorioak ditu, gaur egun alboratuak izan arren.

4.Bikaintasuna eta trebetasuna. Aritzeak bertutea dakar, beraz, baina bikain aritzea, ohituera gero eta au-
tomatzituagoa, gero eta hobeagoa aritzen gara, trebeagoak bihurtuz, bikaintasunera hurbilduz.
Bainan, zertan datza bikaintasuna?

5.Oreka Bikaintasuna orekan datza, oreka ez da soilik tartekoa. Hauxe da Aristotelesen erantzun klasikoa
muturren artean puntua lortzea da, muturrak akatsak dira, gehiegiz eta gutxiegiz. Puntua lortzea zailena da:
janarian bezala, ez motela ezta gazia ere, puntua lortzea horixe da bikaintasuna.

Horrela Aristotelesek etikaren bidez pertsonari buruz oso teoria aberatsa eta dinamikoa eskaintzen digu: Ez
gara garen bezala, gure izakera landu behar dugu eta bertutea da gure burua aberazteko bidea,
Bertutea jarduera da, ahalmen eta gaitasuna, eta bukatzeko bikaintasuna eta honekin batera bizimodu bat
proposatzen digu, orekatsua, nortasuna aberaztea gaitasun berriekin: bertutea ez da berez, zoriona, zoriona
ondorioa da, bertute araberako jardueran lortzen duguna hain zuzen ere. Oso etika optimista dugu.

Bertute motak
Baina bertuteen artean hierarkia ezarri behar da, ohituera guztiak ez dira maila berdinekoak: ohituera eti-
koak, intelektualak, praktikoak badira: txirrindulaz ibiltzen jakitea eta langile izatearen artean diferentzia
dago.

27
Aristotelesek bertute moral eta intelektualaren artean bereizten du bereziki.

Bertute etikoak
Etiko hitzak izakera esanahi du. Ohitueraren bidez gureganatzen ditugu, arimaren alderdi irrazionalaren gai-
nean menpea edo gizakien arteko harremanak arautzean datza nagusiki. Bertute etiko nagusiak adorea, neu-
rritasuna eta justizia.

Neurritasuna galdukeria (libertinaje) eta sorrera (insensibilidad) tartekoa da. Moderazioa da atsegin eta
nekearen aurrean.
Indartasuna tartekoa da beldurra eta ausartasunaren artean.
Eskuzabaltasuna: ondasunekiko jarrera da zarraztelkeria (derroche) eta zekenkeriaren (avaricia) tartekoa.
Justizia
Bakoitzari dagokiona ematean datza. Bi justizia mota dago:
Justizia banatzailea: gizartekide bakoitzari merituaren arabera onurak banatzean datza.
Justizia trukakorra: galdutako berdintasuna konpontzean datza.

Bertute dianoetiko edo intelektualak


Adimenari (nous) dagozkionak dira, jatorrizkoak ez izanik heziketa edo irakaskuntzaren bidez ikasi izan
behar dira. Jakituria eta zuhurtasuna dira nagusiak.
Inportantena zuhurtasuna (fronesis) dugu: egoera konkretuetara moldatzeko gaitasuna.

Hala ta guztiz ere, ezin dugu Aristotelesen zenbait aurreritzi batzuk alde batera utzi: Hala ta guztiz ere , ezin
da aldera utzi erabat ondasun materialak. Greziarra izanik, alderdi teorikoa eta kontenplatiboa nagusia da,
jakinduria, kontenplazio teorikoa zorionaren iturri gorena da. Ongia da gauza guztiak jotzen duten hura.

3.Gizartea eta Politika

Aristotelesen aburuz politika etikaren jarraipena eta amaiera da. Gizabanakoa isolatua pentsaezina da, gizarte
konkretuan txertaturik dago bikaintasun pertsonala lortzeko. Bai politika bai etika gizakiaren ongia arakatzen
arduratzen dira. Estatuaren kasoan, xedea gizakiaren helburu nagusi bera da: bizitza moral eta intelektuala,
hots, ευδαίµονία, bizimodu ona edo egokia, bertutetsua, gizakiari dagokion bizimodua. Politikak etika bo-
robilduz, etikaren helburua betetzen du.

Estatuaren sorrera
• Ikuspuntu genetikotik (genesis = sorrera), familia lehenbiziko komunitatea gizabanakoa fisiko eta biologi-
koki sortzen duelako. Familia jatorrizko eta oinarrizko komunitatea da, bizitza bera posible ahal izateko
eta egunoroko beharrak asetzekoa, familiaren lokarriak senide lokarriak dira; gurasoak/ seme-alabak, se-
nar-emaztea, jaun eta esklaboa edo morroi...
• Familia batzuk elkartzean tribua edo baserria sortzen dute, lana eta ondasunak elkartrukatzeko: familia
bezala, hauek ere gainbizitza dute helburua. Famili elkarte hau komunitatea ere da,
• Baina herri batzuk elkartuz gero beste komunitate mota berri bat sortzen da, gizartea, eta gizartea antolat-
zen denean, hiria edo estatua. Estatuaren helburua ez da gainbizitza, bizitza baino, eudaimonia, bizimodu
egokia. Hirian lokarriak beste motakoak dira: hiritarren arteko lokarriak, lokarri politikoak dira eta ez fa-
miliarrak, hiritarra bihurtzen baita gizakia. Hiritarra gizarte amankomunezko arazoetan parte hartzen duen
gizakia da. Estatua da garapen luze baten fruitua. Gizarte asko ez dira halako mailara, hirira, heldu.
• Ikuspuntu metafisikotik, orduan, gizakiaren izaerak Estatuan edo Polisen (komunitate politikoan) bizitzeko
joera du, hots, helburuaren aldetik Estatua familia baino lehena da. Bakardadean, isolamenduan, nahiz fa-
milia edo baserrian, gizakiak ezin du jatorrizko, izaerazko gaitasunik garatu, heldu edo burutu: hizkuntza,
arrazoia, argudiatzeko ahalmenak bere gizartezko izaera oso garbi adierazten dute.

Estatuaren lehentasuna

28
• Estatua da komunitate autarkiko bakarra, berarentzat nahikoa, autonomoa, gizabanakoa nahiz familia ere
ez dira autonomoak. Nahikotasuna ez da nahikotasun ekonomiko hutsa, etikoa baizik batez ere: Estatuan
soilik Ongia eta zuzentasuna posibleak dira. Eta hiriak soil soilik gizakiaren bikaintasun nagusiari bidea
ematen dio.
• Hori dela eta, Estatua ez da berez helburu bat, eta elkarbizitza ere ez da bere helburu nagusia. Aristotelesek
ez du totalitarismoa irrikatzen. Estatuaren helburua da hiritarren zoriona eta bikaintasun morala.
• Estatuan hiritarra bizitzeko giza izaeraren garapena dakar: bere ahalmen intelektualak eta moralak. Fami-
liak ez du agortzen giza izaeraren garapena, moralitatea eta arrazionalitatea. Estatuan parte hartzeak giza-
kiari bertuteak garatzeko aukera ematen dio, bizimodua bertutsea. Horregatik gizakiari ζωόν πολίtiκόν,
animali sozio-politikoa esaten dio.
• Jarduera politikoak, etikak eta bertuteak zuzendua izan ezik, estatuak ez du zentzurik. Estatua ez da sort-
zen komunitatea biologikoki bizi dadin, ongi -zentzu etikoan- bizi dadin baino: zoriona hiritar guztiek lor
dezaten.
• Labur esanda, Estatuaren barruan behar materialak asetzea ezezik, Estatuak giza ahalmen guztiak garatzea
ere ahalbidetzen du. Hots, Estatuaren barruan soilik gizabizitzaren garapena posiblea da zentzu osoan.

Gobernamenduaren oinarria
• Aristotelesen abiapuntua eta azterketa Platonenaz arras diferentea da: asmoa ez da estatu berri eta ideala
diseinatzea. Aristoteles ez da utopikoa, oso pragmatiko edo praktikoa baizik. Aristotelesek Politika zientzi
enpirikotzat ulertzen du baina ez zehatzik: horretarako greziar hiri nagusi konstituzioen bilduma egin zuen.
Abiapuntua existitzen diren estatu mota eta konstituzio diferenteak erkatzea eta baloratzea da, bakoitzak
positiboa duena aprobetxatuz.
• Aristotelesentzat ez dago estatu idealik, estatu on bat bakarrik, estatu onen mota batzuk posible dira. Are
gehiago, toki diferentetan gobernu motak difereteak ere izan behar dira.
• Baina gobernu diferenteak izanik ere ezaugarri gutxi batzuk izan behar dituzte: botereak eta legeak muga-
tuak izan, hiritarren partizipazioa... kontutan hartu behar dugu garai hartan demokrazia zuzena aritzen zela.
Polis guztietan gizakiak ezin du bere ahalmena berdin garatu, estatu askotan ez dira ematen hiritarri da-
gozkion bertuteak: zenbait “polisetan” gobernuan aritzen direnak gobernatzen besterik ez dakite eta berriz
ez dakite gobernatuak izaten.
• Bestetan berriz elkarren artean hiritarrak berdinak izanik denek gobernatzen eta gobernatuak izaten ikasi
behar dute. Eta hauxe dugu hiritarren bertutea. Hiri hauetan denek legea jarraitzen dute eta legea gainerako
botere guztien gainean dago: bestela hiriko gobernua besteen eskuetan utzi behar dutenean gobernante be-
rriek ez dute bere interes edo borondate partikularrik ezartzen.
• Legeak gobernante eta gobernatua batera zuzendu behar ditu, horrela batek eta besteek libreak eta berdinak
izaten jarraitzen dute. Hauxe da gobernu zibila edo zuzenbide estatua gaur egun esaten den bezala, interes
publikoa existitzen delako, eta ez klase partikular batena.
• Hiritar guztiek -eta ez politikoek- estatu administrazio eta tribunalak eraman behar zituztela. Prestakuntza
behar zen. Hiritarrak, beraz, gobernanteak eta gobenatuak izan behar dira.
• Hala ta guztiz ere, zenbait ogibideetako hiritarrek ez zuten gobernatzeko eskubiderik: denbora eta presta-
kuntza faltagaitik, baina eskubide politiko hauek (karguak betetzeko eskubidea) kenduz gero gainuntzeko
eskubide guztiak izango zituzten.
• Beti Hiri-estatu txikiaren idealari eutsi zion. Platonentzat ideala hiri justua zen bitartean, Aristotelentzat
hiri zoriontsua da: absurdoa iruditzen zaio ideal antipolitikoa eta antiurbanoa, zinikoena, nahiz Alexandro-
ren unibertsalismo kosmopolita ere.

Gobernu motak
• Gobernu motak sailkatzerakoan bi dira kontutan hartzen dituen ardatsak: gobernante zenbakia, bakarra,
batzuk edo asko, eta gobernanteen interesak, amankomunezko ongiari begira ala interes partikularrari be-
gira.

29
Gobernante kopurua Denon ongiari begira partikularrari begira

Bakarra Monarkia Tirania

Batzuk Aristokrazia Oligarkia

Asko Politeia Demokrazia (demagogia)

• Bai monarkia, edo aristokrazia edo politeia gobernukera zuzenak izan daitezke zenbait baldintzak errespe-
tatuz gero: ez dago eredu unibertsalik, esperientzia oso garrantsitsua da. Baina bertutearen nozioa kontu-
tan izanez gero, Aristotelek erdiko klasea gobernatzeko egokiena izan daitekela dio (mesokrazia), bertutea
erdian baitago, eskumuturren artean oreka.
• Aristoteles ez da dogmatikoa baina zenbait ezaugarri emanda orekatsuagoa gertatzen da hiria.Estatua bere
burua autornitzeko gaia izan behar da, bai zabalera bai populazioaren aldetik. Baina handiegia izan gabe
bestela gobernatzeko saila izango litzateke.
• Aristotelek zionez, praktikan oso zaila da estatua zuzentzeko pertsona bertutetsurik aurkitzea bai monarkia
nahiz oligarkiaren formapean.
• Tirania eta demagogia ez dira benetazko sistema politikorik, konstituzio falta delako: legea sistematikoki
baztertzen dutelako.
• Erregimen edo sistema politikoak bitan bana daitezke nagusiki: oligarkia, gutxien gobernua, aberatsenak,
eta demokrazia gehiengoen gobernua. Baina bi hauen artean beti arazo bat sortzen da:
a) Aristotelesen aburuz biek -demokratak eta oligarkak- oker daude modu batetan baina bestetan asma-
tu egiten dute: egia ez delako denak berdinak izatea ezta ere denak arras diferenteak izatea.
b) Batzuek berdintasunean jarri nahi dute lehentasuna eta beste batzuek desberdintasunean. Nahi hauek
ez dira beti injustuak.
c) Hoberena da klase ertaina zabala izatea, oinarrizko beharrak asetuta. Klase ertainek estatua salbat-
zen dute legeak jarraitzeko prest daudelako, beste klaseek baino zintzoago eta Gobernuan parte hart-
zeko ere.
d) Estatu hau lortuz gero justiziara hurbilduko gara.

Gizarte talde diferenteak


• Hiritar libreak soilik zoriontsuak izan daitezke: zoriona ez dago esklabu eta emekumeen eskueran.
• Eta gizaki libreen mailan goiko klaseetakoek baino ez dira sartzen: magistratuak, militarrak, apaizak...
• Aristotelentzat gizaki batzuk libreak dira jatorriz eta besteak esklaboak, eta hauei ezklabutza dagokie. Gi-
zaki libreak goiko arduretan aritzeko, lan neketsuez libreak izateko, esklabuak lan egin behar dute, kontu-
tan hartu behar da garaiko baldintza ekonomikoak.
• Hiritar gehienak zorionetik lekuturik daude: ideal aristokratiko da elite pribilegituarentzat.
• Esklabutza onartzen du: garai hartan naturala zen eta, bainan familiaren barruan ematen zen.
• Heziketa oso inportantea zen: helburua hiritarren hezkuntza zen. Horretarako bertuteak, hots, joerak edo
ohituerak landu behar ziren, karakterea eta nortasuna eratzeko asmoz. Horretarako deportea oso inportan-
tea baloratzen zuen.

30
Glosarioa
energeia izakia entea

sustantzia akzidentea materia

forma kausa kausalitatea

kausa materiala kausa formala kausa eragilea

helburuzko kausa aktua potentzia

mugimendua aldaketa substantziala konzetua

monarkia politeia hilemorfismoa

motor ibilgea ekintza purua ontologia

metafisika entelekia estatua

hiria oligokrazia mesokrazia

etika eudaimonia zoriontasuna

bertutea areté oreka

demagogia demokrazia

31

Vous aimerez peut-être aussi