Vous êtes sur la page 1sur 1

ANIZTASUNA Gure ustez, aniztasuna desberdinak diren pertsonek osatzen duten multzoari deritzo.

Definizio hau orokorra da, baina gu hezkuntza arloan zentratuko gara. Aniztasunak hezkuntzan, eredu inklusiborako bidea suposatzen du, hau da, pertsona bakoitza den bezala onartu eta errespetatuko da, ez da inor kanpoan geldituko. Beraz, taldea osatzen duen kide bakoitzak dituen gaitasunak indartuko dira. Ikasleen arteko harremanak aberasgarriak dira, bakoitzak eskaini dezakeen onena besteekin

partekatzen duelako batak bestearengandik ikasten duelarik. Aniztasunak, goian aipatu bezala oso alderdi positiboak ditu, baina erronka berri bat suposatzen du gaur egungo hezkuntzan. Alde batetik, irakasleen adaptazioa beharrezkoa da; irakasleek eredu konkretu baten baitan irakatsi behar dela ikasi dute, baina eredu hau gaur egun ez da aplikagarria aniztasuna aurrera eramateko. Bestalde, egoera honek partaide guztiek helburu komun bat izatea suposatzen du, nahiz eta bakoitzak bide desberdin bat aukeratzen duen. Dena den, hainbeste bide hautatzeko baliabide nahikoa ez daudela uste dugu. Horrenbestez, gure iritziz, ikasle gutxiago egon beharko lirateke irakasle bakoitzeko, irakasleak gidari lana egin ahal izateko, ikasle bakoitzari denbora tarte bat eskaintzeko. Horretarako uste dugu ondo egongo liratekeela noizbehinkako boluntarioak gelatan; ikasle ohiak, irakasle-eskolako ikasleak, familia etab. Horrez gain, gela bakoitzeko errealitatea aztertu beharko litzatekeela uste dugu, horren arabera irakasle adituak egoteko. Hala ere, uste dugu oinarrizkoena denok jakin beharko genukeela. Adibidez, ikasgelan ikusmen urritasuna duen pertsona batekin nola jokatu beharko genukeen. Azkenik uste dugu aniztasunaren aurrean metodologiarik egokiena ikasleak txokotan eta proiektuka lan egitea dela, honela bakoitzaren erritmoa errespetatzen da, elkarlana eta harremanak sustatzen dira, baita ikasleen autonomia ere.

Vous aimerez peut-être aussi