Vous êtes sur la page 1sur 5

AROA,LEIRE ETA INES.

Bazen behin zortzi urteko neska bat ira-


kurtzea asko gustatzen zitzaiona. Nerea
zen bere izena. Egun batean, bere
herritik paseatzen ari zela, liburutegi
zahar bat ikusi zuen, eta barrura sartu
zen. Han oraindik liburuak zeuden, liburu
pila bat!!! Baina ez zegoen inor liburuak
zaintzen. Orduan, Nereak liburu bat hartu
eta irakurtzen hasi zen.
Ordu erdi eta gero beste liburu bat
hartu eta irakurtzen jarraitu zuen.
Horrela afalordua arte. Ordua
ikustean, korrika joan zen bere
etxerantz. Bidetik bere auzokoa
aurkitu zuen, eta berak hauxe esan
zion:
-Baina Nerea, ze ordu dira hauek!!
-Badakit, liburutegi zaharrean
egon naiz-erantzun zion Nereak.
-Ba al zenekien liburutegi
horretan, gauean, liburuetako
pertsonaiak agertzen direla???
-A…ba…eskerrik asko
esateagaitik. Agur!!!
Biharamunean, liburutegira joaterakoan,
konturatu zen arratsaldeko bostetan botako
zutela. Pixka bat geroago, botako
zutenean, liburutegi barruan argi bat
agertzen zela konturatu zen Nerea. Bat-
batean berak irakurritako liburu bateko
iratxo bat agertu zen. Liburutegia botako
zutenek hainbeste ikaratu ziren hortik ez
zirela gehiago agertu. Udaletxeak
liburutegia konpontzea erabaki zuen, eta
konpondu eta gero, herriko liburutegirik
politena eta famatuena izan zen.