Vous êtes sur la page 1sur 5

Lady of Shalott John William Waterhouse

(1888)


Lady of Shalott koadroa 1888an Waterhouse britainiarrak
margotu zuen. Margolana Alfred Tennyson-en poema batean inspiratuta
dago, eta bertan Arturoren kondaira legendarioetan oinarrituriko
narrazio bat kontatzen da. Istorioak dioenez, Kamelot gazteluaren
parean Shalott izeneko irla bat zegoen. Bertan madarikatuta zegoen
neska gazte bat bizi zen, dorre batean giltzapeturik. Sorginkeria beregan
efektua egin ez zedin leihotik kanpoaldea zuzen begiratzea saihestu
behar zuen; beraz, bere kanpoaldearekiko harremana ispilu baten
bitartez garatzen zen, eta egunak tapizak josten pasatzen zituen. Egun
batean, ordea, Lanzelot ikustatzen du mirailaren bitartez eta beraz
maitemintzen da. Amodio horrek leihotik begiratzera bultzatzen dio,
bere burua heriotzara kondenatuz. Koadroan irudikatzen den pasartean
neska bere itxialditik ihesian eta txalupa baten gainean heriotzarako
bidera doala kontatzen da.
Margolan hau korronte prerrafaelistan txertatzea dugu. Korronte
piktoriko hau XIX. mendean sortu zen pintore talde murriztu baten
eskutik. Hauek anti-akademikoak ziren eta beraien ustez artifizialtasuna
gehiegi zipriztintzen zuen garaiko artea, hortaz, beraien estilo propioa
sortu zuten itailako errenazimendua abiapuntu izanik.
Nahiz eta pintore bakoitzak betiere bere xehetasunak dituen,
badira elementu komun batzuk genero konkretu batean sartzea
legitimatzen dutenak, eta prerrafaelismo korrontearenak hauek ditugu:
kolore distiratsuak, detaileen nagusitasuna, argi naturala, literaturan
oinarritutako gaiak, argi-ilunen falta, pisu sinbolikoko elementuak eta
naturarekiko fideltasuna.
Artelan honengan arreta jarriz, lan piktoriko figuratiboa dela esan
beharra dago. Gai mitologikoa eta paisajistakoa azpimarratzen dira
lanean. Teknikari dagokionez, mihise gaineko oleoa dugu.
Trazua dintornokoa eta mehea da, eta oso definitua. Elementuak
prezisio handiarekin irudikatuta daude, errealitatean duten itxurarekin
bat etorriz.
Nahiz eta koadroan horizontaltasunaren nagusitasuna begi bistara
jo txalupa atentzio-foku nagusietako bat izanik, koadroan
bertikaltasuna lantzen da monotonia horizontal honekin apurtzeko.
Elementu askoren planteamendua patroi bertikal bat jarraitzen du:
emakume gaztearen gorputz-jarrera, fondoan ikustatzen diren
zuhaitzen enborrak, txaluparen gainean agertzen diren kandelak,
ibaiaren inguruan hazten diren belarrak, bai eta tapizaren erorkera
marrazten duten lerro nagusiak.
Koadroak transmititzen duen sentsazioa mugimendu leunekoa da.
Mugimendu suabea baino geldiezina, neskaren patuaren erreflexu.
Mugimenduaren hainbat adierazle ditugu koadroan: uraren gainetik
arrastatzen diren oihalak (soinekoa eta tapiza); piztuta mantentzen den
kandelaren suak ere norantz jotzen duen haizea jakinarazten digu;
neskaren ilea aireak astintzen du.
Sinbolismoari dagokionez beste hainbat elementu ditugu. Batetik,
kandelek neskaren patua irudikatzen dute, txalupak aurrera doan
heinean kandelen sua itzaltzen baita neskaren bizitzarekin metafora bat
ezarriz. Bestetik, neskak txalupatik ateratzen duen eskua kate batek
preso du, eta bere burua madarikaziotik urruntzen hari dela bezala
interpretatu daiteke. Aipatu beharrekoa da ere neskaren soinekoa zuria
dela, eta hori purutasuna eta bakearen sinonimoa dela tradizioaren
arabera. Hortaz, bere heriotzara gerturatu hala bere espirituaren
noblezia nabarmentzen doa. Heriotzari erreferentzia egiten dioten beste
bi sinbolismo daude oraindik, eta hauek kandelen alboan kokatzen diren
gurutzea eta arrosarioa dira. Egia esan, hiletaren baitako giroa dago
koadroan, dramatismoari oso lotuta dagoen pasarte baten aurrean
baikaude azken finean. Heriotzarekiko keinu asko daude, bai
konnotazio espirituala eta erlijiosoa duten elementuetan baita
ingurumenaren giroan ere, hau da: hondoan dagoen baso iluna.
Kolorea eta trazua garrantzi berdina dute; efektu final bikaina
lortzeko bion presentzia ezinbestekoa izan da. Paleta kromatikoa zabala
da, kolore hotzak nagusitzen direlarik. Hala ere, kontraste handia
sortzen da kolore hotz eta beroen artean, eta biak gune puntualetan
kokatzen dira: kolore beroak batez ere tapizean erabili dira, eta kolore
hotzak ingurugiroa eraikitzeko batez ere. Koloreetatik haratago doan
tentsio bat sortzen da hemen ere, esparru emozionalarekin zerikusia
duena. Esaterako, tapizean kolore beroetan irudikatzen dena da neskak
giltzapeturik zegoen denboraldian josi zituen irudiak, eta bertan bere
ametsak eta fantasiak marrazten zituen. Baina hondoa, hau da,
inguratzen dion errealitatea, oso ezberdina da guztiz iluna eta tragikoa
izanik.
Erabilitako koloreak naturalak dira, errealitatea fideltasun
handiarekin islatuz. Kolorea, pintzelkada leun eta zehatzen bitartez
aplikaturik, espazioa sortzeko eta eszenari dagokion dramatismoa
emateko erabili izan da.
Koadroa margotua izan zen garaian ohikoa zen margolariak kalean
margotzea, hortaz, pentsatzekoa da hau kanpoko pintura izatea. Argia
naturala da, eguzki-argia fokutzat hartuz. Hala ere, neska argi fokuaren
funtzioa ere betetzen du era diskretu batean, begi bistara jotzen baitu
bera eta bere inguruan dauden elementuak argiztatuenak direla.
Konposizioari dagokionez, koadroko elementu nagusiena (neska
bere txalupan) atentzio-gune nagusienera iristeko zorian dago, hau da,
koadroaren zentro bera. Gainera, koadroan agertzen diren elementuak
kontu handiz ordenatuta agertzen dira denbora-linealari fideltasuna
gordez. Hau da, txalupa eta neskaren atzean harrizko eskailera batzuk
agertzen dira. Hori bere iraganaren keinu bat da, zeren eskailera horiek
giltzapeturik egon zen dorrera eramaten dute. Ia erdira iristen neska
dugu, bere aurpegiak orainaldian sentitzen hari den desesperazioa
islatzen duelarik. Eta txaluparen aurrean kandelak eta gurutzea daude,
bere heriotza iragarriz.
Koadroa eskalonatua dago, hau da, elementu talde ezberdinak
agertzen dira. Batetik, lehenengo planoan ertzean agertzen den landare
sorta bat, gero txalupa eta emakumea, ondoren zuhaitz multzoa eta
azkenik fondoan dauden mendiak eta zerua.
Perspektibari dagokionez lineala dela esan behar dugu, ikuslearen
ikuspuntua neskaren aurpegiaren mailan dagoelarik.
Azkenik, aipatzekoa da koadroari interpretazio sakonago bat ere
erantsi izan zaiola, esanez garaiko emakumeen desira pribatuen,
gizartearekin zuten erantzukizunei aurka egiten ziotenak, barne-
tentsioa islatzen duela.

Bibliografia:
1. MARTIN REYNOLDS, D.; Introduccin a la Historia del Arte.
El siglo XIX. Editorial Gustavo Gili, Barcelona.
2. BORNAY, E.; Historia Universal del Arte. Volumen III. El siglo
XIX.. Planeta, Barcelona, 1986.


Egileak:


Lara Goikoetxea
Amaia de la Iglesia
Asier Gonzalez
Asier Azkue

Vous aimerez peut-être aussi