Vous êtes sur la page 1sur 2

Auzotarren txanda Osoko Bilkurako aktan jaso dadin onartzea,

UAOa berrikusi bitartean


Ustez, udal honetako arlo ezberdinetatik, herritarren parte-hartzea
bultzatzen ari gara. Osoko Bilkurak aldiz, etxe honek duen erabaki foro
publiko bakarra dira eta horretan auzokideek ez dute inolako parte
hartzeko aukerarik, ez behintzat beraien parte hartzea jasota gelditzea
nahi badute.
Gauera arte luzatu ohi diren Bilkura luzeak eta gero, hilero-hilero ikusten
ari gara auzokideek hitza hartzeko txanda heldu orduko Idazkariak alde
egin duela eta, beraz, beraien adierazpenak ez direla inon jasota gelditzen,
horrek dakarren guztiarekin. Jasan beharreko itxaronaldi luzeak eta publiko
aurrean hitz egin behar izateak sortzen duen presioari, esandakoa inon
jasota ez gelditzea den mespretxua gehitu behar diogu.
! Bildutik behin baino gehiagotan salatu dugu udal jardunean, baina
batez ere, Osoko Bilkuretan auzokideek parte hartzeko duten aukera
huskeria dela, sistema bera auzokideen parte hartzea blokeatzeko
diseinatuta baitago. Gaur egun, hori aldatzeko ustez oztopo nagusia den
Udal "raudi Organikoaren berrikuspenean gaude, baina argi ikusten da,
eztabaida horrek luzera joko duela.
"zken hiru urteotan, zenbait auzokidek euren eskaerak, proposamenak
zein salaketak Bilkura aurrean aurkezteko erakutsitako adorea ikusita, eta
Osoko Bilkuretako parte hartzea handitzeko aukerak zabaldu behar
ditugula argi izanda, U"Oaren berrikuspenarekin amaitu aurretik,
premiazko diren zenbait neurri hartu behar direla uste dugu. !orregatik
ondoko eskaera luzatzen diogu Osoko Bilkurari onartua izan dadin#
$. Osoko Bilkura honek onartzen du beharrezkoa dela auzokideek
Osoko Bilkuretan egindako adierazpenak aktan jasota gelditu
daitezela, behintzat, Osoko Bilkurako kideen adierazpenak jasota
gelditzen diren bezala.
%. !ori dela eta, Osoko Bilkurako kide guztioi, Gobernu &aldeari eta udal
idazkariari eskatzen diogu, behar diren araudietan aldaketak egin
eta onartu ditzagun, auzokideek Osoko Bilkuretan egindako
adierazpenak aktan jaso ahal izateko.
'. (eurri hauek hartutakoan, baloratzen den modu egokienean )udal
bandoa, Getxoberri etab.* informatuko zaie auzokideei egoera
berriaz, Osoko Bilkuretan parte hartzera animatzearekin batera.
Getxon, %+$,ko Iraila
-aitane (erekan Umaran

Vous aimerez peut-être aussi