Vous êtes sur la page 1sur 6

pdfcrowd.com open in browser PRO version Are you a developer?

Try out the HTML to PDF API


Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Emakumeak dantza tradizioetan
Emakumeak dantza tradizioetan
Oier Araolaza
2005/04/21 15:29
Hondarribia eta Irungo alardeetako liskarrek tradizioetan emakumeen parte hartzeari buruzko debatea zentralizatu dute azken
urteotan. Fokoa norabide bakarrera zuzentzeak beste hainbat gertaera itzalpean ezkutatu ditu. Dantzari-jendea tradizioaren
inguruan ari gara bueltaka aspaldiko urteetan eta tamaina horretako liskarrik gertatu ez denez, mugimenduak zalapartarik
gabe doaz gertatzen.
Halako batean Eskiulako gazteek emakume hutsez osatutako maskaradak plazaratzea erabaki zuten. Maskarada horiek
eragindako erreakzioak, iritziak eta gertaerak bildu zituen Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoak saiakera-liburu
interesgarri batean. Oztopoak oztopo, 1992an plazaratu zituzten Eskiulako emakumeek maskaradak. Bazirudien barrikada
0

Tweet 0

0 Hou hiervan
Sarrera Aktualitatea Media Edukiak
Komunitatea
hasi saioa
pdfcrowd.com open in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API
guztiak gainditu zituztela. Baina gaur egungo maskaradetan bereizketa lerro batek indarrean jarraitzen duela antzeman
daiteke. Emakumeek dantzari lanak egiten dituzte, baina buhame eta kautera orru-zale, narrats eta zakarren taldeak
gizonezkoen eremu dira. Zuberoako mutil gazteek ez dute dantzarako irrikarik, eta baloirik gabeko mele baldarrak bakarrik
erakartzen ditu tradiziora. Beraz, Eskiulako emakumeek rol guztiak betetzeko gai zirela frogatu arren, praktikan gizonezkoek
nahi ez dituztenak egitera mugatzen dira. Maskarada gorria eta beltzaren bereizketa klasikoan ezaugarri berri bat dugu orain:
generoa.
Hondarribia eta Irunen iskanbilak gertatu badira arrakasta izan duten tradizioak direlako da. Mota horretako alardeak badira
beste zenbait tokitan baina ez dute horrelako jendetzarik biltzea lortu. Batzuk bizirauten nahikoa lan. Nik ez dakit zergatik izan
duten arrakasta Hondarribia eta Irungo alardeek. Akaso instrukzio militarra, uniformearen erotika eta parranda ongi uztartzen
asmatu dutelako. Auskalo. Baina, Antzuola edo Elorrioko alardeetan gertatu bezala, konpainia txiki bakar bat osatzeko
zailtasunekin jarraitu izan balute, ziur aski emakumeen parte hartzeak ez zuen sesiorik eragingo.
Bidasoaldeko alarde atzerakoien aurrean genero berdintasunaren eredutzat Tolosako alardea aipatzen denean ni harrituta
geratzen naiz. San Joan egunean Tolosan festa eta tradizioak gailurra jotzen dute. Elizatik ateratzerakoan sortzen den une
majiko horretan, kanpaien hotsa eta txistu doinuak eskopetarien salba eta ke artean nahasten diren tarte berezi horretan,
plazaren beraren antolaketa genero bereizketaren argazki bikaina da. Nagusiki emakumez osatutako eskopetarien
konpainiak plazaren bazterretan daude, denak plazara begira, eta plazaren erdi erdian hogeita bost protagonista, hogeita
bost dantzari, hogeita bost gizonezko. Tolosan, Zuberoako maskaradetan bezala, emakumeek gizonezkoek nahi ez zituzten
tokiak bete dituzte, baina bordon-dantzari taldea gizonez osatzeko arazorik ez dute momentuz, eta beraz, hor ez dago
emakumeentzat tokirik.
Arrakastatsu dirauten tradizio gehienetan ez dago momentuz emakumeen parte-hartzerako aukerarik: ez Tolosako bordon-
dantzan, ez Lesakako zubi-gainekoan, ez Iurretako dantzari-dantzan, ez beste hainbat dantza tradiziotan. Eta hain zuzen ere,
orain, gauzak pakean daudenean, eta lasai hitzegiko giroa dugunean, aztertu eta eztabaidatu beharko genuke aurrera
begira zer nolako tradizioak izan nahi ditugun. Aldarrikapenak sortu aurretik. Istiluetan hasteko gutxi behar izaten baita, eta
gatazka sortzen bada zaila izango da konponbide onik aurkitzea. Aurrea hartu behar diegu horrelako egoerei, gaia aztertu,
hitzegin, eta gure tradizioen etorkizuna gaur bertan egiten hasi. Tradizioaren ustezko jagoleok bultzatu beharko genituzke
pdfcrowd.com open in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API
sartu
hausnarketa horiek, tradizioak maite ditugulako, eta beraz, genero bereizketarik gabeko tradizioak nahi ditugulako.
Erantzun
Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook
kontua erabiliz.
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere. Dantzan egin eta
dantzari buruz aritzea gustatzen zait, eta dantzan.com-eko editorea naiz.
Dantzaz eta komunikazioaz aritzen naiz batez ere. Dantza tradizionalaren mundua bizi dut batipat, eta horren inguruko
gaiak interesez jarraitzen ditut, baina dantza oro har da plazerra niretzat, bai dantzari bai ikusle moduan.
Nitaz gehiago
pdfcrowd.com open in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API
Twitter-en
Facebook-en
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
Izaskun Salazar on Dantza festaren erdian: San Esteban egunez Beran
Izaskun Sal azar
2014/08/05
Aritz Ibaez Lusarreta on Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da
Ari tz Ibaez Lusarreta
2014/07/30
Mikel Sarriegi on Tradizioa Europako kultur hiriburutzan
Mi kel Sarri egi
pdfcrowd.com open in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API
2014/06/26
Patxi Montero on Kultura Auzolanean: Kulturaren Euskal Plana 2014-2015 aurkezpena
Patxi Montero
2014/03/25
Garal on Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!
Garal
2013/12/09
Peru Dulantz on Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!
Peru Dul antz
2013/12/09
Patxi Montero on Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!
Patxi Montero
2013/12/09
Oier A. on Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!
Oi er A.
2013/12/09
Patxi Montero on Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!
Patxi Montero
2013/12/09
Patxi Montero on Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!
Patxi Montero
2013/12/09
pdfcrowd.com open in browser PRO version Are you a developer? Try out the HTML to PDF API
dantzan.com webgunea, dantza sustatu eta hedatzeko elkartearen
produktu bat da.
Lizentzia: CC-BY-SA. Ikusi argibideak
dantzan.com - 513 posta kutxatila - 20600 Eibar - tfn. 943 53 04 40 -
Kontaktua
Teknikoki CodeSyntax-en produktu bat da Zope, eta Plone softwarea erabiliz
egina.


BA BESL EA K:

Irisgarritasuna Kontaktua
Kontagailua: 3.306.545 | Ikusi estatistika osoak

Vous aimerez peut-être aussi