Académique Documents
Professionnel Documents
Culture Documents
Naroa Odriozola
Itziar Viana
ANTENA 3
Sarrera:
Antena 3 Grupo A3eko sortzaile eta kidea da. Bertan Onda Cero, Europa FM,
Ediciones Planeta eta bestelako enpresek parte hartzen dute. Antena 3
Multimedia filiala ere sortu zuten taldearen eta telebistaren web atariak
kudeatzeko.
2007an Tuclip.com zerbitzua eskaini zuten sarean. Web atari honek ikusleen
eta katearen bezero desberdinen bideoak biltzeko eginda dago. Youtube
moduko zerbitzu bat. Desberdintasuna, bertan jasotako klipen artean batzuk
aukeratzen dira telebistan bertan emititzeko. Hau da bideo domestikoak
telebistan agertzeko aukera dute. Beti ere, internetez telebistari eskaintzen
zaizkion momentuan telebistaren jabetzaren parte direla gogoratuz. Honekin
batera, gogoratu behar da Antena 3 izan zela Europako bigarren telebista katea
YOUTUBEn kanal pribatua izan zuena. Oraindik atal hau mantentzen du.
Webaren antolaketa:
Kolorea
Bost edo sei zutabetan antolatzen da web atari guztia. Zaila da erabakitzea
webaren plantila nolakoa den. Oso dinamikoa da, beraz, ezin da ziur erabaki.
Baina bideoz eta argazkiz josita dago webgunea, beraz oreka hori apurtu edo
bere finkotasuna aldatu egiten da.
Edukia
Goiko partean Antena 3eko programa arrakastatsuak azaltzen dituzte. Hau da,
beraien programen edo edukien bideoak eta informazioa banner handi
dinamiko batean azaltzen dituzte, Baina ez programa guztiak, bakarrik
arrakastatsuen azken bideoak edo informazioak. Baner honek zabalera guztia
hartzen du eta 10 segundoz behin aldatu egiten da informazioa ziklikoki
errepikatuz.
Weban zehar publizitate-banner desberdinak dituzte, bai dinamikoak bai
finkoak.
Azalean azken berriak, azken bideoak, eskaintzak… aurkezten dizkigute.
Erakusleiho gisa erabiltzen dute. Bideoak, serbitzuak, blogak, inkestak,
denda… erakusten digute.
Oso web landua da. Ia den-dena du kontrolatuta eta moldatuta. Oso-oso
konplexua da, zaila azterketa sakona egiteko.
Taldeko beste zenbait kideen web orrietara edo taldeko orrira linkak dituzte
webaren behe aldean.
Programación
Gaur edo biharko telebista eskaleta guztia eskaintzen dute. Taldeko kate
desberdinenak ere (A3, Anova, Aneox eta Antena 3 internacional). Irudiekin,
azalpenekin eta informazio gehigarriarekin osatzen dute atala. Zenbait
magazinen edo telesailen gomendioak ere eskaintzen dituzte.
Series y programas
Serien atalean Antena 3eko hemeroteka edo artxiboa dela esan dezakegu.
Honen barnean azpiatal ugari daude. Series nacionales, estatuan ekoitzitako
telesailekin; Progamas, realitiak edo bestelako programak; Series
internacionales, estatuz kanpoko ekoitzi diren telesailen atala; Programas
informativos, albistegiak eta informazioa eskaintzen duten bestelako
programak; Cine, zazpigarren arteari eskainitako atala; eta Emitido en Antena
3, kateak izan dituen telesail edo bestelakoen bilketa. Beraz, telebistaren
programazioaren edukien informazioa biltzen duen atala da.
Noticias
Atal honek webgune berezi bat osatzen du. Beste helbide batera eramaten
gaitu. Telebista kate onen izaera Albistegietan eta Informazioan jarri izan
dutenez betidanik, albisteei atal berezi bat, web gune berezia, eskaintzea
erabaki dute. Webgune orokorraren oso antzerakoa.
Canales
Telebista kateak/taldeak dituen beste kateen informazioa eskaintzen da bertan,
oso labur eta kate bakoitzaren webgunera zuzeneko lotura dute. Antena 3
Noticias 24, Antena 3 Internet, Antena Nova, Antena Neox eta VerT
televisión. Azken hau, bakarrik Madrilen ikusten da momentuz, aurrera begira
edozein tokitan ikusteko aukera egongo da.
Servicios
Zerbitzuen atala oso luzea da. Denetarik eskaintzen du telebista honek.
Jokoak, denda, kontaktuak, chat…