Vous êtes sur la page 1sur 2

Vitruvio. Arkitekturaz Hamar Uburuak. Bilbao: Klasikoak, 2000.

1- Liburua

1Zure inteligentzia eta borondate jainkotiarra, Zesar, inperioaren konkistan arduratzen


zen bitartean eta, zure adore makurgaitzaren indarrez etsai guztiak mendean hartu ondoren,
herritarrek zure garaipenaren gloriarekin bat egiten zuten bitartean, eta barbaro guztiak zure
aginduetara jarrita zeudenean, eta Erromako herria eta senatua, beldur guztietatik libre, zure
pentsakizun eta aholku zabal-ospetsuen esanetara gobernatzen

hasita zeudenean, orduan,

zure ardura guztiak ikusiz, ez nintzen ausartu arkitekturaz idatzitakoak eta gogoeta neketsuen
ondoren jasotakoak argitara ateratzen, beldur nintzelako, une desegokia izanik, ez ote nuen
zure gogoaren haserrea piztuko.
2 Baina ikusi dudanean zure ardura hori herriaren onuran eta ordena ezartzen, bai,
baina monumentu-eraikuntzari
bultzada bat ematen ere erabiltzen duzula, hain zuzen
ere, probintzia
ugarirekin
aberasteaz gainera, Errepublikak
bere eraikin publikoen
handitasunarekin
Inperioaren maiestatetasuna erakustea nahi duzulako, orduan iruditu
zait iritsi dela gauza hauei buruzko nire proposamenak zure aurrera ekartzeko garaia,
batez ere lehendik ere zure aitaren aurrean gauza horiengatik nintzelako ezaguna, ni
neroni ere haren bertuteen miresle izanik bide batez. Beraz, zeruetakoen batzarrak leku
bat egin zionean hilezkorren etxean eta zure eskuetan jarri zuenean zure aitaren inperioa,
haren oroimenarenganako
leial gorde izan dudan nire ardura hori zuregana bihurtu nahi
izan dut fabore.
1- Liburua I
3 Gauza eta arte guztietan, baina batez ere arkitekturan,

bi gauza hauek ematen dira:

adierazia eta adierazlea. Adierazia proposatutako gauza da, zertaz hitz egiten den; adierazlea
azalpena da, zientzietako arrazai bidez esplikatzen dena. Bere burua arkitektotzat

aitortzen

duen orok bi gauzetan egon beharko du trebatua. Berez izan beharko du argia, eta ikasketetan
saiatua. Ez berezko gaitasunak, ikasketarik gabe, eta ez ikasketak, berezko gaitasunik gabe,
ezingo dute benetako arkitektorik

egin. letra-gizona

izan beharko du, lapitzarekin

trebea,

geometrian jantzia, historia asko jakin beharko du.ifilosefoen. irakurle adi, musikaz ere jakin
beharko du, medikuntza

ez zaio arrotza izango, jurisprudentziako

erantzunetan

ilustratua

izango da, eta astronomia eta zeruetako teorien berri ere ezagutu beharko duo
1- Liburua V
5 (000) Eta beteko da Minerbaren,
direnean;

jainko

Marteren eta Herkulesen tenpluak doriarrak egiten

hauen izaerari, izan ere, hain kementsu

direnez,

apaingarririk

eraikinak egitea baitoakie. Eta Venus, Flora, Proserpina eta Ninfei eskainitakoetan

gabeko
badirudi

estilo korintoarrak ematen dituela ezaugarri egokiak, itxuraz ikusten baita jainkosa horientzat,
hain sotilak direnez, lerdentasun handiagoz egindako eta lore, hosto eta bolutekin apainduz
egindako lanekin gehitu egiten dela zar zaien egokimendua. Eta Juno, Diana eta Bakori eta
hauen antzeko diren beste jainkoei tenplu joniarrak eraikitzen bazaizkie, erdi-bideko mailaren
arrazoia izango da kontuan,

doriarraren

izaera zuhurra eta korintoarraren

samurtasuna

nahastuz ederki lortzen baita haien izateko moduari dagokiona.


111Liburua I
1Tenpluen konposizioak proportzioa du osagai, eta arkitektoak oso kontuz ikasi behar
ditu horri buruzko arauak. Proportzioa erlaziotik sortzen da, grezieraz ana logia esaten den
horretatik. Erlazioa modulazio konjuntua da, hau da, kalkulatutako parte baten elementuek
izaten dutena obra osoan, eta osotasun guztiak izaten duena; modulazio horretatik ateratzen

,
da proportzioa.

Ezin dezake tenplu batek konposizio egokia izan proportziorik

eta erlaziorik

gordetzen ez badu, hau da, ondo egindako gizon baten gorputzean izaten den atalen arteko
arrazoiaren modukorik izaten ez badu. 2 Naturak, izan ere, honela egin zuen gizakiaren
gorputza: aurpegia, kokotsetik hasi eta kopetaren goiko alderaino, ilearen sustraiak jaiotzen
diren punturaino, gorputz-altuera guztiaren hamarretik bat izaten da; esku-ahurrak ere,
eskumuturretik hasi eta hatz ertainaren muturreraino, berdin neurtzen du; buruak, kokotsetik
hasi eta burugaineraino, gorputz osoaren zortzitik bat, eta seiren bat neurtzen du bularretik
hasi eta ilearen sustraiak jaiotzen diren punturaino, eta bularraren erdialdetik burugaineraino
laurden bato Kokotsetik sudurraren oineraino, aurpegiaren altueraren hiruren bat neurtzen du;
sudurraren oinetik bekainetaraino, beste heren bat; eta bekainetatik ile-sustraietaraino
kopetak ere beste heren bat neurtzen duo Hankari dagokionez, berriz, oina gorputz osoko
altueraren seiren bat da; ukondoak haren laurden bat hartzen du, eta bularrak berak ere beste
laurden bat neurtzen duo Gainerako gorputz-adarrek ere proportzio-erlazioa gordetzen dute,
eta horretaz baliatu ziren pintore eta eskultore ospetsu guztiak, eta izen etaentzute handia
lortzera iritsi ziren. 3 Tenplu sakratuaren atalek ere, halaxe, osotasunaren dimentsio totalari
egokituta egon behar dute erabat beren neurri partzialetan. Zilborra da gorputzaren erdigune
naturala. Horregatik, gizakia jarriz gero ahoz gora, besoak eta hankak ondo luzatuta, eta
konpasaren erdia zilborraren gainean jarriz zirkunferentzia egingo bagenu, lerro horrek
eskuetako eta oinetako hatzak ukituko lituzke. Era berean, giza gorputzarekin zirkulua
ateratzen den bezalaxe, karratua ere berdin-berdin aterako litzateke. Neurtzen baldin bada
hanka-puntetatik burugaineraino eta neurri hori erarnaten bada luzatuta jarritako eskuetara,
ikusiko da altuera eta zabalera berdinak direla, hain zuzen, eskuairarekin egiten diren
karratuak bezala. 4 Beraz, naturak honela egin baldin badu gizakiaren gorputza, gorputzadarrak doi-doiko erlazioan jarriz gorputz osoarekiko, esan liteke antzinakoek ere arrazoi
izango zutela beren lanak atal bakoitzaren eta lanaren forma osoaren arteko erlazio doia eta
zehatza gordez egin zituztenean. Beren lan guztietan utzi zizkiguten ordenak, baina batez ere
jainkoen tenpluetan, hauetan bai gauza ederrak eta~bai akatsak betiko geratzen baitira
nabarmen eta iraunkor.

Vous aimerez peut-être aussi