Vous êtes sur la page 1sur 3

Zientzia aste (edo erakusketa) bat egiteko ideiak

Pilar Etxebarria- Leioako Berritzegunea


Gaitasunak garatzeko estrategia metodologiko nagusia ataza edo lan proiektuen bidez lan egitea da.
Proiektu batean ikasleek ikas-jarduerak garatzen dituzte azken ekoizpen batean isladatzeko, nolabait,
ikas-sekuentziak hartzen du zentzurik azken lan honetan. Beste aldetik, ikastetxe askotan urtean behin
"zeren" astea ospatzen dela aprobetxatzen badugu, zergatik proiektuaren ekoizpena "zientzia astea" ez
izatea? Ekitalde hauetan ekintza desberdinak daude, beraz, ekoizpen mota asko ere bai. Goazen ideia
batzuk ematera, ohiko erakustaldiei gatza pixka bat jartzeko eta interaktibo gehiago ziurtatzeko asmoz.
Ideia guztiek, noski, ikasgelako atazak izateko balio dute.

1) HORMAIRUDIAK

• Deskriptiboak: gaiari dagozkion alde deskriptiboak (sailkapenak).


Eb: ekosistema baten osagaiak edo ezaugarriak.
• Konparatiboak: gaiaren aldagai batzuk harturik haien aldeko
desberditasunak irudikatzen dira. Eb: Euskal ekosistema motak
• Azalpenezkoak: gaiari buruzko azalpen-edukinak jartzen dira.
Eb: ekosistema baten zikloak edo kutsatzaileak edo kate
trofikoak...Kontzeptu-mapak edo buruko mapak hemen sartzen
dira.
• Dekalogoak: gaien arabera, hobetzeko proposamenak egin
daitezke. Eb: ekosistema bat nola mantendu garbia, zer egin dezaket nire ekosistema lantzeko?
• Leloak: Aurrekoaren antzekoa, baina esaldi esagurantsuekin.
• Denbora lerroak: gaiaren eboluzioa denbora ladetik . Eb: segida ekologikoak, ekosistema baten
eboluzioa giza-ereginagatik...
• Mapak: mapa baten bidez hainbat datu ere erakutsi ahal dira. Eb: Euskal ekosistema nagusiak
mapa baten gainean.
• Komunikazio zientifikoak: ikerketa lana baten ondorioak adierazten dituzte. Taulak eta grafiko
estatistikoak eta antolatzaile grafikoak erabiltzen dira gehien bat. Eb: eragile baten azterketa
ekosistema batean.

2) COLLAGEAK
Hormairudi bezalakoak, baina elementu errealak gaineratzen : publizitate-argazkiak, hostoak,
kutsatzaileak....

3) EKOIZPEN IDATZIAK
Ekitaldi bati buruzko liburuzka informatzaileak egitean datza.
Eskuliburuak fotokopiatu ahal dira eta salgai egon daitezke gizarte
onura edo ONG baten aldeko dirua ateratzeko. Adibideak:

• Katalogoak: gaiari buruzko irudiak, argazkiak, poesiak,


esamoldeen bildumak...
• Proposamenak: dekalogoak edo aholkuen koadernoak.
Eb: "10 ekintza zure hiri-ekosistema zaintzeko"
• Egunerokoak: agenda formatoa hartuta, aste bakoitzean
(edo hilean behin...) gaiari buruzko informazio txikiak edo gertaerak edo argazkiak jartzen dira.
• Egutegiak: aurreko ideia bera baina formato honenpean. Eb: hilaz hila baso baten aldaketak
irudikatuz.
4) SOINU ERAKUSKETAK
Gaiak onartzen badu, soinu grabaketak egiten dira eta erakusketan
erreproduzitzen dira ordenagailu edo musika ekipo baten bidez.

• Soinu errealak: irteera didaktiko batean egindakoak (eb:


basoaren soinuak)
• Elkarrizketak: grabatutako adituen elkarrizketak.
• Ikasleen ekoizpenak: ikasleek beraiek gaiari buruzko abestiak edo bertsoak edo azalpenak
edo iritziak...
• Soinu-bildumak: gaiarekin zerikusirik duten abestiak edo musika konposizioak

5) ARGAZKI-ERAKUSKETAK
Soinuekin bezala, irudiekin ere jolas ditzakegu. Ikasleek egindako lanaren
ondorioa edo lehiketa baten ekoizpenak izan daitezke. Atal honetan
sartzen dira:

• Argazki bildumak: gaia irudikatzen dituzten argazki


inprimituta, bai kontzeptuak, bai prozesuak.
• Diapositiben aurkezpenak: argazkiak beraiek, baina
"mugimenduarekin.
• Esperientzia pertsonalak: ikasleek ateratako argazkiak, gaia pertsonalizatzen, hala nola,
beren familiarekin edo lagunekin egindakoak, etxeko esperimentua edo geometria edo
elektrotresnak...

6) BIDEOAK
Erakusketan bertan bideoek ere presentzia izan dezakete

• Bideobildumak: Interneteko bideotxoak edo pelikulen bildumak


• Dokumentalak: erakusketa garatzen den bitartean dokumentalak ikusteko txokoa
eskeintzen da.
• Ikasleen ekoizpenak: dokumentalekin egiten dugun gauza bera, baina ikasleek garatutako
bideoekin.

7) DRAMATIZAZIOAK
Gai zehatz batzuetan antzerkitxo bat egin daiteke (edo mimoa) , esate baterako gaur egungo egoera
problematikoa kanporatzen.

8) GAIKAKO ERAKUSKETAK

Aurreko guztia biltzen du, baina ikastetxea, erakustaldia garatzen den bitartean, museoa izango balitz
bezala antolatzen da.

9) ERAKUSKETA INTERAKTIBOAK
Eredu aurreratua honetan erakusketak publikoai begira egiten dira, hau da,
bisitariek (familiak, irakasleka, ikasleak...) parte hartzeko bereziki. Ikasle
talde bakoitzak erakustoki baten ardura hartzen du, adibidez, ekosistema
gaiarekin jarraituz:

• Txoko bat ordenagailuko jolasekin


• Beste bat non, Google Earth bezalako aplikazioen bidez, munduko ekosistemak bertan behera
ikusteko
• Jolas-mahia-txokoa: dominoa, kartak, oka, rol-jokoak...
• Kabina txiki batean sartuz, natur soinuak entzuteko tokia
• Mahai bat ekosistema baten maketarekin
• Beste batean mikroskopioa ibai edo lurzoruko fauna mikroskopikoa ikusteko
• Esperimentu batzuk burutzeko erakustokia
• Ekoizpen sortzaileak: opari bezala eskeintzeko erakusketan, hala nola, markaorriak, eskuko
egutegiak, txapak, kamisetak...

Partaidetza ziurtatzeko, bisitari bakoitzari galdesorta bat pasa diezaokegu ikusitako galderekin edo,
erakustoki bakoitzean pegatina bat jarriz...

10) LEHIAKETAK

• Asterako aproposak (argazkiak, bideoak, maketak, komikiak,


berziklatutako tresnak...) ikasle eta familiei zuzenduta
• Astean zehar egitekoak. Atzenaldietan eta taldeka, partehartzailei
irtenbideratzeko egoera edo proga problematiko sinplea jartzen zaie,
hala nola, ikastetxean dagoen landare bat sailkatzea, informazio
zehatz bat bilatzea liburutegian...Ikasturtean zehar egiten badira,
"olinpiada" antzeko bat antola dezakegu.

11) GYMKHANAK

Modu askotan antola daitezke, ikastetxean bertan, herrian edo hirian, irteera didaktiko
batean, ikastetxeko erakusketan...

12) SENTSIBILIZATZEKO EKINTZAK

Gizarteariko harremanak bilatzen dira jarduera hauekin, zuhaitzak landatzea, irteera didaktiko bat egitea
herriko jubilatuekin...

13) HITZALDIAK
Oso baliabide klasikoa, hizlaria aditu batekin normalean, baina , ikasleen partaidetza suspertzeko, haiek
beraiek eman ditzakete publikoaren aurrean edo, aditueei elkarrizketa bat prestatzen eta bere emaitzak
ikastetxeko aldizkarian jartzen

Ekoizpen guzti hauek Web 2.o aplikazioen bitartez ere egin daitezke:

● Mindomo:buruko mapak
● Dipity: denbora lerroak
● Glogster: hormairudi birtualak
● Google maps: mapa birtualak
● Slide: diapositibak
● Youtube: bideoak
● Scribd: liburuzka birtualak
● Flirck: argazkiak
...

Vous aimerez peut-être aussi