Vous êtes sur la page 1sur 3

AUTONOMIA ERKIDEGOAK

SARRERA

Gure artean askok daukagu senideak edo lagunak beste erkidegoetan.


Askotan oporretara joan gara eta joango gara Castillara, Andaluziara,
Cataluñara, Galiziara; edo Españako beste lurralde batera. Lan honen
bitartez, erkidegoak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

ATAZAK

Talde bakoitzak hormairudi bat egingo du azken batean guztien


aurrean ahozko azalpen bat burutuz.

PROZESUA

Pausu hauek jarraituko dituzue:

1. Taldetan banatuko gara. (2-3 pertsona)


2. Talde bakoitzak erkidego bat landuko du. Horrela España osoa
ezagutzea bermatzen dugu.
3. Behean proposatzen den baliabideekin erkidego horren informazioa
eskuratuko duzue:
• Kokapena, ikurriña, lurraldeak, paisaiak (mapak, mendiak,
ibaiak, lautadak,…)
• Leku ospetsuak. (argazkiak)
• Bistanle kopurua eta hedadura.
• Historia.
• Ohiturak: festak, dantzak, musika, instrumentuak,
gastronomia,…
• Pertsonai famatuak.

4. Mural bat osatuko duzue. Azpian dauzkazun web-orrialde horietako


informazioa kontutan hartuta interesgarria iruditzen zaizuen gauzak
hartu.

5. Talde bakoitzak, hormairudiaz lagunduta, berea azalduko du gela


aurrean. (5-10 minutu). Ikasle bakoitzak gidoia prestatzen du esan
behar duenarekin. Entsaiuak egitea garrantzitsua da.
BALIABIDEAK

http://eu.wikipedia.org/wiki/Autonomia_erkidego

http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Espainiako_autonomia_erkidegoak

http://es.wikipedia.org/wiki/Comunidad_aut%C3%B3noma

http://www.red2000.com/spain/1index.html

http://www.ciudadespatrimonio.org/default.aspx

http://www.google.es

http://www.arteguias.com/monumentos.htm

http://maps.google.es/?
utm_campaign=es&utm_medium=ha&utm_source=es-ha-emea-es-sk-
gm&utm_term=google%20earth

http://www.xtec.cat/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm

EBALUAZIOA

Hormairudia

Edukiak Puntuak
Erkidegoaren zenbait informazioa
azaltzen da. Informazio hori ez dago 1
sailkatua eta oso orokorra da.
Agertzen den informazioa sailkatua dago
eta ongi ulertzen da. Ia aspektu guztiak 2
ukitzen ditu. Badaude diagramak,
argazkiak, marrazkiak… hobeto
ulertzeko.
Eskatutako informazio osoa azaltzen da
garbi eta txukun, ongi sailkatua. Argazki
eta bestelako grafikoak apropos 3
aukeratuak. Hutsunerik gabe eta ondo
hornituta eta koloreztatua dago.

Azalpena

Ezaugarriak Puntuak
Azalpen justua. Muralatik irakurrita,
sarritan. Askoz gehiago ez da komentatu.
Batzutan zeinek jarraitu behar duen 1
zalantzan.
Ikasle bakoitzak euren artean adostutakoa
esan du. Gidoia prestatua ekarri dute eta
bakoitzak berea ongi azaldu du. Murala 2
erabili dute gauza batzuk ulertarazteko.
Azalpena aberatsa izan da, informazio asko
eta ongi antolatua. Ulergaitza dena
kontatzeko hormairudiko diagramak edo
marrazkiak erabili dituzte. Ondo landuta 3
eraman dute esan behar dutena. Esandakoa
baina askoz gehiago dakitela ikusi da. Beste
ikasleen atentzioa errez lortu dute.

ONDORIOAK

Ikasleek, informazioa jaso ondoren, euren lanerako interesgarria


dena hartu eta aurkezteko moduan jarri behar izan dute. Taldeko lana oso
garrantzitsua izan da. Euren lana besteei azaltzean, ikaskideei ikasteko
prozesuan lagundu diela jasoko dute.

Vous aimerez peut-être aussi