Vous êtes sur la page 1sur 10

10 garren LURRAMA !

LURRAMA laborantza herrikoiaren 10 garren edizioa 2015-eko azaroaren 6, 7 eta 8an iraganen
da Miarritzeko Irati erakustazokan.

Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5500m

okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta


konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere LURRAMA-n, ezaguna den giro onean !
Baionan 5 edizio eta Miarritzen 4 eginik, LURRAMA-k Euskal Herriko
kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. 10 garren edizio
honek Miarritzen, eta orain arte lortu duen arrakastak, LURRAMA-ren
helburua egokia dela ongi adierazten dute: etxaldeko kabalak, laborariak,
kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen
laborantza baten sustatzea !

2015 EDIZIOAREN 4 BERRITASUNERI BURUZKO BEGIRADA


Aktualitatearekin lotutako tematika :
Pariseko klimari buruzko gailur internazionala (COP 21) eta aldaketa klimatikoaren erronka ikusirik,
aurtengo LURRAMAko lema Klima : laborantza herrikoia hautatzen dut ! izanen da (3. orrialdea).
Erronka horien parean laborantza mailan aterabideak badirela adierazi nahi dugu ! Pascal CANFIN
aurtengo LURRAMAren aitabitxia izanen da. 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da,
eta COP 21-aren antolaketan engaiatua da.
Normandiako laborariak ohorezko gomitak izanen dira. LURRAMA-n atxemanen dira hango animale
arrazak, AOP sormarkako esneki famatuak, sagarrarekin egin edariak ahantzi gabe (5. orrialdea).
Oraindik toki gehiago haurrentzat :
Publikoaren harrera hobetzeko nahian, 600m2-ko xapitoa muntatua izanen da. Haurrendako animazioak
baizik ez dira izanen hortan, berritasunekin (6. orrialdea) !
10 garren edizioa ospatzeko, animazio gehiago izanen dira, besteak beste :

GOZATEGI-ren kontzertua ostiral arratsean, sarrera urririk.

Nazioarteko soka tira lehiaketa, larunbat arratsaldean.

Hiru euskal dantza kreazio : ZARENA ZARELAKO eta LEINUA konpainiak larunbat
arratsaldean, GARAZTARRAK-BUUZ BU igande arratsaldean.

Okzitania eta Normandiatik datozen txarangak.

KLIMA : Laborantza herrikoia hautatzen dut


2015-eko LURRAMAREN TEMATIKA
Aurten, azaroaren 30-etik abenduaren 11-ra Parisen iraganen da Nazio Batuen Erakundearen aldaketa
klimatikoaren kontrako 21 garren gailurra (COP 21). Ardatz hori harturik, LURRAMAk ingurumen eta
elikadura erronkei aurre egiteko laborantza herrikoiaren garrantzia erakutsiko du.
Mintzaldiak, mahai inguruak, filma proiekzioak, baita ere elkarteen herrixka izanen dira iniziatiben
erakusteko eta eztabaidatzeko.

Aktualitateko tematika
COP 21-aren helburua tenperaturen igoera mugatzea da, planeta osoko herri guzieri hertsadurak
inposatuko dituen akordio bat lortuz, 2020-tik goiti aplikatuko dena. Pariseko akordioaren lehen
helburua negutegi efektua sortzen duten gasen jarioa ttipitzea da. Estatu bakotxak engaiamendu
nazionalak hartu beharko ditu zentzu hortan. Adibidez, Europa engaiatu da bere gasen emisioa % 40-az
apaltzea 2030 urterako.
Aldaketa klimatikoari egokitzeko beharko den finantzamendua aipatua izanen da ere. Batez ere,
garapenaren bidean diren herriak aldaketa klimatikoari aurre egiten eta garapen iraunkorraren bidea
hartzen laguntzeko.
Azkenik, Kyoto-ko azken akordioez geroztik, egoera aldatu da. Txina bezalako herrialde batzuk
kutsatzaileetan lehenak- ez dute hertsadurarik jasan nahi
LURRAMAk Pascal Canfin, gai horri buruz aditua, gomitatu du 10 garren edizioaren aitabitxia izaiteko :
erronkak, COP 21-an akordio baten lortzeko izan daitezkeen trabak, baita ere Frantziaren postura energia
berriztagarriei begira ulertzeko.

Aitabitxia
Pascal CANFIN, 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da, Frantziako atzerriko
ministeritzan. LURRAMAko 10 garren edizioaren aitabitxia izanen da.
Gaur egun, World Resources Institute (WRI) erakundean klimari buruzko kontseilari
nagusia da. Azken hiru urteetan nazioartean ingurumen gaietan eragin gehien duen
erakundea da. Hortarako COP 21-aren prestakuntzan parte hartzen du. Mintzaldi bat
animatuko du LURRAMAn azaroaren 6an ostiralez, arratsaldeko 6etan.
Pascal CANFIN-ek liburu bat atera du 2015-eko maiatzan. Liburu hortan COP 21-aren
erronkak, aldaketa klimatikoa mugatzeko hartu beharreko engaiamenduak eta
transizioa gauzatzeko trabak aztertzen ditu.

Liburu oso pedagogiko bat, biziki ongi egina, gauza anitz ikasten dira. Biblia bat da. France Inter

Konkretuki
LURRAMA-ko antolatzaileek laborantza herrikoiaren garrantzia erakutsi nahi dute, aldaketa
klimatikoaren kontrako borrokan parte hartzen duelako. Laborantza eredu horrek produktu kimiko guti
erabili, energia guti xahutu, natura eta bio-anizatsuna errespetatzen ditu, ekonomia bertokiratu eta
zirkuitu laburrak sustatuz, enpleguak sortuz, eta kalitatezko elikadura mozkinak ekoiztuz.
Laborantza herrikoiak klimaren aldaketa murrizteko eginmoldeak baditu, eta LURRAMA azokak pratika
hoiek aintzinera ezarriko ditu :
Ekonomia bertokiratu, EHLG (Euskal Herriko Laborantza Ganbara)-ren poloan :
LURRAMA azoka Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortua du. Elkarteak Euskal Herriko laborariak
laguntzen eta aholkatzen ditu, laguntza teknikoak emanez, besteak beste.

Tokiko sailen aurkezpena sukaldaritza tailerren bidez : HERRIKO ogia eta haragia, Sasi ardi
haragia, ekilore eta colza oligoa, tokiko sagar motak, etabar

Euskal Herriko laborantza zenbakien aurkezpena eta Climagri diagnostikaren aurkezpena.

Urtean zehar laborarieri ekarritako laguntza : lurraren ahal agronomikoen begiratzea, lurlantze
sinplifikatuen bidez, hazkuntzako ondarkinen tratamendua uraren kalitatea hobetzeko : kanabera
filtroak, ongarri meten estaltzea, mendiaren kudeaketa ingurumenaren babesteko (Natura 2000).

Ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbiltzen dituzten zirkuito laburren sustatzea, distantzia handiko
garraioak ttipituz. Azokako bisitariek zentzu hortan doazen kontsumitzaile elkarteekin trukatzen
ahalko dute.

Lurra ontasun kolektibo bilakarazteko, laborantza lurrak erosten dituen LURZAINDIA egitura

Tokiko arrazen eta moten babestea, bio aniztasuna babesteko : euskal xerria, sasi ardia, Ezpelatako
biperra, Itsasuko gerezia-ren sustatzea. LURRAMAko ekoizleen merkatuan atxemaiten ahalko dira.
Natura babestu laborari ekoizleen kalitatezko eginmolde engaiamenduari esker : sormarkak (Ossau
Irati, Ezpeletako biper, Irulegiko arno AOP-ak), Idoki etxe ekoizpen marka eta laborantza biologikoan
engaiatuak diren laborariak.
Energia berriztagarrien garapena :

Alternatiben espazioan Biarnon eraikitzen ari den metanizazio proiektua aurkeztua izanen da :
laborantzako edo kantinetako ondarkinak birziklatuko dituzte, ber mementuan energia
berriztagarri iturri bat sortuz.

Agro-oihangintzaren garapena aipatua izanen da ere, besteak beste larunbatean iraganen den
mahai inguru batean.

2015 edizioaren ohorezko gomita : normandia


2010-eko edizioaz geroztik, LURRAMAk lurralde edo eskualde bat gomitatzen du. Laborantza herrikoiaren
inguruan egiten diren hango iniziatibak ezagutzea da helburua. 2015-ko edizioarentzat, Goi eta Behereko
Normandiako Confdration Paysanne sindikatak gogo onez etortzen dira beren
eskualdearen ordezkatzeko.
Normandia, Frantziako lehen laborantza eskualdea
Goi eta Behereko Normandia eskualde bakar batean bateratuak izanen dira 2016-ko
urtarriletik goiti. Laborantza mailan, Normandia lehena da liho, zaldi eta gasna
ekoizpenentzat. Eskualdeko aberastasunaren % 5a laborantza eta agro elikaduratik
dator, eta lanbide industrialen % 17-a sektore hortan kokatzen dira. Beste berezitasun
bat : laborantzak lurren % 70-a okupatzen du.
Kalitatezko mozkinak
Normandian 13 AOP sormarka badira (esnekiak, sagar mozkinak, axurkia) bai eta Label Gorri anitz.
Normandiako lurrak aberatsak dira eta jakitate handiko tradizio bat atxikitzen da. XVII garren mendetik goiti,
arbolen lantzea, hazkuntza eta gasna egitea garatuak izan dira Pariseri lotua den trenbideari esker. Hortarako,
Normandia gaur egun gasna ekoizle garrantzitsuenetarik bat da. Normandiako laborantzak beste ekoizpen
famatu anitz eskeintzen du : esneki eta sagar moizkinak, haragia, xarkuteria, itsasoko mozkinak (arrain eta
muskuiluak), fruitu eta barazkiak, produktu sukratuak.
Ingurumena babesteko lan egiten duen eskualdea
Normandiako laborari eta militanteak beren esperientziak partekatuko dauzkigute. Aipatuak izanen dira :
egurraren kudeaketa eta energia berriztagarrien sortzea, pentze bazterretako hesi eta zuhaitzen kudeaketa,
baserri mundua bizirik atxikitzeko kalitatezko laborantza baten sustatzea, eta ingurumena zaintzeko borroka
(ondarkin nuklearren tratatzeko lantegia La Hague herrian, Flamanville-eko zentral nuklearra).

Normandiako animazioak hiru egunez :

Bertako arrazen ezagutza : Normandiar

Sagar mozkinak, kalitatezko zigilu pean :

eta Jersey arrazako behiak, Avranchin,

: Calvados, Calvados Pays d'Auge, Calvados

Cotentin eta Roussin ardiak. Normandiar

Domfrontais,

laborariek beren kabalak eta eginmoldeak

Normandiako Pommeau-a, Poir Domfront.

aurkeztuko dituzte.

Normandiako zigilu peko produktuen


jastaketa

eta

erosteko

aukera :

Gurina

Pays

eta

d'Auge

Camembert

sagarnoa,
ekoizpen

erakusketa (zuzenean)

Normandiako afari baten prestaketa 400

Normandiako Camembert-a (1983-az geroz

pertsonentzat : eskualde hortako produktu

AOP), Livarot, Neufchtel, Pont-l'vque

onen ezagutarazteko aukera (Miarritzeko

(1972-az geroz AOP) Isigny-ko gurina eta

ostalaritza

krema.

ostiral arratsean.

Behereko

Normandian

hiru

laborarietarik batek esnea ekoizten du, 56


behi eta 56 hektarekin bataz besteko.

lizeoko

ikasleek

prestaturik)

Mahai inguruetan parte hartzea : klima


eta

laborantzaren

arteko

loturaren

aipatzeko, bertako iniziatibak erakutsiz.

Lurrama haurrentzat !
Aurten sekulan baino gehiago, LURRAMA haurren besta izanen
da. 600 m-ko xapito bat muntatua izanen da haientzat osoki
izanen dena ! Hiru egunez azokara sartzea eta animazioetan parte
hartzea urririk izanen da 15 urtez pekoentzat.
Haurren etxaldea : etxalde pedagogikoa muntatua izanen da, 100mkoa. Haurrak kortxilan sartzen ahalko dira eta hurbiletik hunkitzen
ahalko dituzte kabala ttipi eta maltxo batzu : ardi, ahuntz, lapin, xerri,
oilo,
Accrobranche ibilbidea : 10 garren edizio hunen animazio berri nagusia izanen da. Haurrak
soka batzuer zintzilikatu, hari batzuen gainean edo abarrez abar ibiltzen ahalko dira.
Baina ere 3 egunez herri kirolak, puzgarria, esne jastaketa, asto ibilaldiak, baratzezain tailerrak,
egurrezko jokoak, margotzeko lekua, ez da nehor aspertuko !

Haurreri lehentasuna azokaren hastapenetik !


Azaroaren 6an, ostiralez 2000 haur izanen dira LURRAMA-n, 12 tailer
pedagogiko eta animazioetan parte hartzeko, euskaraz eta frantsesez.
Haurren harrera ona segurtazeko Baionako Etxepare eta Donibane
Garaziko Frantsesenia lizeoetako ikasleen laguntza baliosa ukanen
dugu.

Azaroaren 6a ostiralez, haurren eguna!


Tailer pedagogiko eta ludikoak 12 partaiderekin

Sarde Sardexka (Ezpeleta)

Bil ta garbi (Baiona)

CPIE Littoral basque (Hendaia)

Terre buissonire (Baiona)

Jardinerie Lafitte (Baiona)

Ferme Harizkazuia (Kanbo)

La ferme en balade (Hautes Pyrnes)

Gaia (Arbona)

Petits dbrouillards (Miarritze)

L'ne ta lan (Senpere)

Bizi garbia (Senpere)

Laclau astoak (Arrangoitze)

3000 bazkari eta afari zerbitzatuak izanen dira, tokiko,


kalitatezko eta sasoineko mozkinekin eginak
LURRAMAko jatetxea paregabekoa da. Oinarritzat ditu: tokiko mozkinen kalitatea, elgarlaguntza eta
ikasle, laborari eta sukaldarien gaitasunen bateratzea.
Laborari ekoizleek, sukaldari ikasleek, sukaldari ospetsuek eta laguntzaileek indarrak batzen dituzte.
Horri esker karta berezi eta erakargarri bat proposatua zaie bisitarier.

Ostiral eguerditan

Kuia salda, CLPB-ko Aldarri gasna fresko

haguna, Kintoa arteki kurruskaria

12.30: Idekitze bazkaria


Garaziko ostalaritza lizeoko ikasleek

HERRIKO behikia Irulegiko arnoarekin

prestaturik eta zerbitzaturik.

erregosia, lur sagar charlotte-a

Bankako Erregina jatetxeko Xabi Bidart-en


laguntzarekin.

Sagar eta udare karamelizatu bixkotxa, Calvados

haguna eta gurin gatzituko karamela

12 edaririk gabe

HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin egina

Ostiral arratsean

Tipul tarta fina, andoila eta odolkia.

Entsalada

21.00: Normandia gaualdia

Miarritzeko ostalaritza lizeoko ikasleek

Vallee d'Auge urineko xerrikia


gratinatua eta lur sagarrak

prestaturik.

23 edariak barne

Normandiako sagarnoa eta poir, Irulegiko arnoa

HERRIKO ogia, kafea, ondokoa

Larunbat eguerditan
lehiaketako

bazkaria :

ahatxekia

saltsa

12 edaririk gabe

Ossau Irati ardi gasna

Euskal bixkotxa edo etxeko gasna xuri biologikoa,


kiwa jusarekin

Elkarte guzieri deialdia !


Xehetasunak : nadia.ehlg@orange.fr

Sasoineko barazki salda

HERRIKO ahatxekia saltsa xurian irrisarekin

xurian

Normandiako gasnak

Teurgoule eta udare karamelizatuak

13.00 : Euskal Herriko elkarteen gastronomia

Trou normand

HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin egina

Larunbat arratsean

Etxeko piperada eta xingarra errerik

21.00: Zikiroa

Tokiko atzarkia plantxan, ilar kozinatuak

LURRAMAko laguntzaileek sukaldatu eta


zerbitzaturik

Ossau Irati sormarkako ardi gasna

Euskal bixkotxa, Irulegiko arnoa, HERRIKO

20 edariak barne

ogia, Euskal Herriko irinarekin egina

Kafea, ondokoa

Igande eguerditan
13:00: Xefen bazkaria
Aurten ere, Euskal Herriko 20 sukaldari eta gozogile ospetsuk tokiko eta
kalitatezko produktuak landuko dituzte, plater ezin hobeak eskaintzeko. Familian
edo lagunen artean partekatzeko momentu zoragarria! 33 edariak barne.

Eta lehiaketak
Epaimahai profesionalez jujatu lau lehiaketa izanen dira :

Ossau-Irati

AOP

lehiaketa,

hiru

HERRIKO OGIA lehiaketa (tokiko ogi saila) :

kategoriatan : bortuko ardi gasna, etxeko

20 okin lehiatuko dira. Epaimahai burua

gasna eta esnetegiko gasna. Epaimahai

Emmanuel Marie izanen da, Normandian

burua

laborari-okina.

Patrick

Mercier

Normandiako

izanen

AOP-en

da,

10etan
Ezpeletako
Pariseko

Azaroaren 6an ostiralez, arratsaldeko 2etan

elkartearen

Azaroaren 6an ostiralez,

lehendakaria.

Sukaldaritza lehiaketa : Euskal Herriko 20


elkarteek ahatxekia saltsa xurian prestatuko

AOP

biperraren

konkurtsorako

sindikatak

aintzin-selekzio

lehiaketa antolatzen du 2015-ko LURRAMAn.

dute, eta Ezpeletako Eric Accoceberry-k


eremanen

duen

epaimahaiak

plater

hoberena saristatuko du.

Azaroaren 6an ostiralez, 10etan

Asteburu guzian:
Frita biologikoak Euskal Herriko baratzetako lursagarrekin eginak, HERRIKO behiki errekiak, xerriki
errekiak, Euskal Herriko irinarekin egin taloak, pastizak. matahamiak (Baionako Ofizioen Ganbarako
ikasleen laguntzarekin). Arno ostatuan: xarkuteriak, Euskal Herriko eta Normandia-ko gasnak, ostrak.

Aurresalmenta

Normandia afaria 23
Zikiroa 20
Xefen bazkaria 33

Elkar Baionan
Euskal Herriko Laborantza Ganbara Ainiza Monjolosen
Xibero Bio Maulen
Xaia sagarnotegia Pausun
Eki liburutegia Miarritzen

Animazioak 10 garren edizioa ongi ospatzeko !


10 garren edizio hunen ongi ospatzeko, LURRAMA-ren antolatzaileek animazio
programa aberats bat prestatu dute !

Azaroaren 6a ostirala

GOZATEGI 90 hamarkadako triki-rock talde famatuaren kontzertua.


Arratseko 23.00-tik goiti, sartzea urririk !

Gaualdi bukaera DJ MAT.G-rekin

Azaroaren 7a larunbata
Nazio arteko SOKA TIRA lehiaketa 15.00-tan. apurrak eta FNSMR-ek antolaturik.

Taldeak : Country club (Irlanda, munduko txapeldunak), Monnickendam (Herbehereak, munduko


3 garrenak), Skyrope (Nigeria), Abadio (Bizkaia), Murueta (Bizkaia), Lesaka (Nafarroa), Ibarra
(Gipuzkoa), Sokari (Bizkaia), apurrak (Iparralde),
eta bi neska talde : Bretainia eta Ibarra.

Bi euskal dantza kreazio arratsaldeko 18.00-tik goiti :

ZARENA ZARELAKO konpaiaren HERRIKOA ikusgarria

LEINUA konpaiaren ZURE OSAGARRIARI ikusgarria

Gaualdi alaitua :

LEINUA TXARANGA-rekin mutxikoa

Afari alaitua eta dantzaldia KONTRA BANDA taldearekin

Ostiral eta larunbateko gaualdiak bukatzeko, Miarritzeko MIZANBU gaztetxea idekia izanen da !

Azaroaren 8a igandea
Dantza :

ISTAN-T ikusgarriaren azken emanaldia, GARAZTARRAK dantza taldea


eta BUUZ BU rock taldearen arteko elkarlana, 17.00-tan

Dantzaldia TRIKILI TRAKALA taldearekin, 18.00-tik goiti

Eta asteburua bukatzeko:

ZEZE-ren kontzertua (electro-folk) 20.00-tik goiti

Hiru egunez
Animazioak egun guzian zehar :

CATTLE GRID (Normandia), BRANCALEON (Okzitania), txalaparta, txistulari, gaitero, trikititxa,


ANGELUARRAK-eko dantzariak,
ARROKANTUZ-eko kantariak, ...

AZKAINEKO TXARANGA,

Makilariak, Kanboko ziganteak,

Hitzordua azaroaren 6an ostiralez


goizeko 11-etan Miarritzeko Irati
erakustazokan :
LURRAMAren 10 garren edizioaren estreinaldia.
Hor izanen dira :
Pascal Canfin - LURRAMA-ren aitabitxia
Michel Veunac Miarritzeko auzapeza
Maryse Cachenaut LURRAMA-ren lehendakaria

prentsa harremana
Patxi Oillarburu
06 89 29 19 85
lurrama@orange.fr
Lurrama, La ferme Pays Basque

10

Vous aimerez peut-être aussi