Académique Documents
Professionnel Documents
Culture Documents
com
Aurki.com batzailea, sareko euskal produkzioaren ispilu
(2005eko irailetik 2006ko irailera)
Ikerketa gaitasuna
Doktorego ikastaroa
2
Bi milatik gora euskaldun beren burutazio, gogoeta eta kritikak euskaraz plazaratzen.
Blogari izan gabe blogetako erantzunetan parte hartzen dutenen kopurua ere erantsi
behar zaio aurreko kopuruari… Historian zehar noiz jardun du hainbeste jendek
euskaraz idazten?
Anjel Lertxundi: Zortzi probintzi (2007)
SARRERA
Lan honen helburua da zehaztea zenbateraino den Aurki.com batzailea sareko euskal
–hots, euskarazko-- produkzioaren ispilu 2005eko irailetik 2006ko irailera, urtebeteko
epean alegia. Ikasi nahiko genuke, halaber, euskarazko eduki elektronikoen irakurleek
zelan kudeatzen duten informazioa, eta Aurki.com-ek zenbateraino laguntzen dien
saihesten informazio gainkarga, hedabide elektronikoen hazkunde etengabeak sortzen
duena.
Gaiaren interesa
Aukeratu dugu gai hau, blogak sortu zirenetik berauen gainean izan dugun interesagatik.
Izan ere, hedabide elektronikoen inguruan hasiera-hasieratik sortu baitira sorkuntza eta
adierazpide libreak, blogak kasu, non erabiltzailea jaun eta jabe den, eta edita dezakeen
edukia nahi erara, inolako traba barik. Blogek, gainera, aukera ematen dute edukiak
partekatzeko, orain arte sekula ez bezala, edozein irakurle harpidetu daiteke-eta eduki
horietara, eta bere jarioan jaso, edukiak argitaratu ahala. Horrezaz gain, ikerketa honen
egilea aspalditxo dabil euskal blogosferan murgilduta, berau sortu zenetik, hasieran
Sustatu.com talde-blogean laguntzen, euskaraz sortutako lehen blogean, eta gero bere
blogetan idatzita: Faroan, non adierazten dituen bere gauzak; egiten ditu, halaber,
Gizakom, HUHEZIren Giza Zientzien Departamentuarentzat egina, eta Farozaina,
azken hau tumblelog bat, blogen aldaera bat, eduki laburrak-eta argitaratzeko. Blogen
eztanda horrek ekarri du batzaileen beharra, erreminta batzuk ia ezinbestekoak blog eta
webgune dinamikoen ugaritasuna kudeatzeko. Bestalde, euskararen historian hainbeste
tren huts eginda —gogoan izan zein berandu iritsi ziren gurera moldiztegia, egunkaria,
irratia eta telebista—, behingoz, euskarak berehala egin ditu bere blogek eta batzaileek
3
dakartzaten berrikuntza teknologiko eta komunikatiboak. Esatea badugu, beraz, gure
kasuan komunikazioa eta hizkuntza uztartzen direla gai honi interesgarri irizteko
orduan. Esan nahi dugu, orobat, gai hau ikertu barik dagoela, eta horrek ere erakargarri
egiten duela gure begien aurrean.
Aurrekariak
1991n Tim Berners-Lee ingelesak World Wide Web asmatu zuenetik, sarea alegia, gure
komunikatzeko moduak erabat aldatu dira. Amaraunaren hasieratik sortutako zenbait
aplikaziok —posta elektronikoak eta nabigatzaileak, kasu— zaharkitu bihurtu zituzten
ordura arte erabilitako zenbait teknologia eraginkor, hala nola faxa. Eta guk ere aldatu
egin ditugu geure ohiturak: gaur egun ia ez dugu gutunik idazten; aitzitik, ezin konta
ahala mezu elektroniko idazten dugu, posta elektroniko bidez.
Hainbat teknologiak egin dute posible sarea malgu eta bizi egitea, hala nola CSSak,
hauei esker webguneak berak beste modu batean diseinatzen baitira, besteak beste
malguagoak izan daitezen; RSS edo XML, bitarteko ezinbestekoak informazioa urbi et
orbi zabaltzeko, modu pertsonalizatuan, erabiltzaileak berak nahi dituen informazio
iturrietara harpidetu daiteke-eta; eta etiketak, hitz giltzarri batzuk lagunduko digutenak
gure informazioa, eta inorena, berreskuratzen (O’Reilly, 2005). Horiei eta beste
teknologia batzuei esker, iritsi gara egoera batera non, Dan Gillmor kazetariak dioen
moduan, gu garen medioa, lehen audientzia hutsa ginenok, eta guk erabakitzen dugun
zer den inportantea (Gillmor, 2004).
Ugaritasunak, baina, betekada ekar lezake, eta Interneten horixe gertatu da. Hainbeste
blog, hainbeste webgune, hainbeste aukera… jende askok ez daki nondik nora jo, zelan
egin aurrera halako baso trinkoan. Hasteko, jendeak ez du berdin irakurtzen sarean.
Presaren presaz, irakurri baino eskaneatu egiten ditugu webguneak, non zer aurkituko
zerbait interesgarri: gure begiek izenburuak irakurtzen dituzte, negritaz idatzitako
azpitituluak, sailkapen zenbatuak, etab., arrasto interesgarrien bila (Nielsen, 2000). Hala
ere, jende askok ezin du kudeatu hainbeste informazio, eta adituek hitz egiten dute
infoxikazioaz, informazio gainkargak sortzen duen egoeraz (Cornellá, 2000).
Testuinguru horretan hainbat aplikazio sortu ziren, lagungarriak informazio hori guztia
kudeatzeko. Batetik, Google News eta tankerako albistegi automatizatuak, non
albistegiak agertzen ziren multzotan banatuta, gaien arabera. Albistegi horietan azken
albisteak erakusten du izenburua eta lehen paragrafoa; gainerakoek, izenburua bakarrik.
Eta beti, Google News-ek aukera eskaintzen dio erabiltzaileari izenburuan klik eginez,
jatorrizko informazio iturrira joateko (Vise & Malseed, 2006). Horrekin batera, sortu
4
ziren lehen batzaileak, batzuk sarean bertan ostatu hartuta, hala nola Bloglines eta
Google Reader, eta beste zenbait off-line lan egiteko gai, alegia, konektatuta egon gabe,
adibidez, PageFlakes. Batzaile batek leku bakar batean zentralizatzen ditu erabiltzaileak
harpidetza bidez eskatutako informazio iturri guztiak, eta modu laburtuan aurkezten ditu
emaitzak, zenbaitetan izenburuak bakarrik eskainita, beste batzuetan izenburua eta
paragrafo bat, eta beti ere lotura bat jatorrizko informazio iturrira. Horri esker,
erabiltzaileak denbora mordoa irabazten du, ez baitu joan beharrik webgunez webgune
bere gogoko informazio iturrien bila. Hori guztiori RSSri esker.
Euskararen esparruan ere beste horrenbeste gertatu da. 2001ean Sustatu.com agertu
zenetik, bera izan baitzen lehen bloga euskaraz, blogek sekulako hazkundea izan dute.
Hasieran Sustatu izen zen lehen euskal blogarien eskola. Ondoren etorri ziren blog
komunitateak, hala nola, Eibar.org, Goiena.net eta Uztarria.com, eta horien inguruan
hainbat jende hasi zen blog pertsonalak egiten. Baina benetako eztanda gertatu zen
2005etik aurrera, lehen blog plataforma automatikoak agertu zirenean: Blogari.net,
Blogak.com eta Mundua.com. Harrezkero, edozeinek egin zezakeen blog bat, aurretik
ezelango ikastarorik egin beharrik barik (Aranzabal, 2006a). Eta, halaxe, euskarazko
blogak perretxikoak bezala ugaritu dira azken bi urteotan. Eta, aurrerago ikusiko dugun
moduan, testuinguru horretan agertu zen Aurki.com batzailea, hau ere erreminta egokia
euskarazko webguneen jarraipena egiteko.
Beraz, aldatzen hasi zen informazioa banatzeko modua. Ordura arte, irakurleak joan
egin behar zuen informazio iturrietara, eta han irakurri bestek prestatutako informazioa.
Asko jota, zenbait zerbitzuk bidaliko zioten informazioa posta elektroniko bidez,
Hari@-k egiten zuen moduan. Batzaileek, ostera, aldatu egin zuten informazio
banaketaren panorama. Horiei esker, erabiltzaileak aukera zuen bere albistegiak
prestatzeko, neurrira, eta berauek irakurtzeko argitaratu ahala, itxaron barik agentziek
bidaltzera. Geroago, 2004an Digg, 2005ean Menéame eta 2006an Zabaldu.com-ek
areagotu egin zuten erabiltzailearen rola. Izan ere, webgune horien azaletan bakarrik
agertuko ziren irakurleengandik botu gehien jasotako albisteak. Hortaz, irakurleen
komunitateak jarriko zituen portadan bere intereseko albisteak. Power to the people.
Bidenabar esanda, azterlan honek ez ditu zalantzan jarri nahi Hari@ bezalako
informazio zerbitzuak. Aitzitik, gure arreta zentratu nahi dugu batzaileek eta informazio
banatzaile automatizatuek zabaldutako bidean, lotuago ikusten baitugu sarearen aro
berri honekin, non erabiltzailea ez baita informazio hartzaile huts, baizik eta sortzaile,
partekatzaile eta erabakitzaile.
Azterlan hau bideratzeko, azkenik, honako urrats hauek egingo ditugu: zehaztu lanaren
helburuak, azaldu zein den ikergaiaren egoera adituen iritzia aintzat hartuta, zehaztu
marko metodologikoa, azterketa bera egin, ondorioak atera eta ikerlerroak iradoki
etorkizunerako.
LANAREN HELBURUAK
Lan honen helburu nagusia da zehaztea zenbateraino den Aurki.com batzailea sareko
euskal produkzioaren ispilu 2005eko irailetik 2006ko irailera, urtebeteko epean alegia.
Hobetsi dugu azterketa epe jakin horretara mugatzea urte hori izan delako Aurki.com-en
urterik oparoena, Aurki.com kontrolatzen duen robotak berak emandako datuek
erakusten duten moduan.
5
Lan honek, bestalde, badu helburu zehatzagorik ere. Hauek:
• Erabakitzea Aurki.com batzaileak zenbateraino biltzen duen bere baitan sareko
euskal produkzioaren zati esanguratsu bat, kopuruz (euskal blogosferaren bosten bat
gutxienez), edukiz (blog bisitatuenak) eta maiztasunari dagokionez.
• Argitzea informazioa zelan dagoen antolatuta Aurki.com-en.
• Argitzea Aurki.com zenbateraino den lagungarri informazioa hobeto kudeatzeko.
• Zehaztea jendeak zer irakurtzen duen gehien Aurki.com-en; zer blog eta zer gai.
• Zehaztea Aurki.com-eko harpidedunek zenbat denbora daramaten harpidetuta eta
zelako maiztasunarekin erabiltzen duten batzailea.
• Zehaztea zer lotura dagoen informazio iturri irakurrienen eta berauek argitaratzen
diren maiztasunaren artean.
• Argitzea ea Aurki.com-eko harpidedunek nahikoa duten Aurki.com-ekin edo
berau erabiltzen duten beste batzaile baten osagarri.
Azterlan hau, bestalde, ez da mugatuko Aurki.com batzailea aztertu eta berau agertzeak
izan dituen ondorioak ikertzera. Horrekin batera, azterlan honek zenbait gomendio egin
nahi ditu, Aurki.com-en bidezko komunikazio esperientzia hobetze aldera.
GAIAREN EGOERA
1997an lehen blogak agertu ziren Interneten. Blogak dira webgune batzuk, txantilioitan
datoz aurretik eginda, eta hor edukiak modu kronologikoan ordenatzen dira: berrienak
goian eta zaharrenak beherago. Jendeak erantzun egin dezake bertan eta beste batzuek
erantzun horri erantzun, eta horrela elkarrizketa etengabea sor daiteke blogen inguruan.
Gainera, blogak elkarren artean lotzen dira, loturak erabilita. Blogak pertsonalak izan
daitezke edo taldekoak. Baita tematikoak ere (Aranzabal, 2006b).
Blogek aldatu egin dute Internet, beronen beste aro bat ispilatzen baitute, aro bat non
erabiltzailea eduki sortzaile eta partekatzaile bihurtzen den. Web 2.0 deituaren ikurrik
behinenetakoa bihurtu dira, wikiekin eta beste aplikazioekin batera (Orihuela, 2006).
Horrek azaltzen du zer bizkor hazten ari diren blogak. 2007ko apirilean Dave Sifry-k 70
milioi zenbatu zituen mundu osoan “State of the Blogosphere” txostenean. Lehen aldiz
6
argitaratu zuenean txosten hori, 2004ko urrian, artean 4 milioi blog zeuden. Gaur egun,
ostera, 70 milioi. Technorati blog bilatzaileak zenbatzen ditu blog horiek, baina denak
ez daude bizirik. Sifry-ren iritziz, blog horien %55 bakarrik daude bizirik, alegia, azken
hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait argitaratu dutenak. Horrek esan nahiko luke
38,5 milioi blog bizirik daudela, zelan edo halan. Kontua da bost-zazpi hilez behin
blogosfera biderkatu egiten dela (Sifry, 2007). Aintzat hartuta blogak masa fenomemo
moduan 1999an sortu zirela, Blogger eta Pitas blog-plataformek posible egin zutenean
blog bat sortzea doan eta erraz (Stone 2003), hazkundea oso handia da.
Hazkundea mundu osoan gertatu da, Mendebalean eta Asian batik bat, eta hizkuntza
nagusietan batez ere. Hor ere, ingelesa da jaun eta jabe, baina baita txinera, gaztelania,
japoniera, alemana eta frantsesa, besteak beste, nahiz eta azken horiek lehena baino
dezente gutxiago erabiltzen diren. 2007ko ekainaren 30ean, esate baterako, ingeles
hiztunak Interneten ziren 365.893.996; txinera erabiltzen zutenak, aldiz, 166.001.513;
eta espainolez ari zirenak, 101.539.204. Adibide bat aipatzearren hobeto ulertzeko
zelakoa den hazkunde hori, espainiera hautatuko dugu. Internet World Stats
erakundearen arabera, 101.539.204 espainol hiztunek erabiltzen zuten Internet gorago
esandako datan, hau da, Internet erabiltzaile guztien %8,8. Hala ere, munduan dauden
442.525.601 espainol hiztunetatik, bakarrik %22,9k erabiltzen dute Internet. Baina
espainola darabilten Internet erabiltzaile kopurua %311,4 hazi da azken zazpi urteotan,
2000-2007 aldian (Internet World Stats, 2007).
Euskarari dagokionez, kopuruak askoz ere apalagoak dira, hizkuntza minorizatu bati
dagokionez. EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak emandako datuen arabera, gaur
egun EAEn euskara da hirugarren hizkuntza (%22,0) Interneten nabigatzeko erabiltzen
direnen artean, gaztelaniaren (%99,7) eta baita ingelesaren (%23,2) atzetik. Hizkuntza
horien artean hazkundea oso bestelakoa izan da, EAEn beti ere: ingelesez nabigatzen
duten erabiltzaileen ehunekoa %19,2 hazi da. Aitzitik, euskaraz nabigatzen dutenen
ehunekoak %1,5eko gorakada izan du eta gaztelaniaz nabigatzen dutenenak %2,4koa
(Eustat, 2007).
Blogak euskaraz
Euskaraz idatzitako blogen hazkundea ez da iristen lehen aipatutako hizkuntzen
egoerara, ezta hurrik eman ere, baina euskarazko blogosferak hazkunde handia izan du,
bere neurrien barruan (Aizpitarte & Guillén, 2005). Ikus dezagun bilakaera.
Euskal blogosfera 2001ean sortu zen, Sustatu.com blogarekin. Gaur egun, berriz, ia sei
urte igarota, 5.464 blog ditugu euskaraz, Faroan argitaratu genuen moduan, 2007ko
uztailaren 9an. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei
aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen duen neurria, blog horien %55
bakarrik leudeke bizirik, alegia, azken hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait
argitaratu dutenak. Orduan esan beharko genuke euskarazko blogak 3.005 direla, zelan
edo halan bizirik daudenak.
Hazkunde handia, oso denbora laburrean. “Bi milatik gora euskaldun beren burutazio,
gogoeta eta kritikak euskaraz plazaratzen. Blogari izan gabe blogetako erantzunetan
parte hartzen dutenen kopurua ere erantsi behar zaio aurreko kopuruari… Historian
zehar noiz jardun du hainbeste jendek euskaraz idazten?” (Lertxundi, 2007).
Kopuru hauetara iristeko, arakatu ditugu hiru esparru: blog komunitateak, blog
plataformak eta hortik zehar daudenak barreiatuta, beste plataformetan.
7
Blog komunitateak
Gogoan izan blog komunitate bat dela blogari talde bat, eta biltzen dira erakunde baten
aterpean, komunitate bat sortzeko. Kasu horietan, blogariek errespetatu behar izaten
dituzte komunitatearen arauak. Blog komunitate hauetan 876 blog aurkitu ditugu.
Blog plataformak
Aintzat hartu blog plataforma dela tresna bat, zeinaren bidez edonork sor dezakeen blog
bat, hiru pauso emanda: ireki kontu bat, eman zure datuak eta aukeratu eredu bat. Blog
plataforma horietan aurkitu ditugu 4.488 blog euskaraz.
Gainerakoak
Kopuru horiei beste 100 gehitu dizkiegu, hortik zehar beste plataformetan dabiltzan
euskal blogariak kontuan hartzeko, jakin bai baitakigu hainbat blogari euskaldun ari
dela euskaraz idazten Blogger, Bloglines, WordPress eta beste erdal plataformatan, hala
nola Andoni Sagarna, Jabi Zabala edo Hasier Etxeberria, besteak beste. Horrela iritsi
gara hasieran emandako datura: 5.464 blog. Hala ere, kontuan izan kopuru horri
beroarenak kendu behar zaizkiola, Sifryk proposatutako bidetik, eta orduan geratuko
garela 3.005 bat blogekin, zelan edo halan euskaraz ari direnak.
Lehen batzaileak
Testuinguru horretan sortu ziren lehen albiste batzaileak, dudarik gabe Cornellák
eskatutako erreminta berri horietako batzuk, informazio oldeari aurre egiteko.
Batzaileak dira webgune automatizatuak, eta jasotzen dituzte RSS edo Atom duten
informazio iturrien albiste-izenburuak edo testuak, halako moldez non erabiltzaileak ez
8
dituen bisitatu behar informazio iturri guztiak banan-banan, batzaileak informazio
guztia leku bakar batean zentralizatzen duelako.
Denetan erabiliena Bloglines da, doako batzaile bat 2003an sortua eta erabiltzen dena
informazio iturriak bilatu, harpidetu, sortu eta partekatzeko (García Gómez, 2004).
Bloglines zerbitzarietan dago ostatu hartuta, inork ez du zertan instalatu behar bere
ordenagailuan, eta, beraz, munduko edozein ordenagailutatik iritsi daiteke bere
edukietara. Hori da bere abantailarik handienetako bat. Bloglinesek bi bide eskaintzen
ditu harpidetzak egiteko, eta aukera informazio iturriak karpetatan antolatzeko, gaien
arabera. Batzaile horrek, gainera, aukera ematen du beste erabiltzaileen irakurgaiak
ikusi eta, nahi izanez gero, haietara harpidetzeko. (Richardson, 2006).
Badira beste batzaile batzuk ere kontuan hartzekoak, hala nola, Google Reader,
Feedmania, Google News, Feedview, Microsoft Office Outlook, Mozilla Thunderbird,
BlogBridge eta NewsAcces, besteak beste.
Aurki.com
Aurki.com berez atari euskaldun bat da; Eibar.org elkarteak bultzatzen du, CodeSyntax
enpresaren laguntzarekin, eta bi osagarri ditu: Jarioa eta Euskarazko Bilatzailea.
Euskarazko bilatzailea
Aurki.com-en osagarri zaharrena euskarazko bilatzailea da. Eibar.org elkarteak sortu
zuen 1999an, elkartearen gunea egin behar zutenean, guneari bilatzaile euskaldun bat
erantsi nahi izan zioten-eta. Harrezkero beti izan da sarean dauden euskarazko
baliabideen direktorio edo aurkibide bat. Oinarri teknikoa eta azpiegitura nazioarteko
bilatzaile batenak zituen, Open Directory Project edo Dmoz.org delakoarena.
Urteek aurrera egin ahala, Dmoz proiektuak indarra galdu du. Gainera, euskarazko
webguneen hazkundea izugarria izan da, eta beste bilaketa-sistema batzuk ere indartu
dira. Ondorioz, une honetan, Google Coop bilaketa-sistema txertatu diote Aurki.com-
eko bilatzaile bezala, eta horrela sortu dute Euskaraz bila, bilaketak euskarazko
webguneetan bakarrik egiten dituen bilatzailea (Aurki.com, 2005).
9
Jarioa
Lan honetan Aurki.com-en bigarren osagarria aztertuko dugu, Jarioa, 2005. urteko
urtarrilean ireki zena. Une honetan bera da Aurki.com webgunearen ardatz nagusia.
Jarioa batzaile bat da, eta, RSS edo XMLri esker, 2007ko irailaren 8an informazioa
jasotzen zuen 608 informazio iturri euskaldunetatik, modu automatikoan. Horrela,
sarean dauden euskarazko baliabideen bilduma da Aurki.com batzailea.
Hemen gogoratuko dugu batzaile bat dela webgune automatiko bat, zeinak maiztasun
jakin batez hainbat informazio iturri arakatzen dituen modu automatikoan, sarean
argitaraturiko azken berritasunak jasotzeko, eta informazio iturri horiek erakutsi eta
antolatzen dituen modu dinamikoan, iturrien izenburua, paragrafo bat eta lotura bat
eskainiz. Batzailean informazio iturriak etengabe ari dira eguneratzen, modu
automatikoan, robot bati esker.
Hamasei atal
Aurki.com batzaile bat denez gero, jaso egiten ditu RSS duten euskarazko 608
informazio iturri, tartean blogak, albistegiak, agendak, hedabideak, webgune
korporatiboak… Eta denak 16 ataletan sailkatzen ditu, honela banatuta:
Zerbitzuak
Sortzaileek adierazi dutenez, bere txikian Aurki.com Interneteko nazioarteko punta-
puntako zerbitzu eta baliabideen bilduma bat da.
10
• Planeta lokala. Internet planet edo planeta terminoak izendatzen ditu batzaile
tematiko edo lokalak. Alegia, batzaile bat, non kargatzen diren azken mezuak gai jakin
baten inguruan. Espainian daude Planeta Canarias edo Planet Granada, adibidez.
Euskarazko planet bat da, hortaz, Aurki.com, planeten planeta. Izan ere, planeta bat izan
daiteke teknofiloena, denak talde batean batuta baitaude; beste bat, musika zaleena,
udalena, etab.
• Euskal sarearen aurkibide zehatz bat. Aurreko Aurki.com-ek, bilatzaile-
direktorioak, funtzio hori zuen, eta du, hortxe baitago oraindik. Baina Aurki.com
berrituak ere aurkibide funtzioa izaten jarraitzen du. 608 informazio iturri, ez dira
Interneteko euskarazko gune guztiak, baina 608 horiek dira, preseski, beren edukiak
gehien berritzen dituztenak, eta berrikuntza teknologikoetan jantzienak daudenak, RSS
sindikazioa eskaintzen baitute (Fernandez, 2005 b).
Nire jarioak
Jarioak, halaber, aukera eskaintzen du informazio iturrietara harpidetzeko, nork bere
iturriak zehaztu eta kontsultatzeko: Nire jarioak (Aurki.com, 2005).
Hasieran jendea gogotsu hasi zen bakoitzak bere iturriak aukeratzen, baina hainbat
jende konturatu zenean ezin zuela hor bildu El País, El Mundo edo gaztelaniazko beste
hainbat hedabide, utzi egin zuten, eta gaur egun Bloglines bezalako batzaile bat
erabiltzen dute horretarako. Puntu horretan Aurki.com-eko sortzaileek garbi dute euskal
batzailean soilik euskarazko informazio iturriak sartuko direla, edo euskaraz ere idatzita
daudenak, nahiz eta horrek zenbait jende aldendu Aurki.com-etik. “Gure helburua zen
jendea ohitzea feed-ak erabiltzera”, adierazi zuten sortzaileek ikerketa lan honen
hasieran, zer gertatzen den jakitun (Komunikazio pertsonala, 2007).
11
1. Joan aurki.com-en kontaktu formulariora
2. Idatzi gehitu nahi duzun blog, albistegi, posta-zerrenda edo delako iturriaren
helbidea eta XML edo RSS jarioaren helbidea. Biak idatzi, mesedez.
3. Idatzi zein kategoriatan gehitu nahiko zenukeen.
4. Bidali formularioa.
Talde editoriala
Bi lagunek daramate ardura editoriala Aurki.com-en: Luistxo Fernandez eta Asier
Sarasua. Talde editorialak bi modu ezarri ditu euskarazko informazio iturriak
Aurki.com-en sartzeko:
1. Jendearen eskariari kasu eginez, taldeak sarrera ematea informazio iturriei. Izan
ere, Aurki.com-en bertan lotura bat eskaintzen da, nahi duenak eskaria egin
dezan. Hala ere, CodeSyntaxek galbahe bat jartzen du, hainbat irizpideren
arabera: informazio iturria euskaraz idatzita egotea, informazio kopurua,
maiztasuna… Zenbait kasutan gertatu da norbaitek blog bat sortzea Blogger-en,
eta berehala eskatzea sarbidea Aurkin, apenas ezer argitaratu barik.
2. Eskaririk jaso gabe informazio iturri bat onartzea, talde editorialak jakin duelako
informazio iturri hori sortu dela eta interesgarria dela.
Beraz, talde editorialak erabakitzen du zer informazio iturri sartu Aurki.com-en, eta
robotak zer maiztasunarekin bilduko duen informazioa feed horretatik. Izan ere, Berria-
ren kasuan, esate baterako, egunean behin bakarrik jasoko du robotak hango
informazioa, maiztasun horrekin kargatzen baitute informazioa euskal egunkarian.
Proiektu irekiak
Egitasmo irekiak dira Aurki-renak. Direktorioa boluntarioek editatzen dute, eta
automatikoki elikatzen da haiek gehitutako lotura eta baliabideekin. Jarioa ere, euskaraz
katalogatu ahal izan diren informazio iturri erakargarrien bilgunea da, RSS edo antzeko
formatu batean informatzen dutenak.
Horregatik diogu gaur egun Aurki.com-ek bistaratzen duela Interneten euskaraz egiten
den produkzioaren zati esanguratsu bat. Artikulu batean, Anjel Lertxundik deitzen zion
Interneti euskararen 8. probintzia, ikusarazi nahi baitzigun zer garrantzizkoa den sarea
euskararentzat. Eta horretarako blogak oin hartuta, aztertu zuen euskal blogosferaren
ekarria euskal kulturari (Lertxundi, 2005). Esango genuke Anjel Lertxundik Aurki.com-
i begira egin zuela azterketa hura, laster bistaratuko ditugun datuek erakutsiko duten
moduan, sarean hantxe baitago euskarazko produkziorik behinena. Beraz, gaur gaurkoz
Aurki.com izango litzateke euskararen 8. probintzia horren ispilu.
12
METODOLOGIA ETA PROZEDURA
Azterlan hau egiteko, epe jakin bat aukeratu genuen, 2005eko irailetik 2006ko irailera.
Epe hori aukeratu genuen berau delako Aurki.com batzailearen garairik indartsuena,
bere robotak emandako datuen argitan. Aurkiko robotak asteroko informazioa ematen
du, baina guk hobetsi genuen informazio hori hiletan sailkatzea, horrek lagunduko
ligukeelako informazio kopuru handi hori hobeto kudeatzen.
13
egin genuen moduan, 11 erabiltzaile horiei ere hamabost egun
eman genien erantzuteko, ekainaren 12tik 26ra.
AZTERLANA
Robotaren datuak
Aurki.com batzailearen robotak hainbat datu eman digu, jakin dezagun hobeto zer
bilakaera izan duen euskal batzaileak 2005eko irailetik 2006ko irailera. Badakigu,
adibidez, urte horretan Aurkik ekarri zituela bere gunera 60.337 artikulu, euskarazko
informazio iturrietatik jasoak. Badakigu, halaber, aldi horretan irakurleek 173.652 aldiz
egin zutela klik Aurki.com-en, horko artikuluak irakurri guran.
Horiek kopuru absolutuak dira. Hala ere, jakin dezakegu batez beste asteko zeintzuk
diren informazio iturri bilatuenak, eta hor hurrenkera aldatu egiten da apur bat, eta
agertzen dira beste informazio iturri batzuk ere:
14
1. Faroa: 83,34 klik asteko
2. XME: 64, 06
3. Patxitrapero: 61,25
4. Gaztelumendi: 60,86
5. Sustatu: 48,42
6. Sustatu argazkiak: 45,75
7. Telezaborra: 45,69
8. Blogari.net: 41,91
9. Begizta.net: 39,59
10. Julen Gabiria: 39,34
Kasu bietan, zenbaki absolutuetan eta batez bestekoetan, lehen lau bilatuenak beti dira
blog pertsonalak. Hortaz, lasai esan dezakegu Aurki.com-en jendeak batez ere blogek
sortutako informazioa bilatzen duela, eta horien artean, blog pertsonal zenbait direla
bilatuenak.
Hauek sartzen dira beren informazio iturrietara Nire Jarioa ataletik, hor egiten dituzte-
eta harpidetzak. Horra iristen den jendea jantziagoa izan daiteke teknologia kontuetan,
eta emaitzek ere hori erakusten dute, bilatu ere bilatzen dutela informazio
teknologikoagoa, lehen lau emaitzek erakusten duten moduan. Hortaz, Aurki.com-eko
irakurlea azalean batez ere blog pertsonalen bila ibiltzen da, baina harpidedunek
informazio espezializatuagoa bilatzen dute, teknikoagoa.
Galdera horri bi modutan begiratu diogu. Alde batetik, parean jarri ditugu artikulu
gehien argitaratzen dituzten informazio iturriak eta klik gehien jasotzen dituztenak,
kontuan hartuta batzuek eta besteek zenbat artikulu ateratzen dituzten astero batez beste.
15
1 Gname Itzul 66,73 1 Faroa 3,90
2 Berria.info 63,57 2 XME 3,69
3 Hari@ 63,28 3 Patxitrapero 4,96
4 EITB-24 Politika 62,90 4 Gaztelumendi 3,55
5 Eibartarrak 60,00 5 Sustatu 14,80
6 EAJ-PNV Noticias 42,32 6 Sustatu argazkiak 5,03
7 Euskal Herria Info 36,82 7 Telezaborra 1,05
8 EITB-24 Azala 34,90 8 Blogari.net 1,30
9 UKBerri.net 33,03 9 Begizta.net 4,15
10 Plaza Berria.info 31,38 10 Julen Gabiria 1,20
Puntu honekin amaitu aurretik, argibide bat: esaten dugunean Faroa dela informazio
iturririk klikatuena, ez gara esaten ari euskarazko blogen artean Faroa dela irakurriena,
baizik eta Aurki.com-en kontsultatzen diren informazio iturrien artean, bera dela
klikatuena. Izan ere, jende asko sar daiteke Faroan edo beste edozein informazio
iturritan Aurki.com-etik pasatu barik.
Erabiltzaileen iritziak
Aurki.com-eko harpidedunen iritziak jakiteko, bi galdetegi mota erabili ditugu, itxia
bata, eta hori bidali zitzaien Aurki.com-eko harpidedun guztiei, 320 lagun, sarean bertan
erantzun zitzaten galderak. Bigarrena, berriz, irekia zen, eta hori bidali zitzaien 11
laguni, nahi bezain zabal erantzun zezaten.
Galdetegi itxia
Aurki.com-eko 320 harpidedunek hamabost egun izan zituzten galdera itxiei
erantzuteko, ekainaren 12tik 26ra, biak barne. Egun horiek igarota, 53 lagunen
erantzunak jaso genituen, alegia, harpidedun guztien %16,5enak. Galdetegiak 14
galdera zituen guztira, 10 Aurki.com batzailearekin lotuak eta beste laurak orokorrak,
16
jakiteko erantzun dutenen generoa, adina, jatorri geografikoa eta iruzkinak.
25,00
Media Zenbat hilabete daramazu Aurki.com erabiltzen?
20,00
15,00
10,00
5,00
0,00
Gizonezkoa Emakumezkoa
Sexua
Horrek esan nahi du gizonak lehenago hasi zirela erabiltzen Aurki.com emakumeak
baino. Adinari erreparatuz gero, berriz, ikusten da gazteenak, 20 eta 30 urte artekoak,
geroago sartu zirela Aurki.com-en, batez beste 13 hilabete pasatxo daramate-eta, zazpi
puntu beherago besteek baino. Eta maiztasunari gagozkiola, datu esanguratsu bat:
sarrien sartzen direnak Aurkin dira denbora gehien daramatenak harpidetuta, 26
hilabetetik gora. [F = 3,395; p < 0,05]
17
30,00
Media Zenbat hilabete daramazu Aurki.com erabiltzen?
25,00
20,00
15,00
10,00
5,00
0,00
0-1 2-4 >4
maiztasuna3
18
informazioa hobeto kudeatzen, eta %41,2k esan dute baietz, %35,3k hala-hola eta
%19,6k ezetz. Hala ere, aipatzekoa litzateke puntu honetan emakumeak positiboagoak
direla gizonak baino: %50ek uste du Aurkik laguntzen diela informazioa hobeto
kudeatzen. Hori pentsatzen duten gizonak, ostera, %37,5 dira. Estatistikaren arabera ez
da datu esanguratsua, baina bai aipagarria. Adinari dagokionez ere, aipatzekoa litzateke
30 eta 40 urte artekoak direla positiboenak, %58,8k uste baitu Aurkik laguntzen diela
informazioa hobeto antolatzen. Gazteenek, aldiz, zalantza gehiago dute, horietarik
%57,1ek uste baitu hala-hola laguntzen diela. Negatiboenak, azkenik, 40 urtetik
gorakoak dira, %26,3k iritzi baitio ez diela laguntzen. Maiztasunetik begiratuta, datu
esanguratsuak ditugu estatistikaren ikuspegitik: sarrien sartzen direnak dira
positiboenak (%64,3) eta gutxien sartzen direnak, berriz, ezkorrenak (%41,7). [Χ2 =
12,31; p < 0,05]
10 maiztasuna3
0-1
2-4
>4
8
Frecuencia
0
Bai Hala-nola Ez
19
batez ere gogoan hartzen baditugu informazioaren kudeaketaz jasotako erantzunak, oso
bat baitatoz. [Χ2 = 7,69; p < 0,09]
60
50
40 Bai
30 Hala-nola
20 Ez
10 Ez dakit
0
Gizonezkoak Em akum ezkoak
Zer hobetu
Jende gehiena nahiko konforme dago Aurki.com-ekin, baina kontuan hartzekoak dira
hobekuntzak eskatzen dituztenak: %35,3k eskatzen du batzailearen antolakuntza
hobetzea, %47,1k, ia erdiak, diseinua hobetzea eskatzen du, %37,3k, zabalkundea eta
%33,3k, informazio iturri kopurua. Aipatzekoa litzateke 20 eta 30 urtekoek
azpimarratzen dutela gehien hobetu beharra antolakuntzan (%57,1) eta diseinuan
(%64,3), logikoa, bestalde, kontzeptu biak oso lotuta baitoaz. 40tik gorakoek, bestalde,
nahiago dituzte hobekuntzak zabalkundean (%47,4) eta iturri kopuruan (%36,8), nahiz
eta zenbaki horiek ez izan hain esanguratsuak. Maiztasunaren ikuspegitik, ordea, sarrien
sartzen direnak dira hobekuntza gehien proposatzen dituztenak: antolakuntzan (%50),
diseinuan (%64,3) eta informazio iturri kopuruan (%50). Hori ere logikoa, Aurki gehien
erabiltzen dutenek erakusten dute-eta interes handien aplikazioa hobetzeko.
20
interesatzen zaizkizun jario guztiak”. Beste batek ez dio “zentzurik ikusten
euskarazko iturriak bakarrik biltzen dituen batzaile bati”. Eta beste batek:
“Euskaraz BAKARRIK funtzionatzian aukera mugatzaile hori etxata oso
funtzionala iruditzen. Ni ez nabil interneten militantziaz”. Ondorioa, beste hauek
adierazi dute: “Azkenian Aurki ez erabiltzen amaitu dot”. “Bloglinesekin
bigarren batera joatea alfergura ematen dit eta aspaldian ez dut erabiltzen”. Edo
“Bloglines-ekin hasi nintzenetik Aurki alboratu egin dut”.
Zentraltasuna galdu du. Erabiltzaile batek baino gehiagok diote Aurkik galdu
egin duela garai batean erabiltzaile euskaldunen artean izandako zentraltasuna.
Batetik, informazio iturriak asko ugaritu dira eta Aurkik ezin duelako horien
guztien jarraipena egin, eta, bestetik, “jario profesional eta instituzionalek
partikularrei ‘bisibilitatea’ kendu” dietelako. Beste baten ustez, iturri kopuru
mugatua edukitzeak Aurki atzean utzi du.
Ireki Aurki.com erdal jarioei. Irakurle batek formulatu du garbi proposamen
hori: “euskarazko jarioak irakurtzea ahalbidetzen duen bezala, norberaren
kontuan beste hizkuntzetako jarioak, beste edozein web orrirenak izateko aukera
edukitzea proposatzen dut”.
Galdetegi irekia
Galdetegi itxia osatu guran, eta erantzun kualitatiboak jaso nahian, beste galdetegi bat
bidali genien Aurki.com-eko 11 erabiltzaileri, galdetegi irekia, nahi adina luzerarekin
erantzun zezaten.
Galdetegi itxiarekin egin genuen moduan, 11 erabiltzaile horiei ere hamabost egun
eman genien erantzuteko. Denbora horren buruan, 4 erantzun jaso genituen,
galdetutakoen %36. Hauek dira beren erantzunak.
21
Aurki lagungarria den informazioa kudeatzeko
Lautik hiruri, bai., laguntzen die informazioa hobeto kudeatzen.
Beste bati lagundu egiten dio bertsio alternatiboak eta ez-ofizialak lortzen.
Zer hobetu
Hauek dira jasotako proposamenak:
Bizkorragoa egin.
Bilatzailea gehitu.
Berriak etiketatu.
Diseinu grafikoa hobetu.
Hobetu informazio iturriak bistaratzeko sistema, atzera eginez gero, ikus
daitezen berriro norberaren informazio iturri guztiak.
Erraztu harpidetzak kontu batetik bestera pasatzea, Outlook-etik Gmailera
adibidez.
22
ONDORIOAK
Ondorio nagusi hauek atera ditugu azterlan honetatik:
Aurki.com batzaileak bere baitan biltzen du sareko euskal produkzioaren zati
esanguratsu bat —bosten bat, hor nonbait—, nahiz eta blog kopurua hazi ahala,
zati hori gero eta txikiagoa izan. Gogoan izan, 2007ko uztailaren 9an 5.464 blog
zeudela euskaraz, eta horietatik, 3.005 indarrean zeudela, David Sifryk
erabilitako neurri bera erabilita. Gainera, Aurki.com batzaileak blogak ez diren
informazio iturri asko jasotzen ditu.
Aurki.com-en informazioa ataletan antolatua dago, 16 ataletan zehazki, eta
Google News zerbitzuak nola, atal bakoitzean beti nabarmentzen du azken iritsi
den informazioa, helburua du-eta euskal planetaren ispilu izatea.
Aurki.com batzaileak lagundu egiten die zerbitzuko harpidedunei informazioa
hobeto antolatzen.
Aurki.com-en jendeak batez ere irakurtzen du blogek sortutako informazioa,
bereziki blog pertsonalek sortutakoa.
Aurki.com-eko harpidedunek batez beste 20 hilabete daramate harpidetuta
zerbitzuan, eta hamabost eguneko epean sartzen dira Aurkin, 7,2 aldiz, alegia, bi
egunez behin, gutxi gorabehera.
Beti ez dago loturarik jendeak gehien irakurtzen dituen informazio iturrien eta
berauek argitaratzen diren maiztasunaren artean.
Aurki.com-eko harpidedun gehienek, %80k, ez du nahikoa Aurkirekin, eta beste
batzaile bat erabiltzen du.
Beraz, bi izan ezik, beste lan hipotesiak bete egin dira azterlan honetan.
• Aurki.com batzailea da sarean egiten den euskarazko produkzioaren ispilu
egokia. Eta hori diogu, batetik jasotzen dituelako tradizio handien duten blogak,
maiztasun handienarekin argitaratzen dutenak eta klikatuenak. Bestetik,
Bloglines batzaileak ere, zein erabiltzen baitute Aurki.com-eko erabiltzaile
gehienek, iritzi hori berresten du, zeren Aurki.com-en gehien klikatzen diren
blogak dira han ere harpidedun gehien jasotzen dituztenak.
• Aurki.com hala-hola antolatuta dago. Harpidedun askok (%39,2 ) uste dute
Aurki.com ondo antolatuta dagoela, baina harpidedun gehiagok (%51) uste du
hala-hola dagoela antolatuta.
• Aurki.com-ek lagundu egiten die erabiltzaileei informazioa hobeto kudeatzen.
Jendeak batez ere irakurtzen ditu blogen esparruan mugarri diren argitalpenak.
• Aurki.com-eko harpidedunek batez beste urtebete baino gehiago daramate
harpidetuta.
• Gure hipotesia ezeztatuz, informazio iturririk irakurrienak ez dira beti sarrien
argitaratzen direnak.
• Aurki.com-eko harpidedun gehienek beste batzaile bat erabiltzen dute
Aurki.com-ez gainera.
23
AURRERA BEGIRAKOAK
Azterlan hau amaituta, zenbait proposamen egingo ditugu, Aurki.com hobetzeko
asmoarekin.
Ireki Aurki.com eta, horrela nahi duenari, eman aukera jasotzeko berak nahi
dituen jarioak, euskarazkoak izan edo beste hizkuntza batekoak. Hori seguruenik
egin daiteke euskal planetaren itxura aldatu barik, alegia batzailearen azala, hor
ez baitute zertan agertu erdal iturriek.
Hausnartu Aurki.com-ek zer diseinu duen eta zelan dagoen antolatuta.
Erabiltzaile gazteek eskertuko dute.
Sartu blog gehiago Aurkin. Euskal planeta osatzeko, ondo dago denetariko
informazio iturriak sartzea Aurkin, baina kontuan izan jendeak zerbait
alternatiboa bilatzen duela Aurkin, eta hori batez ere blogetan aurkitzen duela.
Gaiei dagokienez, zaindu bereziki euskararekin, euskal kulturarekin eta
teknologiarekin zerikusirik duten informazio iturriak, erabiltzaileek gai horiek
hobesten dituztelako.
Gehitu albiste bilatzaile bat batzaileari. Horrek aukera emango dio erabiltzaileari
informazioa errazago eskuratzen.
Erraztu prozedura harpidetzak kontu batetik bestera pasatzeko, esaterako
Outlook-etik Gmailera.
24
BIBLIOGRAFIA
GILLMOR, D. (2004): We the Media: Grassroots Journalism by the People, for the
People. O’Reilly Media, New Ed edition.
25
NIELSEN, J. (2000): Designing Web Usability. Indianapolis. New Riders Publishing.
ORIHUELA, J.L. (2006): La revolución de los blogs. Madrid. La Esfera de los Libros.
O’REILLY, Tim, (2005): “What Is Web 2.0”. 2007ko ekainaren 23an hartua, hemendik
http://tinyurl.com/743r5
RICHARDSON, W. (2006): Blogs, wikis, podcasts, and other poweful web tools for
clasrooms. California. Corwin Press.
STONE, B. (2003): Blogging. Genius Strategies for Instant Web Content. USA: New
Riders Publishing.
VISE, David A. & MALSEED, M. (2005): The Google Story. Delacorte Press /Google.
La historia. La esfera de los libros. Madrid.
WILSON, F. (2005): “The Looming Attention Crisis”. 2007ko ekainaren 25ean jasoa,
hemendik: http://avc.blogs.com/a_vc/2005/11/the_looming_att.html
26
GLOSATEGIA
Batzaile. Programa bat da, biltzen du informazioa beste informazio iturrietatik, eta
antolatzen du informazio hori, dena batera, leiho bakar batean, irakurleak joan behar
izan ez dezan, derrigorrean, jatorrizko iturrietara. Sarean egon daiteke edo off-line,
norberaren ordenagailuan. Adibideak: Bloglines, Aurki.com, Google Reader.
Bilatzaile. Aplikazio bat, zeinaren bidez edukiak aurki baitaitezke sarean, hitz gakoak
erabilita. Google, Yahoo Search eta Live bilatzaileak dira. Orobat, Aurki.com hasieran
bilatzailea izan zen.
Blog. Webgune mota bat da, aurretik txantilioietan prestatua, eta hor edukiak modu
kronologikoan ordenatzen dira: berrienak goian eta zaharrenak beherago. Jendeak
erantzun egin dezake bertan, eta beste batzuek horiei erantzun. Izan daitezke
pertsonalak (Patxitrapero), taldekoak (Sustatu) edo tematikoak (Superbai).
Blog komunitate. Blogari talde bat, biltzen dena erakunde baten aterpean, komunitate
bat sortzeko. Kasu horietan, blogariek errespetatu behar izaten dituzte komunitatearen
arauak. Euskal Herrian hainbat daude: Eibar.org, Goiena.net, Uztarria.com, etab.
Blog plataforma. Tresna bat, zeinaren bidez edonork sor dezakeen blog bat, hiru pauso
emanda: ireki kontu bat, eman zure datuak eta aukeratu txantilioi bat. Euskaraz, hainbat
blog plataforma daude: Blogari.net, Blogak.com, Mundua.com, Nireblog eta
Mahatsorriak.
Blogari. Pertsona bat da, blog bat eduki eta elikatzen duena. Blogariak dira, esaterako,
Luistxo Fernandez, Patxitrapero eta Jabi Zabala, besteak beste.
Blogger. Blog plataforma bat, aitzindaria, Pyra Labs enpresak sortua eta ondoren
Googlek erosia. Bertan edonork sor dezake blog bat, hiru urrats eginda. Hainbat
hizkuntzatara dago itzulia.
CodeSyntax. Enpresa bat, Eibarren sortua 2000. urtean. Web aplikazioak egiten ditu.
Bere produkturik ezagunena nazioartean Tagzania da, aplikazio bat sareko mapak
sailkatzeko.
CSS. (Cascading Style Sheets / Estilo Orriak Kaskadan). Hizkuntza bat da, eta zehazten
du HTML dokumentu bat zelan formateatu beharko litzatekeen.
Digg. Webgune bat da, oinarritua komunitatearen partehartzean. 2004an sortu zen eta
bertan albisteak argitaratzen dira izena emandako erabiltzaileek bidalitakoak.
Erabiltzaileek, izena emanda egon edo ez, boto bidez goratu ditzakete albisteak
webguneko azalera.
27
Direktorio. Bilatzaile mota bat da, zeinak sailkatzen dituen webguneak mailatan eta
azpimailatan. Datu berriak eskuz sartzen zaizkio.
Dmoz.org. Ezaguna da Open Directory Project bezala, edukien direktorio eleaniztun eta
irekia, Time Warnerena, baina boluntarioek eraikia eta elikatua. Aurki.com bilatzailea
izan zen proiektu horren euskal ispilua.
Flickr. Zerbitzu hau 2002an sortu zuen Ludicorp enpresak Vancouverren, Kanadan.
Hasieran sareko jolas bat izan behar zena, gero argazkiak partekatzeko webgune bihurtu
zen, sekulako arrakastarekin, hainbestekoa, non 2005ean Yahook erosi baitzuen.
Google Coop. Google-ren tresna bat da, bilatzaile pertsonalizatuak egiteko. Hori
baliatuta, CodeSyntaxek euskara hutsezko bilatzailea ipini zion Aurki.com euskarazko
bilatzaileari.
Google News. Google enpresaren zerbitzu bat, hainbat hizkuntzatan emana; eskaintzen
ditu saretik jasotako albisteak, taldetan antolatuta.
Hari@. Buletin elektroniko bat da, Sareko Argiak sortua, eta posta elektroniko bidez
banatua harpidedunei. Hamar bat albiste banatzen ditu lanegunetan, jeneralean sarrera
labur bat eta hainbat loturarekin.
Infoxikazio: egoera bat informazio gainkargak eraginda, eta hor kaltetua blokeaturik
geratzen da, ez dakiela zelan kudeatu informazioa.
Jario. Feed ere deitzen zaio. XML artxibo bat da, izenburuak eta azalpenak ditu, eta
erabiltzaileak jaso dezake bere batzailean, baldin eta aurretik harpidetu bada jario
horretara. CodeSyntax enpresak Jarioa izena eman zion Aurki.com batzailearen
proiektuari.
Menéame. Digg bezala, Menéame da webgune bat, gaztelaniaz sortua eta oinarritua
komunitatearen partehartzean. 2005ean sortu zen eta bertan albisteak argitaratzen dira
izena emandako erabiltzaileek bidalitakoak. Erabiltzaileek, izena emanda egon edo ez,
boto bidez goratu ditzakete albisteak webguneko azalera.
Mozilla. Mozilla Fundazioa erakunde bat da, irabaz asmorik bakoa, eta software librea
egiten du. Bere helburua da aukera eta berrikuntza bizirik eustea Interneten. Edozeinek
lagun dezake Mozilla proiektuan, dela kodea ekarrita, dela produktuak probatzen. Bere
produkturik ezagunenak dira Firefox nabigatzailea, Thunderbird posta programa eta
Camino nabigatzailea, besteak beste.
Nabigatzaile. Aplikazio bat da, eta berau erabilita erabiltzailea irits daiteke Interneten
dauden webguneetara. Netscape eta Mosaic izan ziren hasierako nabigatzaile handiak.
Gaur egun Internet Explorer erabiltzen da gehien. Baita Firefox, Opera eta Safari,
besteak beste.
28
Off line. On line sarean bada, off line da saretik kanpo.
Peer to peer komunikazio. (P2P) Sareko sistema bat da, non artxiboak ordenagailuetan
dauden, eta, beraz, jaso ere ordenagailuetatik jasotzen diren, zerbitzari zentral batetik
jaso ordez. Napster musika zerbitzu irekia izan zen p2p zerbitzu bat.
Planet. Internet planet edo planeta terminoak izendatzen ditu batzaile tematiko edo
lokalak. Espainian daude Planeta Canarias edo Planet Granada, adibidez. Aurki.com
euskarazko planet bat da, eta atalka sailkatua dago.
Posta zerrenda. Pertsona multzo bat da (edo helbide elektroniko multzo bat), gai jakin
baten inguruan bildu dena, eta horren inguruan idazten diote elkarri posta
elektronikoaren aldagai hori erabilita. Eibartarrak da posta zerrendarik zaharrena eta
indartsuena euskarazkoen artean.
RSS. (Really Simple Syndication) XML familiako fitxategi formatu bat da, eta
prestatuta dago sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzat. Horri
esker, posible da informazioa banatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea. Horri
sindikazioa deritzo.
Tumblelog. Blogaren aldaera bat, eta hobesten ditu mezu oso laburrak, iruzkin oso
motzekin.
Txat. Posta elektroniko moduko bat, baina denbora errealean. Hainbat lagun aldi berean
elkarri idazten Interneten. Horretarako, bat-bateko mezularitza erabiltzen da, Messenger
adibidez.
Web 2.0. Web 2.0 da web aplikazio multzo bat, erraza, eta laguntzen du lanak sortzen
eta partekatzen. Horietako bat da Flickr, eta laguntzen du argazkiak partekatzen. Beste
bat, del.icio.us, eta balio du irakurgaiak partekatzeko. Adierazten du World Wide Web
amaraunaren bigarren aldi bat, garatuagoa eta malguagoa.
Wiki. Webgune berezi bat da, bertako edukia edozeinek gehitu, moztu edo aldatu
baitezake. Wiki hitzak “bizkor” esan nahi du hawaiieraz.
Wikipedia. Sareko entziklopedia bat da, 2001ean sortua, boluntarioek editatzen dute
auzolanean, eta hainbat hizkuntzatan idazten da. Bertsiorik osoena ingelesez dago, eta
egunero gehitzen zaizkio edukiak.
29
XML. (Extensible Markup Language) Hizkuntza bat da, irekia eta estandarra, World
Wide Web Consortium (W3C) erakundeak 1996an sortua, eta egokia informazioaren
formatu bateratuak sortu eta sarean partekatzeko.
30
Eranskinak
31