Vous êtes sur la page 1sur 2

Bakerako zubia

Euskal gizarteak inoiz ez du Bakea hain gertu antzeman. Hau


nabarmendu beharra dago.

Aurretik honelako beste hainbat itxaropen zapuztu izanak


eszeptizismo ulergarria sortzen du, bai, baina hala ere ausartu egingo
gara esatera oraingoa beste modu batean ikusten dela.

Bakearen gertutasuna diogunean, ETAren bortizkeriaren amaieraz ari


gara, bai eta euskal herritarrek jasan dezaketen Giza Eskubideen,
Eskubide Zibil eta Politikoen, urraketa-egoera gainditzeaz ere.

ETAren bortizkeriari amaiera ematea ekarpen oinarrizko eta


saihestezina da Bake eta Demokrazia eszenatokia lortzeko.
Urtarrilaren 10eko agirian ez du iragartzen euskal gizarteak nahi duen
amaiera. Hala ere, uste dugu itxaropenari leiho bat irekitzen diola,
zein testuingurutan azaltzen den kontuan hartuta.

Gaur egun legez kanpo dagoen eremu politikoa behin eta berriz
hartzen ari den jarrera eta konpromiso publikoa lehen mailako
aldaketa da euskal eszenatokian. Bereziki ez dago ezkutatzerik edo
ukatzerik otsailaren 7an Euskaldunan egindako agerraldia. Aldiz,
babestu egin behar da eta garatzeko beta ireki behar zaio, guztiokin
batera Bakearen alde ekarpena egiteko aukera izan dezan. Beste hitz
batzuetan esanda, LEGEZTATU beharra dago, arestian aipatutako
helburuaren atal banaezina delako. Eremu horren interesaren
gainetik, euskal gizarte osoarena, maiuskulaz idatzitako
DEMOKRAZIArena, dago jokoan.
Bakea lortzeko, bestalde, zubia behar dugu, zubian zehar oinez haren
bazterrera behin-betikoz iritsi ahal izateko. Zubiak, era berean, zutoin
sendoak behar ditu eta hauen gainean eraiki behar da atal bakoitza,
bukaerara iritsi arte, une bakoitza, aukera bakoitza, pasarte bakoitza
aprobetxatuta.

Jarrera aktiboa, tinkoa, irmoa hartu beharra dago, eta adierazpen


honen oihartzuna zabaldu, dagokion lekuraino iritsi dadin. Bakea eta
Demokrazia denon ondare dira. Horiek lortu eta finkatzeko
konpromisoa ere denoi dagokigu. Horregatik dei egiten diegu herritar
guztiei MANIFESTAZIO IXILEAN joan gaitezen, Bilbon, otsailaren
19an, arratsaldeko 17:30etik aurrera, La Casilla Plazatik hasita,
goiburu honen atzean: BAKERANTZ, LEGALIZAZIOA.

Euskal gizarteak ITXAROPENERAKO eskubidea dauka. Honekiko


konpromisoak ekarri gaitu gaur hemen ekimen honen berri ematera.

Bilbon, 2011ko otsailaren 12an

Joxe Arregi Kepa Landa


Cesar Arrondo Xabier Oleaga
Txaro Arteaga Martxelo Otamendi
Xabier Arzallus Iñaki Perurena
Kontxita Beitia Maixux Rekalde
Joxerramon Bengoetxea Mitxel Sarasketa
Jose Ramon Castaños Paul Rios
Xabier Goirigolzarri Jesus Uzkudun
Perico Ibarra Peio Zabala
Anjekes Iztueta Iñaki Zarraoa
Antton Lafont Xabier Zubizarreta

Vous aimerez peut-être aussi