Vous êtes sur la page 1sur 40

AURKIBIDEA

SARRERA DOKUMENTALAK ETA HEZKUNTZA DOKUMENTALAREN SINOPSIA TESTUINGURU HISTORIKOA PERTSONAIA HISTORIKOAK PROPOSAMEN DIDAKTIKOA HELBURUA DOKUMENTALA IKUSI AURRETIK DOKUMENTALA IKUSI ONDOREN BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA

SARRERA
DOKUMENTALAK ETA HEZKUNTZA
Iraganak irakaspen baliotsu ugari utzi dizkigu, eta horietako batzuk ezagutzea baliabide ezin hobea da etorkizunean erregimen autoritariorik sor dadin eragozteko. Era berean, aberasgarria gertatuko zaigu iraganeko hainbat unetako solidaritatetik ikastea eta jarrera solidarioa izatea guk ere, etorkizunean nahiz gaur egunean, beren ideien ondorioz jazarpena eta are heriotza ere aurkitzen baitituzte askok eta askok oraindik. Hezkuntza oinarri-oinarrizko tresna da gazteek heldutasunerantz egin beharreko ibilbidean gidari izango dituzten jarrera, portaera eta helburuak finkatzeko. Gazteek balio demokratikoak eta solidarioak barneratzera bideratutako jardueretan, prebentzio jardueretan, funtsezkoa da ikus-entzunezko elementua txertatzea; izan ere, elementu horrek erakargarritasuna eta hurbiltasuna atxikiko dio errealitate historikoari. Iurre Tellera dokumental honen zuzendarietako batek dioenez, historiak oso gogoan ditu buruzagiak eta heroiak; baina, oro har, ahaztuta gelditu ohi dira arrisku egoeran zegoen jendeari ostatua edo jana eman zietenak edo haiei ezkutatzen lagundu zietenak. Azken bidaia filmak historiako pertsona anonimo horiexen garrantzia azpimarratu nahi du, hain zuzen ere: heroi ezezagun horiek eta haien ekintza solidarioak gogora ekarri nahi ditu, berebiziko garrantzia izan baitzuten jende askoren bizitzan, beren bizitza besteen alde arriskuan jarrita Hezkuntzan, diziplina arteko estrategia da zinema dokumentala: baliabide bizia eta sormenezkoa, edozein eduki hurbiltzeko eta lantzeko aproposa. Izan ere, iraganera bidaia liluragarria egin eta orainera eta etorkizunera proiektatzeko gonbita egiten dio zinema dokumentalak ikasleari. Gida didaktiko honek proposamen irekia dakar, abiapuntukoa, irakasleek curriculumeko programaren arabera egokitu eta erabil dezaten.

DOKUMENTALAREN SINOPSIA
Azken bidaia zorigaiztoko gau baten kontakizuna da; orain dela hirurogei urtetik gora Pirinioetako baserri batean hainbat herrialdetako sei lagun atxilotu zituzteneko kontakizuna, hain zuzen. Pertsona horietako bakoitzaren historiak beste historia zabalago bat erakusten digu: Bigarren Mundu Gerran Comte ihesbidea osatu zuten ehunka gizon-emakumeena, alegia. Indarra eta ausardia, gerra garai gorrian, naziek Belgikan, Frantzian eta Espainian ezarri zuten errepresio latzaren garaian.
1943ko neguko goiz euritsu batean, emakume alargun gazte batek bere baserriko atea ireki zuen, Ipar Euskal Herriko Pirinioetan. Zutik, atearen ondoan, emakume belgikar mardul bat, hiru ezezagunekin. Akituta zeuden, eta blai-blai: mila kilometrotik gora eginak zituzten, Bruselatik haraino.

Dde de Jongh 36 bidaia egina zen ordurako; haren kideek, aldiz, ordukoa zuten lehena. Stanley Hope hegazkinlaria zegoen haien artean; harrezkero, beti izan zuen oso gogoan une haren garrantzia. Gau hartarako, ezinbestekoak izan ziren zuhurtzia handia, prestakuntza arretatsua, nortasun agiri faltsuak eta Britainia Handiko Inteligentzia Zerbitzuaren (MI9) finantzaketa. Antolaketa lanetan, Dderen moduko kideak aritu ziren; denak ere hegazkinlari aliatuak alemanen esku ez jausteko xedean bat eginda. Askok lortu zuten bidaia hura egitea; baina, oraingoa, Stanleyren txanda zen, eta abentura handiaren azken urratsera iritsita zegoen. Britainiarrak zain zituen Espainiako lurretan, Gibraltarrera eramateko, eta haiengana iristeko Pirinioak zeharkatzea besterik ez zitzaion gelditzen. Stanleyk, ordea, ez zituen mendi haiek berriro ikusi urte askoan.

Gau hartan, zazpi lagun elkartu ziren sutondoan: alargun gaztea, hiru haurren ama; baserriko morroia, Espainiako Gerra Zibiletik erbesteratua; kontrabandista euskaldun bat; Dde; Stanley, eta beste bi hegazkinlari britainiar. Noiz atertuko zeudela, atea jo zuen norbaitek. Seinale hark goitik behera aldatu zuen beren bizitzaren nondik norakoa. Batek ihes egitea lortu zuen, eta lau bizirik irten ziren; baina beste bi ez ziren sekula gehiago etxera itzuli. Ateri egon izan balitz Handik hirurogei urtera, bizirik diraute, oraindik, gau haren ondorioek: ama ezagutu ez duen alaba bat; anaia noiz itzuliko irrikaz bizi den arreba; galdeketa latzen mehatxupean familia osoa salatu zuen hegazkinlaria, guztien geroa markatu zuena. Tragediak eta traizioak itxaropenari bide eman zioten, ordea. Alboko baserrikoek etxea eskaini zieten ihesi zebiltzan atzerritar haiei. Euskal erbesteratuek beren kontrabando sareen bidez laguntza ematen zuten. Belgikar aitak bere eginkizunari eutsi zion, bere bizia arriskuan jarrita bazen ere; atxilotu zutenean, herrikide batek hartu zuen haren lekukoa, harik eta bera ere atxilotu zuten arte. 1943ko gau hartako gertaeren ondoren, Comtek lanean jarraitu zuen, eta kolaboratzaile berriak bildu zituen, ehunka hegazkinlariri azken bidaia hartan laguntzeko. Beti izango dute gogoan Comte sarea osatzen zuten kide anonimoen laguntza.

TESTUINGURU HISTORIKOA Britainiar aire armada


Royal Air Force gudarosteko britainiar hegazkinlarien ausardia eta kemena funtsezkoak izan ziren alemanen oldarraldia geldiarazteko; herritar zibilak britainiar hirien kontrako bonbardaketen jazarpenetik askatzeko; eta Britainia Handiak Bigarren Mundu Gerran alemanen okupazio eremutik at irauteko. 1940ko uztailetik urrira, Ingalaterrako gudua deritzonean Frantziak hondoa jo zuen, eta Estatu Batuak gerran sartu gabe zeuden artean, Alemaniako aire armada Royal Air Force suntsitzen saiatu zen, uharte haren inbasioari ekiteko. Aireko lehen gudu handia izan zen; eta Bigarren Mundu Gerran alemanak galtzaile atera ziren lehena. 1940ko maiatzaren 26an Ingalaterrak eta Frantziak osatutako gudarostea Dunkerquetik atera eta urte hartako ekainaren 2an Frantzia errenditu ondoren, Hitlerrek mendean hartu zuen Europa osoa. Eta Britainia Handia laster bereganatuko zuelakoan zegoen. Aire armada beste erresistentzia biderik ez zitzaien gelditzen britainiarrei. 1940ko ekainetik 1941eko ekainera, Britainia Handia ia bakarrik aritu zen ordura arte garaile atera izan zen nazien Alemaniaren kontra. Hermann Gringek, Luftwaffe aire armada alemanaren buruak, Itsas Lehoia Operazioa izeneko inbasio plan bat landu zuen. Plan haren bidez, suntsitu egin nahi zuten RAF armada, Norvegian, Herbehereetan eta Frantzian kokatutako baseetatik abiatutako ontzien bidez. Britainiarrek bazuten abantaila bat: radarra. Robert Watson Watt britainiar fisikariak asmatutako gailua orduan erabili zuten historian lehen aldiz, eta aukera ematen zien etsaiaren hegazkinei antzemateko eta era koordinatuan gidatzeko ehiza hegazkin ingelesak, Supermarine Spitfire ospetsuak, maniobrak egiteko ahalmen ikusgarrikoak. Royal Air Forceko britainiar pilotuek alemanen mendeko eremuan sarraldiak egiten jarraitu zuten, ordea, eta Bigarren Mundu Gerran alemanek egindako eraso guzietatik defenditu zuten uhartea; baita alemanek V1 erabili zutenean ere (alemanez, Vergeltungswaffe 1; 1 zapalkuntza arma, Britainia Handiko hirietan txikizioa areagotzeko baliatua). 1944ko ekainetik 1945eko martxora bitartean, Ingalaterra hego-ekialdeari erasotzeko baliatu zuten arma hura, batik bat. 1941ean Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran sartu ondoren, Estatu Batuetako Aire Armadako hegazkinek (USAAF) sarraldiak egin zituzten Europa okupatuan, britainiarrekin batera. Okupatzaileek Frantzian eta Holandan ezarritako plataformak, lurpeko biltegiak eta jaurtitze maldak bonbardatu zituzten aliatuek. Lurralde okupatuetako erresistentziak ongi zekien britainiar hegazkinek funtsezko zeregina zutela gerran; eta, hala, ahalegin bereziz saiatzen zen Alemaniaren artilleriak edo hegazkinek botatako aireplanoetako hegazkinlari haiei laguntza eta

babesa ematen. Horregatik jardun zuen erresistentziak modu aktiboan lanean Erresuma Batuko espioitzarekin, MI9 sailarekin hain zuzen, hegazkinlari haien eskarmentua kontuan hartuta, oso baliagarriak gerta zitezkeelako Alemaniako nazien kontrako erasorako. MI6 britainiar zerbitzu sekretuen baitan sorturiko saila zen MI9, eskualde okupatuetan jausten ziren hegazkinlariak babesteko eta Belgikatik edo Frantzia okupatutik ihes egiten eta Britainia Handira itzultzen lagunduko zien laguntza sareak antolatzeko xedez sortua. Kolaboraziorako eta solidaritaterako irrika hori izan zen, hain zuzen, Comte sarearen ernamuina.

Frantzia okupatua
1940ko ekainaren 22ko armistizioan, Frantzia errenditu egin zen III. Reicharen aurrean, eta bakarrik utzi zuen Britainia Handia. Kapitulazio haren ondorioz, alemanen gudarosteak Frantzia iparraldea okupatu zuen, Paris hiriburua barne, baita Frantziaren Atlantiko aldeko kostalde osoa ere. Frantziako lurralde osoaren %60 inguru hartzen zuen eremu okupatuak, eta, izatez, lurralde osoa zuten naziek kontrolpean, beraiekin kolaboratzeko prest zegoen gobernu bat eratu baitzen okupatuta ez zegoen eremuan. Gobernu hark Vichyn zuen egoitza, eta Ptain buru, militar frantses oso kontserbadorea bera, Lehen Mundu Gerrako heroia. Wehrmachten (Alemaniako indar armatuen bilgunea) buruzagitzaren kostaldeko eremuan antolatu zen Comte sarea; eremu horrek Espainiarekin muga egiten zuen Pirinioetan barrena, eta Alemaniako gudarostearen agindupean zegoen, zuzen-zuzenean.

Francoren mendeko Espainia


Espainia frankistan barrena ihes egin behar izaten zuten britainiar pilotuek, berriro Ingalaterrara iristeko, Gibraltarretik edo Espainiako porturen batean itsasontzia hartuta. Francoren Diktadurak Alemaniako eta Italiako osteen laguntza jaso zuen Espainiako Gerra Zibilean; hain zuzen ere, haien sostengua funtsezkoa izan zen frankismoak garaipena lor zezan. Hala, Franco hasieratik bertatik agertu zen Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko prest, Hitlerren aliatu gisa. Espainiako Kanpo Arazoetako ministro Serrano Suerrek Gibraltar okupatzeko ekinaldian Espainiako lurraldea erabiltzeko baimena eman zien Alemaniako naziei, haiekin egindako hitzarmen baten bidez. Gibraltar menderatuta, Mediterraneoaren gaineko kontrola izango zuten alemanek. Eta, laguntza horren ordainetan, Espainiako gobernuak kolonia frantsesak bereganatu nahi zituen, inperio kolonial ahaltsua eraiki ahal izateko. Xede horrekin egin zuten elkarrizketa Hitler eta Francok Hendaian, Frantzia okupatuko lurretan. Nolanahi ere, Espainia ez zen gerran sartu, Hitlerren aburuz lurralde gehiegi eskatzen zizkielako ordainetan, eta ez ziolako kalte egin nahi Vichyko gobernu frantsesari, bere aliatua izanik. Gainera, Espainia ez zegoen egoera onean: gerra luze baten ondorioz, txikituta zegoen herrialdea, eta gudarostea oso eskasa zen, baliabide urrikoa, Alemania nazi garailearekin alderatuta. 1941eko ekainaren 21ean, Alemanak SESB inbaditzen hasi ziren. Inbasio hura aitzakia hartuta, Espainiak gerrara bidali zituen bere soldaduak, Dibisio Urdinean denak, kristautasunaren bandera ikur zutela. Baina Errusiako ekinaldiaren porrota zela eta, Francok itxura neutralagoa hartu zuen 1942. urtearen amaieran, III. Reichak hondoa joko zuela sinetsi nahi ezik, artean. Nolanahi ere, itxurazko neutraltasun hura gorabehera, ingelesek eta amerikarrek Kanariei erasoko zieten beldur ziren espainiarrak, eta uhartedi hura defenditzeko arma modernoak eskatu zizkieten alemanei. Era berean, haiei elikagaiak eta lehengaiak esportatzen jarraitu zuten, nahiz eta jaitsi egin zen Espainiako lurretan hornitzen ziren alemaniar ontzien kopurua. 1942ko otsailean Iberiar Ituna sinatu zuen Espainiak, Oliveira Salazar portugaldar diktadorearekin. Portugaldarrak Ingalaterraren aliatuak izan ziren, tradizioz, eta hura baliatu nahi zuen Francok, Hitlerrek huts eginez gero. 1943an, Franco, Britainia Handiak Madrilen zuen enbaxadore Samuel Hoareren bitartez, borrokan nahastutako bi alderdien arteko elkarrizketen aukera aipatzen hasi zen; Ardatzaren indarren eta mendebaldeko aliatuen artean bakea egiteko aukera, betiere Sobiet Batasuna kanpoan utzita, funtsezko etsaitzat baitzuten, komunista izanik. Helburu hura lortu ez zuenez, 1943. urtearen amaieran neutraltasunaren bideari eustera behartuta ikusi zuen bere burua. Hala, kanpo politika aldatzen hasi zen,

pixkanaka. 1944ko urtarrilean estatubatuarrek Espainiari petrolioz hornitzea eragotzi zioten, eta handik hilabete batzuetara Normandiako inbasioa gertatu zen; eta erregimenak baimena eman zien Estatu Batuetako hegazkinei Espainiako lurraldean lurreratzeko. Harrezkero, Mendebaldekoen aldeko herrialde gisa azaldu zen, komunisten etsai sutsu gisa. Gerra Hotzak, Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean mundua nork kontrolatutako sortutako lehiak, bizirik irauteko aukera bikaina ekarri zion.

Comte sarearen historia laburra


Bigarren Mundu Gerraren garaian, nazien kontra ari ziren hainbat organizazioren lanaren testigu izan zen Euskal Herriko muga. Madrileko enbaxada aliatuen zerbitzuek babestuta, nazien jazarpenetik ihesi zetozen pertsona eta erresistenteei muga igarotzen laguntzen zieten, gero Gibraltarrera iritsi eta lurralde aliatura itzul zitezen.

Comte sarea 1941. urtean sortu zuen Belgikako gazte talde batek; gazte haien artean ziren Arnold Depp eta Dde De Jongh. Sarea hegazkinlari aliatuak laguntzen espezializatu zen. Hegazkinlariak Alemanian eta Europa okupatuan zituzten helburuak bonbardatzen aritzen ziren, etengabe eta oldeka, eta, erasoaldi haietan, etsaiak eraitsi egiten zituen, Holanda, Belgika edo Frantzian zehar.
Bizirik ateratzea lortzen zutenek alemanen eskuetan erortzeko arriskua zuten, eta ondorio latzak ekar zitzakeen horrek: berehalako exekuzioak, tortura edo, kasurik onenean, kontzentrazio esparrua.

Comte sarea lau urtez aritu zen lanean, eta 700 bat iheslari jaso zituen, hegazkinlariak gehienbat. Franco buru zuela, Espainia herrialde neutrala zen, ofizialki; eta, hala, lurralde hartara iristen laguntzen zien sareak, handik Erresuma Batura itzul zitezen. Bidasoa ibaian barrena zeharkatzen zuten muga, Irun inguruan, edo Nafarroako mendietan zehar. Bidaia luze eta arriskutsu baten amaiera zen: Bruselan hasi, Parisen taldea berriro bildu, eta, Bidasoa baino lehen, Angelu edo Ziburura heldu artekoa. Azken ibilbide honetan, funtsezko eginkizuna zuten euskal gidari eta kolaboratzaileek, Gerra Zibileko erbesteratuak gehienak.
Juan Carlos Jimnez de Aberasturi, historialaria eta Vascos en la Segunda Guerra Mundial: la Red Comte en el Pas Vasco (1941-1944) liburuaren idazlea

PERTSONAIA HISTORIKOAK
Dokumentalak bi bertsio ditu: bata luzea, bestea laburra. Hori dela eta, gida honetan aipatzen diren pertsonaia batzuk ez dira agertzen bertsio laburrean.

Hegazkinlariak

Stanley Hope: RAFeko irrati operadorea

Austriara egindako argazkilaritza misio batean, huts egin zuen bere hegazkinaren motor batek, eta Belgika gainean zirela, bigarrena hondatu zen. Pilotuak jauzi egiteko agindu zion, eta larre batean lurreratu zen, behiz inguraturik. Paraxuta lurperatu, eta aise lortu zuen orientatzea, Halletik hurbil zegoelako, amonaren jaioterriaren inguruan. Hainbat saiakeratan huts egin ondoren, erresistentziako kide bat topatu zuen, eta hark lagundu zion. Zibilez janzteko arropa eman zioten, baita Bruselara iristeko jarraibideak ere. Hilabete egin zuen han (1942ko abenduaren 9tik 1943ko urtarrilaren 7ra). Azkenik, Comteren eskuetara iritsi, eta Bruselako Iparraldeko geltokitik atera zen urtarrilaren 9an, biharamunean Parisera iristeko asmoz. Andre de Jonghekin batera alde egin zuen Paristik, 1943ko urtarrilaren 13an, eta Baionara iritsi zenean, lapeyretarrenean ostatu eman zioten. Donibane Lohizunetik igaro, eta Pirinioak zeharkatzeko prestatu zen, Dde eta bere bi kideak, William Greaves eta George Ross hegazkinlariak, lagun zituela. 1943ko urtarrilaren 15ean atxilo hartu zituzten hegazkinlariak, Andre de Jongh, Frantxia Usandizaga eta Juan Manuel Larburu morroiarekin batera, Bidegain Berri baserrian, Frantziako lurretan. Hegazkinlariek ez zuten batere izenik oroitzen, eta Baionan hara-hona ibili zituzten, zer tokitatik igaro ziren seinala zezaten. Stanek hilabeteak egin zituen espetxean (Baionan, Bordelen eta, batik bat, Fresnesen, Parisen), harik eta, 1943ko maiatzaren 24an, gerrako presoen eremu batera bidali zuten arte: Stalag Luft I eremuan eduki zuten lehenik; VI eta IV eremuetan, ondoren; eta Fallingbosteleko kartzelan, azkenik. 1945eko maiatzaren 11n, Cosfordera aberriratu zuten, eta 12an iritsi zen Halifaxera, etxera. Urte hartako urrian desmobilizatu zuten, aurrez Scarboroughen aste batzuetako errehabilitazioa eginda.

10

Bob Frost: RAFeko isatseko artillerialaria

Frostek soro batean lur hartu zuen. Paraxuta lurperatu, eta oinez abiatu zen, larreetan barrena, Kapelleneraino. Etxe batean argia ikusi (auzapezaren etxea), eta atea jo zuen. Ireki ziotenean, alemanez hasi zen, baina, hasierako asaldura lasaitu bezain laster, ingelesa zela esan, eta jatekoa eskatu zuen. Auzapezaren semeak bazekien ingeles pixka bat, nonbait, eta bizikletaz eraman zuen, beste lagun batzuekin batera, Tirlemontera; han, mediku baten etxera jo zuen. Irailaren 19an, Bruselara eraman zuten. Galdeketa egin zioten, susmo txarra hartu ziotelako, baina berehala eman zioten ostatu. Irailaren 23an Parisera abiatu zen, gidari batekin; eta urriaren 3an Paristik alde egin zuen, beste hiru hegazkinlarirekin batera. Elvire Morelle eta Jeanine De Greefek Donibane Lohizuneraino eraman zituzten. Frost 1942ko urriaren 24an atera zen Gibraltarretik, eta 25ean iritsi zen Portreathera. Segurtasun arrazoiak zirela medio, ezin izan zuen Alemaniako lurretan gehiago hegan egin, eta irakasle egin zen.

Gordon Mellor: RAFeko nabigatzailea

Misio batetik itzultzean, Aix-la-Chapellen, bere hegazkinari eraso zioten, eta jauzi egin behar izan zuen. Lurreratu aurretik, bere hegazkinak nola lur jotzen zuen ikusi zuen, 1942ko urriaren 5ean. Ez zuen tripulazioko gainerako kideen berri izan. Zuhaitz baten gainean gelditu zen. Paraxuta hantxe utzi, eta, Mae-West salbamendu jaka ezkutatu ondoren, hegoaldera jo zuen. Hainbat gau oinez eginda, Alleurrera iritsi zen. Euria zela eta blai-blai zegoenez, etxe batera hurbiltzea erabaki zuen. Harrezkero, berehala aberriratu zuten. Zibilez janzteko arropak eman zizkioten, eta Liejara eraman zuen tranbian. Han zain zuen gizon batek etxe batera eraman zuen, eta Michael Joycerekin topo egin zuen han. Argazkiak atera zizkieten, dokumentu faltsuak prestatzeko, eta Bruselara eraman zituzten hilaren 12an. Handik bi egunera, 14an, Lillera joan ziren, trenez; muga kontrola oso arina zen han. Han afaldu, eta Parisera eraman zituzten, Robert Aylren etxera. Urriaren 17an Austerlitzeko geltokitik ateratzen zen gaueko trena hartu zuten, Elvire Morelle eta Jean-Franois Nothomb gidariekin batera; Jean-Franois Nothomb iritsi eta

11

lehen bidaia egin berria zen. San Vicenteren etxean, liburua sinatu eta mendiko arropa eta oinetakoak eskuratu zituzten. Hilaren 19ko gauean, mugara abiatu ziren, Florentino, B Johnson, Nothomb eta De Jonghekin (hau atzetik). Biharamunean Oiartzunera iritsi ziren, eta auto batek jaso zituen. Donostiara eraman zituzten, Bernardo Aracamarenera. Gero, 21ean, Madrilera eraman zituzten, Bilboko kontsuletxeko auto ofizial batean, eta 25ean Gibraltarrera abiatu ziren.

George Duffee: RAFeko pilotua

16 urterekin izena eman zuen Britainia Handiko aire armadan, zaharragoa zela esanda. Bonba hegazkin batean pilotu-lagun gisa zihoala, pilotu izateko entrenamenduaren azken zatian, bere hegazkina eraitsi zuten. Doi-doi lortu zuen jauzi egin eta paraxuta irekitzea, lurra jotzear zela. Holandan lurreratu zen, patata soro batean, eta ubide batean ezkutatu zen; gero, mendebaldera egin zuen. Berlicumen laguntza eskatu, eta ingelesez bazekien batekin harremanetan jarri zuten; britainiarra zela egiaztatzen saiatu zen hura. Rosmalenera eraman zuten; bost aste egin zituen han, handik nola atera asmatzen zuten bitartean. Azkenean, Belgikara eramatea lortu zuten. Bruselan, etxe batetik bestera ibili zen (erakunde batetik bestera ere bai). Arte irakasle baten etxean egun batzuk igaro zituen, harik eta Lili (Michou Dumon) geltokira eraman zuen arte; han, Bridge sarjentuarekin topo egin zuen. Oinez igaro zuten Rumes eta Bachy arteko muga, eta gero Parisera jo zuten, trenez, Lilletik. Emakume batek Bordelera lagundu zien. Jean-Franois Nothomb Franco zuten han zain, Akizera eramateko. Handik, Denise Hougetekin, Baionaraino joan ziren, bizikletaz. Marthe Mendihararen Larre jatetxean lo egin, eta Ziburura jarraitu zuten, bizikletaz. Kattalin Agirreren etxean, bere gidari Florentino Goikoetxerekin elkartu zen. Bide luzeenetik zeharkatu zuten, Endarlatsatik, ibaia hazita zetorrelako, eta Oiartzun eta Hernanitik igaro ziren, Donostiara iritsi aurretik. Diplomaziaren auto batean Madrilera eraman zituzten. Sevillan, Holandako itsasontzi batean sartu ziren, marinel mozkortien plantak eginez, Gibraltarrera iristeko. Hegazkinez iritsi zen Erresuma Batura, eta berehala egin zioten galdeketa. Han, hitzaldiak eman zizkien bere kideei, ihesaldiari buruz, berriz hegaldiak egiten hasi aurretik. 1948an eta 1949an, Berlingo Luftbrcke aire zubian parte hartu zuen, British Airwayseko pilotu bihurtu aurretik.

12

Erresistentziako kideak eta laguntzaileak

Arnold Depp: gidaria eta ihes-lerroko burua

Depp soinu ingeniaria zen Gaumont zinema etxean, eta 1928az geroztik Pirinio aldeko zinemetako mantentze lanetako teknikari gisa aritu zen lanean, euskal lurretan. Donibane Lohizunen bizi izan zen luzaroan, eta harreman interesgarriak egin zituen han. Hegoaldera lehen aldiz bidaia egin zuenean, De Greef familiarekin harremanetan hasi zen. Bigarren bidaian, belgikar talde bat eraman zuten, Frantzia eta Espainia arteko muga zeharkatzea lortu zuena. Hala ere, handik gutxira atxilotu zituzten haietako batzuk. Hirugarren bidaian, Depp eta Dd zein bere bidetik joan ziren, bereiz; Arnold, ihes egindako lau ofizial belgikarrekin eta gidari gisa lanera zihoazen bi emakumerekin. Victor Demets Gestapoko belgikar agentea infiltratu zitzaien, eta atxilotu egin zituzten. Ddek, berriz, ihes egitea lortu zuen, beste bide bat hartu izanari esker.

Andre De Jongh, Dde : gidaria eta ihes-lerroko burua

Andre De Jongh belgikar emakume aktibo eta bizi bat zen, 24 urtekoa; bera izan zen sarearen antolatzaileetako bat, Arnold Depprekin eta beste kide gutxi batzuekin batera. Sareak hegoaldera egindako bigarren bidaian, Arnold Depp atxilotu egin zuten, baina Ddek Baionara iristea lortu zuen, bi militar belgikarrekin eta britainiar soldadu batekin. Muga zeharkatu, eta Britainia Handiak Bilbon zuen kontsuletxera iritsi zen. Hasieran, susmo txarra hartu zioten, infiltratua zelakoan, baina, azkenean, MI9 saila jabetu zen hark aurkeztutako sareak zer-nolako ahalmena izan zezakeen, laguntzaile sarea bat bazuela baieztatu bezain laster. Sareak Gibraltarreraino iristeko modua izango zuen, britainiarren laguntzarekin, eta iheslariak Espainian barrena atxilo zitzaten eragotziko zuten. Depp atxilotu zutelarik Dde Bruselan erreta zegoenez, aitak hartu zuen alabaren lekukoa, eta hegoaldean gelditu zen bera, Paristik mugara gidari lanak egiten. Hogeita hamar bider baino gehiagotan zeharkatu zuen muga. Inguruan jendea etengabe atxilotzen zutela ikusirik, laguntza eskatu zion Jean Greindl

13

Nemori; hark Jean-Franois Nothomb Franco bidali zion. Bolada batean elkarrekin aritu ziren, harik eta Dde atxilotu zuten arte. 1943ko urtarrilean, hegoaldera bidaiatu zen, aita, Franco eta hiru hegazkinlari lagun zituela. Aitak muga igaro eta Erresuma Batura jo behar zuen, baina eguraldi txarra zela eta, ezin izan zuen gau hartan gainerako kideekin atera. Ddek hiru hegazkinlariekin aurrera egin zuen, eta Franco Parisera itzuli zen.
Taldea Bidegain Berri baserriraino iritsi zen, baina ezin izan zuten jarraitu, eguraldi txarragatik. Biharamunean, Alemaniako gudarostea azaldu zitzaien, eta atxilo hartu zituen: Dde, hiru hegazkinlariak, Frantxia Usandizaga eta Juan Manuel Larburu.

Dderen aitak eginahalak egin zituen alaba eta haren kideak askatzeko, baina alferriik izan zen. Azkenean, Fresnesen espetxeratu zuten Dde, Parisen; eta Bruselara eraman zuten gero.
Aliatuen aurrerapenen ondorioz, Alemaniara deportatu zuten, eta espetxez espetxe erabili zuten, beste kide batzuekin batera, harik eta Ravensbrckeko kontzentrazio esparrura eta, gerora, Mauthausenera eraman zituzten arte. Gurutze Gorriaren konboi batek preso politiko batzuk askatzea lortu zuen, emakume belgikar eta frantsesek osatutako talde bat, Dde horien artean, aliatuek esparrua askatu baino egun batzuk lehenago.

Frdric De Jongh, Paul : sektore burua

Frederic De Jongh, Paul ezizenez ezaguna, Andre De Jonghen aita zen. Bruselako Schaerbeek eskolako zuzendaria zen, eta sarean betetzen zituen eginkizunetarako erabiltzen zuen eskolako bulegoa. Hasieran, alabari laguntzen zion, baina haren lekukoa hartu zuen 1941eko irailean, alabak Belgikatik ihes egin behar izan baitzuen, Arnold Depp kidearen atxiloketaren ondoren. Nolanahi ere, Frdricek ere laster ihes egin behar izan zuen, Parisera, 1942ko apirilean. Parisko sektorea antolatu zuen, Robert Aylren eta beste kolaboratzaile batzuen laguntzaz. 1943ko urtarrilean, hegoaldera bidaiatu zen, muga zeharkatu eta Erresuma Batura ihes egiteko xedez, baina eguraldi txarra zela eta, ezin izan zuen alabaren taldearekin batera ibilbidea egin. Horri esker, atxiloketa saihestu zuen. Eginahal guztiak egin zituen alaba erreskatatzeko, Franco eta De Greef familia laguntzaile zituela; baina alferrik izan ziren ahalegin guztiak. Hala, Espainiara igarotzeko asmoan etsi, eta Parisa itzuli zen. Parisen atxilotu zuten, bere erakundean norbait infiltratu zelako, 1943ko ekainaren 7an. Heriotza zigorra ezarri zion Luftgauren epaitegiak, Parisen, eta fusilatu egin zuten, Mont Valrienen, Robert Ayl eta Aimable Fouquerelekin; 1944ko martxoaren 28an hil zuten, 56 urte zituela.

14

Florentino Goikoetxea: mugalaria

Comte sareko gidarietan gidaria, bizia salbatu zien hegazkinlariek oso gogoan dutena. Gizon handia, sendoa, mendiko txoko guztiak etxea bezain ongi ezagutzen zituena. Gai zen iluntasunik ilunenean ere bidea topatzeko. Eta ez nekeak ez etsipenak ez zioten inoiz amore emanarazten.
Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, bila joan zitzaion Guardia Zibila, eta Frantziara ihes egin behar izan zuen. Han, Kattalin Agirre ezagutu zuen, eta lagun minak egin ziren. Ez zen Florentino izan muga zeharkatzen laguntzen aritu zen lehenengo gidaria, baina Dde harekin lanean hasi zenean, ez zuen hura besterik nahi izan aurrerantzean, eta elkarrekin egin zituzten zeharkaldi gehienak. Esaten dutenez, espartinak eta koaka gordeta izaten zituen mendian. Gerraren amaieran, Donostiatik bueltan, Britainia Handiko zerbitzuei informazioa ematetik zetorrela, tirokatu, zauritu eta atxilotu egin zuten alemanek. Zuhur ibili ziren haren kideak, ordea, eta erietxetik askatzea lortu zuten. Informazio osagarria: http://www.euskonews.com/0358zbk/gaia35801es.html http://www.forosegundaguerra.com/viewtopic.php?t=1748

Jean-Franois Nothomb, Franco : gidaria eta ihes-lerroko burua

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, alemanek atxilotu zuten, beste hainbat militarren antzera. 1941eko irailean, 22 urte besterik ez zituela, ihes egin zuen, eta Alemaniatik Belgikara iristea lortu zuen, bakar-bakarrik. Erresuma Batura edo Belgikar Kongora ihes egiteko asmotan zela, Georges dOultremontek beste plan bat proposatu zion: Comte sarean sartzea. Berehala, hegoaldera bidali zuten, Frantziaren eta Espainiaren arteko mugan lan egitera. Espainiar itxura omen zuen, eta Franco ezizena jarri zioten. 1943ko urtarrilean Dde eta haren bidaideak Urruako Bidegain Berri baserrian atxilotu zituztelarik, Francok sarea hutsetik berriro antolatzen hasi behar izan zuen.

15

Kolaboratzaile berriek lagundu zioten, eta, besteak beste, muga pasatzeko bide berriak bilatu zituzten hegoaldean.

Dde atxilotu eta urtebete eskasera, Franco harrapatu zuten. Parisen atxilotu zuten, 1944ko urtarrilaren 18an. Heriotza zigorra ezarri zioten, baina, zorionez, ez zen gauzatu: Alemaniara deportatu zuten, Comteko beste hainbat kiderekin batera. Kartzelaz kartzela ibili ziren, 1945eko maiatzaren 7an amerikarrek askatu zituzten arte.

Andre Dumon, p. Antoine, Nadine : gidaria

Alemanak Belgikan sartu eta berehala hasi ziren Nadine eta haren familia ezkutuko lanetan, alemanen kontra. Aita inteligentzia lanetan, batez ere; eta ama, berriz, garaiz erretiratzerik izan ez zuten britainiar soldaduei laguntzen. Frdric De Jonghekin hasi zen Nadine lanean, gerora Comte sarea izango zen taldean. Hasieran, mandatu txikiak egiten zituen Bruselan, eta, ondoren, gidari lanetan hasi zen: hegazkinlariak Bruselatik Parisera gidatzen. Gidari lanetan ez zuen luzaroan iraun, ordea: 1942ko abuztuaren 11n Geheime FeldPolizei polizia taldeak atxilotu zuen, gurasoekin batera. Rue Traversiereko polizia etxetik pasatu ondoren, Saint-Gillesko kartzelan sartu zuten. Ohartxo bat idatzi zuen, amari barkamena eskatuz, egin zion minaz damututa zegoela esanez, amak kontu hartan zerikusirik ez zuela itxuratu nahian. Gaizki ezkutatu zuen oharra, aurkitu ziezaioten, eta horrela lortu zuen amak zigor txikiagoa jaso zezan. 1944an, aliatuak Belgikara iritsi aurretik, Alemaniara deportatu zuten. Kartzelatik kartzelara ibili zen bere kideekin batera, harik eta abendu bukaeran Ravensbrckeko kontzentrazio esparrura eraman zuten arte. 1945eko martxoan Mauthausenera aldatu zuten, beste 2.000 inguru Nacht und Nebel presorekin batera. Apirilaren 22an, Gurutze Gorriaren konboi batek emakume talde bat preso politikoek osatua askatzea lortu zuen; haien artean zen Nadine. Suitzara eraman zuten osatzera, etxera bidali aurretik.

Nadineren aita, Eugene Tom Dumon, Luc-Marc inteligentzia sareko kidea, desagertu eta Gross-Rosen kontzentrazio esparruan hil zen 1945 inguruan, 50 urte zituela.

16

Lucienne Dassi, p. Saboulard, Lulu : gidaria

Lulu Baionan bizi zen, Jean Dassi eta Marthe Lapeyre gurasoekin eta Jean anaiarekin. Parisko PTTn (Postes, tlgraphes et tlphones) lan egiten zuen lehengusina baten bidez jarri ziren Jean Dassi aitarekin harremanetan, eta bide horretatik sartu ziren Dassi sendiko kideak Comte sarean. Dassik Baionako PTTn lan egiten zuenez, iheslerroaren mezuak eta gutunak posta bulegoko alemanen kontrolik gabe jasotzeko modua zuen. Luluk batere zalantzarik egin gabe erabaki zuen aitari laguntzea; 16 urterekin hasi zen sarean lanean. Hegazkinlariak Baionako tren geltokian jaso, eta etxeraino gidatzen zituen, Bichta Eder etxeraino. Han atseden hartzen zuten hegazkinlariek, lurralde neutralera eramango zituen ibilaldi luzea hasi aurretik.
Dassi sendiaren lankidetza bat-batean amaitu zen, 1943ko urtarrilean Urruako baserrian izandako atxiloketen ondoren. 1943ko martxoan, Alemaniako poliziak Lulu atxilotu zuen, gurasoekin batera. Jean Dassi Buchenwaldeko kontzentrazio esparruan eduki zuten, eta Lulu Ravensbrcken, amarekin batera. Aita aske gelditu bezain laster hil zen, eta ama, handik bi urtera.

De Greef sendia

Elvire Berlmont, p. De Greef, Tante Go Fernand De Greef Freddy De Greef Janine De Greef

1940ko maiatzean, Belgikako inbasiotik ihesi, De Greef familia Angelura iritsi zen. Angeluko auzapez Dommain jaunaren laguntzarekin Villa Voisin etxean jarri ziren bizitzen, udaletxetik gertu. Etxe berean bizi ziren Elvire eta Fernand De Greef, Janine eta Freddy seme-alabak, amaren aldeko amona, eta baita Albert B Johnson ingelesa ere. Hain zuzen ere, ingelesarentzat dokumentuak lortzeko helburuarekin Belgikara joan zenean eman zuen Elvirek Tante Go ezizena kontaktu gisa, Bruselan. Kontaktu haren bidez iritsi ziren egun batez Angelura Arnold Depp eta Andre De Jongh belgikar gazteak. De Greef familia haiei laguntzeko prest agertu zen. B Johnson ingelesak eta familiako bost kideetatik lauk hartu zuten parte sarean. Elvire De Greefek izan zuen, nolanahi ere, egiteko aipagarriena, Hegoaldeko Comteren antolakuntzaren arduraduna izan baitzen 1941etik 1944ra arte. Fernand De Greef Angeluko udalean hasi zen lanean, alemanekin harremanak bideratzeko ardura hartuta, eta garrantzi handiko

17

informazioa lortu ahal izan zuen lan hari esker; Fred semeak ere udalean lan egin zuen, eta, besteak beste, dokumentu faltsuak prestatu zituen; Janine gazteenak hegazkinlariak gidatzen parte hartu zuen, haiei besotik helduta, bikotekideak balira bezala. Dderi eta amari ere laguntzen zien hegazkinlariak Parisetik hegoaldera gidatzen. Bidaia trenean egiten zuten, lehen mailako konpartimentuan. Aurrerago, Dderen atxiloketaren ondoren, bidaia trenez egitea arriskutsuagoa zela eta, bidea aldatu, eta Akizetik Baionara bizikletaz egiten zuten joan-etorria. 1944ko ekainean, lehorreratzearen egunean bertan, Frantziatik alde egin zuen Janinek, Freddy anaiarekin. Madrilen egun batzuk igaro, eta Ingalaterrara heldu ziren, eta han lanean jarraitu zuen Belgikako inteligentzia zerbitzuarentzat.

Micheline Dumon, p. Ugeux, Michou : gidaria

Michou erizaintza ikasten ari zela, alemanek bere ahizpa eta gurasoak atxilotu zituzten. Bera ere itaundu egin zuten, baina berehala utzi zuten aske, erizaintza eskolan bertan bizi baitzen. Ikasketak egiten jarraitu zuen Comte sarearentzat lanean hasi zen garaian.
Hala ere, atxilotu aurretik, Michouren aitak, bere burua arriskuan ikusita, kontaktu guztien berri eman zion etxetik alabari. Ez Comte sareko kideenak bakarrik, baita LucMarc inteligentzia sarekoenak ere, haren kide baitzen. Hasieran, hegazkinlariak gordetzen zituzten etxeen ardura zuen. Etxez etxe ibiltzen zen, iheslariak ondo zainduta zeudela eta behar zuten guztia zeukatela egiaztatzen; haiei harrera egiten zieten familien beharrei aurre egiten; eta dirua banatzen. Garaia iritsitakoan, hegazkinlariak Parisera eramango zituen gidariarengana eramaten zituen. Laster, erizaintza eskola utzi behar izan zuen; doi-doi saihestu zuen atxiloketa. 1943ko ekainean atxiloketa asko izan ziren, eta erakundean kide gutxi gelditu ziren. Michou etxez etxe ibiltzen zen, baina etxe bakoitzean denbora gutxi egiten zuen, atxiloketei ihes egiteko. Horrela jarraitu zuen lanean, harik eta, 1944ko urtarrilean, erreta zegoela eta, Brusela uzteko eskatu zioten arte. Parisera joan zen lehendabizi, baina han ere atxiloketak noiznahi gertatzen zirenez, hegoaldera jo zuen, Baiona aldera. Bost bat bidaia egin zituen, hegazkinlariak Paristik hegoaldera eramanez. 1944ko maiatzean, Madrilera ireitsi zen, Moniquerekin batera. Han jakin zuten Normandiako lehorreratzearen berri, baina Erresuma Batuan bizi behar izan zuen, Belgika askatu zuten arte.

18

Henriette Hanotte, p. Thom, Monique : gidaria

Monique Belgikan bizi zen, Belgika eta Frantzia arteko muga-mugan dagoen Rumes herrian. Ama frantziarra zuen, eta aduana-etxe bat zeukan, mugan. Muga bizilekua izanik, ongi ezagutzen zituen muga zeharkatzeko bideak, baita zenbait muga zaindari ere.
Brusela-Paris bidea trenez egitea Comte sarearentzat arriskutsuegia bihurtu zenean, Frantzia eta Belgika arteko muga pasatzeko beste bide batzuk bilatzen hasi ziren. Hala, gidari batek Brusela ingurutik muga aldera ekartzen zituen hegazkinlariak, eta Moniquek muga pasatzen laguntzen zien, Parisera eramateko ondoren. Hiru bide egiten zituen: Erquennes-Bavay, Hertin-Camphin eta, etxe ondoan, Rumes-Bachy. Guztira, 50 bat gizon gidatu zituen Belgikako mugatik Parisera. 1943ko abenduko atxiloketen ondoren, ihes egin behar izan zuen Rumestik, eta BruselaParis nahiz Paris-hegoaldea arteko lotura egiten jardun zuen. Baina, laster, Frantziatik ere alde egin behar izan zuen, eta Espainia aldera ihes egin zuen Michou Dumonekin batera. Erresuma Batuan paraxut entrenamenduetan parte hartzen hasi zen, Belgikako Ardenetara bidaltzeko asmoa baitzuten. Prestakuntzan min hartu zuen, ordea, han gelditu behar izan zuen aliatuek Belgika askatu artean.

Amanda Stassart, p. Dsir, Diane : gidaria

Amanda Stassart, Diane Parisen bizi zen gurasoekin. Aitak fabrika bat zuen han, eta alemanek konfiskatu zutenean, haiekin lan egiteari uko egin zion. Ondorioz, etxetik alde egin behar izan zuen, eta noizean behin bakarrik ikusten zuten. Egun batean, eskolatik etxera zihoala, gizon batzuekin ingelesez hitz egiten entzun zuen ama, zerbitzarien gelan. Alabak ikusi zuela oharturik, negarrari eman zion Diane ren amak, alabak hegazkinlari ingeles eta amerikarrak ezkutatzen harrapatu zuela eta. Baina Diane poztu egin zen, eta amari esan zion azaltzeko norentzat ari zen lanean, berak ere lagun zezan. Hala, hitzordua egin zuen Jacques Le Grelle, Jeromerekin.

19

Jerome Parisko sektoreko burua zen une hartan. Kostata lortu zuen haren onespena, neska gazteegia eta buru arina iruditzen baitzitzaion hari, hain lan arriskutsua egiteko. Lortu zuen, ordea, eta bere lankidea izango zen Albert Mattens, Jean-Jacques, ezagutu zuen. Hegazkinlariak Belgikako mugatik Parisera gidatzen hasi zen.
1944. urtearen hasieran, sarean infiltratuak sartuta, kide ugari atxilotu zituzten; tartean, Dianeren buruak, Jerome eta Franco. Bera ere 1944ko otsailaren 15ean atxilotu zuten. Itaundu, eta gogor torturatu zuten. Romainvillen sartu zuten aurrena, eta Ravensbrckera deportatu zuten gero. Handik Mauthausenera eraman zuten beste hainbat deportaturekin batera, eta Gurutze Gorriaren konboi batek atera zituen kontzentrazio esparru hura askatu baino egun batzuk lehenago, 1945eko apirilaren 22an. Bere ama, berriz, esparruan hil zen.

Elsie Marchal: gidaria

Elsieren aita, Georges Marchal, Luc-Marc inteligentzia sarean lanean hasi zen Belgika okupatu eta berehala. Lana zela eta Flandesera egiten zituen bidaiak baliatzen zituen, informazioa biltzeko. De Jongh familiaren etxetik oso gertu bizi ziren, eta laster hasi ziren Marchal sendikoak haiei laguntzen, lehendabizi postontzi moduan, gero sareko gidariak Bruselan zeudenean etxean hartzen, eta, azkenik, hegazkinlariei ere ostatu ematen. Elsieren ama (Elsie Bell ep. Marchal) ingelesa zen, eta horren ondorioz, Elsie txikiak (horrela bereizten zuten amagandik) frantsesa eta ingelesa berdin menderatzen zituen. 1942an, garai hartan Belgikako sekzioaren ardura zuen Jean Greindl Nemorentzat lanean hasi zen Elsie. Zehazki, Brusela inguruko herrietara joaten zen, hurbileko apaiz eta irakasleei kolabora zezaten laguntza eskatzera. Hegazkinlari berriak iristen zirenean haiei itaunketa ere egiten zien, haien nortasuna egiaztatzeko. 1942ko azaroaren 18an, bi hegazkinlari amerikar agertu zitzaizkien etxean. Ez ziren ohiko moduan iritsi, eta Elsiek susmo txarra hartu zien. Nemori abisatzera joan zen. Itzuli zenean jakin zuen GFPko bi agente aleman infiltratu zirela; familia osoa atxilotu zuten, eta St Gillesko kartzelan sartu zituzten. Elsie bakartuta eduki zuten luzaroan, eta tortura gogorrak eta itaunketa luzeak egin zizkioten. Elsie txikiaren neba gaztea, Robert, 1943ko urtarrilean utzi zuten aske. Baina Elsie nagusiari eta txikiari eta Georgesi heriotza zigorra ezarri zieten. Georges 1943ko urriaren 20an hil zuten. Emakumeak ez zituzten exekutatzen, baina beste kalbario bat izaten zuten haiek. Alemaniara deportatu zituzten 1944ko Urte Berri Egunean. Nacht und Nebel (Gaua eta lainoa) preso gisa sailkatu, eta, heriotza zigorra bete ordez, 1944ko azaroan Ravensbrckeko konzentrazio esparrura eraman zituzten: heriotz zigor motel baten moduko exekuzioa zen hura. Ez dago Ravensbruckeko benetako giroa deskribatzerik filmetan edo liburuetan; disenteriaren eta errausketa labearen kiratsa falta dira.

20

Gosearen eta hotzaren bizipen zorrotza, eta sufrimendu eta herio aurpegien ikuskari iheskorrak; hildakoen gorpu biluziak, zaborra balira bezala erabilita; ogia eta jantzia eskuratzeko tratua; ezinezkoa da hori dena irudikatzea. Bizi egin behar hori guztia, benetan zer den ulertzeko. 1945eko otsailean Ravensbrck ebakuatzen hasi ziren, eta janari gero eta gutxiago ematen zieten. Martxoan beste 3000 emakumerekin batera atera zituzten, Mauthauseneko kontzentrazio esparurra. Handik Gurutze Gorriak atera zituen, esparrua askatu baino egun batzuk lehenago, eta gelditu ere egin gabe gurutzatu zituzten Austria eta Alemania, Suitzara heltzeko. 1945eko Maiatzaren 1ean iritsi ziren Bruselara, gaixorik eta 30 kilo baino gehiago ez zirela.

Mayalen Larretche, p. Sorhouet, eta Jean-Baptiste Larretche laguntzaileak

Mayalen eta Jean-Baptiste anaia-arrebak Yatxu Bata baserrian bizi ziren (Urrua), gurasoekin eta 10 anaia-arrebarekin. Bidegain Berri baserriko etxeko andre Frantxia Usandizagaren auzokoak eta lagunak ziren. Frantxiak bezala, Larretche sendiak ongi ezagutzen zuen Florentino Goikoetxea, eta hark eskatu zien Comte sarean kolaboratzeko laguntza. 1943ko urtarrilaren 15ean Bidegain Berrin izandako atxiloketen ondoren. Mayalen eta Jean-Baptisteren gurasoek laguntza ematea erabaki zuten, eta Comte sarearen eskutik iristen ziren hegazkinlariei ostatu ematen hasi ziren. Mayalen eta Jean-Baptiste txikiak ziren, baina gogoan dituzte gizon haiek, etxean ezkutatzen zirenak. Baita soldadu alemanak ere, uniformeak eta arropa zikina nola ekartzen zieten etxera, amak eta ahizpa zaharrenek garbi zitzaten. Alemanek iheslariak etxean zituztela agertu ohi ziren batzuetan, eta iheslariek atzeko atetik alde egin behar izaten zuten edozein unetan.

Paco Iriarte: laguntzailea

Paco osaba-izebekin bizi zen, Oiartzungo Sarobe baserrian. Oiartzun izaten zen hegazkinlarien lehen geralekua, mugako zeharkaldi luzearen ondoren. Akituta iristen ziren, Bidasoa ibaitik igaro eta mendian ibilaldi luzea eginda. Baserrian, oinetako

21

zaurietatik osatzen ziren eta oinetakoak aldatzeko aukera izaten zuten. Pacok oso gogoan ditu Florentino mugalaria eta Dede belgikarra, pescadilla esaten ziotena, txeraz. Neskak eskaini ohi zizkion Paco txikiari 10 pezeta, sekretua ezkutuan gordetzearen truke.

Maria Luisa Garayar: laguntzailea

Bidasoa ibaia zeharkatu ondoren, iheslariak Oiartzunen gelditzen ziren, eta handik Errenteriara eramaten zituzten, Donostiarako tranbia har zezaten. Maria Luisaren familia lan horretan jarduten zen, zenbait senide eta auzokoren laguntzarekin. Maria Luisak 14 urte zituen, eta Paco Garayar eta Claudia Escudero gurasoekin eta 4 anaia-arrebarekin bizi zen, Oiartzungo Altzibar auzoko Bastero-Txiki etxean. Garai hartan familia gehienetan gertatzen zen bezala, Maria Luisak txintik esan gabe men egiten zien gurasoei, eta bere ahizpa Xelerekin batera, Errenteriara eramaten zituen atzerritar haiek; han, aita izaten zuten zain, tranbiako txartelak aterata. 1943an utzi zion Comteko kolaboratzaile izateari, Francoren poliziek Donostiako eta Oiartzuneko laguntzaileen kontrako atxilolketak egin baitzituzten. Maria Luisaren amak eta beste senide batzuek lau hilabete egin zituzten Ondarretako espetxean, Donostian. Aurrerago, atxiloketa haietatik bi urtera, Maria Luisaren familiak Frantziara ihes egin behar izan zuen, berriz ere jendea atxilotzera zihoazen mehatxuaren beldur.

22

PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
HELBURUAK
Gida didaktikoa osatzen duten jarduera eta iradokizunek ikasleekin honako helburu hauek lantzeko aukera ematen dute:

Dokumentalean azaltzen diren prozesu nagusiak eta gertaera historiko garrantzitsuenak ulertzea eta gertatutako testuinguru historikoan, geografikoan eta denboran kokatzea (Bigarren Mundu Gerra, Frantzia okupatua, Espainia Francoren erregimenaren mende, Alemania nazia). Hainbat iturritatik errealitatea, iturri informazioaren teknologiak lortutako interpretatzea eta erlazionatzea. historikoak, informazioa komunikabideak edo bilatzea, hautatzea,

Informazioa Historiak berak eskaintzen dituen tresnen bitartez modu sinesgarrian lantzea, ikasitako prozesu historikoak azaltzen dituzten hipotesiak lortuz, eta hizkuntza zuzenaren bitartez jakinaraztea, terminologia historiko egokia erabiliz. Egoera historiko batera hurbiltzea eta horretatik ateratako irakaskuntzak teknologia berrien bitartez gaur egun nola aplikatu bilatzea, zinema dokumentala prestakuntzarako baliabide gisa erabiliz. Gizarte arazoen aurrean demokraziaren, askatasunaren eta solidaritatearen kontzeptuak aintzat hartzea, nork bere gain balio demokratikoak babesteko konpromisoa hartuz, eta baita bazterketa eta bidegabekeria egoeren aurrean ere, bereziki giza eskubideekin eta bakearekin zerikusia duten egoeretan.

Comte sareko kideek zer egoera pertsonal, familiar eta sozialei aurre egin behar izan zieten ezagutzea, eta orobat ezagutzea zer egoeratan egin zuten beren lana eta zer arriskuri aurre egin behar izan zioten.
Pertsona arruntak eta pertsona anonimoak historiaren protagonista zer egoeratan bihurtzen diren identifikatzea.

23

FILMA IKUSI AURRETIK


1. Bila ezazu informazioa nazismoari, haren ideologiari eta Bigarren Mundu Gerraren hasierari buruz. 2. Egiazta ezazu nazismoari buruz dituzun ezagutzak, Jorge Juan Lozano Cmara irakasleak sortutako Clases de Historia Aldizkarian (www.claseshistoria.com/) online dagoen test honi erantzunez (www.claseshistoria.com/general/ejercicios/fascismos/test2.htm) http://creativecommons.org/licenses/by/2.5/es/

3. Sar zaitez Munduko Atlas Historiko Interaktiboan (http://geacron.com), eta jar zaitez maparen ezkerraldean, behean, dagoen taulan; koka itzazu dagozkion urteak, 1938tik 1946ra bitartean. Era horretara, muga alemanak eta europarrak Bigarren Mundu Gerraren aurretik eta ondoren nola aldatu ziren egiaztatu ahal izango duzu. Behin datak jarrita, mugi zaitez gezien barran eta joan zaitez urte batetik bestera adieraziz zer alde dagoen. Azkenik, konpara ezazu gaur egungo Europako maparekin, eskalan 2011. urtea jarriz.

4. Gatazken Historiaren maparen barruan (www.conflicthistory.com), eta hautatu beheko aldean dagoen denboraren lerroan zer alditan izan zen Bigarren Mundu Gerra (19391945). Segmentu hori kokatu ondoren, mugi zaitez ezkerraldeko fitxategian Bigarren Mundu Gerra aurkitu arte. Klikatu gainean, eta Bigarren Mundu Gerrari buruzko informazio taula berri bat zabalduko zaizu ingelesez. Itzuli, eta hautatu bertako ideia nagusiak.

24

5. 1940ko ekainaren 22an Frantzia bi partetan zatituta gelditu zen muga lerro baten bitartez (herrialde barneko benetako muga izan zen): alde batetik, oste alemanen zuzeneko agindupean zegoen eremu okupatua, eta beste alde batetik, eremu ez-okupatua, askea ere deitua, Ptain mariskalaren gobernu kolaborazionistaren mende zegoena. Bila ezazu horri buruzko informazioa, eta markatu mapa batean bi eremu horiek. Google Maps edo http://scribblemaps.com/ erabil ditzakezu.

25

DOKUMENTALA IKUSI ONDOREN


01. Bilatu Comte sare frantses-belgikarrari buruzko informazioa: Nork sortu zuen? Zer zeregin betetzen zuen? Zer ezaugarri nagusi zituen? Aipa itzazu kide aipagarrienak, eta egin horiei buruzko aipamen labur bat. Antolatu informazioa. 02. Zure ustez, zergatik hautatu zuten dokumentalaren egile Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak Azken bidaia izenburua? Arrazoitu erantzuna. Zer izenburu jarriko zenioke zuk? 03. Hasieran, hainbat bide zeuden pilotu ingelesak ateratzeko, esate baterako, belgikar kostaldea edo kostalde frantsesa. Zergatik baztertu ziren horiek eta hautatu zen Euskal Herritik barrena Gibraltarrera egiten zuen bidea? 04. Euskal Herria muga gisa hautatu zuten, nazien mendeko aliatuak ateratzeko. Adieraz ezazu zer arrazoi estrategiko definitu ezazu muga hitza. Zertan eragin zuen mugaren tradizioak? Eta mugalari baten erabilera? Zein izan zen nagusia? Frantziaren eremutik pilotu direla-eta hautatu zen, eta erabilera errazteko euskal Comte sareko mugalari

05. Ondoren, ABC egunkariko albiste baten zati bat agertzen da, 1942ko abuztuaren 2koa. Komentatu albistea honako urrats hauei jarraituz: Adierazi zer izaera duen testuak. Kokatu testuinguruan espazio-denbora baldintzak. Identifikatu testuaren egilea. Adierazi nondik idatzi zen albistea, zer agentziak erredaktatu zuen eta zer iturri erabili zituen. Nori zuzendua da testua? Zer helburu du? Aztertu testua Komentatu testua, eta kokatu dagokion testuinguru historikoan. Egin testuaren kritika: Adierazi testuaren egiazkotasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna. Azaldu zer objektibitate eta zintzotasun maila duen testuak. Adierazi zer interes duen testu honek. Erantzun galdera hauei: Alemanek irrati ingelesak eskainitako albiste bat ezeztatzen dute; zure ustez, ba al dago albiste hori zehatza dela adierazteko bermerik? Datuak ezkutatzen dituztela eta beste batzuk faltsutu ditzaketela pentsatzen duzu? Adierazi zergatik egingo ote zuten.

Comte sareko kideek komunikabideen bitartez lortzen zuten eraitsitako pilotu ingelesei buruzko informazioa. 1942ko abuztuaren 2ko ABC egunkariko albistearen pasarte honetan, adieraz ezazu sareko kideek zer datu erabili ahal izango zituzten eraitsitako pilotuak lokalizatzeko.

26

Igandea, 1942ko abuztuak 2 Ingeles hegazkinen erasoa Mantxako Kanalaren kostaldearen kontra Berlin I, gaueko 12ak (S:E:T) Hegazkin ingelesek Mantxako Kanaleko kostaldearen kontra egindako erasoari buruz, Gudarosteko Goi Mailako Agintariek xehetasun hauen berri eman dute: Boston motako hainbat bonbaketari, ehiza hegazkin ugariren babesean, Somaren bokalera iritsi eta zenbait lehergai jaurti zituzten Abbeville inguruko aerodromoaren gainean. Eskoadrila ingelesak, Focke, Wulf eta Messerschmitt hegazkin alemanen erasoaren ondorioz, beren helburura iritsi baino lehen mendebalerantz egin behar izan zuen, jaurtigairik bota gabe. Bi alderdiko hegazkinak Soma ibaiaren bokalean eta Kanalaren gainean gogor borrokatu ziren, baina ehiza hegazkin alemanek 16 ehiza hegazkin britainiar eraitsi zituzten, hamabostetatik hogeita hamar orduetara. Glunz ofizialordeak etsaien bi hegazkin eraitsi zituen zazpi minutuan, eta aireko 19. eta 20. garaipenak lortu zituen. Pilotu arerio gutxi batzuek salbatzea lortu zuten, jausgailuei esker. Ehiza hegazkin alemanek beste Spitfire bat eraitsi zuten Cherburgoko eskualdean. Britainiarren saioek huts egin zuten, hegazkin ugari bazituzten ere, ehiza hegazkin alemanek babeserako zuten ahalmenaren kontra. Herrialde okupatuetako kostaldeko eremua erabat menderatzen dute airetik -EFE. Gezurtapen alemana. Soma ibaiaren bokalean eraitsitako hegazkinak Berln I, gaueko 12ak. (S.E.T.) Reich-aren hiriburuko zentro baimendu batean honako adierazpen hau egiten da: Azken egunotan Britainia Handiak herrialde okupatuei eraso egiteko saioetan zein lurralde alemanaren kontrako egindakoetan airean izan dituen galera izugarrien ondoriozko inpresioa arintzeko, Londresko irratiak albiste bat argitaratu zuen larunbatean, zeinaren arabera aurreko egunean 11 hegazkin aleman eraitsi ziren Soma ibaiaren bokalean. Leku horretan ez da hegazkin alemanik galdu; aldiz, gauza segurua da abiazio ingelesak 16 Spitfire galdu dituela borroka horietan.- EFE.

27

06. Hegazkin aliatuak eraisten zituztenean, zetazko mapak deituak eramaten zituzten. Zer ziren zetazko mapak, eta zer ezaugarri zituzten? Frantzia, Belgika eta Holandako mapa bat ikusten da irudian.

07. Markatu mapa batean hegazkinlariek zer ibilbide egiten zuten Erresuma Batura onik iritsi arte. Gogoan izan Bruselan hasten zela ibilbidea, eta Amiens, Paris, Poitiers, Angoulme, Marmande, Dax, Baiona, Donostia, Bilbo, Madril, Gibraltar-etik jarraitzen zuela, Erresuma Batuan amaitu arte. Osa ezazu informazioa, eta aipatu horri buruzko zenbait datu aipagarri. 08. Orduz geroztik izugarri aldatu dira gizarte sareak, batez ere informazioa eskuratzeko moduari dagokionez. Baina baita ikasten dugun moduari dagokionez ere. Sar zaitez Twitter-eko kontu honetan @RealTimeWWII (http://twitter.com/#!/RealTimeWWII) eta zuzeneko faltsuan jarraitu ahal izango duzu Bigarren Mundu Gerra. Kontua ingelesez dago. Gelan beste aukera batez ere balia daitezke, hain zuzen ere Bigarren Mundu Gerrari buruzko edo Comte sareari buruzko beren hashtag-a sor dezakete, eta bertan beren ikerketen bitartez aurkitzen dituzten informazioak jarri. Esate baterako, #IIGuerraMundial, #RedComte, #elultimopaso edo #azkenbidaia.

28

(Hashtg bat karaktere kate bat da, hitz batez edo elkarri kateatutako hainbat hitzez osatua; aurretik kuxinaren ikurra izaten du (#). Ondoren, erabiltzaile batek sortutako katea bilatu ahal izango du, adibidez, #BigarrenMunduGerra eta mezu hori bilaketen emaitzetan egongo da, hashtag bereko beste mezu batzuen bilaketen emaitzetan). 09. Mugitu zaitez www.dipity.com/rirurzun/personal/ webgunean topatuko duzun Bigarren Mundu Gerrari buruzko denboraren lerroan. Ondoren, sortu kontu bat Dipity-n (www.dipity.com), eta sortu zure denboraren multimedia lerroa; kokatu bertan Azken bidaia dokumentalean kontatzen diren gertaera nagusiak. 10. Espainia herrialde neutrala zen formalki, baina zer lotura izan zuen erregimen naziarekin? Zure ustez, arriskutsua al zen Comte sareko kideentzat Espainia zeharkatzea? Zergatik? 11. Bigarren Mundu Gerran indarrean zen Genevako Hitzarmena, zeinetan adierazten zen nola tratatu behar ziren gerrako presoak. Bilatu Genevako Hitzarmenari buruzko informazioa, eta adierazi zein ziren hitzarmenaren alderdi nagusiak. 12. 1948an Eskubideen Nazioarteko aitorpena onartu zen. Kontsultatu Kataluniako Amnesty International erakundearen edizio laburtua, eta adierazi Alemania naziak zer artikulu ez zituen bete. (www.amnistiacatalunya.org/edu/docs/e-nu-dudh-senzilla.htm) 13. Comte sare fantses-belgikarreko kideek benetako arriskuei aurre egin behar zieten. Alemanek askotan ez zuten Genevako Hitzarmena errespetatzen, eta Hitlerrek Gaua eta Lainoa Dekretua eman zuen. Zertan datza dekretu hori? Nola eragin zezakeen Comte sareko kideengan? Nacht und Nebel Dekretua. http://es.wikipedia.org/wiki/Decreto_Nacht_und_Nebel 14. Dde bere atxiloketa prestatzen hasi zen, eta ordezkari bat bilatu zuen hura gertatzen zenerako. Franco izan zen hautatua, Jean-Franois Nothomb Franco. Dde atxilotu zutenean, hura izan zen Bordeletik Espainiarako gida bakarra. Zergatik hautatu zuten?

15. Dde atxilotu ondoren, MI9 sailak britainiar zerbitzu sekretuen sailak, eraitsitako pilotuei ihes egiten laguntzeaz arduratzen zenak Jacques Le Grelle, JeromeI, bidali zuen Francorekin batera sarea berrosatu zezan. Le Grelle belgikarra teniente bat zen, naziek Belgika okupatu zutenean Erresuma Batuetatik ihes egin zuena; irratiko operadore izateko entrenatu zuten. Bien artean sarea berregin zuten, eta biek lortu zituzten 1943ko azken sei hilabeteetako arrakasta handienak. Hala ere, biak atxilotu zituzten. Franco hilko zen beldur zen, baina bere burua salbatzeko funtsezkoa izan zen gertaera bat gogoratu zuen. Zein izan zen gertaera hori? Nola erabili zuen heriotzatik salbatzeko? 16. Dokumentalean elkarrizketatutako pilotuek berek esaten dute benetan ez zekitela sareko kideek zer arrisku izan zitzaketen beraiek salbatzeagatik. Sareko kideen arabera, zenbat atxiloketa balio zituen salbatutako pilotu ingeles batek?

29

17. Iruzkina egiteko testua: Dderen gutuna Bigarren Mundu Gerran, Donostiako Marina kaleko 3. zenbakian, Armendariz jaun-andreek gela seguru bat jarri zuten Comteren esku, eta han egon ziren, ondoz ondo, aktiboan zeuden Comteren hainbat agente, Dde esate baterako, edo lanean ezin jarraitu zuten beste hainbat, esate baterako Yvonne eta Robert Lapeyre Baionako atxiloketaren ondoren. Gela horretan aurkitu zuen Yvonnek, liburu batetik eroritako orri batean, Ddek berak idatzitako gutun hau. Arima gazte baten fede aitorpen barne-barnekotzat hartu zuen, bere burua hil arte berak hautatutako patuari eskaini ziona.

Dde"en gogoeta izugarri hori hura hil arte ez zabaltzea erabaki zuen Yvonnek. Dde hil ondorengo dolu egunetan eskaini zizkien Yvonnek lerro hauek ondoko belaunaldiei, bizitza bikain baten azken aitorpen gisa.
70 urteren ondoren, hitz horiek ez dute baliorik batere galdu. www.comete-bidassoa.com/fr_lettre.htm

Noizbait fusilatzen banaute, estimatzen nautenek lerro hauek irakurtzea nahiko nuke. Ezertaz damutzen ez naizela jakitea nahi dut. Litekeena da heriotza aurrez aurre ikustean, koldartu eta lagundu oihu egitea. Baina, orain, nire indarren jabe naizela, epaitu eta erabakitzeko gai naiz, eta orain jabetzen naiz bizitzak eman didanaz eta ezerk kenduko ez nauenaz. Bost axola heriotzak niri. Beldur fisikoak hor dirau, baina ez besterik. Zerbait egin aurretik hiltzeko beldurra, nire aukera guztiak ahalik eta ondoen baliatu aurretik hiltzeko beldurra, eta kezkez eta ahaleginez betetako 20 urteek eman didatena, desagertu egin da guztia. Orain guztiz zoriontsua naiz, eta ez nuke nire lekua ezeren truke utziko. Gustukoa dut lan hau. Maite dut osatzen dugun taldea elkar harturik lanean sentitzea, hiru herrialdetan sakabanatuta baina kausa beraren alde lanean, gogoberotasun eta sentimendu berberek bultzatuta. Gustukoa dut arriskua igaro ondoren bizitza sentitzea, eta segurtasun erlatiboko egun batzuen ondorengo atsedena. Gustatzen zait nire burua sasoian sentitzea, ekintzarako prest, eta oso gustukoa dut nirekin lan egiten dutenen konfiantza sentitzea. Dudan guztia arriskuan jartzeko prest nago, konfiantza hori edukitzearen truke. Bizitzak ez dit inoiz horrenbeste eman, ez naiz inoiz horrenbesteko intentsitatez bizi, eta ez zaizkit inoiz hain gutxi axola hartutako arriskuak eta heriotzak. Heriotzaren aurrean axolagabe agertzeak horrenbesteko arintasuna ematen dizu. Badakit beldur fisikoa ez dudala saihestuko; baina menderatuko dudala espero dut. Eta zer inporta dio hortik aurrerakoak, gauza izan naiz nire buruarekin zerbait egiteko, eta lortu dut prestatu nautenen horrenbeste urteko ahaleginak alferrekoak ez izatea.

30

Orain zoriontsu nago, eta eskerrak ematen dizkiet gertutik edo urrutitik zorion hori sentitzen lagundu didatenei. Ez diot inoiz horrenbesteko zentzua hartu bizitzari, eta ez naiz inoiz hain pozik egon. Zer axola dit diruak, zer axola didate bizitzako gauza txikiek. Azkenean aurkitu dut nire burua baino gehiago maite dudan lan bat, eta nire bizitza haren alde eskainiko nuke. Gauzak ondo egitea, hori da axola didan bakarra. Eta, azkenean, Gizonen lurra irakurri ahal izango dut inbidiaz negar egin gabe. Gerrak kaltegabe uzten banau, ez dut inoiz garai hau ahaztu nahi. Norbaiti eskertu nahiko nioke, sinesleek bezala belauniko jarri nahiko nuke eta honela esan: Eskerrik asko Jauna. Gainezka egiten dit biziarenganako esker onak. Batzuetan iruditzen zait katea handiegia dela niretzat, eta horregatik utzi behar nau. Baina zer axola dio, nik jaso dut nirea. Aurrerantzean jasoko dudana ez da niri dagokidan zerbait, baizik eta dohain berezi bat, eta horregatik goretsiko dut, une oro, zorte ona edo bizitza. Lana zailegia delako atsekabetzen naizenean ere, zailtasunak handiegiak direlako kexu naizenean ere, barru-barruan badakit une horretan nire bizitzaren funtsezko unea bizitzen ari naizela, betidanik itxaron dudan unea, betidanik bilatu dudana, betidanik nahi izan dudana. Egoera tragikoa da, baina inoiz irudika nezakeen lanik ederrena da. Eskerrak eman nahiko nituzke, baina ez dakit nori; esker onez gainezka dut bihotza. Ez naiz inoiz ezergatik kexu izango, nirekin lan egitea onartu dutenen heriotzagatik edo hartutako arriskuengatik baino ez. Horiei barkamena eskatu nahi diet, baina haiek ere, seguru asko, zoriontsu egongo dira lan hau bizitzeko aukera izan dutelako. Bizia... bizia eta eskaintzen dituen aukera guztiak, oso gauza ederra da, hain ederra, ezen gure egunetako segundoak ez diren hartaz gozatzeko nahikoak. Ez dit hiltzea axola, nahi izan dudan bezala bizi izan bainaiz.

Erantzun galdera hauei eta ondoren eztabaidatu gelan: Zer helbururekin idatzi zuen Andre De Jongh Ddek gutun hau? Zer garrantzi zuen sarearen barruan? Eta zer funtzio betetzen zuen? Zer jarrera zuen Andre De Jongh Ddek sarean betetzen zuen lanak zituen arriskuei buruz? Zer nabarmenduko zenuke haren jarduteko moduaz eta gutunean kontatzen duenaz? Andre De Jongh Ddek Saint Exupryren Gizonen Lurraldea liburua aipatzen du gutunean (http://es.wikipedia.org/wiki/Tierra_de_hombres_(libro). Zergatik uste duzu Comte sarean izan zuen parte-hartzearen ondoren inbidiaz negar egin gabe irakur dezakeela liburua?

Ddek bere gutunean adierazten du ez dela ezertaz damutzen, baina damu den zerbait aipatzen du, zeri buruz ari da?

31

Zure ustez, Dderen jarduera, emakumea izanik, bakarra al zen une historiko horretan? Edo emakumezko heroi anonimo asko egon zirela uste duzu? Zergatik uste duzu historiako liburuetan ez direla emakumeak eta beste hainbat heroi anonimo agertzen? Atxikitzen dugun Diario Vasco egunkariaren artikulu honetan, horri buruz hitz egiten du Iurre Tellera dokumentalaren egileetako batek. www.diariovasco.com/20110911/zinemaldia/comete-201109111741.html Qu sucedi despus de que Dde escribiera esta carta? Lleg a ser detenida? Hasta qu edad sigui con vida, y en qu ao muri? Zer gertatu zen Ddek eskutitz hau idatzi ondoren? Atxilotu al zuten? Zer adinera arte egon zen bizirik?

18. Komentatu A. Einsteinen testu hau. Hautatzeko aukera dudan bitartean, askatasun politikoetan, tolerantzian eta legearen aurrean herritar guztien arteko berdintasunean oinarritzen den herrialde batean baino ez naiz biziko. Askatasun politikoak iritzi politikoak bai ahoz bai idatziz adierazteko askatasuna dakar berarekin; eta tolerantziak banakako sinismen guztien errespetua. Gaur egun, Alemanian ez da halako baldintzarik betetzen. Nazioarteko ulermenaren alde gehien egin dutenak, horien artean artista asko, jazarriak dira gaur egun han. Erakunde sozial oro psikologikoki desoreka daiteke garai zailetan, gizabanakoekin gertatzen den bezala. Herrialdeek, oro har, bizirik irauten dute gaixotasun horien aurrean. Itxaropena dut laster normaltasuna nagusituko dela Alemanian, eta, etorkizunean, bertako gizon handiak, hala nola Kant eta Goethe, ez direla noizean behin baino gogora ekarriko; aitzitik, defendatu eta erakutsi zituzten printzipioak bizitza publikoan kontuan hartzea eta kontzientzia orokorrean barneratzea espero dut. A. Einstein. Nire ideiak eta iritziak. 1993ko martxoa.

a) b) c)

Adierazi zein den testu honen izaera. Jarri testuinguruan espazio-denbora gertaerak. Identifikatu testuaren egilea: Egin aipamen biografiko bat. Adierazi zer harreman duen testuarekin. Adierazi zer harreman duen Alemania naziarekin.

d) e) f) g) h)

Nori zuzendua da testua? Zer helburu du? Azaldu testua. Egin testuari buruzko iruzkina eta kokatu dagokion testuinguru historikoan. Egin testuaren kritika: Adierazi testuaren egiazkotasuna eta zehaztasuna. Aipatu testuaren objektibotasun eta zintzotasun maila. Azaldu zer interes duen testu honek.

32

i)

Erantzun galdera hauei: Zure ustez, beharrezkoak al dira Comte sarearen antzeko konpromiso solidarioak ideiak defendatzeko, esaterako A. Einsteinek aipatzen dituenen antzekoak? Zure ustez, beharrezkoa al da jarrera bat hartzea eta totalismoaren eta askatasunik ezaren aurrean jardutea? Gaur egungo demokrazia sistema guztien artean gaitz gutxienekoa da. Hobetu litekeela uste duzu? Arrazoitu erantzuna.

19. Comte sarea sare solidario bat zen, gaur egun antzeko jarduera bat egiteko gai izango al zinateke, eta solidarioa izango al zinateke gatazka militarretan edo beren ideien ondorioz atxilotuak direnekin? Ikusi Amnesty International erakundearen film labur hau: Sinadura baten balioa. http://youtu.be/gF8RCDKXuIs 20.

Comte sarea zen armarik erabiltzen ez zuen erresistentziako sare gutxienetako bat,
adierazten zuen emozioz beterik Nadinek. Historiaren protagonistatako bat da; erakundearentzat enkargu txikiak egiten hasi zen, eta, geroago, gidari aritu zen Brusela eta Paris artean, GFPk haren berri izan eta Alemaniara deportatu zuten arte. Han espetxe batetik bestera eraman zuten, Ravensbrck esparruan sartu zuten arte, eta handik Mauthausengo esparrura eraman zuten; Gurutze Gorriak atera zuen handik, esparrua askatu baino egun batzuk lehenago. Zure ustez posible al da indarkeriarik gabeko erresistentzia? Arrazoitu zure erantzuna.

21. CORTOFORUM: Gerrek ondorioak dituzte gizarte zibilarengan eta haurrengan, baina horiek gutxitan erakusten dira filmetan. Luiso Berdejo eta Jorge C. Doradoren Gerra mutiko bati buruzko film labur bat da, Bigarren Mundu Gerrari buruzkoa. Mutikoak atzetik datozkion soldaduengandik ihes egiten du, arreba jaioberria besotan duela, gurasoak egoera mingarrietan galdu ondoren. Etxe abandonatu bateko armairu batean babestea lortzen du, baina hurbil ditu jarraitzaileak... Film labur honek gerraren benetako gogortasunera hurbiltzen du ikuslea. 2006. urteko Goya sarirako hautatu zuten. Filma ikusi ondoren, egin gerrei buruzko eztabaida bat gelan, eta baita gerrek herritar zibilengan dituzten ondorioei buruz ere. www.youtube.com/watch?v=0nHjFK0zVsg 22. Comte sarean nerabe askok parte hartu zuten, hegazkinen mezulari edo garraiolari gisa. Amnesty International erakundeak (AI) salatu duenez, gero eta talde islamista armatu gehiagok erreklutatzen dituzte 15 urtetik beherako haur soldaduak, eta nazioarteko erakundeei eskatu die neurriak har ditzaten adin txikikoei laguntza emateko. Kontsultatu Amnesty International erakundearen dokumentu hau: Somalia: haurtzaro mehatxatua http://www.menoressoldados.org/wp-content/uploads/2011/07/Campaing_ digest__Somalia._La_infancia_amenazada_.pdf. Eta komenigarria iruditzen bazaizu, egin amaieran proposatzen den jardueretako bat. Haur soldaduen mapa hau kontsultatu dezakezu. www.es.amnesty.org/camps/ns/mapa.php

33

23. Gaur egun, munduko herrialde askotan, arrazaren, sexuaren, ideien ondorioz espetxeratu edo jazarri diren pertsonak babesteko ekimen solidario askotan lagun dezakezu, eta zeure burua arriskuan jarri gabe lagun dezakezu gainera. Sartu Amnesty International erakundearen webgune honetan, eta hautatu, egokia iruditzen bazaizu, gustura parte hartuko zenukeen bat. www.es.amnesty.org/actua/ciberacciones/ Borrokarako zergatik hautatzen dira haurrak helduak hautatu beharrean? Gizartearen zer egoeraren ondorioz parte hartzen dute haurrek borroka armatuetan? Zure ustez, zer ondorio izan dezake haur batek gerra batean parte hartzeak? Nola konponduko zinateke telebistarik, Internetik, bideo jokorik eta abarrik gabe? Zer irudituko litzaizuke norbait etengabe aginduak ematen arituko balitzaizu eta ezingo bazenio ezetzik esan? Gaixorik jarriko bazina edo zaurituta egongo bazina, nola sentituko zinateke alboan zuri laguntzeko seniderik ez bazenu? Zure burua beste pertsona bat hiltzeko edo torturatzeko gai ikusten al duzu? Zer kausarengatik jardungo zenuke zuk?

24. Andre De Jongh, Dde ezizenez, belgikar gazte aktibo eta ausart bat zen. 24 urte zituela antolatu zuen sarea lagun talde txiki batekin; baina, poliki-poliki, taldea handitzen joan zen. Historian zeregin erabakigarria izan duten baina protagonistaren aitorpena izan ez duten emakumezko heroi anonimoen zerrendaren parte da. Emakumeen kasua are iraingarriagoa da, ez baitu lan historikoetan oihartzunik izan. Amaierako sintesi moduan, egin aurkezpen bat Google Docs, Powerpoint edo antzeko testu formatu batean, Andre De Jongh-ek izan duen garrantzi eta laguntza erabakigarria azpimarratzeko, eta orobat azpimarratzeko zer presentzia eskasa izan duen historia tradizionalean emakumeen jardunak, eta zer gutxi nabarmendu den.

34

BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA
Vascos en la Segunda Guerra Mundial: la Red Comte en el Pas Vasco: 1941-1944 Jimnez de Aberasturi Corta, Juan Carlos, Txertoa, 1996
La Red Comte en el Pas Vasco (1941-1944) www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/14/14121131.pdf (The "Comte" escaping network in the Basque Country. 1941-1944) Jimnez de Aberasturi Corta, Juan Carlos Juan Carlos Jimnez de Aberasturiri elkarrizketa irratian "Comte" sareari buruz: Erresistentziari laguntzeko operazio klandestinoak. www.ivoox.com/red-comete-operaciones-clandestinas-apoyo-audios-mp3_rf_793872_1.html

Comte sarea Euskal Herrian gaiari buruzko filmografia http://papelesdepedromorgan.com/wp-content/uploads/downloads/2011/06/JC_JIMENEZ-DEABERASTURI.pdf Jimnez de Aberasturi Corta, Juan Carlos
Andre De Jongh Dde espetxeratua izan aurreko gutuna. http://www.comete-bidassoa.com/sp_lettre.htm

Azken bidaia dokumentalari buruzko webgunea http://www.elultimopaso.net


Hroes de la Red Comte que no aparecen en los libros de historia Diario Vasco egunkariko artikulua www.diariovasco.com/20110911/zinemaldia/comete-201109111741.html 2011.09.11 Echebura, Maite La historia real de la Red Comte Diario Vasco egunkariko artikulua www.diariovasco.com/v/20100207/cultura/historia-real-comete-20100207.html 2010.02.07 Flao, Teresa Comte Bidasoa. Comte sarea Euskal Herrian. http://www.comete-bidassoa.com Andre De Jongh Dde ren hilobiko hilarria eta epitafioa Zer inporta dit niri hiltzea, nahi bezala bizi izan banaiz . www.comete-bidassoa.com/fr_T_Dedee.htm

Andre de Jongh belgikar erresistentziako kidea hil da www.asociacionrepublicanairunesa.org/cas/redcomet2.php 2007.10.18 Rituerto, Ricardo M. Mugaldekoak www.youtube.com/watch?v=wMu26eS6HsM&feature=player_embedded! TBko Mugaldekoak telesailaren aurrerakina, Comte sarean inspiratua
Zetazko mapak www.orbemapa.com/2010/12/mapas-de-seda.html Mapen mundua

35

World War II Escape Maps www.maproomblog.com/2008/11/world_war_ii_escape_maps.php www.maproomblog.com U.S. Cloth Maps of World War II www.silkmaps.com/ WWII Escape Maps www.escape-maps.com/ Mapak, Frantzia 1944 Sean Gillies Blog http://sgillies.net/blog/837/maps-france-1944/ MapHist www.maphist.nl/

Nacht und Nebel Dekretua Wikipedian http://es.wikipedia.org/wiki/Decreto_Nacht_und_Nebel El ataque de la Aviacin inglesa contra la costa del Canal de la Mancha. Ments alemn. Los aparatos derribados sobre la desembocadura del Soma ABC egunkariaren artikulua 1942.08.02 http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1942/08/02/011.html De Bruselas a Londres pasando por Oiartzun y Rentera: El itinerario de la red Comte www.euskonews.com/0358zbk/gaia35801es.html Jimnez De Abersturi Corta, Juan Carlos Comte Sarea Bigarren Mundu Gerraren Forua www.forosegundaguerra.com/viewtopic.php?t=1748 El primer exilio vasco: el campo de Gurs Vascos en la Segunda Guerra Mundial www.euskomedia.org/aunamendi/107927 Jimnez De Abersturi Corta, Juan Carlos
ELMSen webgunea (WW2 Escape Lines Memorial Society) http://www.ww2escapelines.co.uk/

Comte Kinship Belgium-en webgunea www.cometeline.org/ Comte sareari buruzko ikerketa webgunea www.evasioncomete.org/

36

Vous aimerez peut-être aussi