Vous êtes sur la page 1sur 3

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA POLITIKA JARDUERAK

Euskadiko Politika Teknologikoak lehen Eusko Jaurlaritzaren osaerarekin ekin zion bere bideari, 1981ean.
Euskadiko industriaren egoera teknologikoa medio, Eusko Jaurlaritzaren lehen urratsak, teknologian, ikerketa
zentroak garatzea eta teknologi berrikuntzaren hedapena babesteko jarduerak sustatzea izan ziren.

80ko hamarkadan sustatutako teknologia politikako jarduerek helburu hauek izan zituzten: enpresetako I+G
unitateak sortu, hedatu eta manten zitezen finantzatzea, eta zegoen eskaintza teknologikoa finkatzea. Horretarako,
jada eratuta zeuden zentro teknologikoentzako Babes Dekretua garatu zen. Eusko Jaurlaritzako Industria eta
Energia Sailak Teknologia Zuzendaritzak eskainitako laguntza ekonomikoen bidez zehaztu zuen bere babesa. Era
berean, SPRIk programa osagarriak sustatu zituen, prestakuntza (IMI, TEKEL) eta ekipamendu teknologikoa (CN-
100, ECTA, SPRINET) hobetzea helburu zutela. Eusko Jaurlaritzaren babesaz gain, foru aldundien jarduerak ere
izan ziren: zentro teknologiko berriak osatzea (Gaiker, Robotiker) sustatu zuten, eta diruz babestu zituzten gainerako
zentroak.

Lehen etaparen ostean, Estrategia Teknologikoko Plana (PET) egin zen, eta 1990ean onartu zen. PETarekin
lehen aldiz saiatu ziren definitzen lehentasun teknologiko nagusiak, enpresen lehiakortasunari zegokionez. Hori
egiteko, SPRIko Teknologi eta Berrikuntzako Unitate Estrategikoa sortu zen, Eusko Jaurlaritzak I+G laguntzeko
abian jarritako programak eta jarduerak kudeatzeko arduradun nagusia.

PET aurrekaria izan zen plan berria egiteko, handinahiagoa eta konplexuagoa, eta hori 1993-1996ko Industria
Teknologikoko Plana (PTI) izan zen. PTIk aldaketak eragin zituen teknologia politikan, eta eskaintza
teknologikoaren (I+G unitateak, zentro teknologikoak, etab.) euskarri politika izatetik, berrikuntza sistemaren trakzio
elementu moduan, eskari teknologikoa indartzeko politika izatera igaro zen. Hori nabarmen islatu zen sektoreko
Klusterren sorreran, haiengana jotzen baitzen planean jasotako I +G proiektuen lehentasunezko arlo teknologikoak
definitzeko. PTIren eragina nabarmena izan zen: zegoen azpiegitura teknologikoa indartu zuen, eta berria sortu; eta
enpresetako I+G unitateetako taldeen jarduerak sustatu eta finkatu zituen. Horrela, PTI ezinbesteko erreferentzia zen
EAEko I+G politiketan.

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA POLITIKA JARDUERAK


1
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren Faseak

Iturria: PCTI 2010. Eusko Jaurlaritza

1997an, inflexio puntu bat izan zen Teknologia Politikan, 1997-2000ko Zientzi eta Teknologi Plana (PCT) indarrean
sartzean. PCTk bildu egin zituen, batetik, ezagutza oro har sustatzeko politikak eta bereziki unibertsitateak egindako
ikerketa zientifikoaren babesa, eta, bestetik, enpresek zentro teknologikoekin egindako garapenerako sustapen eta
berrikuntza teknologikoko jarduerak.

Aurreko hamarkadan zientzia eta teknologia arloan lortutako bilakaera-mailak, 2001ean, bigarren eraldaketa
ekonomikoari ekin beharra erakutsi zuen. Eraldaketa honen ezaugarria alor hauetan sakontzea izan behar zuen:
informazioaren gizartean eta jakintzan, ikerketa eta teknologiaren Europako espazioan eta Erabateko Kalitatearen
hedapenean. Bestalde, momentu horretan agertu zen berrikuntzaren kontzeptua hiru ardatz hauetan eraikia:
kohesioa, berdintasuna eta gizarte integrazioa.

Egun, Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifiko-Teknologikoa Zientzi, Teknologi eta Berrikuntzako 2001-2004
Planaren (PCTI) barruan dago, eta helburua Euskadi nazioartean finkatzea da, zientifikoki eta teknologikoki
berritzaile den herri modura. Horretarako, PCTIk abian jarri ditu berrikuntzako prozesu integralak laguntzen dituzten
ekintzak —adibidez, produktu eta prozesu berriak agertzea— bai eta kudeaketa, antolaketa eta merkaturako

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA POLITIKA JARDUERAK


2
sarrerako prozedura berriak ere. PCTI beste ekimen batzuekin osatzen da, esaterako: Euskadi Informazio
Gizartean Plana, egungo gizarteak Euskadiren garapen iraunkorra lortu ahal izateko dituen beharrak asetzeko.

2005. urtean mugarri garrantzitsua jarri zen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Politiken arloan. Hain zuzen ere,
Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa jarri zen abian, eta honek ezarri zituen “Euskadi 2015 Ikuspegia”ren zutabe
estrategikoak. Bertan argi agertu ziren euskal erakunde eta enpresen bi erronka nagusiak: dimentsioa eta
berrikuntza. Lehiakortasun Foroaren ondorioetan oinarrituta Lehiakortasuneko eta Gizarte Berrikuntzako Plana
2006-2009 ( ELGBP) onartu zen.

2006. urtearen amaieran, Ikerbasque sortu zen, unibertsitate eta ikerketa-zentroetan ikerketa bultzatzeko
beharrezko euskarri bihurtu zelarik; eta 2007an Innovanet Sarea, Euskadiko berrikuntzaren sustapeneko
agenteentzako topagunea. Era berean, Saretek, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea, beste entitate batzuekin
batera, Innobasquen, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, integratu zen; azken honen xedea Euskadi berrikuntzaren
erreferente bilakatzea izango da. Estrategia mailan, urte berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana
(ZTBP 2010) onartu zen, “Berrikuntzaren urtea” izenez ezagutu zena baino urtebete lehenago, Euskadin
berrikuntzaren agenteen eta gizarte osoaren artean hedapen eta komunikazio ekintzak egitea ekarri zuena. Plan
berriak berrikuntzari “berrikuntza irekiaren” ikuspegitik heltzen dio, jarduera-eredu berri bat marraztuz hiru
ardatzetatik abiatuta: lehiakortasuna, gizarte berrikuntza eta eko-berrikuntza.

2008 urtean, Gobernu Kontseiluak Euskadi Informazioaren Gizartean Plana 2010 onartu zuen. Helburua zera zen:
jakintzan eta Informazioaren Teknologiaren (IKT) erabilpen onenean oinarritutako gizartea eraikitzea, hazkuntza
iraunkorraren geroz eta kota altuagoak lortuko dituena.

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA POLITIKA JARDUERAK


3

Vous aimerez peut-être aussi