Vous êtes sur la page 1sur 18

ANIMALI EHUNAK

0- Enbrioiaren garapena:
1

Giza garapena gameto (ugaltze-zelula) maskulinoa edo espermatozoidea, mintza


zeharkatuta, gameto femeninoan sartzen denean hasten da. Ordubete geroago, gutxi
gorabehera, bi gametoen nukleoak fusionatu egiten dira eta bi zelulen material
genetikoak konbinatu egiten dira eta zigotoa eratzen da. Zigotoa izaki berriaren
herentzia-informazio guztia duen zelula da.
1- Segmentazioa
Bi gametoen material genetiko konbinatu ondoren
zigotoa mitosiaren bidez bitan banatzen da, bi zelula
berdin berdinak sortuz. Ondoriozko bi zeluletako
bakoitzak era berean jardungo du, material genetikoa
bikoiztuz eta beste bi zelulatan banatuz, eta, ondorioz, 4
zelula izango ditugu, eta, gero, 8, 16, zelula izango
ditugu, Zigotoari, 16 zelula inguruz osatzen denean,
MORULA deitzen zaio, . Sortutako zelula berriak
banatzearen bitartez blastomeroak deitzen dira. Blastomero bakoitza gai da izaki
berri bat emateko espezializaturik ez daudelako.
2- Blastulazioa

Blastomeroak banatzen jarraitzen dute,


baina kanpoaldera geruza zelular bakar bat
sortuz, eta hau barnealdeko hutsune bat
inguratuko du, blastozele izenekoa.
Estruktura honi, blastula deritzo.
Espezializatzen hasiko direnez, bakoitzak
indibiduo oso bat garatzeko galduko du.

3- Gastrulazioa:
Zelulen zatiketa gero eta handiagoa denez une batean zelula multzo bat inbaginatzen
da blastozelearen barruan bi geruza emanez kanpoko aldean dagoena, ektodermoa,
eta barrukoa endodermoa, une honetan enbrioiari gastrula esaten zaio.
Endodermoak sortzen duen hutsune arkenterona izena dauka eta inbaginazio gertatu
den lekua blastoporoa sortuko da.
Hemendik aurrera garapena aninali talde bakoitzaren arabera izango da.

Diblastikoak: Belakiak eta hidrak,


fase honetan gelditzen da haien enbrioi
garapena eta bakarrik bi zelula geruza
garatzen dituzte ektodermoa eta
endodermoa.
Triblastikoak: animali gehienek,
enbrioi-zelulaz eginiko, beste geruza
eratzen dute mesodermoa.
Mesodermo eta endodermoaren artean
hutsunerik ez badago animali
azelomatuak daukagu, zizare zapalak
(platihelminteak).
Hutsune hori badago
pseudozelomatuak daukagu.
Barrunbea mesodermoz erabat
inguratuta badago, barrunbeari
zeloma esaten zaio eta animaliak
zelomatuak dira. Anelidoak,
moluskuak eta ornodunak.
Zelula geruza hauetatik ehunak eta
organoak espezializatu eta garatuko
dira honela:
Endodermotik: liseri hodi eta asoziaturiko guruinen (area, listu guruinak, gibela) barne
epitelioa eta arnas bideen barne epitelioa.
Mesodermotik: Giharrak, odolaren zirkulazio sistema, sexu organoak, eta ornodunen
hezurdura eta iraiz aparatua eratzen dira.
Ektodermotik: entzefalo eta nerbio-sistema, azalaren epidermisa, azalari erantsitako
organoak(azkazalak, ilea)

Animali ehunak
1 Definizioa:
Organismo batean antzeko funtzioa betetzen duten zelulen multzoari ehuna deritzo.
Ehunak biltzen direnean organoak sortzen dira.
Ehun motak:
1.
2.
3.
4.

Epitelio ehuna
Konektiboa
Muskulua
Nerbio-ehuna

1 Epitelio ehuna
1 ESTALDURA EPITELIOA: Gorputzaren kanpoko eta barnealdeko
estaldura
A. Ezaugarriak:
1. Zelulak estuki lotuta
2. Zelulen etengabeko berritzea
3. Ez dute odol basorik
B. Funtzioak:
1. Isolatzaile eta elkartrukeak (babesa, xurgaketa eta
iraizketa)
C. Motak: Zelularen formaren araberakoa.
1. Laua: Zelulen itxura laua da, izan daitezke
a) sinplea(endotelio): zelulek geruza bakarra osatzen dute,
kapilarretan eta albeolotan aurki daiteke
b) Estratifikatua: geruza bat baino gehiago dauka, larruazalean,
esofagoan, mingainan dago
2. Kubikoa
Zelula kubikoak dira eta jariatzaile , xurgapena edo sekrezio funtzio duten hodietan
agertzen dira
Kokapena:
1. Giltzurrun tubuluetan
2. Pankreasaren hodietan
3. Obulotegiaren azalean

3. Zilindrikoa: sinplea eta pseudoestratifikatua


a) Epitelio zilindriko sinplea
Geruza sinple bat, mikrobiloskak ager
daitezke.

Urdaila
Umetokia
Hestemeharra

b) Epit. zilindriko pseudoestratifikatua


Geruza bakarra , zelula guztiak mintz basalarekin kontaktuan baina zelulen nukleoak
altuera desberdinetan daude eta geruza estratifikatua dela ematen du, zilioak ager
daitezke mukia edo gametoak mugiarazteko.

Bronkioak
Trakea
Epididimoa
Obiduktoak

2 GURUIN EPITELIOA
Zelula jariatzaileak dira. Isolatuta edo multzoka ager
daitezke guruinak eratuz.

EXOKRINOAK: Guruin hauek kanpo-ingurunera


jariatzen dute (izerdi-guruinak, malkoak,
esaterako), eta beren produktuak (izerdia) hobi
batzuetatik askatzen dituzte leku jakin batera,
funtzio zehatz bat betetzeko. Leku hori
gorputzaren barruan nahiz kanpoan egon
daiteke.
ENDOKRINOAK: Guruin hauek barne-ingurunera
jariatzen dute; hau da, beren produktuak (hormonak) zuzenean odolera
jariatzen dituzte. Adibidez, hipofisia.
MISTOAK: Guruin mistoek endokrinoen eta exokrinoen funtzioa betetzen
dute. Horren adibide da pankrea; izan ere, zuzenean jariatzen du
intsulina odolera eta pankreako urina heste meharrera.

Ehun

konektiboa
Gorputzaren beste ehun eta organo batzuei
finkapen metaboliko eta estrukturala
ematen die.
Odol-hodi eta ehunen artean ematen den
trukea ehun konektiboak kontrolatzen du.
Ehun honetako zelulak beraiek ekoizturiko substantzia batean murgildurik
agertzen dira. Substantzia matrizea deitzen da.
a) Matrizea:
Oinarrizko substantzia : ura, polisakaridoak, proteinak, ( likidoa , gel edo
solidoa izan daiteke) zuntzak: proteikoak dira 2 motakoak : ez elastikoak
( kolagenoa) eta elastikoak (erretikulina eta elastina)
b) zelulak :
egonkorrak : ehun berean sortzen dira eta matrizea sintetizatzen dute.
Osteoblasto, osteozitoak
migratzaileak: organismoaren beste lekuetan sortuak eta konektibo ehunetan
kokatzen dira funtzio espezifikoak burutzeko. Adibideak: mastozitoak,
makrofagoak, linfozitoak, ..
Motak:

KONJUNTIBOA ( LAXOA , TRINKOA, ELASTIKOA )


ADIPOSOA
KARTILAGO-EHUNA
HEZUR-EHUNA
ODOL-EHUNA

d) Funtzioak:

Organismoaren ehunak elkarturik mantendu


Organoen azpiegitura osatu
Defentsa lanetan jarduten duten zelulen kokalekua osatu
Gantzak metatu
6

Erresistentzia handiko egiturak sortu


Euste-egiturak osatu
Substantzien garraioa eta homeostasia burutu

2-1 Ehun konjuntiboa


A) Laxoa:
Ehun hau muskuluen artean,
odol hodietan eta organoen
arteko hutsuneetan
aurkitzen da
Funtzioak: Epitelioaren
oinarria(mintz basala), babes mekanikoa,
nutrienteen difusioa eta defentsa
(makrofagoak).
B) Trinkoa (zuntzezkoa):
Ehun hau larruazaleko sakoneko dermisean,
kornean eta tendoietan aurkitzen da.
Betebeharrak: Babes mekanikoa eta Zuntzak
orientatzen dira trakziorako erresistentzia
lortzeko (tendoiak)

c) Ehun konjuntibo elastikoa


Elastikotasun handia dauka (elastina izeneko
zuntzak ugari direlako).Forma aldatzen edota
deformatzen diren organoetan aurkitzen dira
(birikak).
Betebeharrak: malgutasuna (lotailuak) eta
organoen mugimenduak
d) Ehun konjuntibo erretikularra
7

Ehun honek zuntz sare tridimentsional


egonkorra osatzen du(erretikulina)
Betebeharrak: egiturazko euskarria organo
batzuen zelulentzat, organo hauek globulu
gorriekin lotuta daude. adibidez: gongoil
linfatikoak, barea edo hezur muina.

2-2 Ehun Adiposoa


Ehun honen zelulak adipozitoak

dira

Funtzioak:
1. Lipidoen metaketa(energia
erreserba)
2. Babes mekanikoa, organoak
babesten ditu kolpeen
aurrean (gibela,
bihotza,birikak)
3. Gorputzaren tenperatura mantentzeari laguntzen diote
Motak:
Adiposo txuria: larruazalaren azpian
aurkitzen da. Zuntz erretikularren artean
adipozitoak aurkitzen dira. Zelula
handiak, zitoplasman bakuola erraldoi
bakarra dago lipidoz beterik
(lokulubakarra) eta nukleoa baztertuta
dago.
Adiposo marroia edo naparra: Zelula
txikiagoak, eta zitoplasman gantz tanta
ugari tamaina desberdinekoak(
multilokularra) odol-kapilare asko zelulen
artean. Hotzaren kontrz babesten gaitu eta gorputzaren oreka energetikoa
mantentzeko parte hartzen du.

2-3 Kartilago ehuna


Zelulak kondrozitoak.Aintzira deitzen diren hutsune batzuetan kokatzen dira.
8

Zelularteko matrizea: bertan kolagenozko eta elaztinazko zuntz ugari daude.


Zelularteko gaia solido samarra, baina, malgua da.
- Ez du odol-kapilarrik eta ez nerbio zuntzik.
- Nutrizioa matrizean zehar difusioz egiten da.
- Perikondrio izeneko ehun konektibo batez inguratuta dago
Funtzioak
EUSTE FUNTZIOA: Sudurrean, arnas-bideetan (epiglotian),ahots kordak lotzen
dituzten laringeko kartilagoetan,.
HIGADURATIK BABESTEN GAITU : Artikulazioak estaltzen dituzte,
saihetsezurretan,
Motak:
Kartilago hialinoak: Bere matrizea ugaria da, eta kolagenozko zuntzexka finfinak ditu. Saihets-hezurretako,trakeako, bronkioetako eta sudurreko
kartilagoetan eta enbrioiaren eskeletoan daude.
Kartilago elastikoak: Bere matrizeak zuntz elastiko ugari ditu. Belarrietan eta
epiglotisean dago, gizakiena esaterako, belarriko kartilagoa eratzen du.
Kartilago haritsuak edo fibrokartilagoak: zuntz kolagenoz ia bakarrik osatuta
dagoen matrizea du. Zelula lerrokatuta ditu. Orno arteko diskoak, pubiseko
sinfisia eta meniskoak eratzen ditu.

2-4 Hezur-ehuna
Ezaugarriak:
Bakarrik ornodunetan agertzen da. Matrizea egoera solidoan agertzen da.
9

Funtzioak:

eskeletoko hezurrak eratzen ditu (organismoaren euskarria)


Organo batzuk babestea, garezurra, bizkarrezurra, bular-pareta
Gorputzaren mugimenduak ahalbidetzen ditu
Hematopoiesia, hezur muinetan odol zelulak sortzen dira

Konposizioa:
Matrizearen osagaiak:
% 65-koa ez organikoa: gatz mineralak ( Kaltzio fosfatok eta sodio eta
magnesio karbonatok hezurrei behar duten zurruntasuna ematen diete )
% 25-koa organikoa: kolageno zuntzek, hezurrei behar duten malgutasuna
ematen diete
Zelulak:

Osteoblastoak: hezur-matrizea eta hezurren osagai minerala eratzen dute


Osteozitoak osteoblastoen eraldatze prozesutik sortutakoak dira,
matrizea eratu eta solidifikatu egiten den heinean osteozitoak
barrunbetan geratzen dira. Osteozitoak hezur-ehunaren zelula ugarienak
dira (ehun horren zeluletako %95 izanik). Haien funtzioari dagokionez gai
dira ehun-matrizearen osagaiak sintetizatzeko eta -era bereanbirxurgatzeko ere bai.
Osteoklastoak: hezurraren birzurgapenaz arduratzen dira mineralak
eta proteinak odolera pasatzen dira berrerabilita izateko.

Hezur-ehuna ehun dinamikoa da, etengabe birmoldatzen dena. Birmoldaketa


horretan osteoblastoek hezur-matrizea eta hezurren osagai minerala eratzen
dute, eta osteoklastoek matrizearen alde organikoa degradatu eta sortutako
ehunaren zati bat suntsitu egiten dute.
Motak
Hezur ehun arola:
-Hezur luzeen epifisiak (muturrak) eta hezur labur eta lauen barrualdea osatzen
du.
-Matrizean orritxoak sare modura daude antolaturik.
-Hezur muinean barrunbe ugari uzten ditu.
Hezur-ehun trinkoa:
-Hezur luzeen diafisian eta hezur labur eta lauen kanpoaldea osatzen ditu.
-Osteona edo Hanvers-en sistema izenko unitaten errepikapenaz osatua dago.
10

-Osteona bakoitze hodi bat du erdian (Havers hodia). Inguruan hezur-matrize


orritxoak zentrokide trinkoak ditu.
-Orritxo horietan hezur -aintzirak eta osteozitoak daude.
-Osteozitoak hodi kalkoforoen bidez komunikatzen dira elkarrekin eta odolbasoen eta nerbio sarbide diren Volkmann hodi zehiarren bitartez lotzen dira
elkarrekin eta gainazalarekin.

2-4 2-5
2-25
Odol-ehuna
Matrizea = plasma 90% ura eta 10% substantzia organikoak eta ez organikoak
:
Protenak : Albuminak: ( presio osmotikoa) Globulinak: ( antigorputzak)
Fibrinogenoa: ( koagulazioa)
Gluzidoak: Glukosa
Gantzak: Kolesterola Triglizeridoak
metabolismoaren produktuak: Urea / kreatinina / Acido urikoa /Bilirrubina
Elektrolitoak: Ca ++ Na ++ K +
Hormonak
Zelulak
ERITROZITOAK

11

Disko baten itxura dute eta


ugaztunetan ez dute nukleorik ez ta
ere zitoplasmako organulorik.
Eten gabe eratzen dira hezurretako
muin gorrian.
Zitoplasmaren konposizioa: % 60
ura , % 34 hemoglobina
Eritrozitoaren mintzean odol taldea
determinatzen duten proteinak
kokatzen dira.
Globulu gorrien eginkizuna
biriketatik ehun ezberdinetako
zeluletaraino oxigenoa garraiatzea
da, eta aldi berean, haietatik
anhidrido karbonikoa jasotzen du
biriketatik barrena kanporatua izan
dadin.
LEUKOZITOAK
Leukozitoek gorputzean sartzen
diren organismoen kontrako
defentsa eta hondakinen garbiketa
lana. ( zelularen organulu zaharrak,
bakterio hilak, hondakinak, ..) burutzen dute.
Infekzio batek hezurretako muinean leukozitoen ekoizpena areagotzen du, odol
zirkulazioan leukozito kopurua handiagotuz. Mikroskopiaren arabera honako
leukozito mota bereizten ditugu:
a) GRANULOZITOAK (zitoplasman bikorrak aurkezten dituzte)
neutrofiloak : bakterio eta partikula txikiak fagozitatu ( pseudopodoak edo
luzakinak erabiltzen ditu bakterioa inguratzeko eta gero entzima litikoak askatu
zelula digeritzeko)
Eosinofiloak: Alergia eta inmunulogia prozesuetan parte hartzen dute
Basofiloak : Zitoplasman heparina eta histamina kantitate handiak dituzte.
Hipersentsibilatete erreakzioetan parte hartzen dute
b) LINFOZITOAK
Antigorputzak sintetizatu eta inmunitate erantzuna zuzentzea eta patogenoak
hiltzea
12

T linfozitoak (timoan bereizten eta heltzen dira)


B linfozitoak (hezur muinean sortzen dira)
T linfozitoek % 70-80a. osatzen dute. Funtzio ezberdinak betetzen dituzte
infektaturiko zelulak edo minbizi-zelulak hiltzen dituzte, memoria gordetzen
dute patogenoa berriro agertzen bada, erantzun inmunologikoa zuzentzen dute
B linfozitoek antigorputzak ekoizten dituzte, antigorputzak antigenoekin
lotzen dira euren eragina murrizteko eta hobeto akabatzeko.
MONOZITOAK Hezurretako muinean eratzen dira eta gero odolaren bitartez
ehun konnektiboetara migratzen dira ( gibela, area, gongoil linfatikoak,
birikak, ....) . Organo hauetan makrofago libreak edo finkoak bihurtzen dira
hauek monozitoek baino ahalmen fagozitario handiagoa dute: bakterio eta
partikula handiagoak gai dira fagozitatzeko.
c) PLAKETAK
Ez dira zelula osoak, baizik eta beste zelula batzuetako zitoplasma zati txikiak.
Odol hodi bateko pareta hausten denean, plaketak berehala paretari atxikitzen
zaizkio, odoljarioa eteteko, eta behin betiko koagulua osatzeko denbora ematen
dute.

3- Muskulu ehuna
Zelulak: Forma luzea dute, horregatik muskulu-zuntzak deitzen zaizkie. Muskulu
(Gihar) zuntzak miofibrila ugari biltzen dituzte zitoplasman. Miofibrila horiek
proteina uzkurgarrien mikrofilamentuz osatua daude, aktina eta miosina
proteinez hain zuzen ere.
Muskulu zelulen propietate nagusia
estimulu egokia jasotzen dutenean uzkurtzen(laburtzen) dira eta estimulua
amaitzen denean, berezko tamaina berreskuratzen(erlaxatzen) dira.
Muskulu zuntzak aktinazko filamentu finak miosinazko filamentu lodien gainean
higitzen direnean uzkurtzen dira.

13

Motak:
Ildaskatua:
Hezurren inguruan daude
Muskulu zuntzak zilindrikoak eta
luzexkak dira.
Ehun konjuntibok inguratzen ditu
musukulu zuntz sortak (faszikuluak)
hoiretatik iristen dira odol basoak eta
nerbio bukaerak

Hainbat nukleo dituzte inguruan


Miozuntzexkak erregulartasunez
antolatzen dira eta marra ilunak eta
argiak tartekatzen dira ondorioz.
Borondatezko eta azkarrak diren
uzkurdurak eragiten ditu. Eskeletoaren
mugimenduak eta aurpegiaren
keinuak.

Kardiakoa:
Bihotzaren paretak osatzen ditu.
Bitan banaturik eta luzeak diren zelula
ildaskadunek eratzen dute ehuna,
erdian nukleo bat edo bi dituzte.
Zuntzak estu loturiko egiturei disko
tartekatu deritzo. Horrela elementu
bakarra balira bezela egiten dute lan.
Nahigabeko uzkurdura azkar eta
erritmikoa da, bihotz taupadak
eragiten ditu.

14

Leuna:
Digestio-hodietan, arnasbideetan eta odol basoen
paretetan daude besteak beste.
Nukleo bakar txikia duten zelula fusiforme eta
ildaskatu gabeak dira.Miozuntzexkak ez daude
oredenan antolatuta.
Nahigabeko eta geldoak diren uzkurdurak eragiten
ditu. Mugimendu peristaltikoak eragiten ditu

4- Nerbio ehuna

Ezaugarriak
Bi zelula mota ditu: neuronak eta gliako zelulak

Funtzioa:
Nerbio sistemaren osagai nagusia.
Kanpoko eta barruko estimuluak seinale eltrokimiko ( narbio-bulkada) bihurtu, garraiatu eta
erantzun egokia eta koordinatua prestatzea da. Ondoren erantzun hori organo efektoetara
garraiatzeko.

Zelula motak:

15

Neuronak:

Garrantzitsuenak dira.
Nerbio bulkadak eramateko zeregina betetzen dute.
Beren espezifikazio handiarengatik, zatitzeko ahalmena galdu dute.
Bi atal ditu:
-Perikariona: zelularen gorputza da eta forma aldakorra du. Esfera formako nukleo handi
bat du erdian. Mitokondrio ugari ditu eta Nissl-en korpusluu esaten zaien xixku ilunak eta
neuroharizpi asko ditu.
-Luzakinak: Bi motakoak izan daitezke:
*Dendtritak: laburrak eta oso adarkatuak. Bulkada beste neurona batzuetatik hartu eta
neuronaren gorputzeraino eramaten ditu.

*Axoiak: Luzakin luze eta bakarra da. Adar perpendikularrak ateratzen zaizkio
alboetatik. Bukaeran, telodendroi adarrak ditu. Neuronaren gorputzetik hurrengo neuronaraina
eramaten du nerbio-bulkada.

16

Gliako zelulak:
Neuronak baino ugariagoak eta txikiagoak dira. Ez dute n erbio-bulkadarik

garraiatzen.
Neuronak eutsi, bakarktu, babestu eta elikatzen dituzte. Aipagarrienak:
-Astrozitoak: Izarren formakoak eta luzakin asko dituzte. Batzuk kapilarrekin
komunikaturik daude eta usten dutenez neuronen nutrizioan parte hartzen dute.

-Mikrogliako zelulak: Txikiak eta luzeak dira. Luzakin labur eta oso adarkatuak dituzte.
Itxura arantzatsua hartzen dute. Mugikorrak dira eta zelula-hondarak eta substantzia arrotzak
fagozitatu ditzakete.
-Oligodendrozitoak: Astrozitoak baino txikiagoak dira. Luzakin gutxi eta ez oso adaratuak
dituzte. Nerbio-sistema zentraleko neuronen axoien inguruan antolatzen dira, mielina-zorroa
deirtzon mintzezko bildukin isolatzailea osatuz.
-Schwannen zelulak: lauak dira eta axoiak inguratzen dituzte mielina-zorroak osatzeko.
Hauek nerbio-sistema periferikoko neuronetan soilik aurkitzen dira.

17

18

Vous aimerez peut-être aussi