Vous êtes sur la page 1sur 2

Goizero legez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo.

A
ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar
batean! Zer gertatzen da jendarte honekin? Erantzuteko aukerarik ere ez dit
eman, beti bezala presaka dabil, lanera sartu aurretik gurasoen etxetik pasa
behar da, izan ere adinean aurrera doaz eta baten batek eskaini beharko die
arreta.
Kalean behera noala Mila ikusi dut egunero garbitzen duen portalean erratza
astintzen jo ta fuego. Zelan Mila?. Nekatuta, jubilatzeko gogoekin, baina
bizitza osoan lanaldi partzialean aritu naizenez, adina bai baina prestazioa
jasotzeko baldintza minimoak ez ditudala betetzen esaten didate, hau marka
gero!
Eiderri mezua bidali diot asteburuan plana egiteko, baina lan egin behar
duela erantzun dit. Berez kontratua lau ordukoa izanik eta lanaldia astean
zehar egitekoa bada ere, tabernetan azkenean zortzi-bederatzi ordu sartu
behar izaten ditu, asteburuak barne.
Lanera heldu naiz. Ezin ditut Maite, Mila, Eider eta beraiek bezalako milaka
emakumeak burutik kendu. Egunero zaintza lanez arduratu behar diren
emakumeak, inolako babesik gabe lan merkatu araututik kanpo lanean
dihardutenak, lan merkatu arautuan diskriminazioa eta prekarietatea
pairatzera kondenatuak daudenak...
Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore
ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da
gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da eta
aspalditik pairatzen egon izanak, prekarietate honek suposatzen diguna
erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu. Anormala
dena normalizatzera ekarri gaitu.
Gure eguneroko bizian egoera hauek ikustea ohikoa den arren ez da normala
etxeko lanak zein zaintza lanak nagusiki emakumeon erantzunkizuna izatea,
edo behintzat, ez luke izan beharko. Emakumeok 3 ordu eta 33 minutu
eskaintzen dizkiogu egunero etxeko lanei, eta 4 ordu eta 15 minutu zaintza
lanei. Gizonek aldiz ordu 1 eta 29 minutu eskeintzen diete lehenengoei, eta 3
ordu eta 17 minutu bigarrenei. Lan munduan planteatzen diren
bateragarritasun neurriak nagusiki emakumezkoei zuzenduak egotea eta

emakumeak izatea neurri hauen hartzaile nagusiak ere ez da normala


(bateragarritasun neurriak hartzen dituztenen %94,5a emakumeak dira).
Era berean, lan merkatuan emakumeak modu orokortu batean lanaldi
partzialetara bideratuak izatea (lanaldi partzialetan diharduten langileen
%77,8a emakumeak dira), hilabete bukaerara heldu ahal izateko lanaldi
partzialeko hainbat lan egitera behartuak egotea (emakumeen kasuan
pobrezia erreala %6,1ean ezartzen da eta gizonezkoen kasuan %5,6an),
kontratua lanaldi partzialekoa izan baina azkenean lanaldi osoa betetzera
derrigortuak egotea, gizonezkoak baino gutxiago kobratzea, 1.200 euroetara
heltzen ez diren lansariak jasotzea, askotan lan merkatu araututik kanpo
dauden lanbideak egitera derrigortuak egotea... Guzti hau ez da normala.
Emakumeok pairatzen ditugun egoera hauek ez dira normalak, are gehiago,
emakumeok pairatzen dugun prekarietatea ez da kasualitatea. Sistema
patriarkalak ondo diseinatutako estrategiaren ondorio zuzena da. Sistemak
emakumezkoak prekarietatera kondenatu gaitu, gure burujabetza
ekonomikorako eskubidea lapurtu, menpeko nahi gaituelako. Gure bizitza
proiektuak modu aske batean garatu ahal izatea baldintzatu nahi du.
Jendartearen gehiengoa indarkeria sexista indarkeria fisiko, psikologiko
edota indarkeria sexualarekin lotzen badu ere, indarkeria sexista harago doa.
Indarkeria sexistak milaka aurpegi ditu, horietako bat lan munduan
emakumeok jasan behar dugun prekarietatea. Bai, emakumeok pairatzen
dugun prekarietatea indarkeria da. Beraz prekarietatearen kontrako borroka
horretan emakumeak ezinbesteko protagonistak izan behar dugu. Azaroaren
25aren
testuinguruan,
Emakumeenganako
Indarkeriaren
Kontrako
Nazioarteko Egunean, gogorarazi
nahi
dizuegu emakumeontzat,
prekarietatea indarkeria dela eta bertatik ateratzea, gure eskubidea.
Guzti horrengatik, Aiora, Jamila, Loli, Garazi, Aissa... gero eta emakume
gehiagok argi dugu horrelako egoerak ez ditugula onartuko, indarkeria
sexistaren aurpegi ezberdinak azalarazi eta borrokatuko ditugula. Argi dugu,
era berean, sistematikoki emakumeon kontra erabiltzen den indarkeriarekin
amaitzeko, emakumeon zapalkuntzan oinarrituko ez den eredu berria eraiki
behar dugula emakume eta gizonezkoen artean
Izaskun Garcia Bordagarai, LABeko Zeharlerroetako idazkaria

MOBILIZAZIOAK
Donostia 19:00etan Bulebarrean
Gasteiz 19:30etan Andra Mari Zuria
Irua 20:00etan Gaztelu Plazan
Bilbo 19:30etan Arriagan

Vous aimerez peut-être aussi