Vous êtes sur la page 1sur 3

AZTERKETA NEUROLOGIKOA

Sistema motorea, erreflexuak, sentsibilitatea eta bibrazioak aztertzen


ikasiko dugu.

Sistema Motorra
Muskuluak mugitzeaz arduratzen da.

Sistema Piramidala:

mugimendu boluntarioez arduratzen


dena da. Adibidez ibiltzean hankak mugitzea. 2 motoneurona mota
ditu:

1. Motoneurona:

kortexaren alde motorrean dauden piramide


itxurako neuronak izango dira. Beraien axoiak bide marroia
osatuko dute eta tronkoentzefaloaren erraboilean gurutzatu
egingo dira, alboz aldatuz. Beraz garuneko hemisferio
bakoitzak, kontrako aldeko muskuluak inerbatuko ditu.
2. Motoneurona: 1 motoneuronak muinera heltzean neurona
hauekin egingo dute sinapsia, axoiak aurreko adarretatik
aterako dira eta muskulua inerbatzera joango dira. Neurona
hauek bizkarmuin maila bakoitzean egongo dira eta beraien
axoiak bide urdina osatuko dute.

Sistema

extrapiramidala:

mugimendu inboluntarioez
arduratuko da mugimendu. Adibidez ibiltzean besoak aurrera eta
atzera mugitzen dira inertziaz (koordinatzeko mugimenduak). Gongoil
basalak eta tronkoentzefaloko nukleo erretikular eta bestibularrak
osatzen dute, batzuetan zerebeloak ere parte hartzen du.

Patologia
Sistema piramidala mintzen bada PARESIA edo PLEJIA egongo da, hau da,
muskuluak ezin izango dira mugitu edo indar gutxiagorekin mugituko dira.

1. motoneurona kaltetuta>
Kortexex edo tronkoentzefaloan: ACV (Accidente Cerebro

Vascular, tronbo baten ondorioz irrigazioa ez delako kortex


motorrrera ondo heltzen), infekzio batengatik, tumoreak
Muinean: plexia akutua izan daiteke, traumatismo baten
eraginez axoiak kaltetu eta muskuluk ezin dira mugitu.
Kronikoa, esklerosi multiplearen ondorioz axoien
desmielinizazioa gertatzen denean.

2. motoneurona kaltetuta>
Aurreko adarrean: ELA (Esklerosi Lateral Atrofikoa)-ren

kasuan arrazoi ezezagunengatik aurreko adarrean dauden

motoneuronak esklerosatu eta hiltzen dira eta ondorioz hauek


inerbatzen dituzten muskuluak ez dira mugituko.
Nerbio periferikoa: apurtu edo konprimitzen denean,
adibidez ernia diskalaren kasua.

Esplorazioa
Azterketa neurologikoaren bidez gai izango gara kaltea lehenengo edo
bigarren motoneuronan den ezberdintzeko. Honetarako muskuluen masa,
tonua eta indarra aztertzen dira.

o 1. Motoneurona:

hauek bigarren motoneuronak kontrolatzen


dituzte, beraz 1 motoneurona latetzean bigarrena kontrola galduko du
eta hiperaktibatu egingo da, muskulua nahiz eta ezin mugitu
HIPERTONIA izango du. Indarra galduko du eta masa muskularra
berriz ez du asko galduko, normala edo hipotrofia. Beraz kasu
honetan hipertoniak atrofia saihestuko du, muskuloaren indarra
galduz baina masa ez hain beste.

o 2. Motoneurona: HIPOTONIA (flacidez) emango da. Masa eta


indarra aztertzean, atrofia eta indar galera handia emango da.
1. motoneurona
Masa
Indarra
Tonoa

Normal/hipotrofia

Hipertonia

2.
motoneurona
Atrofia

Hipotonia

ESPLORAZIOAREN PAUSUAK
1. Posizioa: gorputzaren posizioa aztertu orokorrean.
2. Mugimendu
inboluntarioak
aztertu
ondoren,
sistema
extrapiramidalean arazoak badaude mugimendu inboluntarioak
sortuko dira (corea, tenbleke)
3. Masa muskularra: atrofia dagoen edo ez ikusteko; begi-bistaz,
palpatuz eta konparatuz besoak, hankak esploratu. Egotekotan
2. motoneuronaren katea susmatuko dugu.
4. Tonoa: hipertonia edo hipotonia dagoen aztertu hankaka eta
besoak mugituz hauen flexibilitatea ikusteko.
Hipertonia> (1. Motoneuronan arazoa) Labana efektua
emango da, hasieran asko kostatzen da mugitzea baina
gero oso flexiblea izango da. Gerta daiteke bide
extrapiramidalaren arazo baten ondorioz hipertonia ematea,
baina ez da labana efekturik egongo, baizik eta berunezko
hodi baten efektua, indarra gradu guztietan egin beharko
da.
Goiko gorputz adarren muskulu tolestatzaileetan izaten da
eta ukondoa eta eskumuturra flexionatuta geratzen dira.
Beheko gorputz adarretan, berriz, musulu hedatzaileetan
izango da eta estiratuta geratuko dira.
Hipotonia> (2. Motoneuronan arazoa) ELA, zerebeloa
alteratzean ez da oso espezifikoa.

5. Indarra: artikulazio bakoitza aztertu beharko da eta bi aldeetan


konparatuz (ukondoa gora eta behera, eskumuturra gora eta
behera, atzamarrak gora eta behera). Plejia dagoenean
artikulazioak ezin dira grabitatearen aurka ondo mugitu. Kaltearen
sailkapena:
0: uzkurketarik ez.
1: uzkurketa isometrikoa (apur bat uzkurtu eta
gogor karri gutxienez)
2: desplazamendua baina plano horizontalean,
grabitatearen aurka ez.
3: mugimenduak grabitatearen kontra.
4: mugimenduak erresistentziaren aurka.
5: normala.

Vous aimerez peut-être aussi