Vous êtes sur la page 1sur 4

KOMUNIKAZIO AGENTZIAREN FITXA

Izena: ADClick
Logoa:
Helbidea:
Alameda Mazarredo 35 - 2 A-B 48009 Bilbao (Bizkaia)

Telefonoa: 94 479 38 83
Email: contacto@adclick.es
Web: www.adclick.es
Sare sozialak:
Youtubez aparte ez dute sare sozial gehiagorik, gainera beraien Youtubeko kanala orain
dela 4 urte ez dutela eguneratzen. RSS bat dute beraien web orrialdean erabiltzaileen
esku.

Youtube: https://www.youtube.com/user/adclicktv/ @adclicktv

Kontaktatzeko pertsona: Izaskun Altube


Profesionalak eta karguak:
Zuzendari bazkidea: Roberto Aguirrezabala Martinez - Zuzendaritza Kreatiboa
Zuzendari bazkidea: Izaskun Altube Arenaza - Zuzendaritza Komertziala
Agentziaren organigrama edo egitura:1
Eskeintzen dituen zerbitzuak: Aplikazioak bezeroaren eskakizunei egokitutakoak;
Web garapena; Online marketing zerbitzuak; Aholkularitza; Multimedia zerbitzuak
(argazkigintza, bideogintza eta multimedia edukien marketina)
Bezero aipagarrienak: Eusko Jaurlaritza; Metaposta; Kutxabank; Metro Bilbao
Agentziak egindako kanpaina eredugarri baten azalpena:
Gesta
Gesta ADClickek orain dela 5 urte landutako Turismo Aktiboaren gestioa egiteko
aplikazioa dugu. Aplikazio hau batez ere turismo arlo horretan sartuta dauden
enpresentzat bideratuta dago eta enpresa hauei beraien gestioak egiteko bide errazak
proposatzen die moduluen bidez: ordainketa modulua (bezeroen ordainketak
kudeatzeko), ordutegi modulu bat (ekintzak antolatzeko), estatistika modulu bat
Bizirik daramatzan 5 urte hauetan zehar Gesta arrakasta handia hartu du Turismo
Aktiboaren sektorean eta arrakasta honek Gesta aplikazioa ADClicken kanpainarik
eredugarrienean bihurtu du.
Agentziaren irudiak edota bideoa:

1 Agentziaren organigrama edo egitura puntuko informaziorik ezin izan genuen


lortu.

Agentziaren profesional bati egindako elkarrizketa :


Izen-deiturak: Izaskun Altube
Kargua: Zuzendari eta fundatzailea.
Argazkia:

Curriculum laburra:
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua EHU/UPV-n.
Gutxienezko galdera-sorta:
Zelan ikusten duzu komunikazioaren edo publizitatearen egoera gure bertoko
merkatuan?
Gu hasi ginenetik dena aldatu da, ez dauka zer ikusirik orain dela 17 urte zegoen
merkatuarekin. Urterik urte dena aldatuz doa eta aldaketa horiek gero eta azkarrago
gertatzen ari dira. Horregatik, ezin gara atzean geratu. Zeozer kontrolatzen hasten
zarenean edo ondo erabiltzen dakizula uste duzunean, aldatu egiten da. Adibidez,
Google-n kasuan, Google-k bere algortimoak denbora oso gutxirik behin aldatzen ditu.
Orduan, SEO bat behar den moduan egiten ari zarela sute duzunean, egiteko modua
aldatu egiten da. Eta, horrela, denbora guztian. Dena oso aldakorra da.
Zein dira zure ustez sektorearen erronka garrantzitsuenak hurrengo bi urteetan?
Gauza da, sektore honetan, bakoitza bere aldetik goazela. Gure erronka edo proiektu
pendientea sektoreko profesional guztiak antolatu eta ados jartzea izango litzateke.
Abokatuek adibidez, Abokatu Bazkuneak dituzte. Arkitektuek, aldiz, beren elkarguak.
Eta guk ez daukagu horrelakorik eta publizitatearen sektorean horrelako bat eratzea
komenigarria ikusten dut.
Zure ustez, zein funtzioa bete egin behar du unibertsitateak publizitate-sistemari
laguntza emateko?
Nire ustez, komunikazioaren aspektu guztietan ondo sakondu behar da. Behin mundu
profesionalera irtetzerakoan oinarri on bat eduki ahal izateko. eta gainera unibertsitate
garaian egiten diren praktikak derrigorrezkoak izan beharko lukete ikasle guztientzat.
Gainera, ikasgeletan irakatsitako edukiek, enpresetan eskatzen denarekin bat egin
beharko lukete. Askotan, enpresetan erabiltzen ez diren gauzak erakusten dizkizuete.

Nola ikusten duzu unibertsitatetik (UPV-EHUtik) merkatura ateratzen diren


profesional berrien formakuntza? Zer proposatuko zenuke formakuntza hori
hobetzeko helburuarekin?
Ez dut gehiegi ondo ezgutzen gaur egun unibertsitateak publizitate arloan ematen duen
formakuntza. Baina, nire ustez, unibertsitatetik atera den pertsona batek kapaza izan
beharko luke kanapaina bat edo komunikazio plan bat egiteko. Ni unibertsitatetik atera
nintzenean ez nekien ezer egiten. Ekonomia eta soziologia moduko gauzak irakatsi
zizkiguten, bi egunetan ahaztuta geneuzkanak. Eta ez nekien ezer egiten. Lan munduan
sartzean, zerotik hasten zara ikasten. Nire ustez teoria ordu gutxiago eta praktika ordu
gehiago behar dira.
Zein gomendioa emango zenioke orain Publizitatea eta Harreman Publikoen
Gradua ikasten ari den bigarren kurtsoko ikasle bati?
Orain dakidana jakinda, gai bat hartu eta gai horretan espezializatzea gomendatuko
nizueke. Gai horretan zentratu. Diseinuarekin zer ikusiren bat duen zerbait, esaterako.
Edo telebistaren ingurko zerbait. Gustuko duzuen zerbait hartu eta horretan zentratu.
Hori da nik egingo nukeena.

Vous aimerez peut-être aussi