Vous êtes sur la page 1sur 58

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Luis Larraaga Larraaga


Marrazkilaria: Belatz
LEHEN HEZKUNTZA. 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


UNITATE DIDAKTIKOA

Izenburua
Maila

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


Saio-kopurua

LMH 6

10

Lantzen diren ekintzen dominioa (horiz)


1

Bakarkako
ekintzak

Bat baten
aurkako
ekintzak

Elkarlaneko
ekintzak

ElkarlanekoZiurgabetasunaurkakotasuneko
inguruneko
ekintzak
ekintzak

6
Adierazpeneta
arte-ekintzak

Justifikazioa
Unitate didaktiko honetan bakarkako ekintzen dominioa lantzen da lehena sailkapenean, eta
helburua da ikasleek hainbat ingurune egonkorretan jokabide motor eraginkorrak izaten ikastea
eta beren buruarenganako konfiantza areagotzea. Horretarako, norberaren mugak ezagutzea,
ahalegina eta jarraikitasuna balioestea eta gizabanako diren aldetik hobetzea, eta norberaren
aurkako erronka motorrak gainditzea izango dute helburu ikasleek.
Dominio hori lantzeko, alde batetik, araututako bakarkako kirol bat aukeratu da, atletismoa, eta
bestetik, gaitasun fisikoak garatzeko eta norberaren muga fisikoak ezagutzeko jarduerak.
Atletismoa diziplina ezberdinetako probak hala nola lasterketak, jauziak eta jaurtiketak biltzen
dituen kirola da. Beraz, ikasleek halako probak egingo dituzte, era isolatuan eta konbinatuak.
Jarduera horiez gain, koordinazio dinamiko orokorra eta oreka landuko dituzte ikasleek, eta nork
bere egoera fisikoa ezagutzeko hainbat test fisiko egingo.
Atletismoko jarduerek gaitasun motorra garatzen laguntzen dute, batez ere doitasunez mugitzeko
gaitasuna. Izan ere, egin beharko dituzten ekintza motorrei esker, espazioa eta denbora
menderatzeko gaitasuna garatuko dute ikasleek, eta, horrenbestez, jokabide motor
eraginkorragoak izatea lortuko dute. Bestalde, estereotipo motorrak automatizatzeko jarduerak
ere egingo dituzte, eta mugimenduak automatizatzea eskatzen duten egoera horien bidez,
ikasleek beren trebezia-maila handitzea lortuko dute.
Atletismoko eta gaitasun fisikoko jardueren bidez, ikasleek beren ezaugarri fisikoak ezagutuko
dituzte. Aurkeztutako arazo motorrak gainditzeko, egiteko era eta baliabide egokienak aukeratu
beharko dituzte. Horrela, aukera izango dute ariketa fisikoak duen eraginaz jabetzeko, bai egoera
fisikoan, bai osasunean, eta bai norberaren garapen-prozesuan ere, eta beren jokabide motorrak
hobetzeko. Bestalde, beren mugak, segurtasun-falta eta beldurrak ere gainditu beharko dituzte.
Horrek ekarriko die beren buruarenganako konfiantza areagotzea eta segurtasun handiagoarekin
jokatzea. Era berean, egin beharreko esfortzua neurtzen ikasiko dute ikasleek, eta energia hobeto
erabiltzen. Azkenik, arnasketa eta zirkulazio-funtzioa estimulatzen lagunduko diete atletismoko
jarduerek ikasleei.

1
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak

Ebaluazio-irizpideak
(HEZIBERRI)

Espazioa eta denbora


menderatuz
bakarkako kiroletako
ekintza motor batzuk
era koordinatuan
kateatzea,
bakoitzaren
gaitasunaren arabera
ekintza motor
horietan emaitzak
1. Ezezagunak eta
hobetzeko.
zalantzagarriak diren
ingurune
askotarikoetan
egokitzea
lekualdatzeak eta
jauziak.

Lorpen-adierazleak

Lasterketa-irteera
azkarra egiten du, eta
hamar segundoz
egiten du korrika,
abiadura aldatu gabe.
Iraupen-lasterketetan,
arnasteko ia oztoporik
gabe, zortzi eta 15
minutu artean egiten
du korrika, etenik
gabe.

Ebaluazio-tresnak

Hasierako
ebaluazioaren orria

Lorpenen jarraipenorria

Errelebo-lasterketetan,
ahalik eta abiadura
gutxien galtzen du,
lekukoa pasatu eta
jasotzeko.
Autoebaluazio-orria
Luzera-jauzian,
lasterketa eta bultzada
koordinatzen ditu,
abiadura aldatu gabe.
Altuera-jauzian,
hasierako lasterketa
egin eta barra
horizontala gainditzea
lortzen du, gorputza
bertikal goratuz.

Koebaluazio-orria

Tresna ugari jaurti, eta


ibilbide egokia ematen
die.

2
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak

Ebaluazio-irizpideak
(HEZIBERRI)

Esfortzu fisikoaren
intentsitatea eta
iraupena erregulatuz
eta dosifikatuz nork
bere gaitasun fisikoak
hobeto kudeatzea eta
horrek osasunarekin
duen erlazioaz
jabetzea, ikaslearen
garapen pertsonalean
laguntzeko.

4. Jarrera aktiboak
izatea, egoera fisikoa
oro har hobetzeko, eta
jarduerak egitean
kontuan hartzea
norberaren
gorputzaren eta
mugimendugaitasunaren aukerak
eta mugak.

Hasieratik hona, hobetu


egin du bere gaitasun
fisikoak kudeatzen.

Jarduera fisiko
guztiak egitean, nork
bere buruarekin eta
besteekin arduratsua
izateko prest
agertzea.

6. Norberaren
ahalegina eta
taldearekin ezartzen
diren harremanak
identifikatzea jolasen
eta kirol-jardueren
oinarrizko balio diren
aldetik, eta haiekin bat
jokatzea.

Jardueretan, gustura
hartzen du parte eta
jarrera positiboa du.

Jarduera fisikoa
egitean
ekipamenduari eta
higiene-ohiturei
erreparatzea, biziohitura osasungarriak
finkatzen eta
autonomia izaten
laguntzeko.

8. Jokabide aktiboak
izatea, ariketa fisikoak
osasunerako duen
balioa aintzat hartuta,
gorputza eta jarreranahiz elikaduraohiturak zaintzeko
interesa izatea, eta
drogen kontsumoa eta
portaeramendetasunak sor
ditzaketen jokabideak
saihestea.

Lorpen-adierazleak

Bere esfortzuaren
intentsitatea jardueraren
iraupenera egokitzen du.

Ebaluazio-tresnak

Lorpenen jarraipenorria

Test fisikoa egin, eta


bere egoera fisikoa
identifikatzen du.

Autoebaluazio-orria

Ahalegina eta
harremanak emaitzaren
gainetik balioesten ditu.
Irabaztea edo galtzea
onartzen du.
Hausnartzeko tartean,
taldean era positiboan
eragiten du eta kritika
eraikitzailea egiten du
Jarduera fisikoa egiteko
arropa eta oinetako
egokiak erabiltzen ditu
Jarduera fisikoa egitean,
osasuna eta higienea
zaintzen ditu.

Koebaluazio-orria

3
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


Edukiak

Atletismoaren oinarrizko trebetasunak: korrika egitea, jauzi egitea eta jaurtitzea


Atletismo-modalitateak: errelebo-lasterketa, abiadura-lasterketa, iraupen-lasterketak, pisujaurtiketa, vortex-jaurtiketa, luzera-jauzia, jauzi hirukoitza, altuera-jauzia eta proba
konbinatuak
Modalitate bakoitzeko oinarrizko araudia
Atletismo-modalitateen teknika eta jardutea
Beroketa: orokorra eta espezifikoa, giltzaduren mugimenduak, luzaketak, beroketarako
jarduerak
Beroketa egiteko arrazoiak: lesioei aurrea hartzea eta ondorengo jarduerarako gorputza
prestatzea
Oinarrizko gaitasun fisikoak: abiadura, erresistentzia, indarra, malgutasuna eta horiekin
lotutako jolasak eta testak
Nork bere egoera fisikoa ezagutzea
Koordinazioa, oreka eta erlaxazioa
Nork bere gaitasunak ezagutzea, esfortzu fisikoa erregulatzea, eta sakrifizioa eta
jarraikitasuna balioestea
Jardueren intentsitateak, kargak, atsedenaldiak neurtzea eta arnasketa erregulatzea
Segurtasun-neurriak
Lehiaketa: erronka motorrak gainditzea eta frustrazioa kudeatzea
Jarrera: ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
Errespetua:
norberarekiko,
materialarekiko

lagunekiko,

irakaslearekiko,

ingurunearekiko

eta

Osasun- eta higiene-ohiturak zaintzea, eta jarduera fisikoaren, osasunaren eta


ongizatearen arteko lotura antzematea

4
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


Irizpide metodologikoak

Unitate didaktiko hau bi ikasturtetan lantzeko dago antolatuta: LMHko 5. mailan eta LMHko 6.
mailan. Bi urte horietan, ikaslearen egoera fisikoaren garapena zehaztu eta aztertu nahi da,
gaitasun fisikoak neurtzeko oinarrizko test batzuen bitartez.
Unitate didaktiko honetan, ikasleak ingurune egonkor batean hainbat erronka motorri bakarka
aurre egiten ikasiko du. Horretarako, jarduera gehienetan, jakina, bakarka egingo du lan ikasleak.
Alde batetik, bere gaitasun motorrak, gaitasun fisikoak eta mugak ezagutuko ditu. Bestetik,
teknika bere gaitasun fisikoetara egokitzen, eta gaitasun motorrak era eraginkorrenean erabiltzen
ikasiko du. Ikasleak, erronketan arrakasta lortzeko, ez du taldekideen laguntzarik izango, ezta
aurkari zuzenik ere. Gehienetan, bere buruarekin lehiatuko da, eta ikusiko du erronkan arrakasta
izateko ezinbestekoak direla ahalegina, motibazioa, jarraikitasuna eta sufritzeko gaitasuna.
Jarduerak, unitatean, zailtasun-mailaren arabera daude antolatuta. Lehen zortzi saioetan, test
fisikoak eta atletismoko hainbat proba sartu dira, eskatutakoaren arabera ikasleak bakarkako
lehiaketara egokitzen joan daitezen. Azken bi saioetan, ikasle bakoitzak atletismoko probei ekingo
die, bakarka: bere buruaren aurkako erronka motorrak gainditu beharko ditu.
Hainbat test eta probatan, ikasleak datu-hartzaile eta epaile izango dira. Datuak zuzen jasotzeak
garrantzi handia du, hori egin ezean ikaslearen garapena zehazteko eta aztertzeko lana
ezerezean gelditu baitaiteke.
Lehia-egoeren eta test fisikoen aurkezpenean, norberak hobetzeko aukera gisa aurkeztuko ditu
irakasleak testak. Beraz, irakasleak ez ditu testak mehatxu moduan erabiliko; ez ditu ikasleak
beldurtuko, behar adina marka lortu ezean arloa ez dela gaindituko esanez. Helburua kontrakoa
da, hain zuzen: bakarkako erronka motorren bidez, ikaslea ikasteko eta hobetzeko prest egotea
bultzatu nahi da, horixe baita, inongo zalantzarik gabe bizitzan beharko duen jarrera.
Atletismoa eta gaitasun fisikoak lantzeko saioak ingurune egonkor batean landuko dira:
kiroldegiko pistan edo eskolakoan.
Materialari dagokionez, hauxe behar da: kronometroak, zinta metrikoak, datuak jasotzeko orriak
(irakasleak aldez aurretik prestatutakoak), uztaiak, konoak, baloi medizinalak (2 Kg), vortexak,
hesi txikiak, hesi handia, koltxoneta txikiak, koltxoneta handi bat, errelebo-lasterketarako lekukoak
eta txapelak.
Taldekatzeari dagokionez, unitate didaktiko honetan, ikasleek erronka motorrei bakarka aurre
egiten ikasi behar dutenez, gehienetan bakarka egingo dituzte jarduerak; eta gutxi batzuetan,
talde txikitan.

Kalifikazio-adierazleak
Espezifikoak: % 55
Jokabide motorraren garapena
Orokorrak: % 45
Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta materialarekiko)
Arreta

5
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak


1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Atletismoarekin eta egoera fisikoarekin lotutako lexikoa ezagutzea eta erabiltzea.

Atletismoko jardueretan, ideiak, azalpenak eta argudioak eraginkortasunez ematea eta


besteenak entzutea.

Kritika eraikitzaileak onartzea eta egiteko gaitasuna izatea.

Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.

Jarduera motorretan norberaren erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean ahoz
azaltzea.

Atletismoko eta test fisikoen arauak azaltzea eta ulertzea.

Gatazkak konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea.

2. Matematikarako konpetentzia

Probetan emaitzak
zentimetrotan).

Probetan neurketak egiteko tresnak erabiltzea: kronometroa eta zinta metrikoa.

Kalkuluak egitea eta aztertzea.

Espazio-denbora binomioaz ohartzea.

Irakasleak tauletan emandako informazioari esker norberarenak taldearen emaitzekin


alderatzea.

neurtzea

eta

idaztea

(minututan,

segundoan,

metrotan,

3. Zientziarako konpetentzia

Gorputzaren ezagutzan sakontzea.

Gaitasun fisikoei esker, norberaren egoera fisikoaz jabetzea.

Test fisikoei esker norberaren mugak ezagutzea.

Informazioa lortzeko zentzumenek duten garrantzia ulertzea.

Gorputza ezagutzeari esker jarduera fisikoa hobeto kudeatzea.

4. Teknologiarako konpetentzia

Kideek lortutako emaitzak formatu digitalean gordetzea.

Hainbat proba bideoz grabatzea.

5. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

Norberaren emozioak adieraztea eta kudeatzea.

Jardueretan norberaren erantzukizuna bultzatzea, ardurak hartzen ikastea eta autonomia


garatzea.

Sortutako gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez kudeatzea eta gainditzea.


6

LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea eta
errespetatzea.

Jolasetan, jardueretan eta test fisikoetan arauak onartuz aktiboki eta autonomiaz parte
hartzea.

Hainbat rol eraginkortasunez betetzen jakitea: partaide, kronometratzaile, ohar-hartzaile


eta epaile.

Lehiaketetan ahalegina eta kideen arteko harremanak emaitzaren gainetik lehenestea.

Galtzen eta irabazten jakitea.

Frustrazio-egoerak kudeatzeko estrategiak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea.

Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.

Denbora librea betetzeko jarduera fisikoa balioestea.

6. Arterako konpetentzia

7. Konpetentzia motorra

Esfortzu fisikoaren intentsitatea eta iraupena erregulatzea eta kudeatzea, egin beharreko
probaren arabera.

Osasuna hobetzeko asmotan, norberaren egoera fisikoaz jabetzea.

Higiene-ohiturak sendotzea eta jarduera fisikoen praktikan hobetzea.

Sedentarismoaren arriskuak ezagutzea.

Jarduera fisikoaren, osasunaren eta bizi-kalitatearen arteko lotura ezagutzea.

Emandako erronka motorretan arrakasta lortzeko jokabide motorrak etengabe egokitzea.

Jokabide fisikoak hobeto kudeatzea eta finkatzea.

Norberaren aurkako erronka motorrak gainditzea eta gizabanako gisa etengabe hobetzea.

7
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


Oinarrizko zehar-konpetentziak

1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Kideekin harremanak izatea eta komunikatzea.

Norberaren emozioak (poza, tristura, frustrazioa) adieraztea eta besteenak ulertzea eta
errespetatzea.

Trebetasun komunikatiboak garatzea.

Jardueren eta testen arauak ulertzea, erabiltzea eta errespetatzea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia


Norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak ezagutzea, eta oinarrizko lexikoa eta
arauak ulertzea eta era egokian erabiltzea (pentsamendu analitikoa).
Egindako praktikan norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea eta
norberak erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
Bakarkako erronka motorretan aritzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea (pentsamendu
sortzailea).
Ikasteko eta hobetzeko prest egotea.
Ikaskuntza eraginkortasun handiagorekin kudeatzea.
Ikas-prozesuan zailtasunei aurre egitea eta ondo eginiko lana balioestea.
Ikasteko estrategiak erabiltzea: jokabide motorren azterketa, behaketa, imitazioa eta
konparaketa.
Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiliz Ikasitakoa beste egoera batzuetara
egokitzea.
Ondo egindako lana balioestea.
3. Elkarbizitzarako konpetentzia
Norberaren bizipenak, pentsamenduak eta sentimenduak modu asertiboan adieraztea, eta
besteenak entzutea eta kontuan hartzea.
Kideekin harreman enpatikoak izatea.
Lana eginez, lana hobetuz eta gaitasunak garatuz norberak hobetzea, eta norberak
hobetuz kideekin harreman onak izatea.
Jolasteko eta jarduteko arauak errespetatzea eta betetzea.
Gatazka-egoerak elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.
Galtzen eta irabazten jakitea, eta emaitzaren gainetik ahalegina eta harremanak
balioestea.
Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea.
4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
Aritzeko estrategiak eta arauak sortzea eta ikas-prozesua hobetzeko proposamenak
8
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

egitea.
Lanerako ilusioa, motibazioa eta grina izatea.
Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.
Egindako jarduerak ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.
Helburua lortu arte jarraikitasuna izatea.
Erronka motor berrien aurrean erabakiak hartzeko gai izatea.
5. Izaten ikasteko konpetentzia

Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa erregulatzea.

Norberaren jokabide etikoa erregulatzea.

Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.

Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz jabetzea.

Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.

Frustrazio-egoerak ulertzea, jasatea eta gainditzea.

Autoestimu errealista izatea.

Hobetzeko grina izatea.

Nork bere erabakiak autonomiaz hartzea eta erabakitakoaren gaineko erantzukizuna


onartzea.

9
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Gorputz Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz) HEZIBERRI

Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan


konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan
dadin.

Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat, jolasa


erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren
arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean.

Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta kiroljardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak
errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak
praktikatuz.

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko nahiz
besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak,
elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea.

Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen


dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

10
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Saioen sekuentzia

1. saioa

Unitate didaktikoaren aurkezpena. Lau zelaiak. Gorputza atalez atal berotzea.


Proba konbinatua. Hausnartzeko tartea.

2. saioa

Saioaren aurkezpena. Gorri ala urdin. Gorputza atalez atal berotzea.


Maratoiaren erronka. Luzera-jauziak. Hausnartzeko tartea.

3. saioa

Saioaren aurkezpena. Haria moztea. Gorputza atalez atal berotzea. Erreskateerreleboa. Altuera-jauzia. Hausnartzeko tartea.

4. saioa

Saioaren aurkezpena. Hiru ez. Gorputza atalez atal berotzea. Kilometroko


proba. Arnasketa. Hausnartzeko tartea.

5. saioa

Saioaren aurkezpena. Katea binaka. Gorputza atalez atal berotzea. Abiaduraproba. Abdominalak 30 segundoan. Errelebo-lasterketa 4 x 400 heziak.
Hausnartzeko tartea.

6. saioa

Saioaren aurkezpena. Kanporatzea. Gorputza atalez atal berotzea. Baloi


medizinalaren
proba.
Jauzi
horizontalaren
proba.
Vortex-jaurtiketa.
Hausnartzeko tartea.

7. saioa

Saioaren aurkezpena. Ehiztaria, tximinoak eta zuhaitzak. Gorputza atalez atal


berotzea. Jauzi hirukoitza. Bi kilometroko proba. Hausnartzeko tartea.

8. saioa

Saioaren aurkezpena. Jazarpena. Eguzkiari agurra (Yoga). Arintasun-proba.


Malgutasun-proba. Hausnartzeko tartea.

9. saioa

Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea.


Atletismoko I. lehiaketa. Hausnartzeko tartea.

10. saioa

Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea.


Atletismoko II. Lehiaketa. Hausnartzeko tartea.

11
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

1. saioa

Saioaren
helburua

Non

Materiala

Ikasleek beren egoera fisikoa ezagutzea eta atletismoan duten gaitasun-maila


identifikatzea.
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), lau soka, ikasleen hasierako ebaluazio
orriak (proba konbinatuaren orriak) (4. eranskina), sei hezi edo sei banku
suediar, lau kono, 32 uztai, zortzi koltxoneta, 4 baloi medizinal (2kg), 24
txanpon, kronometroak, zinta-metrikoa eta klariona
Jarduerak

1. jarduera

Unitate didaktikoaren aurkezpena

Denbora

15 min

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak ikasleei unitatearen nondiknorakoak azalduko dizkie: lortu beharreko helburuak, ebaluazioadierazleak, saioen antolaketa eta saio-kopurua zehaztuko ditu.

Lau zelaiak

2. jarduera

Ikasle guztiak batera. Hamar metro luze eta hamar metro zabal
den zelaian lau eremu karratu berdin berezituko ditugu.
Lau harrapatzaile izango dira. Haietako bakoitzak eremu
mugatua izango du beste ikasleak harrapatzeko; alegia,
harrapatzailea ezin da bere eremutik atera eta, hortaz, ezin du
bere eremutik kanpoko ikaslerik harrapatu.
Beste ikasle guztiak, ordea, edozein eremutan ibil daitezke.
Harrapatzaile batek bere eremuan norbait harrapatuz gero, hura
kanpora joango da. Ikasle guztiak harrapatzean, berriro ekingo
zaio jolasari harrapatzaileak aldatuta.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Aurreko jarduera egin eta gero, irakasleak


ikasleei honako galdera hauek egingo dizkie:
- Nork gogoraraziko digu gorputza nola berotzen edo
prestatzen den ariketa fisikoa egiteko?.
-Uste al duzue aurreko jarduera beroketaren parte zela?.
Erantzunak entzun ondoren, irakasleak ikasle bat aukeratuko du

12
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

taldea gidatu eta gorputzaren beroketa atalez atal egiteko.


4. jarduera

Proba konbinatua

Denbora

15 min

Lau taldetan. Talde osoa lau azpitaldetan banatuko da.


Azpitaldeko kideak binaka kokatuko dira: bata, jarduera motorrak
egiten, eta bestea, emaitzak neurtzen eta idazten.
Irakaslea proba honetaz baliatuko da ikasleen hasierako
ebaluazioa
egiteko,
bosgarren
mailan
landutakoarekin
alderaketak egiteko eta ikasleek izandako garapenaz jabetzeko.
Antolaketa. Azpitalde bakoitzean, kide batek jarduera motor
guztiak egin behar ditu. Behin azpitalde guztietako ikasle horiek
jarduera guztiak eginda, rolak aldatuko dituzte: azpitalde
bakoitzean jarduera motorrak egin dituen kidea idazte-lanetara
pasatuko da, eta beste kidea (idazte-lanetan ibili dena) jarduera
motorrak egitera.
Kirol-pistan, 100 metroko perimetroa duen (30 metro luze eta 20
metro zabal) laukizuzena markatuko da konoen bidez.
Talde bakoitza laukizuzenaren erpin batean kokatuko da jarduera
motorrak hastean.
Ikasle bakoitzak egin beharko dituen jarduera motorrak hauek
dira:
1- Sokasaltoa, 30 jauzi (ikaskideak denbora neurtuko du,
baina bi proben artean kronometroa gelditu gabe).
2- 100 metro, oztopoekin. Bira osoa korrika, konoekin
markatutako 100 metroko laukizuzenari. Oztopoak
laukizuzenaren bi alde luzeetan kokatuko dira, bata
bestetik 5 metrora (3 hezi edo 3 banku suediar alde
bakoitzean). Ikaskideak denbora neurtuko du, baina
proben artean kronometroa gelditu gabe. Ondoren,
korrika egin duen kidea oztopoak pasatzeko gai izan den
ala ez idatziko du.
3- Bi bira oso, korrika, 100 metroko laukizuzenari (100 metro
lauak). Kideak denbora kronometratuko du. Proba honen
bukaeran kronometroa gelditu, eta emaitza idatziko du.
4- Lau oinkadako luzera-jauzia (bi errepikapen; aldi
bakoitzean, ikaslea oin desberdinarekin hasiko da jauzi
egiten). Lau uztai jarriko dira lurrean (bata bestetik metro
batera edo 1,5 metrora), eta azken uztaitik 2 metrora,
koltxoneta pare bat, jauzi egin ondoren gainean erortzeko.
Idazte-lanetan dagoen kideak jarduera motorrak egin
dituen kidea jauzi bakoitzean 2 metroko luzerara iristen
den ala ez idatziko du.
5- Bi kilogramoko baloi medizinalaren hiru jaurtiketa. Hiru
uztai kokatuko dira lurrean: lehenengoa jaurtitzeko lekutik
hiru metrora, bigarrena bost metrora, eta hirugarrena
zazpi metrora. Jaurtiketa bakoitzean, ikaslea uztaia jotzen
edo luzeran gainditzen ahaleginduko da; hau da, lehen
jaurtiketan, hiru metrora kokatuta dagoen uztaia jo edo
13
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

gainditu egin beharko du. Berdin beste bi jaurtiketetan


(kideak jaurtiketa guztietako emaitzak idatziko ditu).
6- Ikasleak, zutik jarrita, gerria tolestuz baina hankak okertu
gabe, makurraldi bakoitzean, bi txanpon edo txapa jaso
beharko ditu, bakoitza esku batekin, baina biak aldi
berean. Lehen saiakerarako, txanponak bi koltxonetaren
gainean egongo dira; bigarrenerako, txanponak
koltxoneta
bakarraren
gainean,
beherago;
eta
hirugarrenerako, txanponak lurrean egongo dira.
Kideak saiakera bakoitzean txanponak hartzera iristen
den ala ez idatziko du.
5. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-Guztiok parte hartu al duzue?.
- Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
- Azkarregi aritu al da norbait proba egitean, bere
gaitasunetatik gorago?.
- Zer moduz erregulatu duzue zuen esfortzua?.
- Nekerik sentitu al duzue?.
- Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren?.
- Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa
beteko dute.

egin

ondoren,

ikasleek

autoebaluazio-orria

14
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


2. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.
Saioaren
helburua

Arnasteko oztopo gehiegirik izan gabe, iraupeneko lasterketan etenik gabe


korrika egitea.
Luzera-jauzian, abiadura mantenduz, lasterketa eta bultzada koordinatzea.

Non

Materiala

Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), zinta-metrikoa, 10 soka, maratoia
kontrolatzeko orrialdea (12. eranskina), aurrez prestaturiko txanpon gorriurdina eta klariona
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera

Gorri ala urdin

Bi taldetan. Talde biak ilaran jarriko dira paraleloan bata


bestearengandik 3 metrora. Ikasle bakoitzak aurrean beste
taldeko kide bat izango du. Talde bakoitzari kolore bat dagokio:
gorria ala urdina.
Irakasleak txanpon gorri-urdina airera botako du: alde gorria
ateratzen bada, talde gorria ihesean aterako da zelaiaren beste
ertzerantz, eta talde urdina harrapatzen saiatuko da; urdina
ateratzen bada, ordea, alderantziz, talde urdina aterako da beste
ertzerantz ihesean, eta talde gorria saiatuko da urdina
harrapatzen. Korrikaldi bakoitzaren ondoren, denak bueltatuko
dira hasierako tokira eta ez da kanporaturik egongo.
Jarduera ikasleak hainbat eratara kokatuta daudela egin daiteke:
zutik, aurrez aurre; zutik, bizkarra emanda; eserita; belauniko;
etzanda; eta abar.

15
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


3. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Gorputza atalez atal berotzea

Denbora

5 min

Denbora

20 min

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan ikasle batek bideratu zuen


beroketa espezifikoa. Gaurko saioan, beste bi ikasle aterako dira
boluntario. Boluntariorik ez badago, irakasleak aukeratuko ditu,
zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du bi
ikasleek bideratuta.
4. jarduera

Maratoiaren erronka

Ikasle guztiak batera. Helburua denen artean 42 kilometro


osatzea da. Horretarako, ikasle bakoitzak ahal beste bira emango
dizkio kirol-pistari (30 m x 20 m).
Aurretik, orri laukidun bat prestatu beharko da. Lauki bakoitzak
kilometroaren balioa izango du.
Ikasle batek, hamar bira eman ondoren, izena idatziko du aurretik
prestatutako orriko laukian. Norbaitek bost bira bakarrik egingo
balitu, laukia erdibitu eta erdi horretan idatziko luke bere izena.
Irakasleak eramango du orrialdearen eta denboraren kontrola,
eta ikasleei adieraziko die zenbat kilometro falta diren erronka
gainditzeko.
Behin erronka gaindituz gero, zenbat denbora eman duten
idatziko da.
5. jarduera

Luzera-jauziak

Bakarka. Lurrean bi soka jarriko dira. Batak jauzi egiteko marra


adieraziko du, bestea lehenengoaren erpin batetik diagonalean
luzatuko dugu. Horrela, zenbat eta aurrerago egin sokan, orduan
eta handiagoa izango da lehenengo sokarekiko tartea.
Lehenengo sokaren parean 1etik 10erako graduazio-eskala
zehaztuko da (1, tarterik txikiena; 10, tarterik handiena). Ikasleek
txandaka egingo dute jauzi. Distantzia txikienetik hasiko dira eta,
gainditu ahala, hurrengo mailara pasatuko dira. Horrela, ikasle
bakoitza bere neurriko distantzian jauzi eginez arituko da.
Saiakera batean huts eginez gero, errepikatu egin beharko dute
helburua lortu arte. Jauzia egin ondoren, itzulera oinez egingo
dute.
6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
16

LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Lortu al duzue gorri ala urdin jolasean irteera azkarrak


egitea eta abiadura mantentzea?.
- Arnasteko oztoporik izan al duzue maratoiko erronkan?.
- Lortu al duzue etenik gabe korrika egitea?.
- Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?.
- Iritsi al zarete luzera-jauzian aurrez uste zenuten
markara?.
- Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.
-
Eta galdera garrantzitsuena:
-

Zer ikasi duzue gaur?.


Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.

17
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

3. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Saioaren
helburua

Non

Materiala

Norberaren esfortzuaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.


Altuera-jauzian hasierako lasterketa egitea, eta gorputza bertikal goratuz barra
horizontala gainditzea.
Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina) eta koebaluazio-orriak (3. eranskina),
koltxoneta handia, altuera neurtzeko erregelak dituen bi zutoin, eta barra
horizontal bat edo goma elastikoa
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera

Haria moztea

Ikasle guztiak batera. Irakasleak harrapatzaile bat izendatutako


du. Beste ikasle guztiak jolastokian sakabanatuko dira,
mugatutako eremu batean.
Jolasari hasiera emateko, harrapatzaileak harrapatu nahi duen
ikaslearen izena ozenki esan behar du, eta ondoren, bere bila
korrika hasiko da. Bitartean, beste ikasleren batek
harrapatzailearen eta harrapakinaren arteko irudizko lerroa,
irudizko haria, gurutzatuta mozten badu harrapatzaileak bigarren
ikasle horren bila joan beharko du. Horrela, hainbat gurutzaketa
eginez, taldearen erronka, besteek harrapatu gabe, ahalik eta
denbora gehien irautea da. Harrapatzaileak norbait harrapatzen
badu, irakasleak beste harrapatzaile bat izendatuko du.
Oharra: harrapatzailea aldatu arte, ikasle bakoitzak irudizko haria
behin bakarrik moztu ahal izango du.

18
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


3. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Gorputza atalez atal berotzea

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

20 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle


boluntariok bideratuko dute beroketa. Boluntariorik ez badago,
agertzen irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.
4. jarduera

Erreskate-erreleboa

Lau taldetan. Irakasleak lau taldetan banatuko ditu ikasleak.


Taldeak paraleloan kokatuko ditu ibai baten ertza irudikatzen
duen marra baten atzean.
Talde bakoitzean ikasleak ilaran jarriko dira, bata bestearen
atzean. Ikasleak dauden marratik 30 metrora, ibaiaren beste
ertza irudikatzen duen tokian, talde bakoitzeko kapitaina jarriko
da, taldeari begira aurrez aurre. Agindua emandakoan, kapitaina
bere taldeko lehenengo jokalaria erreskatatzera joango da korrika
eta, eskutik heldu ondoren, ibaiaren beste aldera eramango du.
Kapitaina bertan geratuko da, eta oraingoan erreskatatutako
lehen ikaslea joango da bigarren ikaslearen bila. Horrela,
prozesua errepikatuko dute taldekide guztiak erreskatatu arte.
5. jarduera

Altuera-jauzia

Bakarka. Kirol-pistaren erdiko marran koltxoneta handia


zabaletara kokatuko da. Ikasle guztiak, banan-banan, kirolpistaren atzeko marratik korrika abiatuta lehendabizi 60 cm-ko
altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasleei jauzi
motekin esperimentatzeko eskatuko zaie.
Erronka lortzen duten ikasleek epaile-lana egingo dute, txanda
bukatu arte.
Lehen zailtasunak azaldu orduko, irakasleak hausnartzeko tartea
hartuko du, eta ikasleei honelako galderak egingo dizkie:
- Zer desberdintasun motor ikusten dituzue altuera
gainditzen dutenen eta ez dutenen artean?.
- Zein estilo izan da eraginkorrena, frogatu dituzuen
guztietatik ? Aurrez aurre eran, artazi eran, bi oinak
elkartuta, alboka, atzeraka (Fosbury)...?.
- Ba al du garrantzirik jauzia egin aurretik zer distantziatatik
hasten zareten korrika? Eta oinkaden luzerak? Eta
abiadurak eta erritmoak?.
- Lagungarria al da gorputza bertikal altxatzeko orduan
bultzada egiten duzuen leku zehatza markatzea?.
Lehen erronka lortu ondoren, 70 cm-ko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi baten bidez. Horrela arituko dira, ahal
duten altuera handiena gainditzea lortu arte.

19
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


6. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Gai izan al zarete erreleboetan zuen esfortzua
neurtzeko eta egokitzeko?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?.
Lortu al duzue altuera-jauzian barra gainditzea?
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

20
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Non

Materiala

Erresistentzia-test bat egitea (1 km) eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.


Arnasteko oztopo handirik gabe kilometroa (iraupen-lasterketa) etenik gabe
korrika egitea.

Kirol-pista eta gimnasioa


Bikote bakoitzeko, kronometro bat, arkatz bat, lasterketaren emaitzak
jasotzeko orria (5. eranskina), ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa
(13. eranskina) lau kono, oin-puzgailua eta autoebaluazio-orria (2. eranskina)
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

Hiru ez

2. jarduera

Ikasle guztiak batera. Sei ikasle izango dira harrapatzaile, binaka


eskutik helduta. Beste ikasle guztiak, harrapakinak, jolastokian
sakabanatuko dira, eremu mugatu batean.
Irakasleak agindua ematen duenean, harrapaketa-jolasa hasiko
da. Bikote harrapatzaileren batek harrapakina ukitzen duenean,
harrapatzaile bihurtuko da harrapatutakoa. Orduan, bikotekide
bat aske geratuko da eta beste bikotekideari eskutik helduko dio
harrapatutakoak, bikote berria osatuz. Harrapaketa-lanean
denbora gehien daraman ikaslea geldituko da aske. Lehenengoz
aske nor geratuko den jakiteko, zozketa egin dezakete jolasaren
hasieran.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du bi
ikasleek bideratuta.

21
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


Kilometroko proba

Denbora

15 min

Denbora

15 min

Denbora

10 min

Binaka. Ikasle batek kilometroko proba egingo du; bitartean,


besteak korrikalariaren denborak idatziko ditu. Proba
amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan
idatziko ditu lortutako emaitzak (13. eranskina). Kirol-pistari (30 m
x 20 m) hamar bira emango dizkiote (1 km).
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera
eta nork bere esfortzu fisikoa erregulatuko du.
Helburua da nork bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia
eginez) eta proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.
5. jarduera

Arnasketa

Ikasle guztiak batera. Irakaslea, gurpilak puzteko oin-puzgailua


hartuta, ikasleen aurrean kokatuko da. Haizagailuaren
mugimenduaren erritmoari jarraituz, ikasleek arnasketa-prozesua
egingo dute. Irakasleak puzgailuari gorantz eta astiro eragiten
dion bitartean hartuko dute arnasa ikasleek, birikak beteaz.
Ondoren, puzgailuaren heldulekua punturik gorenera iristen
denean, haizea askatuko du astiro-astiro. Ikasleek ere astiroastiro botako dute haizea, puzgailuaren mugimenduaren
abiadurari jarraituz. Prozesua hainbat aldiz errepikatuko dute.
Jarduera hasi aurretik, taupadak neurtzeko eskatuko die
irakasleak ikasleei. Jardueraren amaieran, guztiz erlaxatuta
daudenean, berriro neurtuko dituzte, hasieran eta bukaeran lortu
dituzten balioen alderaketa egiteko.
6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- Guztiok hartu al duzue parte?.
- Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
- Lortu al duzue kilometroko proban etenik egin gabe
proba bukatzea?.
- Izan al du norbaitek arazorik arnastean?.
- Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
- Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?.
- Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


22
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Zer ikasi duzue gaur?.


Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa
beteko dute.

egin

ondoren,

ikasleek

autoebaluazio-orria

23
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

5. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Non

Materiala

Abiadura- eta indar-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.


Errelebo-lasterketetan, ahal den abiadura gutxiena galduz lekukoa pasatzea
eta jasotzea.
Kirol-pista
Bikote bakoitzeko, kronometro bat, arkatz bat, abiadura-probaren eta
abdominalen emaitzak jasotzeko orria (6. eranskina); ikasle bakoitzaren
Gorputz Hezkuntzako fitxa (13. eranskina), autoebaluazio-orria (2. eranskina)
eta koebaluazio-orria (3. eranskina),); txilibitu bat, hamar kono, errelebolasterketarako zazpi lekuko, eta sei koltxoneta
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

Katea binaka

2. jarduera

Ikasle guztiak batera. Ikasle bat harrapatzailea izango da.


Harrapatzailearen lana beste kideak atzematea da. Iheslariak
ihesean arituko dira jolastokian, eremu mugatu batean.
Harrapatutako ikasleek katea osatuko dute harrapatzaileari eskua
emanda, eta horrela, iheslariak harrapatzera joango dira. Katean
lau ikasle batutakoan, bitan banatuko da, eta orduan, kate
bakoitzak bere aldetik jarraituko du harrapaketa-lanetan. Jolasa
ikasle guztiak harrapatutakoan bukatuko da.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak egingo du beroketa, bi ikasleek bideratuta.

24
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


Abiadura-proba

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Binaka. Ikasle batek abiadura-proba egingo du, eta besteak,


bitartean, korrikalariaren denborak hartu eta idatzi egingo ditu.
Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan (13.
eranskina) idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, 40 metro egingo dituzte korrika, ahalik eta abiadura
handienean.
Irteera emateko, bat, bi ozenki esango du irakasleak, eta, hiru
esan ordez, txilibitua joko du. Txilibitua jotzearekin batera
kronometroa martxan jarriko da. Denbora hartuko duen kidea
esprinta bukatzen den lekuan kokatuko da.
Kide batek bukatzean rolak aldatuko dituzte.
5. jarduera

Abdominalak 30 segundoan

Binaka. Ikasle batek proba egingo du: lurrean kokatutako


koltxoneta batean abdominalak egingo ditu. Beste kideak,
bitartean, abdominalak egiten ari den kidearen datuak hartu eta
idatzi egingo ditu. Proba amaitzean, emaitzak irakasleari emango
dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz
Hezkuntzako fitxan (13. eranskina) idatziko ditu lortutako
emaitzak.
Kide batek bukatzean rolak aldatuko dituzte.
6. jarduera

Errelebo-lasterketa 4 x 400 hesiak

Launaka. Irakasleak konoak erabiliz, 100 m-ko ibilbidea


zehaztuko du eta ibilbidean sei hesi jarriko ditu. Talde osoa lau
kideko taldetan banatuko da. Talde bakoitza abiadura-proban
lortutako emaitzen arabera egingo da, errendimenduari begira
ahalik eta heterogeneoena eginez talde guztiak paretsuak
izateko. Lasterketa hasteko orduan, irteera-marran talde
bakoitzeko lehen kideak kokatuko dira. Kide bakoitzak bira bat
korrika egin (100 metro) eta atseden unea izango du, berriro
haren txanda izan arte. Komeni da kideen ordena lasterketa
aurretik zehaztea. Guztira, kide bakoitzak lau bira egingo ditu
korrika.
Lekukoa kideari pasatzean ahalik eta denbora gutxien galtzeko,
bi gune berezi markatuko dira. Lehen gunean (helmuga baino
hamar metro lehenago), lekukoa hartuko duen kideak korrika
hasteko aukera izango du, baina eremu horretan ezin izango du
lekukoa jaso, soilik abiadura hartzen joan. Bigarren gunean,
(helmuga baino hamar metro harago), errelebo-gunea markatuko
da, eta tarte horretan emango diote lekukoa kideari.

25
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


7. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue kideari lekukoa lurrera erori gabe eta
abiadura galdu gabe ematea?.
Erabili al duzue estrategia berezirik?.
Nola
moldatu
zarete
abiadurarekin
hesiak
gainditzeko?.
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

26
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

6. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Bi indar-test egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.


Vortex-a jaurtitzea, ibilbide egokian.

Non

Materiala

Kirol-pista
Bikote bakoitzeko, arkatz bat eta indar-probaren emaitzak jasotzeko orria (7.
eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (13. eranskina),
autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta koebaluazio-orria (3. eranskina); zinta
metrikoak, klariona, konoak, sei baloi medizinal eta vortexak
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

Kanporatzea

2. jarduera

Hiru taldetan. Irakasleak bi metroko erradioa duten hiru biribil


berezitu marraztuko ditu jolastokian (saskibaloi-kantxakoak erabil
litezke).
Jolasaren helburua da ikaskideak biribiletik kanporatzea.
Ikasle guztiak hiru biribiletan banatuko dira. Irakasleak agindua
ematen duenean, eskuak atzean dituztela, sorbaldarekin bata
besteari bultza egiten hasiko dira. Kanporatutakoak zain geratuko
dira, barruan ikaskide bakarra gelditu arte. Orduan, berriz ekingo
diote jolasari.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

27
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Baloi medizinalaren proba

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Binaka. Ikasle batek baloi medizinalaren proba egingo du;


bitartean, besteak jaurtitzailearen emaitzak neurtu eta idatzi
egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango
dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz
Hezkuntzako fitxan (13. eranskina) idatziko ditu lortutako
emaitzak. Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatu behar da
(hamar metro luze). Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi
kono jarriko dira marra baten gainean.
Bi kiloko baloia bi eskuekin hartuko dute, eta baloia buru gainetik
atzera eraman ondoren, aurrerantz jaurtiko dute, ahalik eta
urrutien, futbolean alboko sakea egitean bezala. Jaurtiketan ezin
da jauzia egin.
Ikasle bakoitzak bi jaurtiketa egingo ditu eta, gero, emaitza
hoberena jasoko da idatzita.
Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.
5. jarduera

Jauzi horizontalaren proba

Binaka. Ikasle batek jauzi-proba egingo du; bitartean, besteak


jauzilariaren emaitzak neurtu eta idatzi egingo ditu. Proba
amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan (13.
eranskina) idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatuko da (hiru metro luze).
Jauzia nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra
baten gainean.
Jauzia lekuan geldirik egonik egin behar da. Jauzia bi oinekin
batera egin behar da, ezin da marra zapaldu, ezta oin batekin
bestearekin baino lehen zapaldu ere; bestela, jauzia baliogabetua
geratuko da. Marratik hurbilen geratu den orpotik neurtuko da
jauzia.
Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.
6. jarduera

Vortex-jaurtiketa

Bakarka. Ikasle batek proba egingo du; bitartean, zerrendan


datorren hurrengo kidea jaurtitzailearen vortexa jasotze lanean
arituko da, jaurtitzailearen ondoren haren txanda izango delako.
Jardueraren helburua da vortexa ahalik eta urrutien jaurtitzea.
Lehen jaurtiketa beso trebeenarekin egingo dute, eta bigarren
jaurtiketa beste besoarekin.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, marra bat aukeratuko da
eta gainean bi kono kokatuko dira. Marra baino lehen, zapaldu
gabe, egin behar da jaurtiketa. Jaurtiketa eginda ere, ezingo da
marra zapaldu ezta gainditu ere.
Beste taldekideak, bitartean, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen
eta markatzen arituko dira. Lan horretarako, zinta metrikoa kirol28
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

pistan lurrean kokatuko da, zabalduta.


7. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue vortexa jaurtitzea eta ibilbide egokia
ematea?.
Testak egin ondoren, jabetu al zarete zuen egoera
fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

29
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

7. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.

Saioaren
helburua

Iraupen-lasterketan, arnasteko oztopo gehiegirik izan gabe, zortzi eta 15


minutu artean etenik gabe korrika egitea.
Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Erresistentzia-test bat egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Luzera-jauzian abiadura mantenduz lasterketa eta bultzada koordinatzea.

Non

Materiala

Kirol-pista
Arkatz bat, uztaiak, bikote bakoitzeko erresistentziaren emaitzak jasotzeko
orria (8.eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (13.
eranskina), autoebaluazio-orriak (2.eranskina) eta koebaluazio-orriak (3.
eranskina), konoak eta zinta metrikoa
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

5 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera

Ehiztaria, tximinoa eta zuhaitzak

Ikasle guztiak batera. Ikasleak kirol-pistan zehar sakabanatuko


dira. Zuhaitzarena egiten dutenak hankak luzatuta eseriko dira
lurrean, tximinoa eta ehiztaria zutik geldituko dira. Ehiztaria
tximinoa harrapatzen saiatuko da. Tximinoa zuhaitzaren gainetik
salto egiten saiatuko da (hanken gainetik). Lortuz gero, lurrean
eseri eta zuhaitz bihurtuko da, lurrean zegoena ehiztari bihurtuko
da eta ehiztaria zena tximino bihurtuko da.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzeko. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

30
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


Jauzi hirukoitza

Denbora

10 min

Denbora

25 min

Denbora

10 min

Bakarka. Irakasleak hiru uztai kokatuko ditu lurrean lerrokatuta,


eta 1,5m-ko tartea utziko du haien artean. Ikasleek jauzi
hirukoitza praktikatuko dute. Horretarako, abiadura hartu, uztai
bakoitzean pausoa eman eta hirugarren pausoarekin batera jauzi
luzea egiten saiatuko dira.
Hainbat aldiz errepikatu ondoren, uztairik gabe, ahalik eta jauzi
luzeena egiten ahaleginduko dira.
5. jarduera

Bi kilometroko proba

Binaka. Ikasle batek bi kilometroko proba egingo du; bitartean,


besteak korrikalariaren denborak idatziko ditu. Kirol-pistari (30 m
x 20 m) 20 bira emango dizkiote (2 km).
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera,
eta nork bere esfortzu fisikoa erregulatuko du.
Helburua da nork bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia
eginez) eta proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.
6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue bi kilometro etenik gabe egitea?.
Izan al du norbaitek arazorik arnastean?.
Lortu al duzue jardueran jauziak koordinatzea?
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

31
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

8. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Non

Materiala

Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.


Abiadura- eta malgutasun-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz
jabetzea.
Kirol-pista
Bikote bakoitzeko, arkatz bat, kronometroa, arintasun- eta malgutasun-proben
emaitzak jasotzeko orria (9. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz
Hezkuntzako fitxa (13. eranskina) eta autoebaluazio-orriak (2. eranskina), zinta
metrikoa, plastikozko bi adreilu, lau kono, txilibitua, aulki bat eta kartoi
mehezko erregela
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera

Jazarpena

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira. Irakasleak


batetik seirako zenbaki bana emango die ikasleei; beraz, taldean,
ikasle batek baino gehiagok izango dute zenbaki bera.
Irakaslea biribiletik kanpo kokatuko da eta 1etik 6rako zenbaki
bat esango du. Irakasleak esandako zenbakia duten ikasle
guztiak biribiletik kanpora irten, eta korrika abiatuko dira
eskumarantz, hasierako lekura heldu arte. Azkena iristen den
jokalariak puntu bat jasoko du. Hamar minutura puntu gehien
dituen jokalariak galduko du jolasa.

32
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


3. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Eguzkiari agurra (Yoga) (Surya Namaskar)

Denbora

5 min

Denbora

15 min

Denbora

15 min

Ikasle guztiak batera. Talde osoa biribil erdia osatzen jarriko da;
haien aurrean, irakaslea kokatuko da.
Irakasleak eguzkiari agur egiteko 12 pausoak egingo ditu, bananbanan. Hasieran, poliki-poliki hasiko da, eta pauso bakoitzeko
jarrera ondo markatuko du, ikasleek agurra ikas dezaten.
Pauso guztiak kateatu ondoren, gero eta azkarrago egingo dute
agur osoa.
4. jarduera

Arintasun-proba

Binaka. Ikasle batek arintasun-proba egingo du, eta, bitartean,


besteak korrikalariaren denborak hartzen eta idatziko ditu.
Lurrean bi marra aukeratuko dira edo marraztuko, bata bestetik
hamar metrora. Plastikozko bi adreilu kokatuko dira hasierako
marratik hamar metrora, markatutako marraren gainean (konoen
artean metro bateko zabalera utziko da).
Seinalea entzun, eta korrika hasiko da lehen ikaslea lehen
adreiluraino (abiadura-proban egiten den bezala emango da
irteera). Korrikalariak adreilua hartu, eta irten den marraraino
ekarriko du. Adreilua lurrean irteera-marra zeharkatuta utzi behar
da; horretarako, makurtu egin behar da, ezin da bota. Behin hori
eginda, bigarren adreiluaren bila abiatuko da. Itzuleran, berriro
hasierako marra zeharkatuta utziko du adreilua lurrean. Une
zehatz horretan, kideak kronometroa geratuko du.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta bietatik
hoberena idatziko da.
Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.
5. jarduera

Malgutasun-proba

Binaka. Kide batek malgutasun-proba egingo du; eta besteak,


bitartean, kartoi mehe batean marraztutako erregelarekin,
distantzia neurtu eta idatzi egingo du.
Ikaslea aulki batera igoko da eta oinutsik jarriko da. Ondoren,
enborraren flexio sakona egingo du, baina hankak tolestu gabe
eta bi besoak ahal beste behera eramanez. Eskuko hatzak
neurketa egiten ari den kidearen kartoi mehezko erregelara
hurbildu behar ditu, neurketa ahalik eta zehatzena izan dadin. Bi
eskuek altuera berdinean geratu behar dute; ez du balio bat
gorago gelditzea bestea baino.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta emaitza
hoberena idatziko da.
Kartoi mehezko erregela aulkiko eserlekutik behera jarriko da,
iristen direnentzat. Haien emaitzak zentimetrotan idatziko dira eta
+ ikurra jarriko da. Oin puntetara iristen ez direnentzat, erregela
alderantziz kokatuko da; hau da, oin puntetatik hasi eta
belaunetarantz. Haien emaitzak ere zentimetrotan idatziko dira,
33
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

baina - ikurra jarriko da.


Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.
6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu
al
duzue
malgutasun-proban
emaitza
positiborik?.
Egin al dituzue lasterketa-irteera azkarrak arintasunproban? Lortu al duzue abiadura mantentzea?.
Ba al du eraginik malgutasunak arintasun-proban?.
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa
beteko dute.

egin

ondoren,

ikasleek

autoebaluazio-orria

34
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

9. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Saioaren
helburua

Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.


Irabaztea edo galtzea onartzea.
Espazioa eta denbora menderatuz, bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor
koordinatzea eta kateatzea.

Non

Materiala

Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), hiru zinta metriko, 21 kono handi, hamar
kono txikiago, kono baxu eta zapalak (pakete oso bat), hiru vortex, lekuko bat,
14 hesi txiki, 75 zentimetroko hesia, koltxoneta handi bat, klarionak, baloi
medizinala (2 kg), erregela duten bi zutoin, eta barra bat (edo goma elastikoa),
emaitzak idazteko orriak eta arkatzak
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

4 min

Denbora

4 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du. Atletismoko lehiaketa
izango denez, talde osoa txokoz txoko pasatuko da txoko
bakoitzean zehazki zer egin behar den uler dezaten (10.
eranskina).
2. jarduera

Etenik gabeko lasterketa

Bakarka. Ikasle bakoitza bere erritmo lasaian bost minutuz


arituko da korrika kirol-pistaren inguruan, biraka.

3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

35
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Atletismoko I. lehiaketa

Denbora

38 min

Bakarka. Talde osoa zortzi txokoetan edo guneetan banatuko


da.Txoko bakoitzean, hiru kide arituko dira elkarren artean lehian.
Taldeak irakasleak egingo ditu, aurreko jardueretan jasotako
informazioaren laguntzarekin. Errendimenduari begira, talde
homogeneoak osatzen ahaleginduko da.
Ikasleak, txoko bakoitzean, hiru minutu egongo dira egin
beharreko proba egiteko. Proba lehenago bukatzen badute, han
geratuko dira, mugitu gabe. Behin proba egiteko hiru minutuak
pasata, bi minutuko atsedena izango dute. Txokoz aldatzeko eta
hurrengo probarako prest egoteko erabiliko dute denbora hori.
Denboraren kudeaketa irakaslearen ardura da. Proben hasiera
txilibitua joz adieraziko du (hamar segundo lehenago ikasleei
abisua ematen hasiko zaie, guztiak erne egoteko). Momentu
horretan ikasle guztiek prest egon beharko dute probari hasiera
emateko. Proba egiteko denbora agortzean, hiru minutuko epea
txilibitua joz adieraziko du irakasleak (hiru aldiz joko du).
Hirugarren txokoan ez, beste txokoetan probetako puntuazioa
honako hau da: irabazleak, hiru puntu; bigarrenak, bi puntu; eta
hirugarrenak, puntu bat. Proba bakoitzean, puntuak gehitzen
joango dira.
Hirugarren proba errelebo-lasterketa denez, txoko horretan
dauden hiru kideek ekipoa osatuko dute, eta kide guztien
lasterketa-denborak batuko dituzte; beste hirukoteen aurka
lehiatuko dira. Proba honetan ere denbora hoberenari hiru puntu
emango zaizkio, bi puntu bigarrenari, eta puntu bat hirugarrenari.
Txokoetan, ikasleek epaile-lana egingo dute eta haien artean
erabakiko dute nor den irabazlea, eta nor bigarrena eta
hirugarrena.
1. txokoa: 10 x 10 metroko joan-etorriko esprinta
Irteera puntuan kono bat izango dute, eta beste kono bat hamar
metrora. Ikasle bakoitzak hamar metro egingo ditu korrika
esprintean: konoari buelta eman, eta irteera-puntura itzuliko da,
hamar aldiz errepikatuko dute esprinta, gelditu gabe.
2. txokoa: vortex-jaurtiketa abiadurarekin
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Abiadura
hartuko du eta beso trebeenarekin vortexa ahalik eta urrutien
jaurtitzen ahaleginduko da. Jaurtiketa egin ez duten ikasleak
epaile izango dira, zinta metrikoarekin jaurtiketak neurtzen.
3. txokoa: 3 x 100 metro, errelebo-lasterketa oztopoekin
Kirol-pistaren inguruan (30 x 20) altuera txikiko hesiak jarriko dira
lurrean, bata bestetik sei metrora, eta ikasleek, jauzia eginez,
gaindituko dituzte. Guztira, 14 hesi jarriko dira.
Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Eta horrekin batera, kide
batek kronometroa martxan jarriko du. Kronometroa ez dute
geldituko, denek proba bukatu arte. Lekukoa hartzeko, abiadura
hartzeko eta lekukoa emateko guneak aldez aurretik markatuta
36
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

egongo dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain
laster.
4. txokoa: jauzi hirukoitza abiadurarekin
Hiru uztai jarriko dira lerroan kokatuta, bata bestetik 1,5 metrora.
Ikasleek banaka egingo dute jauzi hirukoitza. Horretarako,
abiadura hartu, uztai bakoitzean pausoa eman, eta hirugarren
pausoarekin ahalik eta jauzi luzeena egiten saiatuko dira.
Hainbat aldiz errepikatu ondoren, ahalik eta distantzia handiena
egiten ahaleginduko dira, uztairik gabe.
5. txokoa: arintasun-proba
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, korrikalariaren emaitzak neurtzen. Ondoren, rolak
aldatuko dituzte.
Ikaslea korrika hasiko da. Proba osatzeko, hiru oztopo gainditu
beharko ditu: lehendabizi, bost metrora dagoen konoari buelta
osoa eman; jarraian, 75 cm altuko hesiaren azpitik pasatu; eta
bukatzeko, bi ilaratan kokatuta dauden hamar kono eskuarekin
banan banan ukitu ilarak, bata bestetik hiru metrora zabalean;
konoak, bost ilara bakoitzean, bata bestetik bi metrora.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile arituko
dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirol-pistan
zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, hamar metro zabalduta.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira
marra baten gainean.
Jaurtiketa beso bakarrarekin egingo da, baina bi eskuekin edo
batekin eutsi dakioke baloiari. Lepo paretik edo bularretik jaurti
behar da baloia. Baloia 2 kg-koa izango da.
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu; gero, emaitzak
idatzi, eta puntuak banatuko dira.
7. txokoa: 500 metroko proba, etenik gabeko lasterketa
Lasterketa hau kirol-pistaren mugen barruan egingo da. Ikasle
bakoitzak bost bira emango dizkio markatutako espazioari.
Guztiak batera aterako dira. Helburua da 500 metroko distantzia
ahal duten azkarren egitea; ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa
erregulatu beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo
egokian aritu.
8. txokoa: altuera jauzia
Ikasleak, banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika
abiatuta, lehendabizi 70 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du
jauzia egiteko hobekien datorkion jauzi mota (hirugarren saioan
hainbat jauzi mota esperimentatu zituzten).
Beste bi ikasleek epaile-lana egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira nor bere
mugara iritsi arte.
37
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien


gainditu duenarentzat izango dira hiru puntuak, eta berdinketa
gertatuz gero, bakoitzari hiru puntu emango zaizkio.
5. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

9 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?.
Lortu al duzue txokoetako probetara egokitzea?
Lortu al dituzue jokabide motor eraginkorrik?
Handitu al da zuen trebezia-maila?.
Lortu al duzue konfiantza gehiago zuen buruarengan?.
Zergatik?.
Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?.
Izan al du arazorik norbaitek arnastean edo zortzi
txokoetako probak egitean?.
Nola sentitzen zarete hobeto bakarka lehiatuz edo
taldeka lehiatuz (elkarlana eta aurkaritza dagoen
lehiaketa)?.
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.
...

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa
beteko dute.

egin

ondoren,

ikasleek

autoebaluazio-orria

38
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

10. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.


Irabaztea edo galtzea onartzea.
Espazioa eta denbora menderatuz bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor
koordinatzea eta kateatzea.

Non

Materiala

Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), hiru zinta metriko, 18 kono (handiak), kono
baxu eta zapalak (pakete bat), txapelak, soka, uztai bat, lekuko bat,
kronometroak, bi baloi medizinal (2kg), hastapeneko 14 hesi, koltxoneta
handia, erregela duten bi zutoin, barra bat (edo goma elastikoa), eta emaitzak
idazteko orriak eta arkatzak
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

4 min

Denbora

4 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du. Azken saio hau ere
atletismoko lehiaketa izango denez, talde osoa txokoz txoko
pasatuko da txoko bakoitzean zehazki zer egin behar den
ulertzeko (11. eranskina).
2. jarduera

Etenik gabeko lasterketa

Bakarka. Ikasle bakoitza lau minutuz erritmo lasaian arituko da


korrika, kirol-pistari birak emanez.

3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

39
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Atletismoko II. lehiaketa

Denbora

38 min

Bakarka. Aurreko saioaren antolaketa. Talde osoa zortzi


txokoetan edo guneetan banatuko da. Txoko bakoitzean hiru kide
egongo dira elkarren artean lehiatzen (irakasleak egingo du
banaketa, aurreko saioaz bestelakoa. Dena den, lehiaketari
begira, talde homogeneoak osatzen ahaleginduko da).
Lehen ikasleak bukatu ondoren, rol aldaketa egingo dute.
1. txokoa: 40 metroko joan-etorriko esprinta
Irteera puntuan kono bat izango dute eta beste kono bat 40
metrora. Ikasle bakoitzak 40 metroak egingo ditu korrika
esprintean, konoa gainditu, eta irteera-puntura itzuliko da.
2. txokoa: txapel-jaurtiketa
Ikasleak geldirik egongo dira jaurtiketa egiteko marraren atzean.
Txapela beso trebeenarekin jaurtiko dute, ahalik eta distantzia
handiena egiteko. Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo
ditu.
3. txokoa: 3 x 200 metro, errelebo-lasterketa oztopoekin
Kirol-pistaren inguruan (30 x 20) altuera txikiko 14 hesi jarriko
dira lurrean, bata bestetik sei metrora, eta ikasleek jauzia eginez
gaindituko dituzte.
Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Bi bira emango dizkio kirolpistari. Bitartean, bigarren korrikalariak kronometratu egingo ditu
partaide bakoitzaren denbora guztiak, kronometroa gelditu gabe.
Lehen kideak bukatu ondoren, bigarren kidea arituko da, eta,
azkenik, hirugarrena. Lekukoa hartzeko abiadura hartzeko gunea
eta lekukoa emateko gunea aldez aurretik markatuta egongo
dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain
laster.
4. txokoa: sokasaltoan 40 segundoan
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, jauzilariaren jauziak zenbatzen. Ikasle bakoitza 40
segundoan ahalik eta jauzi gehien egiten ahaleginduko da. Lehen
ikasleak bukatu ondoren, rol-aldaketa egingo dute.
5. txokoa: lau jauzi jarraian, bi oinak elkartuta
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, jauzilariaren jauziak neurtzen. Ikasleak, bi oinak
elkartuta eta abiadura hartu gabe, lau jauzi egingo ditu aurrerantz
bata bestearen atzetik, ahalik eta urrutien iristeko. Lehen ikasleak
bukatzean, rolak aldatuko dituzte.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa, behetik gora
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirolpistan zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, zabalduta.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira
marra baten gainean.
40
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Jaurtiketa hau bi besoekin egingo da. Ikasleak jaurti behar duten


marraren atzean kokatuko dira. Baloiari bi eskuekin eutsiko diote,
belaun parean. Besoak gorantz eramanez, aurrerantz jaurtiko
dute baloia. 2 kg-ko baloia izango da.
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Ondoren,
emaitzak idatzi, eta puntuak banatuko dira.
Jaurtiketa egin eta gero, hasierako marra gainditu daiteke.
7. txokoa: 600 metroko proba, etenik gabeko lasterketa
Lasterketa hau kirol-pistaren barruan egingo da. Ikasle bakoitzak
sei bira emango dizkio markatutako espazioari. Guztiak batera
aterako dira. Helburua da 600 metroko distantzia ahalik eta
azkarren egitea. Ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatu
beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo egokian aritu.
8. txokoa: altuera jauzia
Ikasleak banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika
abiatuta, lehendabizi, 70 cm-ko altuera gainditzen ahaleginduko
dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du jauzia egiteko
hobekien datorkion jauzi mota. Beste bi ikasleek epaile-lana
egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, nor bere
mugara iritsi arte.
Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien
gainditu duenarentzat izango dira hiru puntuak, eta berdinketa
gertatuz gero, bakoitzari hiru puntu emango zaizkio.
5. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

9 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?.
Lortu al duzue txokoetako probetara egokitzea?.
Lortu al duzue jokabide motor eraginkorrik?.
Handitu al da zuen trebezia- maila?.
Lortu
al
duzue
konfiantza
handiagoa
zuen
buruarengan?.
Zergatik?.
Aukeratu al duzue, aurreko saiotik hona, estrategia
berriren bat arrakasta lortzeko?.
Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?.
Norbaitek arazorik izan al du arnastean edo zortzi
txokoetako probak egitean?.
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.
41

LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


-

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Nola baloratzen dituzue egindako lana eta ikasitakoa,


orain unitate didaktikoa bukatu dugula?.
Gai izango al zinatekete denon artean ikasi duzuen
guztiarekin zerrenda bat egiteko?.
...

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnarketa tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko eta hurrengo
unitatean zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa
beteko dute.

egin

ondoren,

ikasleek

autoebaluazio-orria

42
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Eranskinak

1. eranskina: lorpenen jarraipen-orria


2. eranskina: autoebaluazio-orria
3. eranskina: koebaluazio-orria
4. eranskina: ikasleen hasierako ebaluazioaren orria, proba konbinatuaren orria
5. eranskina: kilometroko proba
6. eranskina: abiadura-proba eta abdominalen proba
7. eranskina: baloi medizinalaren proba eta jauzi horizontalaren proba
8. eranskina: bi kilometroko proba
9. eranskina: arintasun-proba eta malgutasun-proba
10. eranskina: atletismoko I. lehiaketa
11. eranskina: atletismoko II. Lehiaketa
12. eranskina: maratoia kontrolatzeko orrialdea
13. eranskina: Gorputz Hezkuntzako fitxa
14. eranskina: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa: Gorputz Hezkuntzako programazioa

43
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LMH _
EBALUAZIOA
201_/201_
Unitatearen
izenburua:
Atletismoa eta
egoera fisikoa
I

LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA


Jarduera fisikoa egitean,
osasuna eta higienea zaintzen
ditu

Jarduera fisikoa egiteko


arropa eta oinetako egokiak
erabiltzen ditu

Hausnartzeko tartean, taldean


era positiboan eragiten du eta
kritika eraikitzailea egiten du

Irabaztea edo galtzea


onartzen du

Ahalegina eta harremanak


emaitzen gainetik balioesten
ditu

Jardueretan, gustura hartzen


du parte eta jarrera positiboa
du

Test fisikoak egin, eta bere


egoera fisikoa identifikatzen
du

Bere esfortzuaren
intentsitatea jardueraren
iraupenera egokitzen du

Hasierako mailatik gaitasun


fisikoen kudeaketan
hobekuntza orokorra eman du

Hainbat tresna jaurti eta horiei


ibilbide egokia ematen die

Altuera-jauzian,hasierako
lasterketa egin, eta barra
horizontala gainditzen du,
gorputza bertikal goratuta

Luzera-jauzian lasterketa eta


bultzada koordinatzen ditu eta
abiadura mantentzen du

Errelebo-lasterketetan,
lekukoa pasatzen eta jasotzen
du, ahal den abiadura
gutxiena galduta

Iraupen-lasterketetan,
arnasteko oztopo handirik
gabe zortzi eta 15 minutu
artean etenik gabe korrika
egiten du

Lasterketa-irteera azkarra
egiten du eta abiadura
mantentzen du 10 segundoz

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (1. eranskina)

1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
17.
18.
19.
20.

44

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II


AUTOEBALUAZIO-ORRIA (2. eranskina)

ONDO: BERDEA / HOLA-HOLA: HORIA / GAIZKI: GORRIA / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)
IKASLEA

Janzkera

Jarduerak

Osasun- eta higieneohiturak

Jarrera

------------------------TALDEA
------------------------

Jarduera fisikoa
egiteko arropa eta
oinetako egokiak
erabiltzen ditut

Gaitasun
motorrean
hobetzen ari naiz

Jardueretan,
gustura hartzen
dut parte eta
jarrera positiboa
dut

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

1. saioa
2. saioa
3. saioa
4. saioa
5. saioa
6. saioa
7. saioa
8. saioa
9. saioa
10. saioa

Harremanak
emaitzaren
gainetik
balioesten ditut

Irabaztea edo
galtzea
onartzen dut

Hausnartzeko
tartean, taldean
era positiboan
eragiten dut eta
kritika
eraikitzaileak
egiten ditut

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

Jarduera fisikoa egitean,


osasuna eta higienea
zaintzen ditut

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O
45

LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

KOEBALUAZIO-ORRIA (3. eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA
EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

ONGI

ERDIZKA

GAIZKI

Lorpen-adierazleak
Lasterketa-irteera azkarra egiten du, eta abiadura
mantentzen du, 10 segundoz.
Iraupen-lasterketetan, arnasteko oztopo handirik
gabe zortzi eta 15 minutu artean etenik gabe
egiten du korrika.
Errelebo-lasterketetan, lekukoa pasatzen eta
jasotzen du, ahalik eta abiadura gutxien galduta.
Luzera-jauzian,
lasterketa
eta
bultzada
koordinatzen ditu, abiadura mantenduta.
Altuera-jauzian, hasierako lasterketa egin, eta
barra horizontala gainditzea lortzen du, gorputza
bertikal goratuta.
Hainbat tresna jaurti eta ibilbide egokia ematen
die.
Test fisikoak egin, eta bere egoera fisikoa
identifikatzen du.
Jardueretan, gustura hartzen du parte eta jarrera
positiboa du.
Irabaztea edo galtzea onartzen du.

EBALUAZIOA EGIN DUENAREN IZENA:

46
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

IKASLEEN HASIERAKO EBALUAZIOAREN ORRIA . PROBA KONBINATUAREN ORRIA- (4. eranskina)


Proba egiten duen ikaslearen izena:

100 metro
oztopoekin,
bira 1

100 metro lauak,


2 bira

Lau oinkadako luzerajauzia

Denbora

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

2. saiakera

Sokasaltoa

1. saiakera

Jarduera
motorra

Ez

Bai

Baloi medizinalaren jaurtiketa

3 metro

Ez

Bai

Ez

5 metro

Bai

Ez

Lurretik txanponak jasotzea

7 metro

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

Ez

Lorpena

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

47
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

KILOMETROKO PROBA (5. eranskina)


Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
AZKEN
EMAITZA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

48
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

ABIADURA-PROBA (6. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:


Maila eta taldea:
Data:

40 METRO

ABDOMINALEN PROBA

30
SEGUNDOAN

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

49
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

BALOI MEDIZINALAREN PROBA (7. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:


Maila eta taldea:
Data:

BALOI
MEDIZINALAREN
PROBA

JAUZI HORIZONTALAREN PROBA

JAUZI
HORIZONTALAREN
PROBA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

50
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

BI KILOMETROKO PROBA (8. eranskina)


Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
AZKEN
EMAITZA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

51
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

ARINTASUN-PROBA (9. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:


Maila eta taldea:
Data:

ARINTASUNPROBA

MALGUTASUN-PROBA
MALGUTASUNPROBA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

52
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Atletismoko I. lehiaketa (10. eranskina)

53
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Atletismoko II. lehiaketa (11. eranskina)

54
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Maratoia kontrolatzeko orrialdea (12. eranskina)


1

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

32

33

34

35

36

37

38

39

40

41

42

55
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKO

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

GORPUTZ HEZKUNTZAKO FITXA (13. eranskina)


Lehen Hezkuntzako 5. maila eta 6. maila

Izen-abizenak:
Jaiotze-data:

Pisua

Altuera

LMHko 5.
MAILA

LMHko 6.
MAILA

Erresistentzia

Indarra

1000 m

2000 m

Ja.
Hor
H

Baloi
medizin

Abdom

Malgutasuna

Abiadura

40 m
H

Arintasuna

Bankuan
H

LMHko
5.
MAILA

LMHko
6.
MAILA

56
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA


(14. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA)


GORPUTZ HEZKUNTZA
PROGRAMAZIOA
4. maila

5. maila

6. maila

1. unitatea

Irristaketa

Atletismoa eta
egoera fisikoa I

Atletismoa eta
egoera fisikoa II

2. unitatea

Azken dakotak
ipuin motorra

Antzara-jolasa

Aronsonen puzzlea
elkarlaneko egitura

3. unitatea

Artzikirola eta Colpbola

Tag errugbia

Boleibola

4. unitatea

Gorputz-adierazpena I

Gorputz-adierazpena II

Gorputz Hezkuntzako
bizipenak
antzerkia

5. unitatea

Euskal pilota I

Euskal pilota II

Badmintona

6. unitatea

Mendiko bizikletaz
jolasean

Orientazio-lasterketak

Kirol-eskalada

Ekintza motorren DOMINIOAK

Bakarkako
ekintzak

Bat baten
aurkako
ekintzak

Elkarlaneko
ekintzak

Elkarlanekoaurkakotasuneko
ekintzak

Ziurgabetasuninguruneko
ekintzak

Adierazpeneta
arte-ekintzak

57
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

Vous aimerez peut-être aussi