Vous êtes sur la page 1sur 3

Materia eta haren propietateak

ATOMO-MOL-MOLEKULA: ariketa orria

1) Ontzi batean, 5 g kaltzio hidrxido, Ca(OH)2, ditugu. Kalkulatu:

a) Kaltzio hidroxidoaren kantitatea, moletan.


b) Zenbat oxigeno atomo dauden.
c) Zenbat mol hidrogeno ditugun.
d) Zenbat gramo kaltzio ditugun.
e) Kaltzio hidroxidoaren zer masa behar den 6 mol
oxigeno lortzeko.
f) Kaltzio hidroxidoaren zer masa behar den 1024
kaltzio atomo izateko.
g) Kaltzio hidroxidoaren zer masa behar den 4 g
hidrogeno lortzeko.

Datuak: M(Ca)=40,08 g/mol; M(O)=6g/mol; M(H)=1,008 gmol-1 , Avogradoren


zenbakia: 6,021023 partikula.

Emaitzak: a) 0,0675 mol Ca(OH)2; b) 8,131022 O atomo; c) 0,135 mol H; d)


2,70g Ca; e) 222,3 g Ca(OH)2; f) 123,04g Ca(OH)2; g) 148,02 g Ca(OH)2.

2) Platinozko bitxi bat estaltzeko, metal horren 51023 atomo


behar ditugu. Kalkulatu:
a) Zenbat mol platino dira?
b) Zer masa du platino kantitate horrek?

Datuak: M(Pt)=195,1 g/mol; NA=6,0221023 partikula.

Emaitza: a) 8,310-4 mol; b) 162 mg.

3) Bilatu taula periodikoan kloroaren masa molarra eta kalkulatu kloro atomo baten
masa gramotan.
Datua: NA=6,0221023 partikula.
Emaitza: 5,8910-23 g/atomo
Materia eta haren propietateak

4) Metal baten 3,9991022 atomo ditugu, 13,32g-ko masakoak. Kontsultatu taula


periodikoan, zer metal den jakiteko. Datua:NA=6,0221023 partikula.

5) 9,5 g dinitrogeno trioxido ditugu:

a) Zenbat mol dinitrogeno trioxido ditugu.


b) Zenbat oxigeno atomo daude.
c) Zenbat gramo nitrogeno daude.

Datuak: M(N)=14,01g/mol; , M(O)=16,00g/mol; NA=6,0221023 partikula.

Emaitza: a) 0,125 mol; b) 2,261023 atomo O; c) 3,5g

6) Artsina, AsH3, formula duen konposatu bat da. Konposatu horren 0,81025
molekula ditugu:
a) Zenbat mol artsina izango ditugu?
b) Zenbat gramo artsina daude?
c) Zenbat hidrogeno atomo ditugu?
d) Zenbat gramo artseniko daude?

Datuak: M(H)=1,008g/mol; M(As)=74,92 g/mol; NA=6,0221023 partikula.

Emaitza:a) 13,28 mol; b) 1035 g; c) 2,41025 atomo; d) 995,3 g

7) Ontzi batean (A) 50 g oxigeno sartu ditugu, eta berdina den beste ontzi batean
(B), 50 g karbono dioxido. Zein ontzitan daude molekula gehien? Zein ontzitan
daude atomo gehien?
Datuak: M(C)=12,00 g/mol;M(O)=16,00 g/mol
Emaitza: a) A ontzian; b) B ontzian.

8) Aluminioa, bauxita izeneko material batetik ateratzen da. Izan ere, bauxitaren
osagai nagusia aluminio oxidoa, Al2O3, da. Zenbat aluminio oxido behar dugu,
gramotan, 0,5 kg aluminio lortzeko?
Datuak: M(O)=16,00 g/ mol; M(Al)=26,98 g/mol.
Emaitza: 944,8g.
Materia eta haren propietateak

9) Gaur egungo osasun arazo larrienetako bat


gizentasuna da, kaloria asko duten
elikagaiak jan eta gutxi mugitzen garelako.
Dieta osasungarri bat jarraitzeko
komenigarria da azukre gutxiago duten
edariak (light) kontsumitzea eta baita zuku
naturalak ere. Kola duen edari bat
kontsumitzean, adierazi 35 g azukre
(sakarosa) kontsumitzen dituzunean modu
honetan:
a) Sakarosa mol moduan.
b) Sakarosa molekulak.
c) Karbono, oxigeno eta H atomo bezala.

Emaitza: a) 0,1 mol; b) 6,0221023 molekula; c) 7,2261023 C atomo; 1,3251024


H atomo; 6,6241023 oxigeno atomo.

10) Sufrea, etxeko bolboraren osagai nagusia


da, potasio nitrato eta egur ikatzarekin
batera.
a) Substantzia hauetatik zenbat mol daude
1 g S, 1,5g C eta7,5 g potasio nitrato
dituen petardo batean?
b) Zenbat mol daude 1,5 1023 S
atomotan? Eta 3,0 1024 molekula
potasio nitratotan?
Emaitza: a) 0,031 mol S; 0,13 mol C; 0,074 mol potasio nitrato; b) 0,25 mol S
eta 5 mol potasio nitrato.

Vous aimerez peut-être aussi