Vous êtes sur la page 1sur 4

1.

ERAGIKETAK ETA EGITURA ALJEBRAIKO NAGUSIAK


(LABURPEN TEORIKOA)

1. Eragiketak eta haien propietateak


1. Definizioa. Izan bedi A multzoa. Orduan, A-ko eragiketa bat, ∗, erregela bat
da, a, b ∈ A bi edozein elementu emanda (ordena kontuan hartuz), a ∗ b ∈ A beste
elementu bat egokitzen diena. Bestela esanda, A × A −→ A aplikazio bat da.

2. Notazioa. Hainbat ikur erabil daitezke eragiketaren emaitzak adierazteko: ∗,


◦, ·, +, . . . .

3. Oharra. Eragiketaren definizioan bi elementuren arteko eragiketaren balioa bai-


no ez da definitzen. Beraz, a ∗ b ∗ c moduko adierazpen batek, hasiera batean behin-
tzat, ez du esanahirik. Hiru elementurekin edo gehioagorekin egin nahi badugu
eragiketa, orduan parentesien bitartez adieraziko dugu nola biltzen diren elemen-
tuak eragiketa beti binaka aplikatzeko. Adibidez, (a ∗ b) ∗ c edo a ∗ (b ∗ c) egin
dezakegu eta emaitza desberdinak lor genitzake. Elementu gehiago hartuz gero,
aukerak gehiago dira:

((a ∗ b) ∗ c) ∗ d, (a ∗ b) ∗ (c ∗ d), (a ∗ (b ∗ c)) ∗ d, a ∗ ((b ∗ c) ∗ d), a ∗ (b ∗ (c ∗ d)).

Ondoren eragiketa batek izan ditzakeen propietate nagusiak zerrendatzen ditugu.

4. Definizioa. Izan bitez A multzoa eta ∗ A-ko eragiketa. Orduan:


(i) ∗-k trukatze-propietatea betetzen duela (edo ∗ eragiketa trukakorra dela)
esaten dugu baldintza hau betetzen bada:

a ∗ b = b ∗ a, a, b ∈ A guztietarako.

(ii) ∗-k elkartze-propietatea betetzen duela (edo ∗ eragiketa elkarkorra dela)


esaten dugu baldintza hau betetzen bada:

(a ∗ b) ∗ c = a ∗ (b ∗ c), a, b, c ∈ A guztietarako.

(iii) Existitzen bada e ∈ A non

a ∗ e = e ∗ a, a ∈ A guztietarako,

orduan e ∗-ren elementu neutroa dela esango dugu.


(iv) ∗-k e elementu neutroa badu, a ∈ A elementu alderanzkarria (edo unitate
bat) dela esango dugu, existitzen bada a0 ∈ A non

a ∗ a0 = a0 ∗ a = e.

Orduan, a0 a-ren alderantzizkoa dela esango dugu.


1
2 1. ERAGIKETAK ETA EGITURA ALJEBRAIKO NAGUSIAK (LABURPEN TEORIKOA)

(v) a ∈ A elementua sinplifikagarria dela esango dugu bi propietate hauek


betetzen badira:
a ∗ b = a ∗ c =⇒ b = c eta b ∗ a = c ∗ a =⇒ b = c.
Ohartu (iv) atalean ondorengo lemako bi propietateak erabiltzen ari direla esan
gabe.
5. Lema. Izan bitez A multzoa, ∗ A-ko eragiketa, eta demagun ∗-k elementu neutroa
duela A-n. Orduan:
(i) Elementu neutroa bakarra da.
(ii) Elementu bat alderanzkarria bada, eta ∗ elkarkorra bada, orduan haren
alderantzizkoa bakarra da.
6. Notazioa. Eragiketa + ikurraren bidez adierazten dugunean, ohikoa da neu-
troari 0 deitzea eta a-ren alderantzizkoari −a izena ematea. Eragiketa · denean,
berriz, 1 deituko diogu neutroari eta a−1 izango da a-ren alderantzizkoa. Ohartu
hemen 0 eta 1 ikurrak besterik ez direla, ez 0 eta 1 zenbaki errealak!
Ondorengo teoremak elkartze-propietatearen esanahia argitzen digu.
7. Teorema. Izan bitez A multzoa, ∗ A-ko eragiketa, eta demagun ∗ elkarkorra
dela. Orduan, a1 , a2 , . . . , an ∈ A elementu guztietarako, horien artean eragiketa
egiten badugu parentesiak nahi dugun moduan sartuz (baina agertzen diren ordena
errespetatuz), orduan beti lortuko dugu emaitza bera. Ondorioz, zentzua du a1 ∗ a2 ∗
· · · ∗ an idazteak parentesirik gabe.
8. Proposizioa. Izan bitez A multzoa eta ∗ A-ko eragiketa elkarkorra, elementu
neutro duena. Orduan, a ∈ A alderanzkarria bada, sinflifikagarria ere bada.
Batzuetan, bi eragiketa izango ditugu definiturik multzo baten gainean. Kasu
horretan, ondorengo propietatea azpimarratzea interesatzen zaigu. Erraztasunez,
eragiketak + eta · ikurren bidez adieraziko ditugu. Beste ikur batzuk erabiliz gero,
erraz egokitu daiteke definizioa.
9. Definizioa. Izan bedi A multzoa eta demagun A-ren gainean + eta · bi eragi-
keta ditugula (batuketa eta biderketa deituko diegunak). Orduan, biderketa batu-
ketarekiko banakorra dela (edo banatze-propietatea betetzen dela) esango dugu bi
berdintza hauek betetzen badira:
a · (b + c) = a · b + a · c, a, b, c ∈ A guztietarako,
eta
(b + c) · a = b · a + c · a, a, b, c ∈ A guztietarako.
Jakina, biderketa trukakorra bada, orduan lehenengo berdintzarekin nahikoa da.
10. Adibidea. Izan bedi F = {f : Rn → Rn | f aplikazio lineala}. Orduan, bi
eragiketa hauek ditugu definituta F-ren gainean: + batuketa eta ◦ konposizioa.
Erraz ikusten da f ◦ (g + h) = f ◦ g + f ◦ h eta (g + h) ◦ f = g ◦ f + h ◦ f betetzen
dela f, g, h ∈ F guztietarako. Beraz, konposizioa banakorra da batuketarekiko.
1. ERAGIKETAK ETA EGITURA ALJEBRAIKO NAGUSIAK (LABURPEN TEORIKOA) 3

11. Notazioa. Demagun A multzoan + ikurraz adierazten dugun eragiketa dugula.


Orduan, a ∈ A bada:
(i) n ∈ N bada,
n
na = a + · · · + a
definitzen dugu.
(ii) 0a = 0 definitzen dugu.
(iii) a alderanzkarria bada eta n ∈ N bada,
n
(−n)a = (−a) + · · · + (−a)

definitzen dugu.

12. Notazioa. Demagun A multzoan · ikurraz adierazten dugun eragiketa dugula.


Orduan, a ∈ A bada:
(i) n ∈ N bada,
an = a · . n. . · a
definitzen dugu.
(ii) a0 = 1 definitzen dugu.
(iii) a alderanzkarria bada eta n ∈ N bada,

a−n = a−1 · . n. . · a−1

definitzen dugu.

2. Taldeak, eraztunak eta gorputzak


Egitura aljebraiko bat definitzeko, eragiketa bati edo gehiagori propietate-multzo
finko bat betetzeko eskatzen diegu. Irakasgai honetan aztertuko ditugun egitura
aljebraiko nagusiak hauek dira: taldeak, eraztunak eta gorputzak.

13. Definizioa. Izan bitez G multzoa eta · G-ko eragiketa da. Orduan, G taldea
dela esaten dugu propietate hauek betetzen badira:
(i) · elkarkorra da G-n.
(ii) ·-ek elementu neutroa du G-n.
(iii) G-ko elementu guztiak alderanzkarriak dira ·-ekiko.
Horrez gain · trukakorra bada G-n, orduan G talde trukakorra edo abeldarra dela
esaten dugu.

Aurreko atalean esan bezala, neutroari 1 deituko diogu, eta g-ren alderantziz-
koari, g −1 . Hala ere, gerta daiteke · izena ez duen eragiketa erabiltzea talde batean.
Batzuetan + erabiliko dugu, baina bakarrik taldea abeldarra denean.

14. Proposizioa. Izan bedi G taldea. Orduan:


(i) Zentzua du g n idazteak g ∈ G eta n ∈ Z guztietarako.
(ii) G-ko elementu guztiak sinplifikagarriak dira.
4 1. ERAGIKETAK ETA EGITURA ALJEBRAIKO NAGUSIAK (LABURPEN TEORIKOA)

(iii) g ∈ G finkoa bada,


G −→ G G −→ G
eta
x 7−→ gx x 7−→ xg
aplikazioak bijektiboak dira.
15. Proposizioa. Izan bitez G taldea eta x1 , . . . , xn ∈ G. Orduan:
−1 −1 −1
(i) (x1 x2 . . . xn−1 xn )−1 = x−1
n xn−1 . . . x2 x1 .
(ii) x1 , . . . , xn elementuak elkarrekin trukatzen badira, orduan
(x1 x2 . . . xn−1 xn )−1 = x−1 −1 −1 −1
1 x2 . . . xn−1 xn .

16. Definizioa. Izan bitez A multzoa eta + eta · A-ko bi eragiketa. Orduan, A
eraztuna dela esaten dugu propietate hauek betetzen badira:
(i) A talde abeldarra da +-ekiko.
(ii) · elkarkorra da A-n.
(iii) · +-ekiko banakorra da.
Bereziki, +-ekiko neutroa dago A-n, 0 ikurraz adieraziko duguna. Gerta daiteke
A-n elementu hori besterik ez egotea, hau da, A = {0} izatea. Horri eraztun tribial
deitzen diogu.
17. Proposizioa. Izan bedi eraztuna. Orduan, a · 0 = 0 · a = 0 dugu a ∈ A
guztietarako.
Kontuz! Eraztun batean a · b = 0 betetzeak ez du esan nahi a = 0 edo b = 0 izan
behar duenik.
18. Definizioa. Demagun A eraztuna dela + eta · eragiketekiko. Orduan:
(i) · trukakorra bada A-n, A eraztun trukakorra dela esango diogu.
(ii) ·-ek elementu neutroa badu A-n (dakigunez, 1 ikurra erabiliko dugu hori
adierazteko), orduan elementu horri identitate deituko diogu, eta A iden-
titatedun eraztuna dela esango dugu.
19. Proposizioa. A eraztuna ez bada tribiala, orduan 1 6= 0 dugu.
20. Definizioa. Izan bedi A identitatedun eraztuna. Orduan:
(i) a ∈ A alderanzkarria bada, a A-ren unitate bat dela esango dugu.
(ii) A-ren unitate guztien multzoa U(A) ikurraz adierazten dugu.
21. Proposizioa. Izan bedi A eraztuna. Orduan:
(i) U(A) taldea da biderketarekiko.
(ii) A ez bada tribiala, 0 ez da unitatea.
22. Definizioa. Izan bedi K multzoa eta + eta · A-ko eragiketak. Orduan, K
gorputza dela esango dugu baldintza hauek betetzen badira:
(i) K identitatedun eraztun trukakorra da, eta ez tribiala.
(ii) 0 ez diren elementu guztiak unitateak dira K-n, hau da, U(K) = K r {0}
dugu.
23. Definizioa. K r {0} multzoa adierazteko K × idatziko dugu normalean, eta
hori K-ren talde biderkakorra dela esango dugu.

Vous aimerez peut-être aussi