Vous êtes sur la page 1sur 2

Pilota Txapelketa Herrikoia 2018 eskuz, XX.

ekitaldia,
ARAUTEGIA.
Partaidetza: Herritarrak edo eta herriarekin zerikusi eta nolabaiteko lotura dutenak.
Ezinbestekoa bikotetik bat behintzat ezaugarri hauetakoa izatea.
Federatu gabeko pilotariak , 18 urte edo gehiagokoak.

Partehartzea: 10 pilotari, bi taldetan banatuak.

Lehiketa sistema: 1. ligaxka, bikote bakoitzak talde bereko beste 4 bikoteen aurka 5
jardunalditan, egunean 4 partidu jokatuz 04/13tik 05/11ra.

2. ligaxka, talde bakoitzeko lehen hiru sailkatuekin osatutako 6ko


taldean denak elkarren aurka jokatuz 5 jardunaldi,
egunean 3 partidukin 05/18tik 06/15ra

Finalaurrekoak: 2.ligaxka jokatu ondorioko lehen lau bikoteen artean


Ekainaren 22an.

Finalak : Ekainaren 29ean.

Puntuaketa: Partidu irabazia 2 puntu


Partidu galdua 1 puntu
Partidu jokatu gabea 0 puntu
Epaile lanak ez egina -2 puntu

Sailkapena: Puntuazioaren arabera


Berdinketa bi bikoteen artean -> elkarren artean jokatutako partiduko
garailea aurrera.
Berdinketa bikote gehiagoren artean -> elkarren artean jokatutako
partidetan egindako tantuen arabera.
Berdinketa baleko egindako tantuetan ere:
• Bi bikoteren artean bada elkarren artean jokatutako partiduko
garailea aurrera.
• Bikote gehiagoren artean bada, elkarren aurka jokatutako
partidetan kontra tantorik gutxien jaso duen bikotea aurrera.

Janzkera: Zuriz.

Ordezkapenak: Bai, baina pilotari batek ezin du jokatu bikote ezberdinetan.

Pilotak: Ohiko Caballo Rojorenak.

Sakea : 3 ½-tik 3ra.

Partidu eguna: Ostirala.


Ordutegia: Egutegikoa, partidu hasierari dagokiona izanik jarritakoa.

Pilotalekua: Odieta, edo Herri Eskolakoa euriagatik Odietan ezin bada.

2. ligaxkako epaileak: 1.ligaxka amaitu ondorenean zehaztekotan 2.ligaxkarako epaileak,


ezinbestekoa izango delarik txapelketan parte hartzen duten pilotari
guztien konpromisoa betebehar honetarako.

Erabili beharreko materiala: Pilota, gerriko, markadore eta gainontzekoak alde batetik,
egutegi eta arautegia bezelaxe, eta kantxa garbiketarako osagaiak Udalaren Odietako etxepeko
lokalean egongo dira, ateko giltzak udaltzaingoan jaso eta berriro bueltatu beharko direlarik.
Material guzti hau behar bezela erabiltzea epailearen arduretako bat izango da, partiduak hasi
aurretik pilotalekua garbitzea izango den bezelaxe.

Balizko ezbehar edo lesio fisikoei buruzko oharra: Txapelketako antolakuntzak ez du inungo
aseguru polizarik pilotarientzat. Edozein ezbehar gertatuta ere pilotari bakoitzak duenataz
baliatu beharko litzateke. Txapelketan parte hartzeak aipaturiko baldintza onartzea suposatzen
du ezinbestean.

Txapelketaren informazioa hedabidetan: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Baleike eta


Hitzara bideratuko da.

Partehartze kuota: bikoteko 20€

Txapelketako ibilbidearen arduradunak : Joseba Martija eta Ander Odriozola.

Zumaia, 2018ko Apirilaren 12a

Vous aimerez peut-être aussi