Vous êtes sur la page 1sur 1

AMETS IGELA

Oso eguraldi ona egiten zuen eta Amets igela putzuan zegoen bere lagunekin, beti bezala.
Amets 8 urteko igel berdea zen, egunero esnatzen zenetik lokartu arte putzuan egoten zen
eta hori asko aspertzen zuen. Horregatik egun batean basoa aztertzera joango zela esan
zuen eta bidaian abiatu zen.

Egun batzuk basotik ibili eta ibili zebilela beste putzu desberdin batera iritzi zen. Putzu
horretan zarata asko entzun zuen eta hara abiatu zen. Bertan igel batzuk ikusi zituen, baina
igel haiek ez ziren bera bezalakoak, gorri kolorekoak ziren. Amets beldurtuta gelditu zen
izkina batean eta igelak putzutik joan zirenean putzura bainatzera abiatu zen. Halako
batean, 5 igel gorri berarengana abiatu ziren eta barrez lehertuta begiratu zioten. Amets
oso triste jarri zen.

Besteak berataz barre egiten zuten bitartean Ametsek bere begiak eskuekin estaltzen
zituen. Horrelako batean suge erraldoi bat haiengana hurbildu zen. Igel gorri guztiak
korrika joan ziren izkutatzera, baina Amets bertan gelditu zen. Igel gorriak izkutatuak
zeuden bitartean Ametsi buruz barre egiten jarraitzen zuten sugea jango zuelakoan.

Sugea Ametsengana joan zen eta Ametsekin hizketan egon zen denbora ugari. Sugea, oso
triste zegoen Amets bezala. Sugea bere itxuragatik izaki guztiak beldurtu egiten zituen
eta ez zituen lagunik.

Momentu horretan igel gorriak haiengana abiatu ziren eta konturatu ziren izakiak epaitu
aurretik ezagutu behar direla. Eta hortik aurrera guztiak batera putzu horretan bizi izan
ziren.

Egilea: ANDREA ROMAY GOMEZ