Vous êtes sur la page 1sur 1

EKUAZIO SISTEMAK

BURUKETAK EKUAZIO SISTEMEKIN

1. Bi zenbakiren arteko batura 32 da eta beraren kendura –6. Kalkula itzazu bi


zenbakiak.

2. Bi zenbakiren arteko batura gehi 22, handienaren bikoitza da, eta beren
kendura ken 1, txikiena da. Aurki itzazu zenbaki horiek.

3. Laukizuzen baten oinarriak altuerak baino 5 cm gehiago neurtzen ditu eta


bere perimetroak 36 m neurtzen du. Kalkula ezazu bere aldeen luzera.

4. Borda batean 30 buru eta 100 hanka daude. Kalkulatu zenbat untxi eta
zenbat oilo dituen bordak.

5. Bi zenbakiren arteko zatidura 5 da, hondarra 2 izanik. Beraien arteko batura


80 dela jakinik, aurki itzazu zenbakiak.

6. Semearen adina aitarenaren bostena da eta hemendik 7 urtera aitaren adina


semearenaren hirukoitza izango da. Kalkula ezazu bakoitzaren adina.

7. Koldoren amak Koldoren adinaren hirukoitza du, eta 14 urte barru bakarrik
izango du bikoitza. Zein da bakoitzaren adina?

8. Iñakik bere anaiak baino 3 urte gehiago ditu eta 4 urte barru bi adinaren
arteko batura 33 izango da. Zein da bakoitzaren adina?

9. Laukizuzen baten oinarria altuera baino 6 metro handiagoa da. Oinarria 4


metrotan handitzen badugu eta altuera 2m-tan txikitu, lortzen den
laukizuzen berriaren azalera hasierakoa baino 8 m 2 gehiago ditu. Zeintzuk
dira laukizuzenaren neurriak?

10. 4 gizon eta 10 umeren artean 360 € banatu behar dira, gizon bakoitzak
ume bakoitzak baino 20 € gehiago hartu behar duelarik. Zenbat hartuko du
bakoitzak?

Vous aimerez peut-être aussi