Vous êtes sur la page 1sur 16

5.

UNITATE DIDAKTIKOA
(2.zatia)

ASEGURU KONTRATUA
1 SARRERA
2 PERTSONA ASEGURUAK
3 KALTEEN AURKAKO ASEGURUAK

1
1.- SARRERA

Aseguru-kontratuari buruzko 1980ko urriaren 8ko 50/1980 Legeko 1. artikuluak xedatutakoa


betez (aurrerantzean AKL), aseguru-etxeak bere gain hartzen du aseguruaren xede den arriskua
gertatuz gero kalte-ordaina edo hitzartutako kapitala, errenta edo beste prestazio batzuk emateko
betebeharra (trukean prima kobratuta), hitzartutako mugen barruan. Kalte-ordain hori asegurudunak
jasandako kalteei dagokiena izango da.

1.1. Ezaugarriak

Aseguru-kontratuak ezaugarri hauek ditu:

 Benetakoa: hitzarmen autonomotik eta independentetik sortzen delako eta ez delako behar
kontratu nagusia horretarako.

 Aldebikoa: hortik bi alderdientzako betebeharrak sortzen direlako (aseguru-hartzailearen


betebehar nagusia prima ordaintzea da, eta ezbeharra gertatuz gero, aseguru-erakundearen
betebehar nagusia horren kalte-ordaina ematea izango da).

 Kostubidezkoa: alderdietako bakoitzak besteak emandako prestazio ekonomikoa lortu nahi


duelako (prima eta kalte-ordaina).

 Ausazkoa: kalte-ordainketa zoriaren mende dagoelako. Kontratua hitzartzean, aseguru-etxeak


ez du jakiten ziur zein izango den eskaintzen dituen prestazioen xedea; zerbitzuak arriskua
gertatzearen araberakoak eta zalantzazkoak dira, denborari dagokionez, behintzat.

 Segidako traktua: aseguru-kontratua ez delako une jakin batean amaitzen, aseguru-lotura


denboran luzatu egiten da eta horrek hartzailea segidako prestazioetara behartzen du: primak
ordaintzea, adibidez.

 Atxikimendukoa: aseguratzaileak aseguru-hartzaileari kontratuko baldintzak aurkezten


dizkiolako, baina hark ez duelako horiek aldatzeko gaitasunik. Hartzaileak egin dezakeen gauza
bakarra onartzea edo uko egitea da.

 Formala: Legeko 5. artikuluaren arabera, aseguru-kontratua eta haren aldaketak idatziz


formalizatu behar dira (aseguratzaileak poliza edo, gutxienez, behin-behineko estaldura-
dokumentua eman behar dio aseguru-hartzaileari).

 Gehieneko fede oneko kontratua: fede ona kontratu guztietan eskakizun komuna den arren,
aseguru-kontratuan garrantzi berezia hartzen duelako; hartzaileari kontratua sinatu aurretik
ere eskatzen zaio aseguratzaileari estaliko den arriskuaren egoeraren berri ematen dionean.

1.2. Elementu pertsonalak

ASEGURATZAILEA: ezbeharra gertatuz gero, prima kobratzearen truke kalte-ordainari, kapitalari


edo errentari aurre egiteko betebeharra duen pertsona da. Lehen ikusi dugun moduan, pertsona
juridikoa izan behar du.

2
ASEGURU HARTZAILEA: poliza sinatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa da. Beste nolabait
esanda, aseguru-erakundearekin asegurua kontratatzen duena da. Kontratutik eratorritako obligazioak
bere gain hartzen ditu eta betebehar nagusia prima ordaintzea izango da.

Aurreko biak dira alderdi kontratatzaileak, eta horiek gabe ez dago aseguru-kontraturik.
Kontratuaren ezaugarri da eraginak pertsona gehiagori zabal diezazkiekeela: AKLko 7. artikuluak
xedatutakoa betez, aseguru-hartzaileak bere kabuz edo besteren kontura kontrata dezake.Zalantza
dagoen kasuan, hartzaileak bere kontura kontratatu duela ondorioztatuko da. Hortaz, hartzaileak
besteren kontura kontratatzen duenean, asegurudunaren irudia sortzen da.

ASEGURUDUNA: bere burua edo ondasunak arriskuan dauden pertsona fisikoa edo juridikoa da.
Beste nolabait esanda, ezbeharra gerta ez dadin interesa duena da.

7. artikulu beraren arabera, aseguru-hartzailea eta aseguruduna pertsona bera ez direnean,


kontratutik eratortzen diren obligazio eta betebeharrak aseguru-hartzaileari dagozkio, izaera dela eta
asegurudunak bete beharrekoak direnak salbu. Hala eta guztiz ere, aseguratzaileak ezingo dio uko egin
aseguru hartzaileari dagozkion obligazioak eta betebeharrak asegurudunak betetzeari.

Kontratutik eratorritako eskubideei dagokionez, asegurudunari egotziko zaizkio edo kasuan


kasu, onuradunari, bizi-aseguruetako hartzailearen eskubide bereziak salbu.

Horren ohiko adibidea da erakusketariaren kasua; hau da, erakusketan ikusgai egongo diren
beste batzuen gauzak aseguratzen ditu. Kasu horretan, hartzailea erakusketaria izango da eta
aseguruduna ikusgai dauden objektu horien titularra. Azken horrek jasoko ditu aseguru-kontratutik
eratorritako eskubideak. Hori guztia dela eta, eskubideak bere gain hartzen dituena ez da
kontratugilea.

ONURADUNA: aseguru-erakundearen kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duen pertsona fisikoa


edo juridikoa da, aseguru-hartzaileak izendatutakoa.

Normalean, aseguruduna izan ohi da, nahiz eta pertsonen aseguruen kasuan, izaera propioa
duen, batez ere, bizi-aseguruaren kasuan; izan ere, haren presentzia ezinbestekoa da heriotza gertatuz
gero, bestela, aseguratzaileak eman beharreko zerbitzuaren hartzekodunik ez bailitzateke izango.

1.3. Elementu materialak

ASEGURATUTAKO OBJEKTUA: arriskua jasan dezakeen objektua da. Ondasunen aseguruetan


objektu materiala edo ondasuna izango da, eta pertsonen aseguruetan, aldiz, aseguratutako
pertsonaren bizitza edo osotasun fisikoa.

ASEGURATUTAKO INTERESA: interesa pertsonak ondasunarekin duen lotura ekonomikoa da;


hortaz, aseguratutako interesa asegurudunak aseguratutako objektuarekin duen lotura ekonomikoa
da.

Aseguru-kontratuan, titularraren eta ondasunaren artean lotura ekonomikoa baldin badago,


arrisku bakarra egon daiteke. Sor daitekeen kaltea interesaren galera ekonomiko gisa baloratzen
delako da hori horrela. Hori dela eta, arriskua egoteak, derrigor, interesa ere egotea eskatzen du.
Aipatutako interesaren balorazioa hainbat irizpideren arabera finka daiteke:

3
 Salmenta-balioa: ezbeharra gertatu aurretik ondasunak duen balioa da. Kalteen aurkako
aseguruetan erabiltzen da batez ere.
 Aldez aurretik finkatutako zenbatekoak: pertsonen aseguruetan interesaren balioa modu
subjektiboan finkatzen da ezbeharra gertatu aurretik.

ASEGURATUTAKO ZENBATEKOA: ezbehar bakoitzean aseguratzaileak ordaindu beharreko kalte


ordainaren gehieneko muga da (AKLko 27. art.).

Aseguratutako ondasunaren balio erreala hainbat irizpideren arabera finka daiteke:

 Erabilera-balioa ezbeharra gertatuz gero asegurudunari ondasun zehatza ezin erabili izateak
eragin diezaiokeen kaltean oinarrituta finkatzen da. Pertsonalizatutako balioa da.

 Berritako balioa ondasun hori berdin eta berri batekin ordezkatuta zehaztuko da merkatuko
prezioaren arabera.

 Balio zenbatetsia edo estimatua aseguru-kontratua sinatzen dutenen arteko adostasunez


finkatzen da.

Aseguratutako zenbatekoa prima kalkulatzeko kontuan hartu beharreko kontzeptua da, hainbat
datu estatistiko eta probabilistikorekin batera eta balorazioa egitea ahalbidetzen diguten finantza-
taulekin, heriotza-taulekin eta hainbat aldagairekin batera; esate baterako, asegurudunaren osasuna,
bizi-itxaropena eta abar hartu behar dira aseguru pertsonalaren kasuan. Zehazki, prima honela
kalkulatzen da:

Prima = (gertakariaren probabilitatea x aseguratutako zenbatekoa) + Gastuak + Irabazi-marjina

1.4. Elementu formalak

Aseguru-kontratua idatziz formalizatu behar dela ikusi dugu lehen. Kontratu bakoitzeko
baldintzak jasotzen dituen dokumentuari poliza deritzen diogu. Sinatu artean, kontratazio-prozesu hau
egin behar da:

Aseguru-kontratua adosteko ideia hartzaileari edo aseguratzaileari sor dakioke.

a) Hartzailearen ideia baldin bada, ASEGURU ESKAERA izeneko dokumentuarekin gauzatuko da:
bertan aseguratu nahi den arriskua deskribatuko da. Eskaera-eredua, oro har galdeketa
modukoa eta aseguru mota bakoitzerako desberdina dena, aseguru-erakundeak ematen du.
Horri esker, behar duen informazioa jasotzen du beharrezko xehetasunekin. Hartzailearen
zeregin bakarra eredua betetzea izango da.

AKLko 6. artikuluak honela dio: “aseguru-eskaerak ez du eskatzailea lotuko”. Hortaz, ez da


kontratueskaintza, eskaintzarako gonbitea baizik. Alabaina, aseguru-erakundea eskaeraren
edukiarekin bat baldin badator, kontratua formalizatu eta dagokion poliza egingo du.

a) Kontratuaren eskaintza erreala aseguru-erakundeak gauzatzen du ASEGURU PROPOSAMENA


izenekoaren bidez. Aipatutako proposamenean baldintza ekonomikoak eta estaldurak finkatzen
dira; hau da, kontratuak biltzen dituen helburuak. Hartzaileak ezingo ditu aldatu eta horiek

4
onartzera mugatuko da; onartuz gero, kontratua gauzatuko da eta, bestela, uko egingo zaio
(atxikimendu-kontratua).

Aseguru-proposamenak, eskaerak ez bezala, aseguratzailea lotzen du 15 eguneko epean; hau


da, epe horretan erakundeak ezingo du inolako aldaketarik egin eskainitako baldintzetan.

Kontratazio-prozesuko azken urratsa kontratua polizaren bidez idatziz formalizatzea da. Zenbait
kasutan, ordea, hartzaileak edo asegurudunak kontratua justifikatu beharra izaten du
aseguruerakundeak poliza eman aurretik. Kasu horietan, erakundeak BEHIN BEHINEKO ESTALDURA
DOKUMENTUA edo BERME GUTUNA emango du. Kontratuko oinarrizko elementuak jaso eta dagokion
poliza existitzen dela frogatuko du.

Orain ASEGURU POLIZAREN azterketara iritsiko gara. Bistakoa denez, edukiak bat etorri behar
du hartzaileak onartutako aseguru-proposamenarekin. Hori dela eta, AKLko 8. artikuluak honako hau
finkatzen du: “polizaren edukia ez badator bat aseguru-proposamenarekin edo hitzartutako
klausulekin, aseguruhartzaileak aseguru-erakundeari erreklamazioa egin ahalko dio poliza eman eta
hilabeteko epean dauden aldeak zuzen ditzan.Aipatutako epea igaro ondoren, erreklamaziorik ez bada
egin, polizan xedatutakoa bete beharko da. Paragrafo horretan xedatutakoa aseguru-kontratu ororen
polizan sartuko da".

Artikulu berak dio kontratuaren poliza aseguru-hartzaileak aukeratuta kontratua formalizatzen


den tokian ofiziala den Espainiako edozein hizkuntzatan idatziko dela. Hartzaileak hala eskatuz gero,
beste hizkuntza batean idatziko da, Europar Batasuneko Kontseiluaren 1992ko azaroaren 10eko 92/96
Direktibak xedatutakoa betez. Gutxienez argibide hauek jasoko ditu:

1. Alderdi kontratatzaileen izen-abizenak edo izen soziala eta helbidea eta, dagokionean,
asegurudunaren eta onuradunaren izendapenak.

2. Aseguratutako kontzeptua.

3. Estalitako arriskuaren izaera.

4. Aseguratutako objektuen izendapena eta egoera.

5. Aseguratutako zenbatekoa edo estalduraren irismena.

6. Primaren, errekarguen eta zergen zenbatekoa.

7. Primen epemuga, ordainketa-lekua eta modua.

8. Kontratuaren iraupena: haren eraginak indarrean jarriko diren eta amaituko diren eguna eta
ordua adierazi behar dira.

9. Kontratuan esku hartzen dutenean, agentearen edo agenteen izena.

Poliza flotatzailearen kasuan, abonuaren aitorpena egiteko modua ere zehaztuko da.

Legearen artikuluetatik poliza mota hauek daudela ondoriozta dezakegu:

5
a) Pertsonak izendatzeko moduaren arabera:

 Izendunak: asegurudunaren eta onuradunaren identifikazio zehatza agertzen da, biak pertsona
bera ez direnean.

 Agindurako poliza: kontratutik eratorritako etekinak poliza endosu bidez transmititu zaion
pertsonak jasotzeko moduan igorritako polizak dira.

 Eramaile-poliza: ezbehar kasuan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duen pertsonak aurkeztuko


du poliza aseguru-erakundean.

b) Aseguratutako pertsona kopuruaren arabera.

 Banakoak: aseguratutakoa pertsona bakarra da.

 Poliza kolektiboak edo taldekoak: taldeko partaide izateagatik aseguratutakoak hainbat


pertsona dira; esate baterako, hegazkineko bidaiariak edo institutuan matrikulatutako ikasleak.

c) Estalitako arrisku kopuruaren arabera.

 Arruntak: arrisku bakarra estaltzen dute.

 Konbinatuak: hainbat arrisku estaltzen dute batera.

d) Poliza flotatzaileak: Arriskua jasan dezakeen gauza erabat identifikatu gabe agertzen den
aseguru-kontratua biltzen dute. Modalitate horren bidez, arrisku bakartzat jotzen diren arrisku
multzoak aseguratzen dira.

Jarduera bakarraren inguruko hainbat aseguru kontratatu behar dituzten pertsonek erabiltzen
dute. Adibidez: etengabe toki desberdinetara igorri behar dituzten merkantziak aseguratzen
dituzten merkatariak.

Poliza flotatzailearen ohiko beste adibide bat kreditu-txartelentzako istripu-asegurua da:


txartelak igortzen dituen sozietatea istripu-aseguruaren hartzailea da. Horrela, asegurudunek
edo txartelen titularrek aseguru-ziurtagiria jasotzen dute eta, horren bidez, aseguru-hartzaile
den konpainiak ezbeharra gertatuz gero poliza orokorrean jasotako kalte-ordainak ordainduko
dituela berma daiteke. Aseguru-ziurtagiriak poliza flotatzailearen estaldurak aplikatzen dizkio
pertsona jakin bakoitzari hark jasotako asegurudun guztien artean.

Kasu horietan, interesa ezbeharra gertatzen denean soilik zehazten da; hartzaileak
asegurudunari gertatutako kaltea adierazi eta hari lotuta dagokion zerbitzua emango dio.

Aseguru-polizaren edukia atal hauetan egituratu ohi da:

 Baldintza orokorrak

Aseguru-erakundeak idatzitako klausulak dira eta berdinak izaten dira asegurudun


guztientzat aseguru mota bakoitzean. Horrela, bizi-aseguruaren baldintza orokorrak,
esaterako, lotesleak izango dira aseguru mota hori kontratatzen duten guztientzako.

6
Aseguru Kontratuari buruzko Legeak honakoa xedatzen du horrekin lotuta:

 Inolaz ere ez dute izaera kaltegarria izango asegurudunentzat,

 Aseguru-erakundeak aseguru-proposamenean jasoko ditu (hala dagokionean),


eta nahitaez kontratuaren polizan edo asegurudunak sinatutako dokumentu
osagarrian eta hari kopia emango zaio;

 Modu argi eta zehatzean idatziko dira;

 Asegurudunen eskubideak mugatzen dituzten klausulak nabarmenduko dira


bereziki eta horiek idatziz onartuko dira;

 Administrazio Publikoaren zaintzapean egongo dira (Aseguruen Zuzendaritza


Orokorra);

 Auzitegi Gorenak kontratuko baldintza orokorretako klausularen bat baliogabea


dela deklaratuz gero, asegurudunak bere polizetan agertzen diren klausula
berdinak aldatu beharko ditu.

 Baldintza partikularrak

Aurrez azaldutako 8. artikuluan agertzen direnak dira, kontratu bakoitzean dagozkionak


eta besteetatik desberdinak.

 Baldintza bereziak

Alderdi kontratatzaileek hitzartutako polizako Baldintza Orokorren aldaketa, hedapen


edo indargabetze oro jasotzen dute.

 Eranskinak edo gehigarriak

Aurrez hitzartutako Baldintza Orokorretako bat edo batzuk aldatzen direnean


kontratuaren polizari gehituko zaizkio; adibidez: aseguratutako objektuaren egoera
aldaketa, estalduraren irismenaren aldaketa eta abar.

2.- PERTSONA ASEGURUAK

Pertsonek lortutako bizi maila alda dezake heriotza batek edo erretiroak (diru-sarrerak
murrizten dira), baita aldi baterako gaixotasunak edo lesioak, edo gaixotasun edo lesio iraunkorrak ere
(gastuak gehitzen dira). Horrelako gertaeren ondorio ekonomikoen eragin negatiboak orekatzeko sortu
ziren Aseguru pertsonalak. Aseguru Kontratuei buruzko Legeak bere 80. artikuluan xedatutakoaren
arabera, aseguru horiek aseguratuaren existentzian, gorputzaren segurtasunean edo osasunean
eragina izan dezaketen arrisku guztiak barne hartzen dituzte.

Aurreko gaian ikusi dugu aseguru-kontratuko elementuetako bat dela interes aseguratua, eta
azaldu dugu interes hori dela pertsona batek ondasun batekin duen lotura ekonomikoa. Kaltea

7
gertatzen denean kalte-ordainak aseguratuak jasandako kaltea konpentsatuko duen edo ez
aseguratzen den interesaren balorazio ekonomikoa behar bezala egitearen araberakoa izango da.

Bada, aseguru pertsonaletan, aseguratutako interesak ez du egiazko baliorik; ezinezkoa da


objektiboki baloratzea, adibidez, lesio batek edo heriotza batek eragindako kaltea. Hori dela eta,
ordenamendu juridikoak kaltegarritzat jo ditu gertakari jakin batzuk, eta ez dio tokirik utzi horren aurka
egiteari. Prestazioa kontratua hitzartzen denean zehazten da, subjektiboki eta aldez aurretik
baloratzen den etorkizuneko kaltea oinarri hartuta.

Pertsonen gaineko aseguru-kontratua bi motatakoa izan daiteke: alde batetik, pertsona batek
izan ditzakeen arriskuak barne hartzen dituena, hau da, aseguratu bakarra dago kontratu bakoitzean;
eta, bestetik, ezaugarri komun eta aseguratzeko xedearen bestelakoren bat duten pertsonen talde bat
aseguratzen duena (esate baterako, enpresa bateko langileak, hegazkin bateko bidaiariak edo ikastetxe
bateko ikasleak), hots, hainbat pertsona aseguratzen dituena.

Jarraian, pertsonen aseguru motak ikusiko ditugu.

1.2.- ELEMENTU PERTSONALAK

ASEGURATZAILEA: ezbeharra gertatuz gero, prima kobratzearen truke kalte-ordainari, kapitalari edo errentari
aurre egiteko betebeharra duen pertsona da. Lehen ikusi dugun moduan, pertsona juridikoa izan behar du.
ASEGURU HARTZAILEA: poliza sinatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa da. Beste nolabait esanda, aseguru-
erakundearekin asegurua kontratatzen duena da. Kontratutik eratorritako obligazioak bere gain hartzen ditu eta
betebehar nagusia prima ordaintzea izango da. Aurreko biak dira alderdi kontratatzaileak, eta horiek gabe ez
dago aseguru-kontraturik. Kontratuaren ezaugarri da eraginak pertsona gehiagori zabal diezazkiekeela: AKLko 7.
artikuluak xedatutakoa betez, aseguru-hartzaileak bere kabuz edo besteren kontura kontrata dezake.Zalantza
dagoen kasuan, hartzaileak bere kontura kontratatu duela ondorioztatuko da. Hortaz, hartzaileak besteren
kontura kontratatzen duenean, asegurudunaren irudia sortzen da. ASEGURUDUNA: bere burua edo ondasunak
arriskuan dauden pertsona fisikoa edo juridikoa da. Beste nolabait esanda, ezbeharra gerta ez dadin interesa
duena da. 7. artikulu beraren arabera, aseguru-hartzailea eta aseguruduna pertsona bera ez direnean,
kontratutik eratortzen diren obligazio eta betebeharrak aseguru-hartzaileari dagozkio, izaera dela eta
asegurudunak bete beharrekoak direnak salbu. Hala eta guztiz ere, aseguratzaileak ezingo dio uko egin
aseguruhartzaileari dagozkion obligazioak eta betebeharrak asegurudunak betetzeari. Kontratutik eratorritako
eskubideei dagokionez, asegurudunari egotziko zaizkio edo kasuan kasu, onuradunari, bizi-aseguruetako
hartzailearen eskubide bereziak salbu.

2.1. Eskaera

Enpresa batek erosketa bat egin nahi duenean dagokion eskaera egin beharko dio saltzaile edo
hornitzaileari. Eskaera era desberdinetan egin daiteke:

 Ordezkari baten bidez, honek beteko du eskaeraren-agiria.


 Hitzez edo telefonoz: ondoren idatziz egiaztatzea komenigarria da.
 Inprimaki baten bidez:bertan jaso behar diren datuak ondorengoak dira:
o Saltzailearen eta eroslearen identifikazio datuak
o Eskaeraren data eta zenbakia
o Eskatutako artikuluen zerrenda, bakoitzaren kantitatea zehaztuz
o Bakoitzaren prezioa (banakakoa eta totala)
o Artikuluak bidaltzeko modua eta entregatu behar diren lekua eta data
o Ordainketaren baldintzak

8
o Gastuak (garraioa, aseguruak, enbalajeak....) noren kontura diren zehaztu
o Aplikatu daitezken deskontuak
o Igorlearen sinadura

2.2. Albarana

Bezeroak erosketaren eskaera egin ondoren, saltzaileak artikuluak prestatzen ditu. Artikuluak saltzailearen
biltegitik aterako dira, entrega gauzatuko den lekurarte. Artikulu hauek albarana deritzaion agiri batekin
joaten dira. Agiri honek 2 helburu ditu: alde batetik, artikuluak saltzailearen biltegitik irten direla
ziurtatzen du eta, bestetik, artikuluak erosleari entregatu direla akreditatzen du. Albaranak normalean 4
kopia izaten ditu:

 Lehenengoa, biltegian geratzen da irteeraren ziurtagiri bezala


 Bigarrena, salmenta-sailak jasotzen du, ondoren faktura egin ahal izateko.
Beste biak artikuluekin batera bidaiatzen dute,
 Hirugarrena, bezeroaren eskuetan geratzen da, jasotako artikuluen egiaztatzaile bezala.
 Laugarrena, bezeroak sinatuko du eta erosleari itzuliko dio, jasotako artikuluekin ados dagoela adieraziko
duelarik.

Albaranak derrigorrez jaso behar dituen datuak ondorengoak dira:


 Eroslearen eta saltzailearen identifikazio-datuak
 Dagokion eskaeraren zenbakia
 Entrega eta bidalpen-data
 Bidalitako artikuluen deskripzioa

Albarana baloratua egon daiteke edo ez.

9
Zenbakia________

20___eko__________aren___________an

ESKAERA-PROPOSAMENA

Proposamenaren egilea_________________________________
NIF/CIF___________________kalea______________________
Herria______________________Kode postala______________
Proposamenaren hartzailea______________________________
NIF/CIF___________________kalea______________________
Herria______________________Kode postala______________
Bitartekaria___________________________________________

Kantitatea ARTIKULUAK Banakako GUZTIRA


prezioa

BALDINTZAK GUZTIRA

SINADURA

EBOLI,S.L.
Euskal Herria kalea,23
 943 – 678934
20540 ZARAUTZ
CIF.- B-20/456900

ALBARANA

Eskaeraren zkia_____Bidalpen-data_____Bezeroaren zkia_____


Entrega lekua___________Entrega-data____________________

BEZEROA

Izena edo arrazoi soziala________________________________


Helbidea_____________________________________________
Telefonoa____________Kode postala_____________________

Erreferen Deskribapena Kantitatea Prezioa Deskont. Zenbatekoa

Baldintzak Guztira

SINADURA

10
2.3 Faktura

Agiri honek salerosketa-eragiketa ziurtatzen du, bi kopia izango dituelarik, bata eroslearentzat eta
bestea saltzailearentzat. Enpresariek eta profesionalek fakturak igorri beharko dituzte egindako
eragiketengatik. Fakturak ondorengo datuak eduki behar dituzte gutxienez:

 Fakturaren zenbakia eta seriea


 Eroslearen eta saltzailearen identifikazio-datuak: Izena, abizenak edo denominazio soziala;
Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (NIF) edo Kodea (CIF) eta helbidea.
 Eragiketaren deskribapena, transmititzen diren produktu edo zerbitzuen zehaztasunarekin eta
bere kontraprestazio ekonomikoa.
 BEZari dagokion kuota eta tasa, edota “BEZa barne”, horretarako baimendua egon ezkero
 Fakturaren igorpen lekua eta data

Kontutan eduki behar diren partikularitate batzuk:

 Bezero batekin eta hilabete bateko epearen barruan egindako eragiketa guztiak faktura bakar
batean sar daitezke
 Txikizkariek egindako salmentetan, pertsonen garraioetan, ostalaritzan....eta zenbatekoa 60,10
€ baino txikiagoa denean, prezioaren alboan “BEZa barne” espresioa ipini daiteke
 BEZari sujetoak dauden enpresari eta profesionalek derrigorrez Bidalitako Fakturen Liburu bat
eta Jasotako Fakturen Liburu bat eraman beharko dute

11
FAKTURA.- ARIKETAK

1..- Zaragozako ALFA S.A. El Pilar, 14 kalean dago kokaturik. K..P. 50.500. Bere CIF-a A-50/2222 da.
Maiatzaren 30ean salmenta bat egin dio BETA S.A. enpresari. Enpresa hau, Madrideko Fuencarral,
23an dago kokaturik eta bere CIF-a A-28/2323 da. K.P::28.009. Faktura Ekainaren 2an osatu da.

Produtuen zehaztasunak:
"A" produktutik 1.000 unitate, 1,80 €/bak
"B" produktutik 2.000 unitate, 3 €/bak
"C" produktutik 4.000 unitate, 1,20 €/bak

Beste zenbait zehaztasun:

Fakturan deskontua ....................... .% 10


Bolumenagatik deskontua. ............120 €
Ontziki itzulgarriak .........................300 €
Garraioak .................................... 1.200 €
Aseguruak.......................................600 €
BEZa ................................................ .% 21

Aurreko eragiketari dagokion faktura osatu

2.- Zamudioko AUDIO, S.A. enpresak (24.Poligonoa, 48.009 eta CIF A-48/359809) salmenta bat egin dio
Donostiako Jose Manuel Beltran txikizkariari (San Bartolome 4 , 20005 eta NIF 45.789.654-K), fakturan
ondorengo datuak sartu dizkiolarik:

 A produktuko 800 unitate, bakoitza 3 €gatik, % 10eko deskontu batekin. Artikulu honi % 10ko
BEZa dagokio.

 B produktuko 30 unitate, bakoitza 30 €gatik, %3ko deskontu batekin. Artikulu honi % 21ko
BEZa dagokio

 Garraioak 60 €koak izan dira, salmenta netoen arabera banatuko direlarik.

Aurreko eragiketari dagokion faktura osatu

12
FAKTURAREN JAULKITZAILEA BEZEROA_____________________________
______________________________________
______________________________________

NIF:

ZENBAKIA________ DATA____________________________________________________
KANTITA. DESKRIBAPENA BANAKAKO % BEZ B.E. ZENBATEKOA
PREZIOA

BEZa eta
BALIOKIDETZA ------------- ------------- ------------- ------------
% % % %
OINARRI
ZERGAGARRIA
ZERGAREN
KUOTA

FAKTURAREN
TOTALA

13
FAKTURAREN JAULKITZAILEA BEZEROA_____________________________
______________________________________
______________________________________

NIF:

ZENBAKIA________ DATA____________________________________________________
KANTITA. DESKRIBAPENA BANAKAKO % BEZ B.E. ZENBATEKOA
PREZIOA

BEZa eta
BALIOKIDETZA ------------- ------------- ------------- ------------
% % % %
OINARRI
ZERGAGARRIA
ZERGAREN
KUOTA

FAKTURAREN
TOTALA

14
4.- ORDAINKETARI ETA KOBRANTZARI DAGOZKION AGIRIAK

Salerosketaren prozesua ordainketarekin amaitzen da. Ordainketa egiteko momentua eroslearen eta
saltzailearen arteko akordio baten bidez finkatzen da. 2 eratakoa izan daiteke:

 Momentuan: ordainketa artikuluak jasotzekoan edota epe oso laburrean egiten denean.
 Atzeratutako ordainketa: ordainketa artikuluak jaso eta epe batetara egiten denean

Ordainketa eta kobrantza egiteko erabiltzen diren agiriak ondorengoa dira:

 Banku-transferentzia
 Txekea
 Truke-letra

4.1. BANKU-TRANSFERENTZIA
Gure kontu korrontetik beste kontu korronte batetara diru-kopuru bat bidaltzeko agintzea da.
Prozesua ondorengoa da

 Agintzen duenak agindu esplizitu bat egin behar du


 Hartzailaren kontuaren datu guztiak ezagutu behar ditu (20 digito)
 Kargua eragiketa egiten den momentuan gertatzen da
 Abonuaren epea transferentzia nori egiten zaion arabera zehazten da
a) Erakunde berdineko kontuen artean bada, agindua ematen den egun berdinean
b) Erakunde desberdinetako kontuen artean bada, agindua eman eta bi egunetara

Beste tresna batzuekin gertatzen ez den bezala, transferentziak kostu bat du erabiltzen
duenarentzako. Kostua bidalitako diru-kopuruaren portzentai bat izango da, minimo bat dagoelarik.
Kostu hau eragiketaren azkartasunarekin eta eraginkortasunarekin konpentsatzen da. Oso praktikoa
gertatzen da ordainketa asko aldiberean egin behar direnean: hornitzaileak, nominak, aldizkako
ordainketak.... Gainera, transferentzi asko egiten badira kostua murriztu egiten da.

4.2. TXEKEA
Txekea ordainketak egiteko agiri bat. Beti kontu korronte baten aurka igortzen dira, hau da, kontu
korronte batean fondoak egon behar dira igorritako txekeei aurre egiteko. Horregatik, kontu korronte bat
irekitzean titularrari txeke talondegi bat ematen zaio. IGORTZAILEA txekea igortzen duena izango da, hau
da, kontu korrontearen titularra. IGORPENDUA beti banku bat da eta HARTZAILEA txekea kobratzen
duena da, igorpenduari aurkeztu ondoren.

Txekea igortzaile berak aurkezten badu kobrantzara, aldiberean hartzailea izango da.

A) Txekearen forma

Txeke batean ondorengo datuak agertu behar dira:


1. Igorpenduaren izena eta helbidea (Ordainketa egingo duen finantz erakundea).
2. Igortzaileak erakunde igorpeduan duen kontuaren zenbakia
3. Zenbatekoa zifratan

15
4. Hartzailea (pertsona baten izena edota eramaileari).
5. Zenbatekoa letratan
6. Igorpen lekua eta data (letratan).
7. Igortzailearen sinadura
8. Serie zenbakia

B) Txeke motak

Txekea kobratzeko eskubidea duen pertsona (hartzailea) izendatzeko era desberdinak egon daitezke
eta horren arabera hainbat mota bereiz daitezke:

Eramaileari: Kobrantzara aurkezten duen edonork kobratu dezake. Gauza berdina gertatuko da
pertsona baten izena agertu ezkero (nominatiboa) eta ondoren “edo eramaileari” gehitu ezkero.

 Nominatiboak: Printzipioz txekean zehazten den pertsona fisikoak edo juridikoak kobra dezake bakarrik.
Halere, txeke hauek endosuaren bidez eskuzaldatu daitezke. Endosua, txekearen atzekaldean agertuko den
klausula bat da. Bertan, “Txeke honen ordez .....................(ri) ordain” idatzi behar da eta endosatzailearen
sinadura eta endosuaren data ipini behar dira

 Nominatiboak eta “ez agindura” klausularekin: Txekean zehazten den pertsona fisikoak edo juridikoak
kobra dezake bakarrik, endosatzeko aukerarik ez dagoelarik.

16

Vous aimerez peut-être aussi