Vous êtes sur la page 1sur 1

2 Ozeanoetako ura

Ozeanoetako urak baditu zenbait ezaugarri berezi:

 Ur gazia da. Litro bat urek 35 g gatz disolbatuta dauka, bataz beste.
 Gasak ditu disolbatuta: Nitrogeno, oxigeno, karbono dioxidoa eta
beste gas batzuk ditu.
 Tenperatura aldatzen da sakoneraren arabera
Eguzkiak gainazaleko ura berotzen du, eta beraz, gainazalean
tenperatura altuagoa da beherago dagoen urarena baino.

Ozeanoetako urak hiru mugimendu mota izaten ditu;

 Olatuak: Haizeak eragiten ditu. Uraren gainazalean sortzen diren


uhinak dira (Haizeek eraginda, gainazaletik beherako 50 m-ko ur
masa nahasten da.)
 Itsaslasterrak: Ur-masen mugimenduak dira, eta ibai ozeanikoak balira
bezala hara-hona ibiltzen dira ozeanoan.
Korronte hauen eragileak,:
 Haize nagusiak,
 ur-masen arteko tenperatura aldeak eta
 gazitasuna aldeak dira.
 Mareak (edo itsasaldiak): Itsasoko ur mailaren aldizkako igotzeak eta
jaisteak dira. Aurreneko unitateetan ikasi dugun bezala, Ilargiaren eta
Eguzkiaren grabitazio-erakarpenak sortzen ditu.

Vous aimerez peut-être aussi