Vous êtes sur la page 1sur 18

Erromako zibilizazioa

Erromako zibilizazioa duela ia hiru mila urte sortu zen, Italiar penintsulan, eta
milurteko bat baino gehiago iraun zuen.
Erromatarrak Mediterraneo osoan hedatu ziren eta lurralde ugari hartu zituzten
mendean.

Erromatarrek, konkistaturiko lurraldeak :


 beren gobernu forma ezarri zuten.
 beren hizkuntza, latina, hedatu zuten;
 bai eta kultura eta artea ulertzeko modua ere.

Erromako zibilizazioaren arrastoak gaur egun ere badirau, gure bizimoduan,


zaletasunetan eta ohituretan.

Erromatarren historia

Erromatarren aurreko herriak

Erromako hiria sortu zenean, K.a. VIII. mende inguruan, Italiako penintsulan
hainbat herri bizi ziren:

 Greziarrak
penintsulare
n hegoaldean ezarritako
koloniatan bizi ziren. Izena ere
jarri zioten lurralde horri: Grezia
Handia.
 Etruriarrak eta latindarrak
penintsularen iparraldean bizi
ziren.
 Kartagotarrak Sardinian
sortutako zenbait koloniatan bizi
ziren.
 Herri zeltak iparraldean bizi
ziren.

Erroma: hiritik inperiora

Erromako zibilizazioa Mediterraneo itsasoaren inguruan garatu zen.


Erromatarrek Mare Nostrum (latinez, gure itsasoa) esaten zioten Mediterraneoari,
itsaso horrek bustitzen dituen hiru kontinenteetan (Europa, Afrika eta Asia) lurraldeak
mendean hartu zituztelako. Erroma hiria izan zen zibilizazio horren sorlekua. Tiber
ibaiaren ertzetan dago hiria, Italiar penintsulan. Penintsula, berriz, Mediterraneo
itsasoaren erdian dago; beraz, gune estrategikoa da.

1
Erromatar inperioaren eraketa prozesu luzea izan zen. K.a. 500. urtetik K.a. 250.
urtera bitartean, Erroma Italiar penintsulako lurralde guztiak mendean hartuz joan
zen. Italia osoa bereganatu ondoren, Mediterraneoan hedatzen hasi zen. I. eta II.
mendeetan izan zuen inperioak hedadurarik handiena: Britainiar uhartetatik
(iparraldean) Saharako basamorturaino (hegoaldean), eta Mesopotamiatik (ekialdean)
Hispaniaraino (mendebaldean).

Erromatarren agintearen mendean geratutako lurralde izugarri honetan, herri


asko zeuden, zein bere ezaugarriekin. Herri horietako batzuekin erromatarrek itunak
hitzartu zituzten. Horren ondorioz, tokiko gobernuek nolabaiteko autonomia izan
zuten, batzuek beste batzuek baino handiagoa; baina beti erromatarren kontrolpean
izan ziren denak. Erromatarrei aurre egiten saiatu ziren herriek oso zigor gogorrak jaso
zuten. Herri horietako biztanleak gerra - preso hartu eta esklabo bihurtu zituzten.

Mendean hartutako herrietan, erromatarrek beren hizkuntza (latina), legeak


(erromatar zuzenbidea) eta bizimodua hedatu zituzten.

Inperioa probintziatan banatu zuten, errazago gobernatzeko eta ustiatzeko.


Probintzia bakoitza gobernadore baten agintearen mende zegoen eta zergak ordaindu
behar zizkion Erromari.

JAKINGARRIAK

Erromak, hein handi batean, armadari zor izan zion inperioa. Erromako armada
legioz osatuta zegoen, eta legionarioak ziren soldaduak. K.a. I. mendean, Erromako
armada profesional bihurtu zen; hau da, soldaduek soldata jasotzen zuten beren
zerbitzuen truke.

2
3
Historiaren aldiak

Erroma hiriaren sorreran, nahastu egiten dira kondaira eta errealitatea. Kondairaren
arabera,
Romulo eta Remo anaiek sortu zuten Erroma. Romulok Remo hil zuen eta Erroma hiria
sortu zuen.
Historialariek diote Erroma etruskoek (iparraldean) eta latindarrekK.a. 753an sortu
zutela.

Erromaren historian hiru aldi bereizten dira: Monarkia, Errepublika eta


Inperioa.

Monarkia (K.a. 753 - 509)

 Erromatarren lehen gobernu - sistema monarkia izan zen.


 Erromak zazpi errege izan zituen.
 Hiriko familia garrantzitsuenek, PATRIZIOAK izan ziren eta errege hautatzen
zuten
 Erregeek Senatuaren laguntzaz gobernatzen zuten. Erakunde hori senatariek,
familia nagusien buruek, osatzen zuten.
 K.a. VI. mendean, etruskoek Erroma mendean hartu zuten. Baina Erromako
biztanleek aurre egin zieten, irabazi arte. K. a. 509an Tarkino Superbo tronutik
kendu zuten

Errepublika (K.a.509 - 27)

 Etruskoak bota ondoren, gobernu forma berri bat ezarri zuten: Errepublika.

 Erromako Errepublikak bost mende iraun zituen

 Erregeak kanporatu ondoren, boterea patrizioen esku geratu zen.

 Pertsona bakar batek botere osoa eskura ez izateko, Errepublikan, erromatarrek


hainbat erakunderen artean banatu zituzten eginkizun politikoak eta judizialak:

4
 Magistraturak ziren gobernu - organo nagusia. Patrizioak soilik magistratuak
izan ahal ziren. Magistratu nagusiak bi kontsulak ziren, gobernuaren eta
armadaren buruak.
 Senatua Errepublikako erakunde garrantzitsuena izan zen; erabaki politiko
nagusiak. hartzen ziren, Legeak erabakitzen zituen, Senatuaren erabakiei
eztabaidarik gabe men egiten zitzaien. Haien kargua biziartekoa( bizia osorako
izaten zen.
 Komizioak, legeak bozkatzeko eta magistratuak hautatzeko egiten zituzten
batzarrak ziren.

Errepublikan, Erroma beste lurralde batzuetara hedatzen hasi zen, armadak


lortutako konkista militarren bidez eta Mediterraneo osoan hedatu zen.

Errepublika garaiko konkistak

K.a. V. eta III. mendeen artean, Erromak mendean hartu zituen: etruriarrak eta
greziarrak, besteak beste.

K.a. III. eta II. mendeetan, erromatarrak eta kartagotarrak hiru gerratan borrokatu
ziren elkarren aurka, eta azkenean, kartagotarrak izan ziren galtzaile. Garrantzitsuena
Bigarren Gerra Punikoa izan zen. Bertan, ( K.a. 218. urtean, Anibal jeneral kartagotarra
Erroma aldera abiatu zen, gizonez osaturiko armadaren buru. Bidaia hartan, Afrikako
elefanteen laguntzarekin, Iberiar penintsula, Pirinioak eta Alpeak zeharkatzea lortu zuen,
eta Italiaraino iritsi zen. Anibalek hainbat garaipen lortu zituen Erromako armadaren
aurka, baina ez zuen inoiz Erroma konkistatzerik lortu eta, 16 urteko kanpainaren
ondoren, Kartagora itzultzea erabaki zuen.)

Mendebaldeko Mediterraneoa kontrolatuta, greziarrak eta mazedoniarrak


garaituta; gerora Siria eta Egipto anexionatu zituen. Azkenik, K.a. I. mendean,
Europako beste eskualde batzuk ere okupatu zituen Erromak; esaterako, Galia eta
Britainia Handiaren hegoaldea.

Hedapenaren ondorioak

Mediterraneoko konkistarekin dirua, esklaboak eta lurrak lortu zituzten, ,


baina, era berean, hedapen horrek ezegonkortasun handia sortu zuen Errepublikan,
irabaziak oso modu ezberdinean banatu baitziren herritarren artean. Aberatsen artean
banatu zituzten eta, aldiz, nekazariak lur jota geratu ziren, Hori zela eta, hainbat
gizarte - matxinada eragin zituen:
 Plebeioen matxinada. Hasieran, patrizioek bakarrik zituzten eskubide politiko
guztiak; Patrizioak gizartearen egoera berdintzeko borrokatu ziren. Patrizioen
eta plebeioen arteko aldeak desagertu joan ziren.
 Esklaboen matxinada. Altxamendua Espartakok gidatu zuen, esklabotzarekin
bukatzeko borrokatu zuen gladiadore batek.

5
Gizartearen ezegonkortasunaren ondorioz, gerra zibil ekarri zuen.

Errepublikaren krisia

K.a. I. mendean, ustelkeria, barne - borrokak eta istiluak izan ziren Erromako
Errepublikan.

Militarrak gero eta botere handiagoa bereganatuz joan ziren; eta desordenari
aurre egiteko, triunbiratuak sortu ziren. Izan ere, Jeneralen arteko aliantzak izan ziren.

 Lehen triunbiratua Julio Zesarrek, Krasok eta Ponpeiok osatu zuten. Julio Zesar
nagusitu zen eta betiereko diktadore izendatu zuten. Errepublikaren eta
senatarien jarraitzaile batzuek hil egin zuten Zesar, K.a. 44an.

 Zesar hil ostean, haren hiru jarraitzailek, Marko Antoniok, Lepidok eta
Oktaviok, bigarren triunbiratua osatu zuten.

Zenbait gerra gertatu ondoren, Oktaviok, K.a. 27an, Senatuak botere gorenak eman
zizkion.

Inperioaren goren unea (K.a. 27 - K.o. 235)

K.a. 27an Oktaviori Augusto (hau da, jainkoek hautatua) titulua eman zioten..
Oktavio Augusto Erromako lehen enperadorea izan zen. Enperadoreak botere guztiak
zituen. Senatuaren burua, armadaren buruzagi nagusia eta pontifize nagusia (hau da,
erlijio - ordezkari gorena) zen.

K.o. I. eta II. mendeetan lortu zuen erromatar zibilizazioak goren unea:

- Aldi horri pax romana esaten zaio. Inperioak aldi baketsua eta egonkorra
bizi izan zuen. Bakealdiak, ekonomiaren eta komertzioaren goraldia ekarri zuen
eta hedadurarik handiena ezagutu zuen inperioak.

- Inperioaren lurrak probintziatan antolatu zituzten eta probintzia bakoitzean


Gobernadore bat egon zen gobernatzeko funtzionario eta militarren laguntzaz.
Mugak ,gotorleku - sistema baten bidez babesten zituzten,

Erromatarrek beren ohiturak, erlijioa, legeak, hizkuntza eta bizimoldea ezarri


zituzten, pixkanaka, konkistatutako lurraldeetan; prozesu horri, ERROMANIZAZIOA
esaten zaio.

III. mendeko krisia


III. mendearen hasieran, krisia izan zen Erromatar Inperioan. Gizarte
- matxinadak gertatu ziren, hala nekazariek nola militarrek bultzatuta; eta anarkia
hedatu zen. Hiriak arpilatu zituzten; eta jendeak, ikaratuta, landan bilatu zuen babesa.
Jendea hirietatik alde egitearen ondorioz, merkataritza - jarduera gelditu egin zen.
Enperadoreak, berriz, boterea galduz joan ziren, ez ziren-eta gai izan arazo
6
larri horiek konpontzeko.

Iparraldetik etorrita, germaniarrak - erromatarrek barbaroak esaten zieten -


inperioaren ahultasunaz baliatu ziren mugak zeharkatzeko. Ekialdean, berriz,
persiarrek egiten zuten presioa.
IV. mendeko susperraldia

Dioklezianok boterea hartzean, zenbait erreforma abiarazi zituen, inperioaren


krisialdi larria gainditzeko. Dioklezianok eginiko aldaketei esker, ekonomia onbideratu
eta mugak indartu zituen.
Barbaroak. Erromatarrek horrela esaten zieten
Konstantino Inperioaren mugetatik harago bizi ziren herriei.
enperadoreak ere aldaketak egin
Germaniarrak. Itsaso Baltikoaren kostaldeetan,
zituen: kristautasuna onartu Eskandinaviako hegoaldeko basoetan, Alemaniako
zuen, barne - batasun iparraldeko eremu zingiratsuetan eta gaur egungo
handiagoa lortzeko; Danimarkan zuten jatorria herri horiek.
hiriburua
Hunoak. Erdialdeko Asiako estepetan zuen jatorria
Konstantinoplara aldaratu zuen, zaldizkoen herri horrek.
mehatxatutako mugen ondora;
eta burokrazia sendotu zuen.

375ean, hunoak germaniarren lurraldean sartu ziren; eta azken horiek, ihesean,
inperioaren mugak zeharkatu zituzten. Une horretatik aurrera, erromatarrek ezin izan
zuten herri barbaroen bultzada geldiarazi.

395ean, krisi politiko, ekonomiko eta instituzional bete - betean, Teodosio


enperadoreak Inperioa bi semeen artean zatitzea erabaki zuen. Honoriok
Mendebaldeko Erromatar Inperioa jaso zuen, Erroma hiriburu zela, eta bestetik,
Arkadiok Ekialdeko Erromatar Inperioa jaso zuen, Konstantinopla hiriburu zela.

Erromatar inperioaren amaiera

Inperioaren bi zatien bilakaera oso desberdina izan zen. Ondorioz, zibilizazio


7
bereko estatu bakarra izandakoa bi eremu oso desberdinetan zatitu zen.

Mendebaldean, enperadoreak oso ahulak ziren eta ez ziren gauza izan


germaniarrak geldiarazteko. Izan ere, germaniarrak beren erresumak sortuz joan ziren,
eta 476an, herri inbaditzaile horiek boteretik kendu zuten Mendebaldeko erromatar
azken enperadorea.

Ekialdean, berriz, inperioak beste mila urte iraun zuen. Garai horretatik aurrerako
Ekialdeko Inperioari Bizantziar Inperioa esaten zaio.

Erromatarren bizimodua

Bilakaera soziala

Garai monarkikotik, Erromako gizartearen bereizgarri nagusietako bat gizarte -


desoreka izan zen. Garai hartan, ondo bereizitako lau talde sozial zeuden:

 Patrizioak. Erroma sortu zuten familien ondorengoak ziren. Hiriko politika


kontrolatzen zuten eta lur gehienen jabeak ziren.
 Plebeioak. Hiritar libreak ziren, baina parte - hartze txikia zuten politikan.
Zergak ordaintzen zituzten eta armadan esku hartzen zuten.
 Erdi - libreak. Talde honetan bi azpi - talde zeuden: batetik, bezeroak, soldata
baten truke patrizioen zerbitzura zeuden pertsonak; bestetik, libertoak,
askatasuna eskuratu zuten esklaboak.

8
 Esklaboak. Gerrako presoak edo beste esklabo batzuen seme - alabak ziren. Ez
ziren libreak eta laborantzan eta patrizioen etxeetan aritzen ziren lanean.

Errepublikaren garaiko lurralde - hedapenak hainbat aldaketa sozial eragin zituen.


Beste lurralde batzuk konkistatu ahala, esklaboak ugaritu egin ziren, eta beste talde
sozial batzuk sortu ziren; adibidez, zaldunak edo equites zeritzenak. Jatorriz plebeioak,
zaldunak aberastu egin ziren konkistei esker, eta ekonomikoki botere handiko taldea
bihurtu ziren.

Inperioaren garaian, handitu egin ziren Erromako hiritartasuna zutenen eta


gainerakoen arteko aldeak.

 Lehen taldeko kideak: nobilitas


delakoak (klase aberatsa eta
agintaria), zaldunak eta plebea
(soldaduak, nekazariak...)
 Esklaboak eta libertoak ez
ziren hiritartzat hartzen.
Esklaboak oso ugariak ziren
Pax romana garaian. Ordea,
III. mendetik aurrera gutxituz Erromako libertoen irudia
joan ziren eta, ondorioz, haien
balioa handitu egin zen.

Familia erromatarra

Monarkiaren garaitik, Erromak bere gizarte eta familia - eredua sortu eta eratu zuen.

Emakumeak

Emakumeek ez zuten bizitza politikoan


parte hartzen. Juridikoki gurasoen mende
zeuden, eta ezkontzen zirenean, senarraren
mende.Hala ere, emakumeek jabetzak izateko,
negozioak gobernatzeko, eta jai eta
ikuskizunetan parte hartzeko eskubidea zuten.
Emakumeen eginkizun nagusia seme - alabak
haztea eta etxeko lanak egitea zen.

Pater familias

Familiako aginte gorena zen. Hark


kontrolatzen zituen familiaren bizitza, esklaboak Pater familias
eta libertoak.

9
Erroma, potentzia ekonomikoa

Nekazaritza zen oinarrizko jarduera. Batetik, nekazari txikiak zeuden, azalera


txikiko soroak lantzen zituztenak. Baina, bestetik, lur - jabe handiak ere bazeuden. Lur -
jabe horien lurretan, nekazariek eta esklaboek jarduten zuten. Garia, mahatsondoa
eta olibondoa ziren labore nagusiak.

Eskulangintza ere ekonomia - jarduera garrantzitsua zen. Hirietan jarduten


zuten horretan, bertan zeudelako eskulangileen lantegiak. Lantegietan, denda txiki bat
izaten zuten, produktuak saltzeko.

Meatzaritzari dagokionez, urrea, zilarra, burdina, eztainua, kobrea, beruna,


merkurioa... ustiatzen zituzten. Mediterraneoaren kostaldean gatza ustiatzen zuten,
elikagaiak gazitzeko eta kontserbatzeko.

Erromatarrek izugarri jardun zuten merkataritzan, inperioaren barnean nahiz


inperioaren mugetatik kanpo. Adibidez, inperioan zehar banatzen zen olioaren eta
gariaren zati handi bat Iberiar penintsulakoa zen. Itsaso Baltikoko lurraldeetatik,
anbarra eta larruak inportatzen zituzten. Espeziak, zeta eta kotoia Txinatik ekartzen
zituzten; eta Afrikan, berriz, esklaboak harrapatzen zituzten.

Inperio osoan diru bera erabiltzeak, batetik, eta errepide, galtzada eta portu -
sare zabala izateak, bestetik, merkataritza ahalbidetu zuen.

Hiriak

10
Hiriak inperioaren gune nagusiak ziren. Erromatarren garaian, hiri asko sortzeaz
gain, jadanik bazeuden hiriek ere izugarrizko garapena izan zuten.

Erroma zen inperioaren hiriburua, bai eta hiri handiena ere. Hiriak, bere goren
unean, milioi bat biztanle ere izan zituen. Inperioko gainerako hiriak txikiagoak ziren,
baina den - denetan saiatzen ziren hiriburuaren egiturari eta bizimoduei jarraitzen.

Erromatar hiriek ia egitura berbera zuten


beti. Oinplano erregularra zuten, eta kale
paraleloak, bi ardatz nagusiren inguruan
antolatuak. Ardatz horiek cardusa (iparraldetik
hegoaldera) eta decumanusa (ekialdetik
mendebaldera) ziren. Bi ardatzen elkargunean
edo handik gertu, foroa egoten zen, politika,
kultura eta gizarte - jardueretarako plaza. Foroa
plaza arkupeduna zen, eta enperadoreen eta
hiriko biztanle ospetsuen estatuez apaintzen
zuten.

Foroaren inguruan, eraikin garrantzitsuenak kokatzen zituzten; esaterako,


kapitolioa, kuria eta basilika. Foroaren mugetan, dendak, azokak eta eskulangileen
lantegiak egoten ziren. Erromatar hiriek mota guztietako zerbitzuak izaten zituzten:
antzokiak, iturriak, estoldak...

Eraikitzaile eta ingeniari apartak

Berrikuntza teknikoak

Erromatarrak eraikitzaile bikainak ziren. Horren adierazgarri da hainbat lanek


gaur egun arte iraun izana. Arkitekturan sartutako teknika asko gaur egun erabiltzen
dira oraindik, aldaketa txiki batzuk egin bazaizkie ere. Erromatar eraikinak oso sendoak
ziren, hein batean bi material berri erabiltzen zituztelako: zementua eta hormigoia.

Eraikin nagusiak

Erromatarren arkitektura - lan handiek


helburu praktikoa zuten beti; hau da, jendearen
beharrak asetzeko egiten zituzten. Monumentalak
ere baziren; oso handiak, alegia, eraikinak ikusten
zituztenek erromatarrak oso boteretsuak zirela
senti zezaten.

Eraikin nagusiak foroan izaten ziren,


hirietako plaza nagusian. Foroan, tenpluak eta

11
basilika nabarmentzen ziren. Tenpluak jainko -
jainkosei eskainitako eraikinak ziren, eta bertan,

12
apaizek erlijio - gurtza egiten zuten. Basiliketan, berriz, merkataritza - trukeak egiten
zituzten, bai eta justizia administratu ere.

Aisialdirako eraikin ugari zegoen.


Anfiteatroetan, gladiadoreek elkarren
aurka edo piztien aurka borrokan
jarduten zuten. Antzokietan, komediak
eta tragediak antzezten zituzten.
Zirkuetan, zaldi - koadrigen lasterketak
egiten zituzten, oso gogoko zituztenak.
Termak bainu publikoak ziren. Bertan, ur
beroko nahiz hotzeko bainuak hartzeaz
gain, atseden hartzeko eta kirol - ariketak
Erromako Koliseoa
egiteko aukera izaten zuten.

Oroipen - monumentuen eginkizuna gertaera garrantzitsuak eta garaipen


handiak gogoraraztea zen. Oroipen - monumentu nagusiak garaipen - arkuak eta
zutabeak ziren. Inperio osoan zehar, komunikaziorako hainbat bide zeuden; esaterako,
galtzadak eta zubiak. Akueduktuak ere bazituzten, hiriak urez hornitzeko.

Sinesmenak eta Kristautasuna

Erromatarrak politeistak ziren eta konkistaturiko


herriei beren erlijioari eusten uzten zieten eta, sarritan,
beraien jainko - jainkosak gurtu zituzten. Adibidez,
erromatarrek greziar jainko - jainkosa guztiak beretzat
hartu zituzten, izenak aldatuta.

K.o. I. mendean, erlijio berri bat sortu zen:


kristautasuna, Jesus Nazaretekoak sortua. Bibliaren
arabera, Jesus Palestinan jaio zen, Augusto
enperadorearen garaian. 30 urterekin, Jesusek dizipulu
talde bat osatu zuen, apostoluak; eta erlijio - mezu
berria zabaltzen hasi zen. Ideia hauek osatzen dute
kristautasunaren Jesus Nazaretekoa
oinarria:

 Jainko bakarra dago, eta pertsona guztiak berdinak dira haren begietara.
 Gizakiek elkar maite eta barkatu behar dute.
 Erlijio horri jarraiki bizi direnek, hil ostean, betirako bizia izango dute saritzat.

Mezu hori kezkagarria zen juduen buruzagientzat, beren boterea kolokan jar zezakeela
uste zuten eta. Horregatik, Jesus salatu eta Pontzio Pilato erromatar gobernadorearen
eskuetan utzi zuten. Pilatok gurutzean hiltzera kondenatu zuen Jesus. Bibliaren

13
arabera, Jesus hirugarren egunean berpiztu zen.

14
Erromatar Hispania

Iberiarrak, zeltak eta kolonizatzaileak

K.a. I. mendean, Iberiar penintsulan


zenbait herri zeuden, oraindik Metal Aroan bizi
zirenak. Bizimoduetan eta kultura materialean
oinarrituz, iberiar kultura eta kultura zelta
bereizten dira.

Iberiarren bizimodua

Iberiarrak ibaietatik gertu bizi ziren, eremu


garaietan kokaturiko herrixka
harresituetan,
babesa errazteko. Tributan antolatzen ziren,
Erromatarrek etorri aurretik
errege baten agintepean; nobleak lur onenen
Penintsulan zeuden
jabeak ziren, eta nobleen azpitik, gerrariak
herriak.
zeuden. Iberiarren ekonomia askotarikoa zen: oinarria nekazaritza eta abeltzaintza
ziren, baina meatzaritza, eskulangintza eta merkataritza ere garrantzitsuak ziren.

Zelten bizimodua

Zeltak kastroetan bizi ziren; hau da,


harresiz inguraturiko herrixka garaietan.
Gizartea tributan antolatuta zegoen:
zenbait familiak klana osatzen zuten. Gutxi
batzuek zituzten aberastasunak, eta
gainerako biztanleak
mendean zituzten.
Buruaskitasun ekonomikoa zuten; hau da,
haiek beraiek ekoitzitako produktuz
hornitzen ziren zeltak. Artzaintza zen
Zelten ekonomia - jarduera funtsezkoena, baina
kastroa zeltek nekazaritzan ere jarduten zuten, bai eta
ehizan ere. Herri zeltek ez zekiten idazten, eta haien arte - adierazpenak urriak ziren.

Hispaniaren erromatar konkista

Kartagotarrak garaitu eta gero, erromatarrek, penintsulako aberastasunak


erakarrita, okupatzea erabaki zuten. Herri kolonizatzaileekin harremanak izandako
lurraldeetan, erromatarrek ez zuten oztopo handirik izan, baina penintsulako
erdialdeko, mendebaldeko eta iparreko herriek aurre egin zieten.

Erromatar Hispaniako gizartea

15
Bi mailatan banatzen zen: askeak eta esklaboak.

16
Askeen artean, Erromatik joandako familiek eta patrizioekin zerikusia zutenek lur -
eremu handiak ea ondasun ikaragarriak zituzten. Ondoren, familia indigena nagusiak
zeuden; hau da, bertako aristokrazia. Aurreko taldeen azpitik, plebea zegoen.
Esklaboak, erromatarren aurka matxinatutako hirietako biztanleak ziren.

Erromanizazioa

Erromatarrek Iberiar penintsula konkistatu


baino lehen bertan bizi ziren herriek erromatar
kultura bereganatu zuten. Prozesu horri
erromanizazioa esaten zaio.

 Latina bertako hizkuntzen gainetik nagusitu


zen. Hispaniako intelektualek latina erabili
zuten; adibidez, Seneka filosofoak.
 Erromako legeak ezarri ziren: erromatar
Hispaniako hiri eta galtzada
zuzenbidea. nagusiak.
 Erlijioa aldatu zen; izan ere, erromatarren
jainko - jainkosak gurtzen zituzten.
 Hiriak erromatarren bizimodua eta kultura hedatzeko guneak izan ziren.
Erromatarrek, penintsulako hirien garapena bultzatu zuten.
 Arteak gora egin zuen. Horren adibide, Meridako anfiteatroa.

Euskal lurraldearen erromanizazioa

Erromatarrak iritsi aurretik, euskal lurraldean tribu hauek bizi izan ziren:
Autrigoiak, Karistiarrak, Barduliarrak, Baskoiak, Akitaniarrak, Beroiak.

Oro har, euskal lurraldean biztanle gutxi zeuden. Artzaintza eta bilketa ziren jarduera
nagusiak; eta nekazaritza, lurralde lauetan.

Konkista eta lurraldearen kontrola

Euskal lurraldearen konkista militarra K.a. I. mendean gertatu zen. Oro har,
erromatarren presentzia onartua izan zen. Euskal lurraldea Hispaniaren eta Galiaren
arteko igarobidea zenez, erromatarrek ez zuten arazorik nahi igarobide horretan.

Erromatarren eragina euskal lurraldeetan

Euskal lurraldean bizi ziren erromatarrek hainbat aldaketa eragin zituzten,


baina aldaketa horiek ez ziren lurralde osora zabaldu. Hauek izan ziren aldaketa
nagusiak:

 Biztanle kopurua ikaragarri hazi zen erromatarrek eragindako ekonomia eta


gizarte - antolamenduaren eraginagatik.
 Ekonomiari dagokionez, ustiapen - teknika eta nekazaritza sistema berriak

17
ezarri zituzten. Horren ondorioz, merkataritzak ere gora egin zuen.
 Gizarte - antolamendua erromatarren eredura moldatu zen.

18

Vous aimerez peut-être aussi